Amirali, DJ Göo eta DJ Adrian, apirileko Art After Dark saioan

Erabiltzailearen aurpegia

Gaua hamarretan hasiko da gaur Bilboko Guggenheim museoan, orduan abiatuko da-eta apirileko Art After Dark musika saioa. DJ Adrian, DJ Göo eta Amirali izango dira protagonistak, goizaldeko ordu batak arte. Kanadan bizi dan Amilari musikari persiar ezagunak bere abangoardiko nahasketak zuzenean eskainiko ditu emonaldian.

Bilboko Comic’s tabernan eta Bullitt Groove klubean hasi eban bidea DJ Adrianek, eta gaur egun Fever aretoan dabil. Musika baltza dau gogoko. Dj ezagunekaz egin dau lan, besteak beste, Keb Darge, Andy Lewis, Wayne Kra eta ...

Manex Pagola, Erramun Baxok eta Patrice Rouleau omenduko ditu Sarako 31. Idazleen Biltzarrak

Erabiltzailearen aurpegia

Pazko astelehenean, apirilaren 21ean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da herriko kiroldegian, goizeko hamarretatik aurrera. Idazleak eurak izaten dira protagonista nagusiak Euskal Kultur Erakundeak antolatutako urteroko ekitaldian. Beste urte batzuetan lez, omenaldiek garrantzi berezia eukiko dabe, aurten hiru dira omenduak: Manex Pagola idazle eta kantaria, Erramun Baxok hizkuntzalaria eta Patrick Rouleau marrazkilaria.

Liburu aurkezpenak be egingo ditue Saran. Elkar etxeak Mixel Itzainaren Xalbador, eta Eneko Bidegainen Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria eta Lehen mundu gerra Eskualduna astekarian. Euskaltzaindiak bere ...

'Dragoi Bola Z' filma euskeraz helduko da gure zinema-aretoetara

Erabiltzailearen aurpegia

Dragoi Bola Z euskeraz ikusteko aukerea izango da Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker. Estreinaldia gainera, aste amaiera bateko ekitaldi bat izango da maiatzaren 30, 31 eta bagilaren 1ean egingo dana, ondoren areto gehiagotara zabalduz.

Marrazki bizidunetako telesailaren bikoizle bardinak izango ditu filmak, eta Maria Teresa Eguskiza Gorostizaren zuizendaritzapean parte hartuko dabe besteak beste Xebe Atencia Rubio Gokuren ahotsean eta Felix Arkarazo Izarkelaia Vegetarenean.

Masahiro Hosodak zuzendua, eta Yusuke Watanabek idatzia, honakoa kontetan deusku filmak: Maji Booren kontra ...

Etxebizitza bi, ume gaisoen senideentzat

Erabiltzailearen aurpegia

BBK-k etxebizitza bi eskainiko ditu, Gurutzetan ospitaleratuta dagozan umeen senideentzat. Gaiso larriakin ospitaleratuta edota tratamentu luzeak daukiezan haurren familientzat da zerbitzua. BBK Bizi programearen bidez pisu bi eskainiko ditue. Santiago Rabanal Gurutzetako zuzendariak azaldu dauenez, uriburutik urrun bizi diranak hartuko ditue aintzat. Lehentasuna, ospitaleratze edo tratamentu larriei emongo deutsie, baina etxebizitzak hutsik ez egoten ahaleginduko dira. Zerbitzuari etekinik handiena aterateko.Rabanalek nabarmendu dau, gaisoari eta familiari tratamentu glgobala emotea dala helburua. BBK-ren etxebizitza biak, Sarriko auzoan dagoz Bilbon, Gurutzetako ospitaletik ...

Basque Fest ekimenak kultur egitarau oparoa eskainiko dau Bilbon, apirilaren 17tik 21era

Erabiltzailearen aurpegia

Musikea, gastronomia, kirola, jantzea eta diseinua dira aurtengo Basque Fest egitarauaren osogai nagusiak. Igaz 43.500 lagun batu zituen ekimenak, eta aurten be bisitari kopuru horretara ailegau gura dabe antolatzaileek. Edizino honetako barritasunetako bat Bilboko errioa izango da.

Marta Ajuria Bilboko Ekonomia eta Ogasun zinegotziak eta Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputaduak emon dabe Basque Festen barri, Terminus eraikinean egin dan aurkezpenean. Hurreko merkatua dau helburu ekimenak, Ajuriak berak prentsaurreko hasieran nabarmendu dauenez, Bilbo eta Bizkaitik 200-300 kilometrora bizi diran ...

Ti West zinemagile amerikarra Bilbon izango da FANTen 'The sacrament' izeneko filma aurkezteko

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 9tik 16ra bitartean, genero fantastiko eta bildurrezkoak hitzordua izango dau Bilbon, aurten XX. urteurrena ospatuko dauen FANT Zinemaldiaren edizino barri bategaz. Bi hamarkadotan, sano sustraituta dagoan jaialdia da eta aurtengo edizinoan programazinoa handitu eta aurrekoan baino % 40 proiekzio gehiago eskainiko da lehiaketan.

Holan, aurtengo FANTek iraungo dauen zortzi egunetan, publikoak zer aukeratu ugari izango dau, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen dauen zinemaldi honetako sail desbardinen artean banatutako 40 film luze eta 40 film laburren artean. Film-eskaintzea handituz, jagokon erantzuna ...

Bilbao Berrikuntza Faktoria ezagutzen

Erabiltzailearen aurpegia

Mondragon Unibertsidadeak Bilboko Uribitarten zabaldutako zentrora osterea egin dogu. Funtzionamendu bereziko faktoria da izatez. Unibertsidea, Enpresa eta Ekintzaileak batzen dira bertan. Ikasleak ekintzaileak dira eta irakasleak "coahc"ak. Proiektuetan ekintzailetzan oinarrituta funtzionetan dau Bilbao Berrikuntza Faktoriak. Kooperatibak sortu eta gitxieneko fakturazinoa lortu behar da karrerea gainditzeko: LEINN gradua ikasten da bertan.

Laguntza preminan sutetik urtebetera

Erabiltzailearen aurpegia

Gaurkolako baten izan zan Bermeoko Alde Zaharreko sutea, orain urtebete. Oraindino be preminak egon badagozala dinoe Bermeo Suten alkartekoek. Etxe barik dagoz batzuk, hipotekak ordaintzen, beste batzuk kostu handiko obrak egin beharrean eta abar. Ganera laguntza psikologikoa jasoten be badago jentea oraindino. Bermeotarrak emondako laguntasunagaz eta babesagaz oso pozik eta eskertuta dagoz kaltetutak.

EHUk igaz tesia leidu eben 359 doktore barriak omendu ditu

Erabiltzailearen aurpegia

2013an 184 gizonek eta 175 emakumek irakurri eben tesia EHUn, eta gaur egin dabe izentapen ekitaldia. Iñaki Goirizelaia errektoreak zuzendu dau omenaldia, eta berbaldi nagusia Amurrion jaiotako Herman Uscategui Starbucks enpresako estrategia orokorreko zuzendariak emon dau, Globalización. Euskadi y el mundo izenburupean.

Goirizelaiak azpimarratu dauenez, ekitaldi honen helburu nagusia da doktore barrien lana autortzea. Baina horrezaz gan, gizartearen aurrean euretaz harro gagozala adierazotea be bada asmoa eta gizarteak gaurtik aurrera bere onurarako erabilteko ondasun handia dauela erakustea.

2013an egindako ...

Artayorran #185: BIRLE “Ardatzak”

Erabiltzailearen aurpegia Birle mungiako taldea da eta geurera etorri dira Aitor Ganboa, Garikoitz Balbas eta Rober Alonso  euren azkenaz berba egiteko. Birle taldeak 2010ean kaleratu zuen “Bidea ...

Entzun osorik hemen

Lezama maite

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Lezama  maite

Atzo Champions Leagueko final laurdenetako azken kanporaketak jokatuta, final erdietarako lau talde sailkatu dira, Chelsea, Bayern Munich, Real Madrid eta Atletico Madrid. Bidean geratu dira Manchester United, Barcelona, Paris Saint Germain edo Borussia Dortmund bezalako taldeak.

ASTEBURUAN HARRAPAZANK ESZENAKO FINALAK!

Erabiltzailearen aurpegia
Heldu da horrenbeste itxaroten genuen momentua, asteburu honetan Harrapazank Eszenako finalisten ikuskizunak taula gainean ikusteko aukera izango dugu!  Nortzuk izango dira irabazleak? Ylenia, Ugaitz eta Xabik epaimahaikideen lana ez da betere erraza izango… Merezi, guztiok merezi duzue, lan itzela egin duzue eta! Zorte on denoi!! SENIOR: APIRILAK 12, LARUNBATA 19:00etan Bilborock aretoan JUNIOR: APIRILAK 13, [...]

Mendi zeharkaldia: Izaba - Garralda (GR-11)

Erabiltzailearen aurpegia

Mendi zeharkaldia: Izaba - Garralda (GR-11)

Lizardi MTk irteera antolatu dugu. Animatu eta etorri gurekin!

AUZOEN EGUNA 2014

Erabiltzailearen aurpegia
Bilboko auzoetako Jai Batzordeen Auzotarrok koordinakundeak, hausnarketa baten ondoren eta Udalak, Bilboko auzoekin duen jarrera negatiboa kontuan hartuta, apirilaren 12an eta 13an, Bilboko Arenalean, AUZOEN EGUNA ospatuko du. Jai honen helburua jai herrikoiak defendatzea eta aldarrikatzea da eta bereziki, Bilboko auzo ezberdinetan egiten diren jai herrikoiak. Dei egin dugu, Euskal Herriko edozein lekutan jai herrikoien alde lan egiten […]

AUZOEN EGUNA 2014

Erabiltzailearen aurpegia
Bilboko auzoetako Jai Batzordeen Auzotarrok koordinakundeak, hausnarketa baten ondoren eta Udalak, Bilboko auzoekin duen jarrera negatiboa kontuan hartuta, apirilaren 12an eta 13an, Bilboko Arenalean, AUZOEN EGUNA ospatuko du. Jai honen helburua jai herrikoiak defendatzea eta aldarrikatzea da eta bereziki, Bilboko auzo ezberdinetan egiten diren jai herrikoiak. Dei egin dugu, Euskal Herriko edozein lekutan jai herrikoien alde lan egiten […]