Nagusitasuna, hasi eta buka

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Nagusitasuna, hasi eta buka

Denboraldiko lehenengo derbian, Bilbao Basketek aise irabazi zion Illunben Gipuzkoa Basketi Raul Lopezek ACB ligan jokatzen zuen 40. norgehiagokan (63-75).

Memoria inklusibo eta osoa eraikitzeko eskua luzatzen dugu

Erabiltzailearen aurpegia
Lakuako gobernuak luzatu zizkien 128 udalei “Memoriaren Mapa” deitutako dokumentuak. Erretratu horien gainean,  azaroak 10ean, memoriaren egunean, ekitaldiak egitea proposatu da. Aztertu ditugu dokumentu horiek eta azterketa horren emaitza herriekin, udal arduradunekin  konpartitu dugu. Akats eta hutsune larriak sumatu ditugu lan honetan. Herri honetan ezagututako gatazka politikoan bizitzaren eskubideen urraketen unibertso guztia ez dago bertan […]

[Argazkiak] Kultura politiko berri baten erakusleihoa

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Jendetza bildu zen larunbatean Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak sustatutako eta hamaika eragileren atxikimendua jasotako Alternatiben Herrian (160 eragile inguruk egin dute bat deialdiarekin). "Erakusten ari gara bizi gaitezkeela beste era batera, kontsumoaren alorrean, energiarenean, hezkuntzarenean, elikadurarenean...".  

»» Ikusi argazki guztiak (52)

Zientzia fikzinozko film laburra grabauko dau bihar Imanol Uribek Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Bilbao-Bizkaia exterior dia ekimenaren barruan sortu da proiektua. Zazpi zinegilek beste horrenbeste film labur grabauko ditue uriko kaleetan eta Zinebin estreinauko ditue datorren hilean. Imanol Uribek biharko eguna, urriaren 27a, aukeratu dau bere lana grabetako. Parpadeos pelikulan, istripu nuklear baten osteko Bilboren barri emongo dau zinegile ezagunak.

Guggenheim Museoaren ingurua, Abandoibarra aldea zehazki, erabiliko dau Imanol Uribek lanerako. Hantxe errodauko dau Parpadeos. Fantasiazko film labur hori istripu nuklear baten osteko Bilbon kokatu dau Uribek eta uritar guztien ebakuazinoa kontetan ...

Iralako obren bukaera zehaztea eta bizilagunek Eskurtze plaza berreskuratzea exijitu dute EH Bilduk eta Udalberrik

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

FEVEren lurperatze lanak hiru urtez luzatu dira eta oraindik inork ez daki noiz bukatuko diren, bizilagunen haserrea areagotuz. EH Bilduk eta Udalberrik mozio bateratua aurkeztu dute egoera horri irtenbidea bilatzeko. EH Bilduk eta Udalberrik Udal Gobernuari eta Bilbao Ria 2000-i FEVEren lurperatze lanen bukaera data zehaztea eskatu diote mozio bidez. Eskurtze plazan dauden hesiak kentzea […]

Azaroan jardunaldiak Bilboko Unibertsitateetan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Pozik al gaude ikasleok unibertsitatean irakasten dizkiguten edukiekin? Aukera ematen zaigu nahi ditugun edukiak ikasteko? Bilboko unibertsitateetako ikasleek gai honi buruz duten iritzia entzun nahian atera gara, gero eta nabariagoa delako gaur eguneko hezkuntza ereduak ez dituela ikasleriaren intereserako diren gai asko jorratzen. Gabezia horien aurrean BUIAk hezkuntza sistema iraultzeko bidean jarraituz jardunaldiak antolatuko ditu… Read More Azaroan JARDUNALDIAK Bilboko Unibertsitateetan

Kafe Antzokiaren harribitxiak: Juan Carlos Perez, “Kantu eroa”

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

2000. urteko harribitxia dakargu aste honetan: Bizkaiko Manexak Elkarteak antolatuta, Bizkaiko Udaberriko Jaia ospatu zen gurean, eta Juan Carlos Perez aritu zen ekaineko gau hartan. “Ikaro” (2000) izenburuko hirugarren lan berriko kantuez gain, “Atlantic River” (1994) eta “Hau berua” (1996) diskoetako errepertorioa ere izan zuten entzungai bertaratu zirenek, besteak beste “Kantu eroa” harribitxi hau. Itoiz taldeko abeslari eta […]

Athletic nagusi Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Zurigorriak nagusitu ziren larunbatean Olaranben jokatu zen triangeluarrean. Liga txapelketako etenaldia aprobetxatuz Joseba Agirreren taldeak Gasteizko Aurrerak antolatutako VII. Emakumeen txapelketan parte hartu zuen. Lehenengo partidua Gateizko Aurrerak eta Oiartzunek jokatu zuten eta  oiartzundarrak nagusitu ziren 2-3. Bigarren neurketan Athleticek Aurrera 0-4 menderatu zuen eta azkenik zurigorriek Oiartzunen auka 0-0 berdindu zuten. Athleticeko nesken hurrengo […]

Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi nagusi lehenengo final laurenetan

Erabiltzailearen aurpegia

Urretxun eta Errenterian jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurenak. Agin Laburuk lehen postua lortu eta zuzenean sailkatu da zemendiaren 22an Zarautzen jokatuko dan lehen finalaurrekorako. Haren atzetik, Beñat Iguaran eta Nerea Elusotondo sailkatu dira, hurranez hurran. 480 bertsozale hurbildu dira saioa entzutera Urretxuko Ederrena pilotalekura.

 
Urretxuko sailkapena:

Agin Laburu Rezola        516
Beñat Iguaran Amondarain    491
Nerea Elustondo Plazaola    490
Jexux Mari Irazu Muñoa        473,5
Asier Azpiroz Iztueta        470,5
Eli Pagola Apezetxea    ...

Kepa Ajuria: 'Francoren sasoian euskal nortasuna gorde eta indartzeko ezinbestekoak izan ziran jantza taldeak'

Erabiltzailearen aurpegia

Galdakaoko Andra Mari jantza taldeak 60 urte bete ditu aurten eta ospakizunetan sartuta dabilz bertako kideak. Kepa Ajuria 1965etik dabil taldean eta, beraz, ibilbide luze horretatik mende erdia ezagutu dau. Gaztetxua zala hasi zan eta gaur egun bera da presidentea. Andra Marik sasoi baten berreskuratu zituan jantzez, taldeak pasautako zailtasunez eta gaur egun jantzeak daukazan erronkez egin dau berba.

 

1.- 60 urte bete ditu Andra Marik. Tarte honetan guztian, zein izan da taldearen ezaugarri nagusia?

Horrenbeste urte bete izana ...

Larreen Mankomunidadearen Zeharkaldia egingo dabe zapatuan, Ubidetik Zeanurira

Erabiltzailearen aurpegia

Ohitureak agintzen dauen legez, Ubide eta Zeanuriko Udalek kontuen kitapenerako eta pakea barriztetako ekitaldia egingo dabe. Hori aprobetxauta, zapatuan, urriak 31, Larreen Mankomunidadearen 9. Zeharkaldia egingo dabe, Ubide eta Zeanuri artean. 12 kilometroko bidea da, antxinako galtzadatik.

Zeanuriko Ipizki eta Joko Alai eta Ubideko Amexier eta Ortuzar alkarteek antolatzen dabe ibilaldia, udalen arteko batzarragaz bat eginda. Taldeok azaldu dabenez, orain dala mende bat baino gehiagotik batzartzen dira Ubide eta Zeanuriko Udaletako ordezkariak. Hasikeran Barazarren batzen ziran, bide erdian, baina ...

Getxoko XIV. Komiki Azokea zemendiaren 20tik 22ra ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia

Getxoko XIV. Komiki Azokea zemendiaren 20tik 22ra ospatuko da eta hainbat topaketa eta sinatze ekitalditan parte hartuko daben nazinoarteko egile ospetsuak batuko ditu. Aurtengo artista konbidaduen artean Dave Cooper dago, Futurama (Matt Groening The Simpsonsen sortzaileak produzidutakoa) ospetsuaren estetikearen arduraduna. Sari garrantzitsuak eskuratu ditu, esaterako, Harvey saria, eta bere lan ezagunenen artean Escombros eta Flujo dagoz. Sortzaile kanadarragaz batera, Eric Reynolds Fantagraphics argitaletxearen zuzendaria izango da Getxon; komiki independentearen eta alternatiboaren arloko argitaletxe ospetsuena da Fantagraphics.

Johnny Ryan Vice ...

EAEko 15 urte eta gehiagoko hamar lagunetik zazpik Internet erabilten dau

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urte edo gehiagoko 1.321.400 internet erabiltzaile egozan 2015eko lehen hiruhilekoan, hau da, edade tarte horretako personen % 71,7, aurreko urteko aldi berean baino % 3,8 puntu gehiago, Eustat Estatistikearen Euskal Erakundeak argitaratutako datuen arabera. Herrialdeka, Araban gehitu da gehien (% 4,6 puntu) erabiltzaileen portzentajea, eta lehenengo dago EAEn, internet erabiltzaileak % 73,6 baitira. Gipuzkoan % 71,9 dira, aurreko urtean baino % 4,2 puntu gehiago, eta Bizkaian % 71,1, % 3,4 puntu gehiago.

Uriburuen artean ...

Zortzi historia ikerketa Astola aldizkariaren 9. zenbakian

Erabiltzailearen aurpegia

Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, Astola Ikerketa eta Historia aldizkariaren zenbaki barria argitaratu dau Gerediaga Alkarteak. Danetara, zortzi ikerketa lanek osotzen dabe 160 orritako aldizkaria.

Durangaldeko ohiko liburudendetan salgai izango da 5 euroan. Durangoko Azokan be eskuratu ahal izango da. Gerediaga Alkarteko kideek dobako alea eskuragarri izango dabe Azokan.


Zortzi historia ikerketa:


- Gerediagak 50 -  Astola. Urtean zehar mende erdia gogoratu eta ospatzeko izan diran ekintzetako argazkiak, alkartearen historian zehar izan diran zazpi presidenteren garaiak laburtzen dituan erreportajea eta ...

Mungiako herri ondarea gizarteratzen

Erabiltzailearen aurpegia

Joan dan eguenean, urriaren 22an, Mungiako Udaletxeko Elkartasuna Aretoan, Herri Ondareko Katalogorako fitxa digitalen aurkezpena egin zan. Han batu ziran Mungiako Udalaren izenean, Alaitz Erkoreka euskera zinegotzia; Labayru Fundazinoko Adolfo Arejita zuzendaria eta Akaitze Kamiruaga Herri Ondare Ataleko arduraduna. Eurekaz izan ziran lekuko batzuk, familia-artekoak, kultur taldeen ordezkariak eta herritarrak.

Urteak dira Mungiako herri ondarea batzen eta aztertzen hasi zirala. Lehenengo pausua herriko lekukoei grabazinoak egitea izan zan: larogei ordu grabau ziran. Gero, material hori sailkatu eta landu, 2012. urtean ...