Etxahun Lekue: "Bertsolaritzea irakasten 3 lagun ibiltetik 14 irakasle izatera pasau gara"

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko eskola, ikastola eta ikastetxetan bertsolaritza klaseak emoten hasi ziranetik 25 urte beteko dira ikasturte honetan. Urteurren honi buruz bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea dan Etxahun Lekue larrabetzuarragaz aritu gara berbetan. 

200 informatikarik parte hartuko dabe Informatikari Euskaldunen X. Bilkuran

Erabiltzailearen aurpegia

UEUk eta Enpresa Digitalak antolatu eta euskerazko informatikearen munduan lanean, ikertzen zein ikasten dabilzanentzat erreferentziala dan Informatikari Euskaldunen X. Bilkurea egingo da bihar, hilak 12, Donostiako Teknologia Alkartegiko areto nagusian. X. edizinoa izanik, izenburu berezia bilatu nahi izan dabe antolatzaileek eta Philip K. Dicken Do Androids Dream of Electric Sheep? eleberri laburraren izenburua berrasmau dabe, Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? esaldia bilakatuz jardunaldiaren lema. Aurten, beraz, robotikearen gaia jorratuko dabe.

Robotek, mekanikaz eta elektronikaz gan, softwarea ...

Bere ibilbidean batutako bizipenetan oinarritu dau Alberto Urretxok 'Soinuaren bidaia' diskoa

Erabiltzailearen aurpegia

Tronboiaren soinutik abiauta, musikan zeharreko bidaiea proponiduten dau Alberto Urretxok bere lehenengo bakarkako diskoan. Musikea joten hasi zanetik pilotu dituan esperientziak eta sentimenduak konpositore handien doinuen bidez erakutsi nahi ditu Soinuaren bidaian (Bapo Bapo). Bartok, Persichetti, Debussy eta beste askoren piezak entzun leitekez. Diskoa aurkezteko zuzeneko kontzertua emongo dau zapatuan, hilak 14, Sopelan.

Ikasten hasi nintzanetik gaur arte euki dodan esperientzia erakutsi nahi izan dot diskoan, azaldu dau Alberto Urretxok. Izan be, bakarka lehenengo diskoa dauen arren, ibilbide ...

Ondarroan Karenka izeneko taldea sortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Ezgaitasuna eta urritasuna daben seme-alaben gurasoak osotzen dabe alkartea .
Momentuz Ondarrun sortu da baina eskualdera zabaltzeko ustea daukie

Mallabiako Orbea lantegiak 175 urte bete dauz

Erabiltzailearen aurpegia

Mallabian dago gaur egun Orbea baina 1840tik 1975. urtera bitartean Eibarren egon zan. 250.000 bizikleta saltzen dabez gaur egun mundu osoan. Enpresearen sorreran armak egiten ebezan.
Bizikletak egiten 1930ean hasi ziran, gaur egun 250 mila bizikleta saltzen dabez munduan zehar, eta 1969tik kooperatibea da , 180 langilek lan egiten dabe.

Gazteentzako booktube lehiaketea antolatu dabe Galtzagorrik eta Galdakaoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia

Liburu baten kritika edo gomendioa da booktube dalakoa, bideoan grabau eta Youtube atarian ipinten dana. Hortik booktube berbea, ingelesezko book eta Youtube batzen ditu eta. Galtzagorri alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzinoagaz, euskerazko lehenengo booktube lehiaketea ipini dau, DBHko gazteei zuzenduta. Holan, Galdakao bihurtuko da euskerazko booktubeen aitzindari. Zemendiaren 27ra arte bialdu leitekez bideoak.

Mundu zabalean, gazteen artean arrakastea eukiten dabil booktubearen fenomenoa. Haur eta gazte literaturaz arduratzen dan ezkero, Galtzagorrik erabagi dau fenomeno hori euskerara be ekartea. Galdakaoko Udaleko Euskera ...

Egokitu beharrean

Erabiltzailearen aurpegia

Ondarroako Aurrerak 3. mailara igon dau Bizkaian. Baina, momentuz ezinean dabil. 13 jardundaldi jokatuta, partidu bakarra irabazita dagoz ondarrutarrak. Azken partiduak min handia egin deutsie. Baskoniaren kontra galdu dabe (8-1), eta Xepe Gallastegi entrenatzailea kentzea erabagi dau zuzendaritzeak. Beragaz igon eban taldeak. Unai Urkirik kapitanagaz egin dogu berba Atetik saioan. Eskerrak emon deutsaz Gallastegiri, eta itxaropentsu dago. Danak alkartuta egoteko sasoia dala nabarmendu dau. Hurrengo partidua, Zaldupen, Betoño Elgorriagaren aurka. Jon Galartza (Cultural) eta Xabier Otiñano (Gernika) izan dira Atetik ...

GUREGU

Erabiltzailearen aurpegia
Informazio gehiago hemen

Begoñako Ama Birjina Rociokoaz mozorrotu zutenekoa

Erabiltzailearen aurpegia

Begoñako Ama Birjina Rociokoaz mozorrotu zutenekoa

1937 urte ankerra izan zen gurean. Gerra latza, etxean. Hildakoak, ihes egindakoak, gosea eta errepresioa. Baina, horrez gain, Fermin Irigarai 'Larreko' nafarrak garai hartaz idatzi zuen bezala, gerla urte, gezur urte. Gezurra nagusitu zen Begoñako Ama Birjina ikutu arte. Celina Ribechini historialariak zabal jaso du bere liburu berrian.

Atzera begiratzeko beharra

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Atzera begiratzeko beharra

Memoriaren Eguna hurbiltzen dela, alderdi politikoen desadostasun eta talkek hartu ohi dute arreta. Ezaguna zaigu dialektika denoi: biktimen aitortza eta indarkerien analisia nahastuta etortzen zaizkigu, eta liskarrek eguna desitxuratzen duten sentsazioa geratzen zaigu neurri batean. 

Banden Lehiako finalista: Yoko Out taldea

Erabiltzailearen aurpegia

YokoOut2

Banden Lehiako 7. edizioko talde finalistak ezagutzen gaude aste hauetan. Oraingoan Yoko Out taldearen txanda da. Talde durangar honek badauka nahiko historia. Beraiek atsegin ez duten neurketa irizpidea bada ere, 2009an hasi zuen bere jarduera Yoko Out taldeak. Hala ere, ez daukate inolako presarik. Beraien esanetan, entsegu egunak izan dira euren terapia: lokalean, tenplu sakratuan, […]

Memoria oso eta barneratzaile baten alde

Erabiltzailearen aurpegia
EH Bilduk egiaztatu ahal izan duen bezala, Lakuak Bilboko Udalari emandako Memoriaren Mapak akats larriak eta gabeziak ditu. Ez du bizitza eskubidearen urraketen unibertsoa biltzen. Izan ere, elkarren artean ezberdinak diren memoriak biltzeko irizpide egokiena hori dela uste dugu. Hainbat dira gertaerak neurtzeko baremoak. Esaterako, Zigor Kodea (erailketa edo hilketa), giza eskubideen nazioarteko legedia (exekuzio […]

Hitzaldia: 'El buen amor, vacuna para la violencia de género'

Erabiltzailearen aurpegia

Hitzaldia: 'El buen amor, vacuna para la violencia de género'

Emakumeen Aurkako Genero-Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko hitzaldia Rekalde Aretoan.

A-12 GUREGU jaia Deustuko Gazte Lokalean

Erabiltzailearen aurpegia

Aisialdi eredu heteropatriarkaletik at, gure alternatiba propioak eraikiz, urteak daramatzagu Txantxikun hezkuntza ez-formalaren alorrean lan egiten. Aisialdi euskaldunari Deustun dagokion presentzia emateko helburuarekin gatoz txantxikuak oraingoan, jolasak duen botere eraldatzailea erakusteko nahiarekin. Honetarako GUREGU jaia antolatu dugu datorren ostegunean Deustuko … Continue reading

The post A-12 GUREGU jaia Deustuko Gazte Lokalean appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

CVCEPHOTO lehiaketako lan sarituak Bilboko Metroan ikusgai dagoz

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Beste urte batez, Bilbao Mendi Film Festivalek abenduaren 11tik 20ra Bizkaiko uriburuan zortzigarren edizinoa izango dauen Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak, uriburuko erraietara ekarri ditu profesional handienek eta saritutako argazkilari amateurrek lortutako mendiaren esparruko argazki harrigarrienak.
 
Edizino honetan, Donostiako Club Vasco de Camping Alkarteagaz egindako lankidetzeari esker, CVCEPHOTO nazinoarteko lehen lehiaketako argazki bikainenak erakusten dira. Txapelketan 52 herrialdetako 273 parte-hartzailek ateratako 700 argazki izan dira lehian. Irudien kalidade artistiko eta teknikoaz gan, epaimahaiak horreetan azaltzen diran ...