Kirmen Uribek Albanian aurkeztuko dau bere Bilbao-New York-Bilbao

Erabiltzailearen aurpegia

Kirmen Uribek Tiranako Nazinoarteko Liburu eta Arteeen Jaialdian hartuko dau parte datorren eguenean, hilak 24. Bashkim Serhuk albanierara egindako itzulpena aurkeztuko dau bertan, Prec Zogaj eta Ylljet Alicka idazleek lagunduta.

Bilbao-New York-Bilbao eleberriaren albanierazkoa Toena argitaletxeak emon dau argitara.

Idazle ondarroarra herrialde haretako telebista eta prentsa idatziko kazetariek alkarrizketatuko dabe, besteak beste, Elsa Demo ABC News telebista kateko kazetari ezagunak. Prime Timean eroango dau idazle euskalduna bere saiora.

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, UEUren liburuak erdi prezioan eskuratu ahal izango dira

Erabiltzailearen aurpegia

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta horren harian, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) eskaintza berezia dakar, izan be, bere liburuak % 50eko beherapenagaz erosi ahal izango dira www.ueu.org dendan.

UEUk 1978. urtean argitaratu zituan lehen liburuak eta ordutik mueta guztietako generoetan ibili da: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazinoa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak. Horreek guztiak prezio ezin hobean eskuragarri izango dira apirilaren 23an, erdi prezioan salduko baititu UEUk webgunearen bidez. Besteak beste, ondoko liburuak erosi ahal izango dira:


Psikopatologia liburua ...

Topaguneak Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimena jarri dau martxan beste behin

Erabiltzailearen aurpegia

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren zortzigarren edizinoa da. Ekimena gaur, apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko egunean, hasiko da eta Euskal Herri osoko 42 herritan egongo da martxan bagila amaitu bitartean. Helburua, irakurzaletasuna bultzatzea da. Manuel Morenoren eskutik egitasmo honen ganeko zehaztasun gehiago.  

Egipton gizarte lana behar dala uste dau Ane Irazabalek, ablazinoari aurre egiteko

Erabiltzailearen aurpegia

Egipton ablazinoa oso errotuta dagoala kontau deusku Ane Irazabal kazetariak Lau Haizetara saioan. Berria egunkarian idatzi eban kronika batetik tiraka, ablazinoa ezabatzeko Egipton daukien burrukea eta topetan dituen trabak kontau deuskuz, Irazabal bera makina bat aldiz egon da-eta herrialde haretan. Legez kanpokoa eta osasunerako kaltegarria dan arren, gizartean lana egitea ezinbestekoa izango da ablazinoaren ohiturea ezabatzeko, Irazabalen ustez.

Uxue Agirre bilbotarra eta Elena Fernandez barakaldarra, VI. BizkaIdatz sariko irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia

BizkaIdatz literatura-sarien seigarren edizinoko irabazleen barri emon dau Bizkaiko Diputazinoak, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Euskerazko kategorian Uxue Agirre Madariaga bilbotarrak lortu dau saria, eta gaztelaniazkoan, Barakaldoko Elena Fernandez Alonsok. Irabazleek 1.500 eurona jasoko dabe.

Sariketako parte-hartzaileek idazle bik proponidutako testu baten jarraipena osotu behar izan dabe, euskerazkoek, Yurre Ugartek idatzitako Ordezko kazetaria lanarena, eta gaztelaniazkoek, Esther Zorrozuaren Dos anémonas azules-ena.

Euskerazko lanean epaimahaikoak Yurre Ugarte bera, eta David Tijero eta Ana Urkiza idazleak izan dira. Uxue Agirreren istorioari ...

Bilboko Arte Eder Museoko Liburutegiak 20 liburu askatuko ditu Bilbo, Berango, Basauri, Gurutzeta eta Durangon

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Arte Eder Museoko Liburutegiak 20 liburu askatuko ditu eguazten honetan, apirilaren 23an, Bilbon eta inguruko beste herri batzuetan, besteak beste, Berangon, Basaurin, Gurutzetan eta Durangon, museoko arduradunek jakinarazo dabenez.

Eguazten honetan ospatzen dan Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harira, estadu espainiarreko 47 museoko liburutegik eta arte zentrok parte hartuko dabe seigarren urtez jarraian egingo dan BookCrossing ekimenean, eta 2.500 liburu baino gehiago jarriko dira zirkulazinoan, topetan dituenek irakurketaz gozau deien eta munduko beste lekuren batean askatu deiezan barriro.

Liburu ...

Guggenheim Bilbao Museoak kalera eroango dau Ernesto Netoren erakusketea, Bilbobusegaz alkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia

Guggenheim Bilbao Museoak Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketearen esperientzia Bilboko kaleetara eroango dau Bilbobusi esker, eguazten honetatik, apirilaren 23tik, maiatzaren 4ra bitartean, eta Iberdrolak babesten dauen erakusketeagaz lotutako ezustekoagaz topo egingo dabe bilbotarrek eta uria bisitetan dagozanek.

Izan be, museoak Bilbobusegaz batera antolatu dauen ekintza honi esker, autobus konpainiaren 10.000 erabiltzaile inguruk artista brasildarraren erakusketearen esperientzia ezagutu ahal izango dabe; holan, Ernesto Neto autobus unidade berezia Bilboko auzoetan zehar ibiliko da, txandaka linea desbardinetan.

Rio de Janeiroko kaleetako ...

Karrantzan ez da otsoak hilteko ehizaldi gehiagorik egingo

Erabiltzailearen aurpegia

Azkeneko asteetan otsoek Karrantzan dagozan artalde batzuen kontra egindako erasoek zeresana emon dabe. Abeljagole batzuk kejau egin dira, udalak BFAri egoeraren barri emon deutso eta Foru Aldundiko Base Gorriak joan dan astean otso bat ehizatzeko eta hilteko baimena emon eban. Kontua da hortik egun batzutara beste eraso bat egon dala baina oraingoan txakur batzuek eragindakoa izan da. Azken honetan 11 ardi hilda agertu dira. Geurean Rafa Arriola Karrantzako udaleko ziengotzia euki dogu.
 

Mungia, Bildumazaleen topagunea

Erabiltzailearen aurpegia

Bitxikiak alkarteak eratuta, Bildumazaleen Azokea egingo dabe Mungian. Inaugurazino ekitaldia zapatuan izango da, 10.30ean. Mirenbe Bilbao alkateak azaldu deuskuz zehaztasunak Lau Haizetara saioan. Aurtengo izarra trenen erakusketea izango da. Udal Erakusketa Aretoan jarriko dabe. Truke azokea be egongo da urtero lez. 

Bilboko eraikin berezienetako batzuk ezagutzeko aukerea dago bisita gidatuen programeagaz

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bertako historia sakonago ezagutzeko aukerea eskaini nahi deutse barriro be bilbotar guztiei, maiatzean, bagilean eta irailean Miserikordia Etxea, zezen-plazea eta Basurtuko Ospitalea ezagutzeko antolatuko dituan dobako bisita gidatuen programearen bitartez. Bisitek ordu eta erdiko iraupena izango dabe, eta gaztelaniaz egingo dira astelehenetan eta eguenetan, 10:00etan eta 18:00etan, eta martitzenetan eta eguaztenetan, 17:00etan eta 18:45ean; eta barikuetan euskeraz, 10:00etan taldeentzat eta 16:30ean partikularrentzat. Ekimenean parte hartzeko, derrigorrezkoa da 010 ...

Aste hontakoa, Habaneran: Soziolinguistikakoek

Erabiltzailearen aurpegia Aste hontakoa, Habaneran:

Elkartasun astea Zorrotzan

2014/04/24 - 2014/04/30

Azeri zaharrak eredu

Erabiltzailearen aurpegia Lasaitasuna lortzeko garaipena lortu zuen atzo Bilbao Basketek (82-69).