7 kaletan euskaraz bizi nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

7 kaletan euskaraz bizi nahi dutelako, hurrengo ekintzak prestatu dituzte datorren asterako Euskera Egunaren bueltan. Asteazkenean kaña tertulia izango dute Lutxorekin, Ostegunean kaleak kantuz eta Ostiralean urteroko Bertso Afaria izango dute. Jateko gogoaz gain, Eneko Abarkas, Malen Amenabar eta Inazio Vidal izango dituzte aurten . Sarrerak jadanik errondabiden eros ditzazkezue 7 €tan. Gazteok AstinduZ, euskararen … Continue reading 7 kaletan euskaraz bizi nahi dute

19572 /

Urtea bete da Usansoloko herritarrek Galdakaotik desanexionatzeko erabagia hartu ebenetik

Erabiltzailearen aurpegia

Zemendiaren 23an egin eben iaz bozketea eta Foru araua aldetzea lortu eben.
Euren proposamena guztia modu demokratikoan egitea da.
 

Kike Amonarrizek jasoko dau Anton Abbadia saria

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren eguaztenean, abenduaren 2an, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bezperan banatuko dabe Anton Abbadia saria. Gipuzkoako Foru Aldundiak bi urtean behin emoten dau, euskerearen arloan egindako lanak nabarmentzeko.

Aurten Kike Amonarriz soziolinguisteak jasoko dau saria, aldundiak berak iragarri dauenez; euskereari egindako ekarpenagaitik sarituko dabe Amonarriz.

Euskerea sustatzeko arloan oso persona ezaguna da Amonarriz (Tolosa, Gipuzkoa, 1961). Egun Burubero lehiaketan aurkezle dabil ETB1en eta euskerearen ganeko makinatxu bat lan egin ditu, berbarako, Tribuaren Berbak. Horrezaz gan, euskerearen ganeko hainbat forotan be parte-hartzaile ...

Euskaltzaindiaren artxibo-funtsen katalogoa interneten ipini dabe

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Katalogo horretan, hiru eratako funtsak batzen dira: Euskaltzaindiaren beraren artxiboa, euskaltzainen funts pribaduak eta ikus-entzunezko artxiboa. Azkue Biblioteka arduratzen da horreek gordeteaz baina, aurrerantzean, sarean be egongo da katalogoa, herritar guztiek eskura euki daien.

Orain arte, Euskaltzaindiaren webgunean katalogo bakarra egon da ikusgai: Akademiaren liburu eta aldizkarien katalogoa hain zuzen. Aurrerantzean, webgunetik eskainiko dan zerbitzua osoagoa izango da, ganerako funtsak be sartu ditue eta. Modu horretara, Akademiaren eta gizartearen arteko hartu-emona sendotu nahi da.

Webgunearen barruan, Azkue Bibliotekaren atalean ...

Katrina urakanak eragindako suntsiketearen 10. urteurrena gogoratuko dau Euskadiko Filmategiak

Erabiltzailearen aurpegia

Katrina urakanak New Orleans urian eragin eban suntsiketearen hamargarren urteurrena beteten dan honetan, Euskadiko Filmategiak Katrinak eragindako ondorio larriak bikain erakusten dituen filmen zikloa antolatu dau abenduaren 3tik 18ra Donostian eta Bilbon. Tabakalera eta Azkuna Zentroa dira ziklo honen antolaketearen laguntzaileak. Ziklo honetako aholkularia, barriz, Fermin Muguruza da.

2005eko abuztuaren amaieran, Katrina urakanak 1.833 hildako itxi zituan Amerikako Estadu Batuetako hego-ekialdean. 100.000 etxe geratu ziran ur azpian eta eta New Orleanseko biztanleriaren % 80ak bere etxebizitza itxi behar ...

Euskararen Nazioarteko Eguna 2015 Bilboko Ikastetxeetan

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko hainbat ikastetxetan ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna 2015. Hona hemen ikastetxeak elkartuta edo bakoitzak bere kabuz antolatu dituztez eginkizunak:

  • Bilboko Berritzeguneko Hizkuntza Normalkuntza mintegian parte hartzen duten hainbat ikastetxek ospakizun bateratua antolatu dute Guggenhein aurreko zelaian. DBHko 3. eta 4. mailako eta batxilergoko 2.500 gazte inguru bilduko dira goizean eta ikasle bertsolarien hasiera agurraren ondoren, ikastetxeetan aurretiaz landutako hiru abesti eta hiru korro dantza dantzatuko dituzte. Hauek dira ekitaldi honetan parte hartuko duten ikastetxeak:
    • CPEIPS MADRE DE DIOS ...

Bilboko Itsas Museoak itsasadarraren ganeko 1.001 marrazki batzeko erronkea bota deutse 4 eta 12 urteko umeei

Erabiltzailearen aurpegia

Itsasadarraren magia – 35 urte bizia sortuz aldi baterako erakusketearen amaierearen harian, Bilboko Itsas Museoak erronkea bota deutse 4 eta 12 urte arteko umeei. Horreek itsasadarren ganeko mila marrazki batu behar ditue, etorkizunean zelakoa izatea nahiko leukien adierazo deien. Itsasadarraren 1.001 amesak izenburupean, ekimenak teknika librean egindako mila marrazki jaso nahi ditu erakusketa horri amaierea emoteko.

Erakusketea abenduaren 29an amaituko da, Tor Magoaren ikuskizuna jasoko dauen eta familia osoari zuzenduta egongo dan jaiagaz. Bertan sariak zozketatuko dira euren ...

Euskaltzaindiak bere egin dau Ipar Euskal Herriko euskerazko irakasleen ardurea

Erabiltzailearen aurpegia

Frantziako Hezkuntza Ministerioak ezarri nahi dauen kolegioen erreformeak kezkea sortu dau Ipar Euskal Herriko euskerazko irakasleen artean. Euskaltzaindiaren Zuzendaritzeak, zemendiaren 24an egindako bileran, kezka hori bere egin eta adierazpen bat onartu dau:

Azken asteotan, ardura bizia adierazo dabe Iparraldeko euskerazko irakasleek, datorren urtean indarrean jarri behar dan erreformeak ezinegona sorrarazoten dauelako. Euskaltzaindiak kezka hori bere egiten dau.

Euskerearen egoerea jagotea, euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak jagotea dau helburu Euskaltzaindiak. Horregaitik, Euskaltzaindia ezin da egon isilik erreforma horrek ekarri leikezan ondorio larrien ...

15 urteko gazteek indarkeria matxistearen aurkako batzordea sortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Zemendiaren 25etik haratago Euskal Herrian indarkeria matxistearen kontrako manifestazino nazionala deitu dabe apirilaren 9rako. Manifestazinoa Gasteizen izango da eta deialdia mogimendu feministatik egin dabe. Osasunaren Munduko Erankundearen arabera munduan hiru andrazkotik batek indarkeria jasaten dau. 2007tik hona bestalde Hego Euskal Herrian indarkeria matxisteagaz lotutako 44 mila salaketa egon dira. Horreen artean 188 kasu adinbakoen fiskaltzeak bideratu dauz. Adituen arabera indarkeria matxistearen aurkako sentsibilizazinoa txiki-txikitatik hasi behar da lantzen. Hezkuntza zentroetan ez eze, etxeetan be. Begoñazpi Ikastolan 15 urteko gazte batzuek ...

Mikel Urdangarinen gitarrea, ahotsa eta berbak dira 'MMXV' diskoaren zutabeak

Erabiltzailearen aurpegia

Zezeiletik egiten dabilen kontzertuak grabau eta hortik 13 kanta aukeratu ditu Mikel Urdangarinek XXMV diskorako (Elkar). Sekula baino biluziago agiri da Urdangarin lan honetan, bandako musikarien laguntzino barik emondako kontzertuak diralako. Halandabe, publikoak sekula baino gehiago babestu dauela azpimarratu dau zornotzarrak. Beti-betiko 13 kanta eta biran sortutako beste bi batu ditu XXMV-n.

Birearen hasieran zituan asmoak aldatu ditu Mikel Urdangarinek. Zezeilaren 8an Getxon emon eban lehenengo kontzertua, bakarrik, gitarrearen laguntzino hutsagaz. Kontzertuak grabau eta kanta barriak sortzen joatea zan ...

Scubaren musika elektroniko inkonformistea 2015eko Art After Dark azken saioan Guggenheim Bilbao Museoan

Erabiltzailearen aurpegia

Abenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan 2015eko azken Art After Dark saioa egingo da, eta Scubak bass-heavy musika elektronikoa eskainiko deusku.

Paul Rosek (Scuba izenagaz ezagunagoa) Hotflush diskoetxea sortu eban eta etxe hori bass-heavy eszena elektronikoa bultzatzeko funtsezkoa izan zan. DJ eta produktore lez, Roseren lorpen personalek Erresuma Batuko musika elektronikoaren arloan gora egitera eroan dabe. Hiru album argitaratu ditu, DJ Kicks serierako nahasketa bat egin dau, Berghainen emonaldi bat eskaini dau eta DJ Mag 2013 Best Live Act ...

Beatriz Txibite, Jon Gerediaga eta Joseba Gorordo aurtengo Lauxeta Sariak

Erabiltzailearen aurpegia

Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko kultura,kirol eta euskera diputadea izan da gaur Bizkaia Irratiko estudioetan eta besteak beste bere sailan euskereak daukan aparteko funtsa eta garrantzia azpimarratu ditu.
Euskerearen eguna abenduaren 3an , eta ohiturea jarraituz Bizkaiako Foru Aldundiak bizperan hau da abenduaren 2an Lauxeta Sariak bananduko dauz. Beatriz Txikibite, Jon Gerediaga eta Joseba Gorordo sarituen artean .
 

Bilbo Hiria Irratiaren programazio aurkezpenekoa

Irratiko sustatzaile eta esatari, Potojorraneko kide Apolo, gogoan izan zuten atzo, azaroak 25, irratiak ikasturte berrirako duen programazioaren aurkezpenean. Bertso batez gogoratu ere, Habanera doinuan.

Ikasle antolatuek aldarrikapenez bete dute Bilbo gaurko greban

Erabiltzailearen aurpegia
Hamaika arrazoik eraman dituzte ikasleak gaurko egunean kaleak hartzera. BUIA-k, LIM-ek eta Bizkaiko Ikasle Abertzaleek deitutako ikasle grebak borroka lokalak batu eta baldintza duinen alde kaleak hartzeko deialdia egina zuen eta horrela izan da. Milaka ikaslek parte hartu dute gaurko mobilizazio handian hainbat prozesu parte hartzaileen fruitu izan diren aldarrikapenak bateratu eta hezkuntza eredu duin… Read More Ikasle antolatuek aldarrikapenez bete dute Bilbo gaurko greban