Igerilekuek protokolo berezia izango dabe uda honetan

Erabiltzailearen aurpegia

Isaac Amezaga Maruri-Jatabeko alkateagaz eta Idoia Buruaga Elorrioko alkateagaz berba egiteko aukerea izan dogu gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Uda honetan, bi herriotako igerilekuek osasun eta segurtasun protokolo bereziak izango dabez indarrean. Gai hori izan dogu nagusi biekaz euki dogun solasaldian, baina osasun krisi honen ondorioez be itaundu deutsiegu.

Lehiakor baina indarge

Erabiltzailearen aurpegia

Lehiakor baina indarge

"Beltzezko gizonek" serio jokatu zuten baina luzapenean Joventutek irabazi zuen norgehiagoka (79-86). Txarrena Schreineren lesioa izan zen. Joko antolatzaile austriarrak belauneko zaintiratua du eta Mumbruk ezin izango du txapelketan zehar gehiago erabili.

Roberto San Salvador (DU): "Adinekoak turismoaren mapatik desagertuko dira"

Erabiltzailearen aurpegia

Turismo arloa zelakoa izatea gura dogun pentsau orduko ze motatako turistak gura doguzan pentsau beharko geunkela esan deusku Deustuko Unibersidadeko City Labs Katedrako zuzendariak. Birusaren pandemiak eragindako mesfidantzak edadekoak turismoaren mapatik desagerrarazoko dauzela ohartarazo dau. Era berean kostu gitxiko bidaietan eta egonaldietan sakontzeak jasangarritasunik ez dauela ekarriko azpimarratu dau Roberto San Salvador del Vallek.

Voxen agerraldian, herritarren aurka kargatu eta pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Alderdi faxistari gaitzespena agertzera gerturatutako herritarrei oldartu egin zaie Ertzaintza, gazte bat atxilotuz. Larunbat goizaldean aske geratu da atxilotua.

86 plan eta esperientzia Getxon gozatzeko

Erabiltzailearen aurpegia

 Getxoko Turismo Bulegoak aurton be herrian gozatzeko proposamenen eskaintzea argitaratu dau, `Getxon gozatzeko planak´ izenburupean. Aurton, osasun krisia dala-eta, enpresa sustatzaileek eta antolatzaileek ahalegin berezia egin dabe eskaintza atsegina eta segurua bermatzeko. Irantzu Uriarte Getxoko Turismo zinegotziak emon deuskuz azalpenak. 

Hasi da Derioko LI. Udako Euskal Ikastaroa!

Erabiltzailearen aurpegia

Ikastaroa bagilaren 27an amaituko da.

Zabalik 15. Punto de Vistaren atal ofizialean filmak inskribiduteko epea

Erabiltzailearen aurpegia

Irailaren 18ean amaituko da filmak aurkezteko epea.

2019an hirukoiztu egin ziran asilo eskariak Euskal Autonomia Erkidegoan

Erabiltzailearen aurpegia

 Errefuxiatuen Nazinoarteko Egunaren bezperan, CEAR-Euskadik 2020ko urteko txostena aurkeztu dau, `Errefuxiatuak Espainian eta Europan´ izenburupean. Igaz 4.826 personak eskatu eben asiloa EAE-n. 2018ko egoereagaz alderatuta, hirukoiztu egin da kopurua. Aurten, 2020an, joerak berdin eusten deutso. Covid-19aren ondorioz mugak itxi eta itxialdian asilo-izapideak eten badira be, urteko lehenengo bost hileetan 1.124 asilo-eskaera erregistrau dira Euskadin. 

Uribe Bus&Beer Tour

Erabiltzailearen aurpegia

Uribe Bus&Beer Tour 2020 proiektua Jata-Ondo Nekazal Garapenerako Alkarteak Uribeko bost garagardo egilegaz bultzatutako proiektu honeri esker uztailetik azarora bitartean hileko bigarren eta laugarren zapatuetan garagardo artesanala egiten daben Bizkaiko garagardotegietarako bisitaldiak egingo dira. 

Hiru beka emongo ditu Komisario Barriak egitasmoak

Erabiltzailearen aurpegia

Artearen munduko profesionalen harrobia indartzea da asmoa.

Unibersidadeko musikarientzako lehiaketea dakar EHUk

Erabiltzailearen aurpegia

Fase bi izango ditu III. Musiversikak.

Twitter-ek ahots-txioak egiteko aukera abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Twitter-ek ahots-txioak egiteko aukera abiatu du

Funtzionaltasun berriak 140 segundo ahots-txioak argitaratzeko aukera eskaintzen du, eta hariak automatikoki sortzen dira.

Kepa Junkerari emon deutse 2020ko Adarra Saria

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal musikan eragin bereziko ibilbidea daben artistak saritzen ditu Donostia Kulturak.

Ia udako berotasunak ditxosozko COVID19 hilten dauen...

Erabiltzailearen aurpegia

Zapatuan, bagilaren 20an, gaueko 22:44an sartuko gara udan.

Mende bat Xalbador jaio zala

Erabiltzailearen aurpegia

Urepeleko bertsolariaren kantaera sentikorra zaleen bihotzetara heldu zan.