“Euskal erromeriaren historia” hitzaldia Mungian

Erabiltzailearen aurpegia

“Euskal erromeriaren historia” izenburupean hitzaldia eskeiniko dau gaur iluntzean Iñaki Irigoien Etxebarriak Mungian.Arratsaldeko 7retan.

 

25. urteurrena ospatuko dau Bortzirietako Bertso Eskoleak urriaren 24an Lesakan

Erabiltzailearen aurpegia

Orain 25 urte, 1990ko urrian sortu zan Bortzirietako Bertso Eskolea. Urtemugearen atxaki horregaz hainbat ekitaldi antolatu ditue urriaren 24an, zapatuan, Jada mende laurden… kantari bizitzea zer den! izenburupean.

Harriondoa Kultur Etxean, ikasle eta ikasle ohien argazkia aterako dabe zapatu goizeko 11:30ean eta ondoren hamaiketakoa eta ekitaldia egingo dabe, jantza, musika, bertsoak eta beste buztartuz. Eguerdiko 14:30ean bazkaria izango dabe Linddurrenborda sagardotegian. Helduen menua 20 eurokoa da eta umeena 10 eurokoa. Txartelak okindegian, Berako Errekalden eta Arantzako Pabloenean jarri ...

Artea eta jakinmina bultzatu nahi ditu Bilboko Udal Bandeak, 2015-16 denporaldian

Erabiltzailearen aurpegia

Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean eta 'Bandarekin bazterrak ezagutzen' izenburupean, hamar kontzertuko denporaldia aurkeztu dau Bilboko Udal Musika Bandeak udagoien eta neguko denporaldirako. Urriaren 12an izan zan lehenengo emonaldia eta apirilaren 17an izango da azkanengoa. Entzuleak beste arte adierazmolde batzuetara hurreratu eta gauza barriak ezagutzeko jakinmina sortu nahi dabe eta, horregaitik, kontzertu bakotxak gai nagusi bat eukiko dau.

Pascual Vilaplana 2015eko urtarriletik da Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra. Beraz, lehenengo bidar antolatu ahal izan dau denporaldi osoa. Bilboko bandearen garrantzia ...

Zuztarretatik Ahora proiektua Nerbioi-Ibaizabal eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerriek Zuztarretatik Ahora proiektua bultzatu dabe .Zuztarretik Ahora orain dala 9 urte abitu eben Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko 9 udalerrik . 

Zinebi 57k Aitor Mazo zanari emongo deutso Ohorezko Mikeldia

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Zemendiaren 13tik 20ra 57. edizinoa ospatuko dauen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak (ZINEBI) hil ondorengo Ohorezko Mikeldia emongo deutso orain denpora gitxi hildako Aitor Mazo antzezleari. Saria, ohikoa danez, Bilboko Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian, zemendiaren 13an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera,egingo dan Zinebi 57ren inaugurazino ekitaldian emongo da.

Zinebi 57k, joan dan maiatzean hil zan Aitor Mazo antzezle bilbotar handiari emongo deutso bere Ohorezko Mikeldietako bat. Sari hori bilbotar guztien maitasunaren eta jaialdiak goitik beherako antzezle baten ...

Azokearen sortzaileak izango dira 50. Durangoko Azokako omenduak

Erabiltzailearen aurpegia

Edizino berezia izango da aurtengoa Durangoko Azokan, mende erdia bete dauelako euskal kulturearen topaguneak. Horregaitik, Durangon egindako aurkezpenean aurreratu dabenez, 1965eko une ilunean azokea sortu ebenei omenaldia egingo deutsie. Jose Luis Zumetak egindako kartela be aurkeztu dabe. Joseba Sarrionandia eta Jesus Mari Arruabarrena Durangoko Azokearen historia liburu baten batzeaz arduratu dira.

Abenduaren 4tik 8ra egingo dabe aurtengo Durangoko Azokea, ohikoa baino egun bat gehiago. Mende erdi bate dauen honetan, azokea ospakizun handi bihurtu nahi dabela adierazo dabe Gerediaga alkarte ...

Zemendiaren 14an ospatuko da Agurainen Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunak Senperetik Agurainera egingo dau salto zemendiaren 14an. Eguerdiko 12:00tan batuko dira bertso-eskoletako kideak herriko plazan, 12:15ak aldera Jo ta Fa txarangeagaz bertso-poteoa abiatzeko. Kantuan, Bertsotruk ekimenean parte hartuko daben taldeetako ordezkariak ibiliko dira. 14:30ean herri bazkaria egingo dabe; txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean dagoz salgai 12€ euroren truke. Bazkalostean be jarraituko dau jaiak, Bertsotruk zirkuituaren aurkezpena eta gero Sudurgorriak taldeagaz tabernaz taberna ibiliko baitira bertsozaleak. Lautadako bertso-eskoleak, gainera, lo egiteko aukerea eskainiko ...

Euskara Euskadiko Barne Produktu Gordinaren %4,2a da

Erabiltzailearen aurpegia

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak ‘Euskararen Balio eta Eragin Ekonomikoa’ azterlana aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzak eta NPLD sare europarrak antolatutako ekitaldi batean

Zulotik urten nahirik

Erabiltzailearen aurpegia

Portugaletek ez dau hasi ondo denporaldia. Xabi Galan hegalekoak esan deuskunez, ondo jokatzen dabilz eta garaipenak helduko dira. Azken partidua Gernikaren aurka galduta dagoz (4-1). Orain Mensajero hartuko dabe Floridan. Iñigo Orozko (Santutxu) eta Igor Ispizua (Bermeo) izan dira Atetik saioko beste konbidadu biak. Santutxu 3. dago sailkapenean, eta Bermeo 6. Ondo hasi dabe denporaldia batak zein besteak.

Puntu eta kakorratza ikastaroaren kartela

Erabiltzailearen aurpegia

Orain dela pare bat aste iragarri bezala, aurten ere Puntu eta kakorratza ikastaroa antolatuko dugu Mullerenean. Asteartero 16:00etatik 18:00ak arte izango dira klaseak, Mirari Aranburuk gidatuko dituenak. Berbaizukideek 25€ eta ez-berbaizukideek 30€ ordainduko dituzte hilean. Izena emateko 94 447 10 … Continue reading

The post Puntu eta kakorratza ikastaroaren kartela appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Udal Gobernuak birziklapenarekin duen konpromiso eza salatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia
Aste Nagusian hondakinen bilketa nola egiten zen salatu zuen koalizioak. Azalpenak entzun ostean, birziklapenaren gaian Udal Gobernua norabiderik gabe dabilela argi geratu da. Aurtengo Aste Nagusian zabor guztiak kamioi bakar batek biltzen zituela salatu zuen EH Bilduk. Nahiz eta hondakin mota bakoitzerako zaborrontzi bat izan, denak batera biltzen ziren. Hori ikusi, grabatu eta salatu zuen […]

Goizalde Landabasok bere oroitzapenen babeserako kopia egin dau poemen bidez

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Idazle bilbotarraren pesia liburu barriak, hain zuzen be, hori izenburuori dauka: Babeserako kopia (Elkar). Norbere identidadea, memoria eta denporearen joana dira liburuaren ardatza. Izan danaren eta gaur egun danaren txatalak batu ditu olerkietan Landabasok, gerorako babeserako kopia bat balitz legez. Gai ilunak landu ditu, baina baita bestelakoak be. Babeserako kopiako poemetatik abiauta, ikuskizun bat be preparau dau idazleak, Ane Zabala eta Galder Perezegaz batera, eta datorren hilean aurrestreinauko dabe.

Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak argitaratzen dauen laugarren liburua da ...

Kritika garratzagoa letretan, The Uski´s taldearen disko barrian

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Hamabi kanta dagoz The Uski´s talde bizkaitarraren bosgarren diskoan. The Uski´s izena emon deutsie diskoari (Baga-Biga) eta 2003an joten hasi zan taldeak euki dauen garapena garbi erakusten dau: Kritika politiko eta sozial handiagoa letretan eta musika indartsuagoa, ahots-koruei pisua kendu eta gitarrei garrantzia emonda. Hori bai, melodietarako erraztasuna eta ondo pasetako gogoa ez ditu galdu Elantxobe eta Ibarrangeluko boskoteak.

Hasikerako bost kideak manteniduten ditu The Uski´s-ek, baina bakotxaren egoera personalak aldatu diran moduan aldatu da diskoak sortzeko erea be. Alkarregaz ...

Argia itzali bailitzan

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Argia itzali bailitzan

Azken laurden zatarra, erabakigarria izan zen Kanaria Handiak Miribillatik garaipena eramateko (59-85).