Euskararen zapalkuntzaren gaineko hitzaldiak Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia
Jardunaldiok martxoaren 19an eta 20an egingo dira, La Bolsa jauregian, 19:00etan hasita.  Lehenengo egunean Dabid Anautek egingo du berba. Anaut ‘Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria’ liburuaren egilea da eta berau aurkeztuko du. Sarrera gisa Kontseiluko idazkari nagusia den Paul Bilbaok hitz egingo du. Bigarren egunean, ostera, ‘hizkuntza zapalkuntza eta erresistentzia Bilbon eta Bizkaian’  jorratuko […]

'Irudimena' lehiaketaren 4. edizioa, Azkue Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Irudimena2014-kartela

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena sarien laugarren edizioa antolatu dute, martxoaren 17tik maiatzaren 16ra.

Lehiaketaren helburua euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea da gazteen artean, literaturan, grafismoan eta soinu sorkuntzan. Horretarako parte hartzaileek lan berri bat sortu beharko dute lehiaketarako proposatzen diren soinuetan oinarrituta. Lan hori beste soinu bat, idatzia edo irudia ere izan daiteke.berri bat sortu, idazketaren bidez testua sortu, edo irudia.

Aurreko ediziotan bezala, lehiaketarako parte hartzea irudimena.com webgunearen bidez bideratuko da, bertan bete beharko ...

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena lehiaketa antolatzen dugu laugarren edizioari hasiera emanez

Erabiltzailearen aurpegia

Irudimena2014-kartela

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena sarien laugarren edizioa antolatzen dugu , martxoaren 17tik maiatzaren 16ra. Lehiaketa honen helburua euskal... Continue reading »

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena lehiaketa antolatzen dute laugarren edizioari hasiera emanez

Erabiltzailearen aurpegia

Irudimena2014-kartela

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena sarien laugarren edizioa antolatzen dugu , martxoaren 17tik maiatzaren 16ra. Lehiaketa honen helburua euskal... Continue reading »

Erabakitzeko eskubideari bidea zabaltzen

2014/03/20 20:00

Indautxu Hotelean Bilbo

Indautxuko Gure Esku Dago ekimenak mahai-inguruan antolatu du martxoaren 20rako, erabakitzeko eskubidea aztertzeko. Bertan honako solaskideak egongo dira: - Jesus Mari Larrazabal: EHUko katedratikoa. Filosofian doktorea - Iñaki Zarraoa: EITBko zuzendari ohia eta Getxoko alkate ohia - Sonia Gozalez: idazlea eta sindikalista - Gabirel Ezkurdia: politologoa eta nazioarteko analista - Dani Gomez: Catalunya Radioko korrespontsala Euskal Herrian - Iñigo Landa: legegizona eta analista politikoa

Athleticen gaineko lehenengo euskarazko albistea 1902koa da

Erabiltzailearen aurpegia

Athleticen gaineko lehenengo euskarazko albistea 1902koa da

1902ko apirilaren 6ko Ibaizabal astekarian agertu zen kronika labur-laburra da, gure ustez, Athleticen gainean prentsan euskaraz agertutako lehenengo albistea. Eta hemendik erronka jo nahi dugu. Euskal Herrian futbolaz euskaraz argitaratu zen lehenengoa izan ote zen?

Iñaki Alegria da UEUko zuzendari barria

Erabiltzailearen aurpegia

UEUren Batzar Nagusiak 2013ko balantzea onartu eta zuzendari barria hautatu dau: Karnele Artetxeren lekukoa Iñaki Alegriak hartu dau. Zuzendari barriak datozen urteetako lehentasunak finkatu ditu.

UEU irabazi-asmorik bako eta Onura Publikoko autormena dauen kultur alkartea da. Bere helburu nagusia Euskal Unibersidadea sortzea da, baina horregaz batera, euskerearen eta unibersidadearen arteko zubiak eregi, euskal komunidade zientifikoaren topagune izan eta unibersidade-gaiak produzidu eta gizartearen esku jarten egiten dau lan.

Unibersidade-sistemearen barruann sare euskalduna eratzen dau, eta bestetik eragile eta akuilu-lanak egiten ditu ...

Ez gara palestinaz ari

Erabiltzailearen aurpegia

Ez gara Palestinaz ari lana barikuan eskainiko da Larrabetzun. Bertsoa, musika, poesia eta antzerkia buztartzen dira lan honetan. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariak, piano eta akordeoia joten dituen Imanol Kamio eta Aitor Atxega gitarra jolea tegongo dira taula gainean. Talaiatik saioan Ander Lizarraldegaz egin dogu berba.

Urdulizen biztanleak gora

Erabiltzailearen aurpegia

Bost urtetan 700 biztanle irabazi ditu Urdulizek. Gaur egun 4.000 bueltan dagoz. Inguruetako jente gaztea joan jake batez be bizi izatera. Herria bera hobetu dan heinean, jentea joan jake. Horrez gain ospitala bertan eregiteak be onurea ekarriko deutsela uste dabe.

Mañarian harrobien jarduna mugatzen

Erabiltzailearen aurpegia

Harrobien eragina mugatzeko planaren lehenengo onarpena egin dabe Mañarian. Plan horren preminea aspaldi ikusi eben, 2002ko arau subisidiarioetan aitatzen zan. Orain egin dabe Markomin Goikoa harrobiaren plana. Kudeatzen dauen enpreseak neurri batzuk bete beharko ditu, eragin txarra saihesteko. Printzipioz 2027ra arte dago emonda kudeaketa baimena, 30 urteko luzapen bi eskatzeko aukereagaz. Ordura arte egongo da indarrean plana be.

Askapenaren udako brigadak prest

Erabiltzailearen aurpegia

Martiaren 30era arteko epea dago izena emoteko. Makina bat lekutan brigadista izateko aukerea emoten dau Askapenak: Paisos Catalans, Aragoi, Gaztela, Argentina, Uruguay, Venezuela, Bolibia, Palestina eta Saharan.

Maialen Aulestia hiru urteko umetxoa eta Donohue Sindromea

Erabiltzailearen aurpegia

Sei hilabete izan ebazanean, orduan igerri eutsen zerbait eukala, normala ez zana, Ainhoa Alzaga amak Lau Haizetara irratsaioan kontatu deuskunez. Medikuek esan deutse ez dagoala ezer egiterik. Nazinoartean be inork ez dau ikertzen gaixotasun arraro hau. Gaixotasun genetikoa da. Bost orduko fisioterapia behar dau umeak egunero, botika bereziak...Zapatuan jaialdi solidarioa egin eben Puntagalea Txirrindulari Taldeak antolatuta.

Txinatar ekologiaren gerrillariak (eta III)

Erabiltzailearen aurpegia

Deng Ping agintari politikoen arerio handienetakoa da Txinan. Estaduaren enpresa baten ganean Greenpeace erakundeak egindako lehenengo ikerketea koordinau dauen gaztea da eta bazterrak harrotu ditu, izan be, gobernuak galarazo egin deutse komunikabideei aitatu ikerlana erabiltea eta sare sozialetan ezabatu egin ditue ikerlanaren ganeko erreferentzia guztiak.

Erabagi horreek guztiek erakusten dabe lan ona egin dogula baina pena handia hartu dogu informazinoa zentsurau arren, arazoak ez diralako konpontzen adierazo dau Deng and.ak.

Deng eta bere lantaldeak agirian itxi dabe munduko mehagintza ...

Europako jantzari onenak batuko dira Bilboko BreakOnStage jaialdian, martiaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia

Kultura urbanoak gustuko dituenen urteroko hitzordua hur dago. Izan be, gaur aurkeztu dabe martiaren 29an Bilbao Arenan egingo dan BreakOnStage nazinoarteko jaialdia. 14. edizino honetan be Europako talderik onenek egingo dabe jantzan Bilbon, besteak beste, The Ruggeds, Inesteam, Kaynix eta Poe One taldeek.

Bilbon egin dabe jaialdiaren aurkezpena, Foru Liburutegian, BreakOnStageko zuzendari Imanol Garaizabalek, Bizkaiko Kultura diputadu Miren Josune Ariztondok eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Ibone Bengoetxeak.

Martiaren 29an saio benetan ikusgarria eskainiko dabe Bilbao Arenan, Ariztondoren esanetan ...

Euskaltzaindia Amezketan, Fernando Amezketarraren jaiotzearen 250. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten beteko dira 250 urte Fernando Amezketarra jaio zala. Hori dala-eta, Amezketako Udalak Fernando urtea izentau dau 2014a, eta bertsolariaren omenezko hainbat ekitaldi sustatuko ditu urte osoan zehar. Euskaltzaindia be Amezketan izango da datorren eguaztenean, hilaren 19an.

Holan, etzi, arratsaldeko 15:30ean, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzeak bilerea egingo dau Udaletxean. Arratsaldeko 18:00etan, Fernando Amezketarrari eskainitako plakea erakutsiko dabe Kultur Etxean. Ondoren, 18:15ean, berbaldi bana emongo dabe Pello Zabalak (Zer izan da Fernando niretzat) eta Jose Mari Oterminek (Zer dakigu Fernandoz ...