Larunbatean Garapenerako Hezkuntza eta Kontsumo Arduratsua izango dugu hizpide

Erabiltzailearen aurpegia

Urtxintxa Eskolan elkartuko gara Jolas eta Ekin Elkartearen eskutik garapenerako hezkuntza eta kontsumo arduratsua sustatzeko tresnak eskuratu asmoz. Ikastaroa doan emango da Santutxuko egoitzan (Zabalbide 26). 8 orduz arituko gara teoria eta praktikak ezagutzen.

Familian euskaraz jolasteko aukera Aek-rekin

Erabiltzailearen aurpegia

Urtxintxa Eskolak eta Aekren Praktika Zerbitzuak elkarlanean sortu dute FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN egitasmoa. Animatu eta parte hartu!

Familian euskaraz jolasteko aukera Aek-rekin

Erabiltzailearen aurpegia

Urtxintxa Eskolak eta Aekren Praktika Zerbitzuak elkarlanean sortu dute FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN egitasmoa. Animatu eta parte hartu!

Sukaldaritza ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia

Bukatu da jada lau aste iraun dituen sukaldaritza ikasaroa. Bordatxo jatetxeko Gorka Ganboak zuzenduta, plater ezberdinak sortu eta dastatzeko aukera izan dute parte hartzaileek.  

The post Sukaldaritza ikastaroa appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Diseinatzaile grafikoa behar dugu, gurean aritzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Zenbat Gara elkartearen publizitate-komunikazio arloan aritzeko diseinatzaile baten bila gabiltza. Trebatua izateaz gain, pertsona motibatua, euskaltzalea (euskalduna, noski) eta taldean lan egiteko prestua bilatzen ari gara diseinu-edizio lanetan aritzeko. Ekimen anitz aurrera ateratzen dituen giro atsegin  eta dinamikoan integrazioa eskaini eta eskatuko diogu. Hona hemen gure eskakizunak, interesatuta bazaude, bidali zure curriculuma, aurkezpen-gutuna, PDF edo web portafolioa eta bestelako jakingarriak diseinatzailea@zenbatgara.org helbidera. Ezinbestekoa: -Euskaraz lan egiteko gaitasuna -Aurreinpresio arloan formazioa …Gehiago irakurri

Euskal ikasketen irakaslea hautatzeko deialdia zabalik dago Liverpooleko Unibersidadean

Erabiltzailearen aurpegia

Liverpooleko Unibersidadeko Historia, Hizkuntza eta Kultura sailak euskal ikasketen ardurea hartuko dauen behin betiko lanpostu bat sortu dau, eta izena emoteko epea apirilaren 4ra arte izango da zabalik, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez. Aitatu iturrien arabera, unibersidade ingelesa aitzindaria da euskal hizkuntzearen eta kulturearen nazinoarteko sustapenean, euskal gaiei buruzko irakaskuntza eta ikerketeari jagokenez.

Liverpooleko zentroak Etxepare Institutuko Euskera eta Euskal Kultura irakurle bat izan dau 2011tik, eta orain, Historia, Hizkuntza eta Kultura sailak euskal ikasketen ardurea hartuko dauen ...

Borja Aginagalde: 'Jentea Artxibora hurreratzea nahi dogu, bildurra kentzea'

Erabiltzailearen aurpegia

Euskadiko Artxibo Historikoak etxe barria estreinau eban urtarrilean Bilbon, Maria Diaz de Haro kalean. Eraikin ikusgarria da, hamaika pisu ditu, lau lurpean ganera. 20 kilometroko apalategi ditu, eta kilometro bakarra daukie beteta, badago lekua beraz. Borja Aginagalde zuzendaria pozarren dago eraikin barriagaz, eta kokapen barriagaz. Makina gat urtean Bergaran izan ostean, ibilbide barria hasi dabe.


1.- Zergaitik da hain garrantzitsua Euskadiko Artxibo Historikoa?

Euskadik artxiboa bat behar dau bere historia artxibetako. Herrialde guztiak daukiez artxiboak, locus moduan, edonork gure ...

Martxan da Irlandan Rith 2014 gaelikoaren aldeko lasterketea

Erabiltzailearen aurpegia

Rith 2014 gaelikoaren aldeko lasterketearen hirugarren edizinoa joandako barikuan hasi zan Baile Bhuirneten (Ballyvourney, Cork), eta 1.000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Belfasten amaituko da martiaren 15ean. Azken egun horretan, korrikalariek eskuz esku alkarri pasetan deutsien lekuko barruko mezu sekretua irakurriko da, Korrikan egiten dan moduan.

AEK-ko iturriek jakinarazo dabenez, Irlandara hurreratzerik ez, baina laguntzeko prest dagoanak, ziber kilometroak erosi leikez Rith 2014ren webgunean: www.rith.ie.

Aitatutako iturrien arabera, munduan gaelikoa berba egiteko kapaz diran personak ez dira ...

Espaloian, Itoiz talde mitikoaren ondareari eutsi guran

Erabiltzailearen aurpegia

Espaloian proiektua Itoiz taldearen bost jarraitzailek sortutako idea da. Eta helburua da Itoiz taldearen musikeak zuzenean eukan freskotasuna, edertasuna eta indarra jenteari erakustea. Euskaldun guztiona dan Itoiz taldearen musika ondarea ezagutarazo nahi dau Espaloian taldeak, Lau teilatu abestitik harago, edade guztietako jentearengana helduz, eta batez be gazteakana. Horretarako, Itoiz taldeak zuzenean eukan magia berreskuratzen saiatuko dira zuzeneko emonaldietan. Soinua eta argiaren kalidadea neurri honetako apustu baten neurrian zainduz.

Espaloian proiektuan, besteak beste, Gatibu taldeko Haimar Arejita (gitarra) eta Gaizka Salazar ...

Euskerearen arnasguneak tailerra Lekeition

Erabiltzailearen aurpegia

Lekeitio euskerearen arnasgunea da, soziolinguistikan gero eta gehiago erabilten dan kontzeptua da arnasgunea. Eguneroko bizitzan euskerea nagusi dan espazioak edo guneak dira. Espazio soziofuntzionalak (familia, ikastetxea, lantokia…) edo espazio geografikoak (herriak..) izan daitekez. Normalizazino prozesuaren gakoetako bat euskerearentzat espazio horreek eskuratzea da. Arnasgune geografikoen artean UEMAko herriak dagoz. Herriotan euskaldun pilaketa handia izanik (biztanleen % 70etik gora), euskerea modu naturalean transmitiduten da eta euskerea lasai berba egin daiteke. Halan da be, azken aldian ardurea sortu da herri horreetako euskerearen egoereagaz.

Kontuak ...

Bertsolari gazteen 22garren BBK sariketea martxan

Erabiltzailearen aurpegia

Arkaitz Estiballes Bizkaiko bertsolaritza txapelketako azkenengo irabazlea eta txikitan BBK sariketan ibilitakoa dogu. Beragaz berbetan aritu gara. BBk sariketea bihar bertan hasiko da. Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean izango da lehenengo kanporaketea goizeko 11:30etatik aurrera. Bertan Lea-Artibai eta Bilboaldea aurrez aurre egongo dira. Etzi Arratia Enkarterriren aurka Zallako Euskadi Plazan goizeko 10etan eta datorren astean Algortako Aixerrota institutuan Ipar Uribe eta Busturialdea aurrez aurre. Durangaldea finalaurrekoetan egongo da sailkatutakoak itxaroten. Adin maila bitan 18 urte arte eta 19tik 24 urtera bitartean ...

Hodei Egiluz gaztearen alde hainbat ekitaldi

Erabiltzailearen aurpegia

Ekitaldi horreetako batzuk Galdakaon, bere jaioterrian izango dira, eta beste batzuk bere jaioterritik kanpo, Anberesen esate baterako. Uri horretan desagertu zan gaztea urriaren hamazortzian. Gldakaon talde bat eratu dabe Egiluzen bila jarraitu dagien. Talde horretako kide bat, Koldo Ezkerra izango dogu Lau Haizetara irratsaioan azalpenak emoten.

Arriaga Antzokiak Euskal Antzerki Produkzino Onenaren Ercilla Saria 2013 jasoko dau gaur

Erabiltzailearen aurpegia

Arriaga Antzokiak, ikuskizun produktore legez egiten dauen lanari emon jakon saria jasoko dau gaur arratsaldean. Saritutako lana Carlo Goldoniren Los enamorados izango da, 2013ko Euskadiko Antzerki Produkzino Onena izentau daben Arriaga Antzokiaren produkzinoa. Alor horretako saria jasoko dau, hain zuzen be, aurten hogeita hamargarren edizinora helduko diran Ercilla Sarien barruan.

Daniel Biancok jasoko dau saria, Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoaren albokoak, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Ercilla Hoteleko aretoetan egingo dan banaketa ekitaldian.

Arriaga Antzokiak aurrera eroandako produkzinoak hainbat puntu azpimarragarri ditu ...

Markinan abiatuko da martiaren 11n Bertsolari Gazteen XXII. BBK Sariketea

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko zazpi eskualdetako 50 bertsolari inguru batuko ditu aurten Bertsolari Gazteen BBK Sariketeak bihartik aurrera. Lea Artibai eta Bilboaldea taldeak hasiko dabe lehiaketea martitzenean, hilak 11, Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxean, 11:30ean. Finala Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dabe, hilaren 28an.

Bilboko BBK Salan aurkeztu dabe sariketea Jone Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza-arduradunak, Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapeldunak eta BBKko ordezkari batek.

Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Lea Artibai, Ipar Uribe, Enkarterri eta Durangaldea eskualdeetako gitxienez seina ...