Laukizen, domekan, Mendiko Bizikletaren Eguna ospatuko dabe.

Erabiltzailearen aurpegia

Kirol ekitaldia goizeko 10etan hasiko dabe eta izena emotea doakoa izango da. Orduan dorsalak bananduko dabez eta probaren ostean jatekoa eta edatekoa egongo da. Zirkuitu bi egongo dira bat 6 kilometrokoa eta bestea 12koa. Salva Artatza, Laukizko alkateak datu gehiago emon deuskuz. Laukizko udalagaz batera Euskadi Fundazinoak be antolakuntzan hartzen dau parte. Miguel Madariaga fundazinoko presidenteak euskal txirrindularitzaren sasoi gatx honeetan proba honek arnasgunea dakarrela dino.
 

Euskerearen transmisinoa eta Athleticen baloreak aplikazino baten batu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Umeengan eta familietan pentsetan sortu dabe Lehoiak ametsetan: Bixentaren abentura zurigorriak aplikazinoa. Kirmen Uribe idazlearen testuen eta Asisko Urmeneta artistearen marrazkien bidez, San Mamesen bizi dan Bixenta satorra ezagutuko dogu smartphone eta tabletetarako aplikazino horretan, eta baita Athleticen historiako jazoerai eta pasadizoak be. Euskera hutsean dagoz ipuinak eta, holan, hizkuntzearen transmisinoan sakondu nahi da. Ganera, balore batzuk bultzatu nahi ditue, adibidez, kiroltasuna, konpromisoa edo norbera dan modukoa izatearen harrotasuna. Aplikazinoa doban deskargau leiteke.

Euskaltzaleen Topaguneak eta Athletic Club Fundazinoa ...

'Blogetan! blog izarren bila' lehiaketako sariak banatu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Blogetan! Euskal blogarien topaketea egin eben atzo Bilbon, Euskerearen Etxean. Azkue Fundazinoa izan da jardunaldiare antolatzailea, Argia aldizkariaren laguntzinoagaz. Blogetan! blog izarren bila lehiaketako sari-banaketa ekitaldia be atzo izan zan.

Euskal blogosferea ardatz hartuta, berbaldiak, euskerazko blogarien esperientzien kontaketea eta euskerazko blogintzearen egoerea ezagutzeko mahai-ingurua egin zituen parte-hartzaileek.

Calvo Con Barba marketing arloko profesional ezagunak emon eban lehenengo berbaldia. Ostean, hainbat euskal blogarik euren esperientziak kontau zituen, hain zuzen be, Oier Pañagarikanok (Itsusmustuan bloga), Amaia Nicholsonek (Hazitegia bloga ...

Unai Rementeria Lau Haizetara irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia

Denporaleak Bizkaian eragindako kalteak, orain arte zenbatutako kalteak, hamalau milioi euro ingurukoak izan dirala gogoratu deusku Bizkaiko Foru Aldundiko bozeroaleak. Astelehenean Bilbon kaputxadun batzuk emondako irudiaz be bere eretxia emon deusku Rementeria presidentzia diputaduak. Bestalde, bihar Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dala- eta, egun horretaz be egin dogu berba Unai Rementeriagaz.

Erabiltzailearen aurpegia

Oraindik girotzen, baina banabil!! Oraingoz agendarekin ausartzen naiz... ;)

Erantzuna | Mario Zubiaga: "Adi, herri-lanak: Desobedientzia zibila zaharberritzen" - hitzaldia

Hondakindegia poesia emanaldia

2014/03/11 19:30

Kafe Antzokia | Abando - Indautxu

Fernando Pessoarena da ikuskizuna abiatzen duen hipotesia: “Lur guztia hozkatu eta ahosabaian sentitu ahalko banu, zoriontsuagoa nintzateke une batez”. Eta hark hipotesi gisa planteatutakoa, esperimentu gisa gauzatu dute Ayerbek eta Astizek: “Lur pixka bat hartu dute etxeko baratzetik eta harrixkak baztertuta ahoratu gero”. Lerro horiekin hasten da 'Baita hondakinak' liburua eta esperimentu horrekin abiatzen da Hondakindegia ikuskizuna ere. Iraupena: 50 minutu Eszenan: Mikel Ayerbe eta Iñigo Astiz Bideoak: Hasier Goikolea eta Iñigo Astiz Poemak: Iñigo Astiz

Emakumeak Hushe aranean, Pakistan

2014/03/13 19:00 - 21:00

San Frantzisko Udaltegia Bilbo

Ibon Azpilikuetak ateratako argazkiekin eginiko erakusketara bisita gidatua egingo da eta ondoren Baltistan Fundazioak eginiko ‘Baltiar Arima’ pelikula proiektutako dugu.

Emakumearen Eguna Foru Liburutegian

2014/03/06 - 2014/03/09

Foru Liburutegia | Bilbo

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, aurten memoria historikoaren ingurukoak izango dira Foru Liburutegiaren jarduerak. Emakumeei buruzko lan biografikoen aukeraketa bat egin da, eta 1. eta 3. solairuetako atondoetan jarriko dira ikusgai, egun horretatik aurrera (martxoan zehar). Biografia horiek gida bibliografiko bat izango dute, eta pasarte batzuk irakurtzeko aukera eskainiko du. Era berean, Foru Liburutegiak hamar orri-markatzaile jarriko ditu erabiltzaileen eskura; Bizkaian zehar aurki daitezkeen emakumeen hamar eskulturen argazkiak dituzte apaingarri. Orri-markatzaileak hauexek dira: Sardinera (Santurtzi); María Díaz Harokoa (Portugalete); Catalina Gibaja (Ortuella); Dolores Ibarruri (Abanto-Zierbena); Casilda Iturrizar (Bilbo); Ama eta semea (Basauri); Esnedune (Bermeo); Emakumeari itsasoan (Ondarru); Etxekoandrea (Artea); Maurizia Aldeiturriaga (Artea).

UXUE ALBERDIREN “EULI-GIRO”. Joseba Castroren iruzkina

Erabiltzailearen aurpegia

“Atzoko partez (2014-03-05) solasaldia izan genuen Deustuko Irakurle Txokoan, polifazetiko haundia den euskal idazle batekin: UXUE ALBERDI ESTIBARIZ anderearekin. Euskal herritara ez balitz eta Norvegiakoa edota Finlandiakoa, Suediakoa edo….., izan ezkero Nobel sarirako hautatuko lukete mundu horretan agintzen dutenek. Hala … Continue reading

The post UXUE ALBERDIREN “EULI-GIRO”. Joseba Castroren iruzkina appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

"Bilbotarren % 100 euskaldunak izateko, diru-laguntzak lagungarri"

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

"Bilbotarren % 100 euskaldunak izateko, diru-laguntzak lagungarri"

Bilboko biztanleen erdiak baino gehiagok euskaraz hitz egiten ei du. Horrela jakin dugu duela gutxi Bizkaian argitaratzen den egunkari baten bitartez. Hitz egiten ei dute diot ezen titularra ederra bada ere, errealitatea bestelakoa da. Berriak ezagutzari egiten dio erreferentzia, ez erabilerari. Bilbotarren artean erdiak bere egunerokoan euskaraz egingo balu!

Edonon, edonoiz, edonorekin… geure tresna euskara!

Erabiltzailearen aurpegia
Ostegunetik Bilbo Inauterietan murgilduta dago, eta larunbatean izan da desfilea. Aurten bai… Kale Nagusitik! alkatearen mehatxuak mehatxu.   Euria eta euria egin duen arren, goizean goizetik konpartsakideok egoitzan batuz joan gara, mozorroei azken ukituak emateko. Giro ederrean, 20 bat lagunek bazkaldu dugu, geure “txef”-ek prestatutako entsalada eta patatak makailuarekin. Eta azkenik arratsaldeko 6etan Kale Nagusian […]

Pankreas Arriaga antzokian martxoak 12tik 13ra

Erabiltzailearen aurpegia

http://www.teatroarriaga.com/obra.php?idioma=_eu&id_espectaculo=580#nogo

The post Pankreas Arriaga antzokian martxoak 12tik 13ra appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Frankensteinek XX. Fant karteletik jagongo ditu bilbotarrak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Fant Zinemaldi Fantastikoaren XX. edizinoa, datorren maiatzaren 9tik 16ra, iragarriko dauen kartelgile Koldo Serrak bildurraren irudi unibersala berreskuratzearen hautua egin dau, eta bere forma klasikoenean gainera, James Whalek irudikatutakoa eta Boris Karloffek personifikau ebana. Generoari keinu berezia, unibersoan bildurgarria izan dana aldarrikatuz, Fant jaialdiaren jatorriagaz loturea eginez.

Mary Shelley idazlearen eleberrian oinarrituz hogeita hamargarren hamarkadan sortutako izaki bildurgarria izango dogu jagole, jaialdiaren lehen urteetan zinemako kartelen itxurearen estiloa errekuperauko duen karteletik. Alertan jarten ...

Izaki Gardenak + Napoka Iria

2014/03/06 21:30

Kafe Antzokia | Abando - Indautxu

Izaki Gardenak eta Napoka Iria taldeen kontzertua Bilboko Kafe Antzokian.

Aurten be Bartzelonan jokatuko da Euskadi-Basque Country Banderea

Erabiltzailearen aurpegia

Bartzelonan jokatuko da aurten be San Miguel Traineruen Ligea abiatuko dauen Euskadi-Basque Country Banderea, bagilaren 29an. Igaz estropadea Mediterraneoko uretan jokatzeak izan eban arrakastea ikusita, traineruak barriro bueltauko dira bertara, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek jakinarazo dabenez. 2013an Urdaibaik irabazi eban banderea.

Traineru Kluben Elkartearen (TKE) eta Eusko Jaurlaritzearen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arteko akordioak ahalbidetu dau arraun taldeak Mediterraneo aldera eroatea, Euskadi turismo gune lez sustatzen segiduteko asmoz" Aurten, ganera, estropadeari lotutako jarduera gehiago egingo ditue, Bartzelonan eta Gironan.

Estropada ...