Asturies Eguna

2014/03/14 18.30

Sukabi Gazte Lokala Otxarkoaga - Txurdinaga

"Langile borrokaren eta ezker subiranotasunaren egoera Asturiesen" Martxoaren 14an Sukabi Gazte Lokalak eta Mahatserri Kultur Elkarteak Asturies Eguna ospatuko dute hitzaldi, luntx eta kontzertuekin.

Parte hartu Begira Photo Festivalen

Erabiltzailearen aurpegia

Aurtengo udan laugarrenez egingo da Begira Photo Festival nazinoarteko argazki festibala Durangon. Beste behin be, erakusketa kolektiboan parte hartu gura daben herritarrei dei egiten jake argazkiak bialdu deiezan; autoerretratu generoko argazkiak dira eskatzen dituenak.

Jasotako guztietatik Kinua alkarte antolatzaileak bost erretratu onenak hautatuko ditu. Ondoren, Udaletxeko plazan dagoan Correoseko eraikin zaharreko fatxadan instalauko dira formatu handian, festibalaren egitarauaren barruan, hau da, bagilaren 10etik 29ra.

Herri ekimen honetan parte hartu nahi dabenek antolatzaileen info@begiraphoto.com helbidera bialdu beharko ditue argazkiak ...

Euskal Onomastika Datutegiaren sareko bersinoa eguneratu dau Euskaltzaindiak

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen dauen Euskal Onomastika Datutegiaren bersino eguneratua ipini dau sarean. Bersino honetan, besteak beste, Amerikako eta Asiako toponimiaren datuak batu dira, 567 toponimo danetara.

Euskal Onomastikearen Datutegian Euskaltzaindiaren onomastika batzordearen lanak batzen dira. Beharrok lau multzo nagusitan banatuta dagoz, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan modu askotakoak: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak eta abar.

Oraintsu egin dan bersino eguneratu barriak 170. (Amerikako toponimia) eta 171 ...

Danele Sarriugarte elgoibartarrak 'Erraiak' lehenengo liburua kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

2012ko Igartza sariaren emoitzea da Danele Sarriugartek aurkeztu barri dauen Erraiak (Elkar) nobelea. Bikote baten hartu-emonaren amaierea da istorioaren abiapuntua.

Emakume baten bakarrizketea, bere obesinoaren kontaketea, hori da idazle elgoibartarraren eleberriaren ardatza. Ikuspuntu partziala emon gura izan deutso istorioari, apropos. Bikote hausturearen ingurukoak be agiri dira kontakizunean, familia, lagunak, gizartea eta abar.

Narratzaileak egurra banatzen dau ezker-eskuma, eta egurra banatzen dau bere buruarentzat bere bai, tonu ironiko nabarmenagaz. Barruko sentimendurik gordeenak be agirian geratzen dira, obesino guztiak, lotsa barik.

Idazle ...

Irabazi opariak Bizkaia Irratian

Erabiltzailearen aurpegia

Apirilaren 4ra bitartean makina bat opari eder zozketatuko dogu entzuleen artean, egunean zehar zabaldutako tarte berezietan parte hartu ezkero. Astero bazkari-afariak, egotaldiak nekazalturismoetan eta abar. Apirilaren 4an zozketa nagusia lehiaketan parte hartu eta erantzun zuzenak emondakoen artean: astebeteko egotaldia Costa Doradan, lagun birentzako. Egunean zeharreko irratsaioetan telefonoa zabalduko jake entzuleei tarteka, itaunak eginez. Erantzun zuzenak emondakoak asteroko oparien zozketan eta apirilaren 4koan sartuko dira. Hartu parte eta irabazi opariak Bizkaia Irratian!

Idom enpreseak munduko eguzki teleskopiorik handienarentzat domoa egin dau

Erabiltzailearen aurpegia

Teleskopioa egitura handi bat da, pieza asko daukoz eta horreek babesteko egin dabe domoa Lander Bilbao Idomeko Kontrol Sistemetako arduradunak Lau Haizetara irratsaioan esan deuskunez. Domoa Hawaira eroango dabe, Mauira.

Selma Huxleyk Lagun Onari goraipamena jaso dau

Erabiltzailearen aurpegia

Eusko Jaurlaritzeak Lagun Onari goraipamena emon deutso Selma Huxley jatorri kanadarreko eta britainiarreko ikertzaileari. Izan be, 1517. eta 1713. urteen artean Ternua eta Labradorren izan ziran euskal arrantzantzaleen ganean ikertzen emon dau bizitza osoa.

Argitaratu barik egoan urte horreetako dokumentazinoa ikertuz, zenbait baleagune topau zituan, eta ordura arte ezagutzen ez zan Kanadako eta Euskal Herriko historiaren zati bat ezagutarazo eban.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ikertzailea saritzeko ekitaldian izan dira. Selma Huxleygaz batera, haren seme-alaba Michael eta Serena ...

De la Bodega, matematika txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia

Euskadiko Olinpiada Txapelketea irabazi dau Javier De La Bodegak. Igaz hirugarren geratu zan, eta aurten txapeldun. Orain, Valentzian lehiatuko da, Espainiako Txapelketako finalean. Hil honen amaieran. Javier de la Bodega DBH-ko ikaslea da Erromo-Artatza ikastetxean, Leioan. Amaia Uriarte irakasleagaz eta Itziar Agirre zuzendariagaz batera aurkitu dogu ikastetxean. Irakasleak pozik dagoz, ze holako gaitasuna daukien ikasleak ez dira aurkitzen sarri. Gainera, oso zabala ei da laguntzeko, nahi ta batzuetan eskolan aspertu. Espainia mailan lehenengo seiretan sailkatzen bada, Estatu Batuetara joango da.

Arratia aurrera XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketan

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur Zallan jokatu da XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketearen 2. kanporaketea, Enkarterri eta Arratiako taldeen artean. Saioa Zallako Mimetza ikastetxean izan da eta bertako aretoa ikaslez beteta egon da. Irabazlea Arratiako taldea izan da.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanporatuta geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasetan da.

Gaurko saioko aurkezlea Maddi Ibaibarriaga izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Joseba Sololuze eta Miriam Juaristik osotu dabe.

Ondokoak izan dira kantau daben bertsolari gazteak:

- Enkarterri taldean, Ekhiotz Mancisidor, Eneko Alda ...

'Ni, Petti buhamea' pastorala martxan da Garindainen

Erabiltzailearen aurpegia

Pier-Pol Berzaitz kantariak idatzi dau garagarrilaren 27an eta abuztuaren 3an Garindainen taularatuko dan Ni, Petti buhamea pastorala. Urtarrilean hasi ziran antzezlanean beharrean, danetara ehun bat garaindaitarrek hartuko dabe parte egitasmoan. Buhame edo ijitoek Zuberoan bizi izandako egoerea azaldu gura dau Berzaitzek.

Zuberoako Garindain herriak buhame edo ijito ospea izan ei dau beti. Hari horri oratu deutso Berzaitzek Ni, Petti buhamea pastorala idazteko. Petti izeneko mutil gaztea da protagonistea, mutil ederra da, eta herriko Aiñez neskeagaz maitemintzen da. Herriko familia aberats ...

Euskadiko hizkuntza-industriek 278 miloe fakturau zituen 2013an

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien sektoreak 277.692.571 euro fakturau zituan igaz, aurreko ekitaldian baino % 0,5 gehiago. Sektoreak 5.058 langile ditu, hau da, Euskadin lanean dagozan biztanleen % 0,63, eta horrek esan nahi dau langile-kopurua % 1,26 areagotu dala 2013aren aldean.

2014rako aurreikuspenak dira enpleguari eustea eta fakturazinoa % 0,87 handitzea. Sektoreak Gipuzkoan eta Bizkaian dauka pisu gehien, bi probintzia horreetan kokatzen baitira EAE osoko establezimenduen % 83. Datu horreek guztiak gaur aurkeztu dira LANGUNEren urteko Asanblada ...

Euskara internet bidez ikasteko ikastaro irekia

Erabiltzailearen aurpegia

HABE erakundeak "Murgilduz" izeneko ikastaroa sareratu du B2 eta C1 mailetarako. Ikastaroa herritar guztientzat irekia da eta dohainik

Bihar Elorrietan izango gara

Erabiltzailearen aurpegia
                        Bihar Elorrietako plazan izango da Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko Bilboko bozeramailea. 18:30etatik aurrera erantzungo die herritarren galderei. Bertako auzoek azaldutako kezken harira, kutsadura gutxitzeko EH Bilduk landutako proposamenak azalduko ditu Ibaibarriagak. Baina ez hori bakarrik. Herritarrek planteatu nahi dituzten gaien gainean ere ariko [...]

Martxoko programazioa hizpide Bilbo Hiria irratian

Erabiltzailearen aurpegia
Kafe Antzokian datozen egunetan izango ditugunez mintzatu zaigu Mikel Urbeltz Bilbo Hiria irratian.

%5eko deskontua gure ikasleentzat 3.trimestreko matrikula martxoaren 21a baino lehenago ordainduz gero

Erabiltzailearen aurpegia
3. hiruhilekorako matrikulaldia zabalik dago jadanik, beraz, euskara ikasi nahi baduzu, azterketa ofizialak prestatzeko asmorik baduzu… jo ezazu lehenbailehen gure bulegora (Done Bikendi, 2 4. solairua 48001 Bilbo). Gainera, Gabriel Aresti euskaltegiko ikaslea bazara eta martxoaren 21a baino lehenago matrikula bete eta ordaintzen baduzu, %5eko deskontua izango duzu 3.hiruhilekoan, egiten duzun edozein ikastarotan eta edozein ordutegitan. Anima zaitez!