Governors taldeak 'Su garaian' zuzeneko lana argitaratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Sasoi baten lekukoa da Su garaian (Baga-biga) zuzenekoa lana, Governors taldearen bederatzi urteko ibilbidearen laburpena, taldekideen esanetan. Hemeratzi kanta ditu diskoak, euren eta jarraitzaileen artea aukeratutakoak. Makinatxu bat zuzeneko ditue hemendik aurrera, baina 2016an deskantsau egingo dabe. Astegoienean Bizkaian joko dabe, barikuan, Ondarroako Beikozinin, eta zapatuan, Otxandion.

Gorvernors taldeko bost kideak izan dira aurkezpenean, JSang (ahotsa), Jorge Moro (bajua), Pako (gitarrea), Heloy Galan (bateria) eta Iñigo Zubizarreta (gitarrea). Eta eurekaz izan da bere Ritxi Aizpuru, Baga-biga diskoetxekoa. Aizpuruk aurreratu dau ...

Mikel Peruarenak irabazi dau 2014ko 111 Akademiaren Saria

Erabiltzailearen aurpegia

111 Akademiako akademiakideek hautatu eta izentauta, Mikel Peruarenak idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Su zelaiak eleberriak jasoko dau 2014ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 12an amaitu dana. Lehenengo txandan, 2014an gogokoen izan eben liburuaren alde bozkatzeko eskatu jaken 195 akademiakideei, eta lehen txanda haretan saridun izentetako behar zan botoen % 30 lortu eban obrarik egon ez zanez, akademiak ohiko prozedurea jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituan.

Bigarren txandan honako ...

Asteburu euskalduna Pabellón 6-n

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburu honetan, Bilboko Pabellón 6-n Antzerki arinaren ihardunaldien III edizioa ospatzen segiduko dute. Hori bai, asteburu hau berezia izango da euskaltzaleontzat, asteburu honetan bertan eskainiko diren antzezlanak euskara soilik antzeztuko direlako. Hona antzeztuko diren obrak: Ausartien bidaia: info gehiago Beltxaranga beltza: info … Continue reading

The post Asteburu euskalduna Pabellón 6-n appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

EH Bilduk Errekalden gertaturiko Udaltzaingoaren jokabidea onartezina eta desegokia dela deritzo

Erabiltzailearen aurpegia
Ibaibarriagak adierazi du halako jarrerak “giza eskubideen errespeturako oinarrizko arauak urratu baino ez dituztela egiten eta oso urrun daudela EAJ bultzatu nahi duen gertuko polizia eredu berritik”. EH Bildu Udal Taldearen iritziz, pasa den igandean Errekaldeko Gordoniz kalean izandako Udaltzaingoaren jokabidea onartezina eta desegokia da. Aitziber Ibaibarriaga bozeramaleak Herritarren Segurtasunerako zinegotzia den Tomas del Hierroren […]

Errekalden gertaturiko Udaltzaingoaren jokabidea "onartezina eta desegokia" deritzo EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia

Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak adierazi du halako jarrerak “giza eskubideen errespeturako oinarrizko arauak urratu baino ez dituztela egiten eta oso urrun daudela EAJ bultzatu nahi duen gertuko polizia eredu berritik”. EH Bildu Udal Taldearen iritziz, pasa den igandean Errekaldeko Gordoniz kalean izandako Udaltzaingoaren jokabidea onartezina eta desegokia da. Aitziber Ibaibarriaga bozeramaleak Herritarren Segurtasunerako zinegotzia den Tomas del Hierroren […]

II. Kontraekonomia Jardunaldien harira elkarrizketa Zebrabidea irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia
Gaur hasiko dira Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean II. Kontraekonomia Jardunaldiak eta horien helburua azaltzeko Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeko (@EKTsarriko) kide den Andoni Zulaikari elkarrizketa egin diote Arrosa Irrati Sareko Zebrabidea saioan. Bertan, azpititulu modura “Europaren Erroetara” duten jardunaldien aurtengo … Irakurtzen jarraitu

“Ebaki Mozala” lelopean manifestazioa ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia
Espainiako Diputatuen Kongresuak joan den martxoaren 26an onartu zuen PPren “Herritarren Segurtasunerako Legea”. Egun horretan bertan, BUIAko kideek eskoletan salatu zuten herritarron oinarrizko eskubideen kontrako eraso hori. Kalean bere etorkizun duinaren alde borrokatzen duten gazte eta langileak zigor ikaragarrietara kondenatu … Irakurtzen jarraitu

Instagram sare soziala erabiltzen hasteko eskuliburua

Erabiltzailearen aurpegia

instagram-video-love3

Instagram sare soziala erabiltzen duzu? Ez zara ausartzen aplikazioa zabaldu eta argazkiak partekatzen hasten horrek eskaintzen dituen aukeretan galdu egiten zarelako? Edo filtroena ikusi duzu eta izutu egin zara? Lasai, Instagram erabiltzen hasteko eskuliburua eskaintzen dizugu. Jakingo duzunez, aurreko hilabetetan Instagram sare soziala erabiltzen ikasteko tailerrak eskaini izan ditugu Euskararen Etxean. Bertaratutakoek sare sozialaren aplikazioa […]

II. Kontraekonomia jardunaldiak abiatuko dira gaur Sarrikon

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

II. Kontraekonomia jardunaldiak abiatuko dira gaur Sarrikon

Bigarren urtez, Sarrikoko EKTk, ekonomia kritikoko taldeak, Kontraekonomia jardunaldiak antolatu ditu. Aurten, Apirilaren 15etik 23ra bitartean iraungo du egitasmoak eta beste behin, esparru ezberdinak landuko dituzten hizlariak izango dira bertan. 

David Hornback argazkilaria eta Kveta Pacovskà irudigile txekiar ospetsua Bilbao Arten

Erabiltzailearen aurpegia

David Hornbackek kaleko argazkiaren misterioak argituko ditu Bilbao Arten; argazkilari estadubatuarrak kaleko argazkigintzearen ganeko berbaldia eskainiko dau gaur, hilak 15, arratsaldeko 18:30ean; halan da be, haren lanaren inguruan antulotuko diran ekitaldiak maiatzera arte iraungo dabe. In the street argazki erakusketea izango da ikusgai apirilaren 24ra arte Bilbao Arteko kristalezko patioan, eta Hiri irekia. Street Photography izeneko ikastaroa emongo dau maiatzaren 21era arte.

Street photography izenekoa XIX. mendearen amaieratik erabilten hasi ziran kamera arinago eta mobikorragoen agerpenagaz batera ...

Seiurte talde berriztarrak 'Ezpalak' estudioko siegarren lana aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Zortzi kanta ditu Seiurte laukotearen Ezpalak disko barriak, aurrekoetan baino abesti gitxiago, baina indar eta energia beragaz. Laster hogei urte beteko ditu Berrizko taldeak, eta gogotsu dagoz behar barria jentaurrean aurkezteko. Lehenengo kontzertua maiatzaren 1ean emongo dabe, Tolosako Bonberenean.

Iokin Elortzak (gitarrea eta ahotsa), Julen Oarbeaskoak (bajua), Ekain Elortzak (bateria) eta Iñaki Elorzak (gitarrea) dira Siurte taldea, eta lehenengo biek aurkeztu dabe behar barriak prentsaurrekoan, Bilbon. Seiurte bandeak osotzen dauen enborraren ezpala dira diskoak, eta seigarren hau izenburutik beretik ganera ...

Seiurte talde berriztarrak 'Ezpalak' estudioko seigarren lana aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Zortzi kanta ditu Seiurte laukotearen Ezpalak disko barriak, aurrekoetan baino abesti gitxiago, baina indar eta energia beragaz. Laster hogei urte beteko ditu Berrizko taldeak, eta gogotsu dagoz behar barria jentaurrean aurkezteko. Lehenengo kontzertua maiatzaren 1ean emongo dabe, Tolosako Bonberenean.

Iokin Elortza (gitarrea eta ahotsa), Julen Oarbeaskoa (bajua), Ekain Elortza (bateria) eta Iñaki Elorza (gitarrea) dira Seiurte taldea, eta lehenengo biek aurkeztu dabe behar barria prentsaurrekoan, Bilbon. Seiurte bandeak osotzen dauen enborraren ezpala dira diskoak, eta seigarren hau izenburutik beretik ganera ...

Bilbon, kapitalismoaren kontra MAIATZAK 1 EGIN

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzak 1erako, Langileen Nazioarteko Eguna, mobilizazioa deitu dute gaur Bilbon hainbat eragilek. “Maiatzaren Lehenak, borroka egun bat izan beharko lukeenak, klase identitatearen zori eta bilakaera bera” jasan duela salatu dute. Honen aurrean, 17:00tan Deustuko zubitik abiatuko den manifestazioan “gure amorrua, gure haserrea” adierazi … Irakurtzen jarraitu

KARAOKEA ostiral honetan, apirilak 17

2015/04/17 21:00

Kabia kultur elkartea (Orixe 48 San Inazio) Deustualdea

Aurreko edizioaren arrakasta ikusita, berriro ere elkartea animatuko dugu karaoke gau batekin! Ostiral honetan izango da, apirilak 17, 21:00etan. Gainera, Kabiroska txupito berezia dastatzeko aukera ere izango duzue!!!
 
Ez zaitez lotsatu eta anima zaitez gurekin abestera!