Astekari izateak baditu onurak

Erabiltzailearen aurpegia
Umberto Ecok esaten du kazetaritzaren krisia hasi zela aspaldi, ez dela berria. 50eko hamarkadan edota 60etan hasi zela, hau da, telebista agertu zenean. Jarraitzen du: “ordura arte, egunkariek kontatzen zizuten aurreko eguneko arratsaldean gertatu zena, horregatik deitzen ziren egunkari asko arratsaldeko egunkari: Corriere della Sera, Le Soir, La Tarde, Evening Standard… Telebita martxan hasi zen […]

Bilboko gazteen lonjen arteko 'bideo-selfie' lehia abian da

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Bilboko gazteen lonjen arteko 'bideo-selfie' lehia abian da

Lonjazank Bilboko gazteei zuzendutako "enkante moduko" bat da. Parte hartu nahi duen lonja bakoitzak bere aurkezpen bideo-selfie laburra bidali beharko du. Bideorik orijinalenak eta euskarari presentziarik handiena ematen dioten hainbat lonja izango dira apirilaren 25an Bilborocken lehiatuko direnak.

“Larunbatean irabazita azkenerarte hor egongo gara”

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Zapatuan Getaferen aurka jokatuko du Athleticek, eta Mikel San Josek neurketa horren garrantziaz berba egin du Lezamako prentsa aretoan. “Borrokan egon nahi dugu; larunbatean irabazita azkenerarte hor egongo gara”. Zapatuan Getaferen kontra (22:00, Cuatro) San Mamesen irabaztea ezinbestekoa da Athleticentzat, Europa Leaguen sartzeko aukera bizirik mantendu nahi badu. Ezin du tarte gehiago galdu Malagarekiko. Zazpi […]

Erotismoa eta literaturea izango ditu ardatz Gutun Zuria letren jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Apirilaren 16tik 25era bitartean egingo da zortzigarren Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdia, Biboko Alondigan. Eros oroituz izenburupean, makinatxu bat berbaldi eta eztabaida eskainiko ditue bai bertoko, bai kanpoko idazleek. Bilbon batuko dira, besteak beste, Itxaro Borda, Edorta Jimenez, Javier Marias, Wendy Guerra, Alvaro Pombo, Fernando Arrabal eta Tzvetan Todorov. Sarrerak salgai dagoz daborduko.

Lourdes Fernandez Alondigako arduradunak, Maria Luisa Blanco Gutun Zuria jaialdiko zuzendariak eta Alasne Martin BBK Mediatekako buruak emon dabe jardunaldien barri. Literatura erotikoa baino erosa literaturan jorratuko ...

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia apirilaren 17tik 24ra bitartean izango da

Erabiltzailearen aurpegia

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian, 26 film luzek, 16 film laburrek, antzezlan batek, lau erakusketak eta hainbat jarduera paralelok osotzen dabe aurtengo programazinoa. Zhang Yimou zuzendariaren Coming Home (2014) film txinatarrak inaugurauko dau apirilaren 17an, barikuan, Victoria Eugenia antzokian, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako XIII. Zinemaldia. Tomas Liltiren Hippocrate (2014) film frantsesak zarratuko dau zinemaldia.

Danetara, 23 herrialdetako 42 film (26 luze eta 16 labur) proiektauko ditue. Horrezaz gan, Ez dira aspaldiko kontuak herri antzezlana ...

Euskerea be 'Don Kijote Poliglota' lanean presente

Erabiltzailearen aurpegia

 

 

Euskereak El Tobosoko Udalak bultzatutako proiektu barritzaile batean parte hartu dau, izan be, Toledoko udalerri honek, Don Kijote Poliglota lana osotu dau, Cervantesen maisulanaren (bigarren zatiaren) edizino eleanitz bat, hain zuzen be. Gogoratu behar da lan honek 400 urte bete dituala aurten eta, hau dala eta, El Tobosoko Udalak hainbat ekimen antolatu dituala ospakizun modura.

El Tobosoko Udalak (Toledo) bultzatutako proiektu honetan Iñigo Urkullu Lehendakariak, Cristina Uriarte sailburuak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko ordezkariek, Euskaltzaindiak eta euskal ...

Donostia 2016k eta Etxepare Institutuak 'Itzultzaile barriak' proiektua abiarazo dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Donostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak Itzultzaile barriak proiektua aurkeztu barri dabe; horren bidez, nazinoarteko literatur itzultzaileak aukeratuko dira euskerea ikasi eta, ondoren, euskal literatur obra bat euren ama hizkuntzara itzuli deien. Euskeraz ez dakiten lau itzultzaile eta euskerearen oinarrizko ezagutzea daukien beste lau hautatzeko deialdia eguaztenean zabaldu da, 2015 eta 2016 bitartean Euskal Herrian egonaldiak egin deiezan.

Egitasmoaren antolatzaileek Donostian eskainitako prentsaurrekoan azaldu dabenez, ekimen honen bidez, nazinoarteko hainbat literatur itzultzaileri euskerea erakutsiko jake, euskal literatura Europan ...

'Futatsume no mado' (Aguas tranquilas)

Erabiltzailearen aurpegia


- Zuzendaria eta gidoilaria:  Naomi Kawase
- Interpreteak:  Nijiro Murakami, Jun Yoshinaga, Makiko Watanabe, Hideo Sakaki, Tetta Sugimoto, Miyuki Matsuda, Jun Murakami, Fujio Tokita
- Produktorea: Kumie
- Herrialdea: Japonia
- Iraupena: 110 min.
- Generoa: dramea


Naomi Kawasek liluratu egin ditu kritikari asko lan honegaz, traszendental eta espirituala izan nahi dauen lan honegaz. Baina Futatsume no mado ez da ikusle guztientzako egokia. Hasteko, geldoa da, oso geldoa. Erritmo motel horrek ez dau trabarik egiten itsasoaren irudiak eta soinuak agiri direnean; baina kantsau egiten ...

BizkaIdatz Txikia literatur lehiaketa barria martxan dago

Erabiltzailearen aurpegia

Ume eta gaztetxuei zuzendutako sariketa barria da BizkaIdatz Txikia. Bizkaiko Foru Aldundia da antolatzailea, eta helburu nagusia da literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatzea. Maiatzaren 29an amaituko da lanak bialtzeko epea.

Bizkaiko edozein udalerritako eskolaren baten ikasten dagozan ume edo gazteek parte hartu ahalko dabe. Kategoria bi dagoz: bata, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat; eta bestea, Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailakoentzat.

Parte-hartzaileek Joanes Urkixok euskeraz edo Belen Lucasek gaztalaniaz proponidutako istorioaren jarraipena eta amaierea ...

Zapatuan jokatuko da IV. Euskerearen Ginkanaren finala

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten be parte hartze zabala eta anitza izan dau Euskerearen Ginkanak. Izaera eta eremu geografiko desbardinetako 21 taldek emon dabe izena: Hego Euskal Herriko lurralde desbardinetako aisialdi eta kultur taldeak, euskaltzale alkarteak, euskaltegiak, mintzapraktika taldeak, hezkuntza arlokoak, ikasle taldeak…

Kutxa Ekoguneak euskeraz eta euskereagaz gozetako antolatzen dauen lehiaketea da Euskerearen Ginkana eta aurten lehen aldiz, Azkue Fundazinoagaz alkarlanean egin dabe. Laugarren edizino honetan, aurrekoan lez, Euskaltzaleen Topaguneak egin ditu koordinazino lanak.

Kontuak kontu, lau talde izango dira ...

Euskerea be 'On Kixote poliglota' lanean presente

Erabiltzailearen aurpegia

Euskereak El Tobosoko Udalak bultzatutako proiektu barritzaile batean parte hartu dau, izan be, Toledoko udalerri honek, On Kixote poliglota lana osotu dau, Cervantesen maisulanaren (bigarren zatiaren) edizino eleanitz bat, hain zuzen be. Gogoratu behar da lan honek 400 urte bete dituala aurten eta, hau dala eta, El Tobosoko Udalak hainbat ekimen antolatu dituala ospakizun modura.

El Tobosoko Udalak (Toledo) bultzatutako proiektu honetan Iñigo Urkullu lehendakariak, Cristina Uriarte sailburuak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko ordezkariek, Euskaltzaindiak eta euskal liburugintzan dabilzan ...

Governors taldeak 'Su garaian' zuzeneko lana argitaratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Sasoi baten lekukoa da Su garaian (Baga-biga) zuzenekoa lana, Governors taldearen bederatzi urteko ibilbidearen laburpena, taldekideen esanetan. Hemeratzi kanta ditu diskoak, euren eta jarraitzaileen artea aukeratutakoak. Makinatxu bat zuzeneko ditue hemendik aurrera, baina 2016an deskantsau egingo dabe. Astegoienean Bizkaian joko dabe, barikuan, Ondarroako Beikozinin, eta zapatuan, Otxandion.

Gorvernors taldeko bost kideak izan dira aurkezpenean, JSang (ahotsa), Jorge Moro (bajua), Pako (gitarrea), Heloy Galan (bateria) eta Iñigo Zubizarreta (gitarrea). Eta eurekaz izan da bere Ritxi Aizpuru, Baga-biga diskoetxekoa. Aizpuruk aurreratu dau ...

Mikel Peruarenak irabazi dau 2014ko 111 Akademiaren Saria

Erabiltzailearen aurpegia

111 Akademiako akademiakideek hautatu eta izentauta, Mikel Peruarenak idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Su zelaiak eleberriak jasoko dau 2014ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 12an amaitu dana. Lehenengo txandan, 2014an gogokoen izan eben liburuaren alde bozkatzeko eskatu jaken 195 akademiakideei, eta lehen txanda haretan saridun izentetako behar zan botoen % 30 lortu eban obrarik egon ez zanez, akademiak ohiko prozedurea jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituan.

Bigarren txandan honako ...

Asteburu euskalduna Pabellón 6-n

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburu honetan, Bilboko Pabellón 6-n Antzerki arinaren ihardunaldien III edizioa ospatzen segiduko dute. Hori bai, asteburu hau berezia izango da euskaltzaleontzat, asteburu honetan bertan eskainiko diren antzezlanak euskara soilik antzeztuko direlako. Hona antzeztuko diren obrak: Ausartien bidaia: info gehiago Beltxaranga beltza: info … Continue reading

The post Asteburu euskalduna Pabellón 6-n appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

EH Bilduk Errekalden gertaturiko Udaltzaingoaren jokabidea onartezina eta desegokia dela deritzo

Erabiltzailearen aurpegia
Ibaibarriagak adierazi du halako jarrerak “giza eskubideen errespeturako oinarrizko arauak urratu baino ez dituztela egiten eta oso urrun daudela EAJ bultzatu nahi duen gertuko polizia eredu berritik”. EH Bildu Udal Taldearen iritziz, pasa den igandean Errekaldeko Gordoniz kalean izandako Udaltzaingoaren jokabidea onartezina eta desegokia da. Aitziber Ibaibarriaga bozeramaleak Herritarren Segurtasunerako zinegotzia den Tomas del Hierroren […]