Anai Arrebak "poperoago eta sutilago"

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Disko berria kaleratu du Anai Arrebak taldeak, bigarren disko luzea Bonberenea Ekintzak-ekin kaleratu duena. Aurrekoa baino "poperoagoa eta sutilagoa" partaideen hitzetan, baina dantzarako eta dibertimendurako gonbitea atzean utzi gabe. Gaur, Kafe Antzokian, goiko aretoan zuzeneko eta doako kontzertua eskainiko du taldeak.

Pello Serbiellek 'Zara' diskoa kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Proiektu zabal baten lehenengo pausua da  Zara diskoa, izan be kantari mauletarrak trilogia bat osotzeko asmoa dauka, berbaldi eta dokumental bategaz batera. Euskeraz, bretoieraz, gaelikoz, ingelesez eta frantsesez kantetan dau Peio Serbiellek behar honetan. Bederatzi kanta eta errezitautako testu bat ditu diskoak.

Serbiellek berak sortutako H. K. Records zigiluak plazaratu dau Zara. Hainbat kolaborazino izan ditu diskoan, besteak beste, Gilles Servat (ahotsa) bretoia eta Karen Matheson (ahotsa) eskoziarra. Grabazinoa Studio Gourvillette eta Gorbals Sound Studion egin dabe. Daniel Diaz ...

Mondragon Unibersidadeak bikain kalifikazinoa jaso dau U-Multiranken rankinean

Erabiltzailearen aurpegia

Mondragon Unibersidadeak bikain kalifikazinoa jaso dau U-Multiranken rankinean dagozan 5 dimensinoetako parametro desbardinetan. Ikas-irakaskuntza dimensinoan, graduazino tasea masterretan eta ikasketei jagoken garaian amaitutakoen kopurua goraipatzen dira.

Ikerketa dimensinoan, bikain kalifikazinoagaz aitatzen dira inpaktu indizea, ikerketarako kanpotik jasoten dan finantzaketea eta inpaktu oso altuko argitalpenak.

Bikain bezela aitatzen dira ezagutzearen transferentzia dimensinoan industriagaz egilekidetzea, iturri pribatuetatik datorren finantzaketea ikerketarako, sortutako spin-offak eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarrerak.

Nazinoartekotzearen dimensinoan, bikain eta oso ondo legez kalifikau dira ikaslegoaren mobikortasuna eta atzerriko ...

Mondragon Unibersidadeak bikain kalifikazinoa jaso dau U-Multiranken sailkapenean

Erabiltzailearen aurpegia

Mondragon Unibersidadeak bikain kalifikazinoa jaso dau U-Multiranken sailkapenean dagozan 5 dimensinoetako parametro desbardinetan. Ikas-irakaskuntza dimensinoan, graduazino tasea masterretan eta ikasketei jagoken garaian amaitutakoen kopurua goraipatzen dira.

Ikerketa dimensinoan, bikain kalifikazinoagaz aitatzen dira inpaktu indizea, ikerketarako kanpotik jasoten dan finantzaketea eta inpaktu oso altuko argitalpenak.

Bikain bezela aitatzen dira ezagutzearen transferentzia dimensinoan industriagaz egilekidetzea, iturri pribatuetatik datorren finantzaketea ikerketarako, sortutako spin-offak eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarrerak.

Nazinoartekotzearen dimensinoan, bikain eta oso ondo legez kalifikau dira ikaslegoaren mobikortasuna eta atzerriko ...

Apirilaren 9tik maiatzaren 9ra Literaldia 2015 Bartzelonan

Erabiltzailearen aurpegia

Udabarria literaturaz jantzita dator aurten be Bartzelonara, Euskal Etxeak antolatu dauen Literaldia jaialdiari esker. Euskal Herriko literaturea Katalunian ezagutzera emotea da jaialdi honen helburua, eta horretarako makina bat ekitaldi antolatu ditue apirilaren 9tik maiatzaren 9ra bitartean. Gaur bertan hasiko da, trikifesta bategaz, eta maiatzaren 9a bitartean Euskal Herriko literatura munduak emon dauen uztarik barriena ekarriko dau Kataluniako uriburura. Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas, Fermin Muguruza Black is Beltza komikiagaz, Sarrionandiaren testuak...

 


Literaldia 2015

- Apirilak 9:

Trikifesta Euskal Etxeko ...

Aiko taldeak Interneten jarri dau Bonifazio Arandiaren omenez argitaratutako 'Fasioren mendea' disko-liburua

Erabiltzailearen aurpegia

Bonifazio Arandia Uriarte Fasio (1909-1987) dogu joan dan mendean Arratian jaiotako musikari herrikoirik ezagunenetakoa, eta hemendik aurrera, eskusoinuaren eta euskal musika trafizionalaren zaleek sakonago ezagutu ahal izango dabe artista honen bizitza eta lana. Aiko, musikari eta jantza-maisuez osotutako kultur alkarteak Interneten jarri dau Fasioren Mendea, Igorreko soinulariaren mendeurrenagaz bat eginez –Igorreko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz– 2009an argitaratu zan lan sakona.

Gaiaren harian, Aiko taldeak eta UPV/EHUk Dantzan Fasiogaz izenburuko ikastaroa eskainiko dabe maiatzaren 9an ...

XI. Magia Topaketak maiatzean Bilboko Txurdinagan eta Otxarkoagan

Erabiltzailearen aurpegia

Magiak, Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak batzen dituan Bizkaiko uriburuko 3. barrutia hartuko dau, eta barriro be arte horren zaleen topaleku bilakatuko da, prestidigitazinoaren munduan lehen pausuak emon nahi dituenen topaleku. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, XI. Magia Topaketak maiatzean egingo dira, Txurdinaga auzoko Merkatarien Alkarteagaz alkarlanean.

Programearen barruan ikastaro bat eta mintegi bat jasoko dira eta, bigarren urtez jarraian, lehenengo deialdiaren arrakastea ikusita, Atera eizu barruan daroazun magia zaleentzako magia lehiaketea antolatu da. Partaideak, maiatzaren 28an, Otxarkoagako ...

Indarra Iker!

Erabiltzailearen aurpegia
Athleticzale ugarik animo mezuak bidali dizkio sare sozialen bidez 7 hilabeterako lesionatu berri den Iker Munaini. Atzo egindako mediku azterketek emaitzarik txarrena ekarri zuten Iker Muniainentzat: ezker belauneko barne lotailu gurutzatua apurtuta dauka, eta sei do zazpi hilabeterako baja izango da. Albiste kezkagarria da jokalariarentzat, denboraldia amaitu zaiolako eta hurrengokoan ere beranduago hasiko delako. Gainera, […]

Hizkuntza gutxituko emakume eledun ez zuriak, paperik gabekoak, pobreak, ijitoak, mestizoak... jai dauka!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Hizkuntza gutxituko emakume eledun ez zuriak, paperik gabekoak, pobreak, ijitoak, mestizoak... jai dauka!

Askorentzat, ni barne, martxoak bi data esaguratsu ditu: bata martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta bestea, martxoaren 21a, Xenofobia eta Arrazakeriaren aurkako Eguna. Oraindik ere, bi egun hauek ospatu eta errebindikatzeak badu gaurkotasunik, zoritxarrez.

2014-2015 ikasturteko azken txanpa!!!

Erabiltzailearen aurpegia

Sestaoko Begoñako Andra Mari

Aste Santuko jai egunen ostean, ikasleak ikasturtearen azken txanpan sartzen dira eta topera ekin behar diogu!!! Horrekin batera, gogoratu ezazue Euskararen Etxeko ateak zabalik dituzuela! Bertan, ekintza desberdinak egin daitezke; horien artean, Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera dago, bai taldean zein bakarka. Museo txiki honek Euskararekiko jakinmina piztuko dizue! Bestalde, ikastetxe desberdinek orain arte egin […]

Munduari lehenengo bueltea emon eutson Nao Victoriaren erreplikeak Ondarroa bisitauko dau aurtengo irailean

Erabiltzailearen aurpegia

Ondarroako Historia Zaleak alkarteak egindako ikerketearen arabera, Elkanok munduari bueltea emoteko erabili eban Nao Victoria (aurretiaz, Santa Maria) Domingo de Apallua ondarrutarrarena zan Sevillako kontratazino etxeak dekomisau eutson arte.

Aurkikuntza honengaitik, Nao Victoria Fundazinoak, itsasontziak Ondarroa bisitau behar dauela erabagi dau, eta hori irailean izango da. Bisita horretan, barkua ikusteko aukerea egongo da. Bisita hau European Tour 2015 programan sartu dabe, eta Ondarroa izango da bisitauko dauen azkenengo portua eta euskal portu bakarra. Aurretik, apiriletik irailera bitartean, Frantzia, Belgika ...

Necocheako Euzko Etxeak zabaldu barri dau Hator Hona 2015 programan izena emoteko epea

Erabiltzailearen aurpegia

Argentinako Necochea uriko Euzko Etxeak aurten be Hator Hona ekimena atondu dau, Euskal Herriko gazteek Argentina ezagutu eta bertan euskal kulturea ezagutarazoteko. Programan izena emoteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Egotaldia 18-30 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta garagarrilaren 17tik abuztuaren 9ra bitartean egingo dabe.

2004an hasi zan Hator Hona programea, urtero izan da arrakastatsua, antolatzaileek dinoez, bai deialdiari jagokonez, bai esperientzien emoitzeei jagokienez bere. Urteotan 70 lagun joan dira Necocheara, eta kateak ez dauka etetko itxurarik, azaltzen dabe ...

II. Bilboroad, Harley Davidson topaketa handienetakoa Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

II. Bilboroad, Harley Davidson topaketa handienetakoa maiatzaren 15, 16 eta 17an izango da Bilbon. Bilbao Chapterrek,Harley Davidsonek eta Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatuta, Bilboroadek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilbao Centroren, EHDCren, Estrella Galiciaren, Ganene Jatetxearen, Gurutze Gorriaren, Electric Galearen eta Artea higiezinen agentziaren laguntzinoa izango dau.

Bilboroadeko programazinoan bi inskripzino muetaren bitartez hartu ahal izango da parte; Harley Owners Group (HOG) taldeko kideek 40 euroko inskripzinoa egin ahal izango dabe asteburu osorako; beste alde ...

Orotariko Euskal Hiztegiaren laugarren argitaraldia sarean dago

Erabiltzailearen aurpegia

Orotariko Euskal Hiztegiaren laugarren argitaraldia sarean dago honezkero. Argitaraldi barri honetan, lan nagusia Auspoa bildumatik ateratako corpus bateko adibideakaz OEH osotzea izan da. Holan, bada, 26 liburuko corpus bat osotu da, gehienbat herri kutsuko eta XX. mendeko obrez osotua, baina zaharragoei be tartea eginez. Bersino barriak, danetara, ia 1.310 sarrera barri -sarrera nagusi, azpisarrera eta adiera barri- ditu.

OEHren lehen bersinoa papelean argitaratu zan. Azken liburukia -hamaseigarrena- 2005ean kaleratu zan, eta handik lau urtera, 2009an, hiztegi osoaren oinarrizko ...

Mikel San Jose: “Muniainen baja asko nabarituko da”

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Iker Muniain 6-7 hilerako baja izango da azkenean. Mikel San Josek Muniainen bajaz hitz egin du Lezaman eskainitako prentsaurrekoan, oraindik lesioaren tamaina konfirmatzeke zegoela. “Muniainen baja asko nabarituko da”, adierazi du San Josek. Ez du ezkutatu Muniainen egoerak taldeari sortu dion kezka. Izan ere, alde batetik Ligako azken txanpa dator, Europarako sailkapenagatik borroka egiteko sasoi betean. Bestetik, Kopako finala jokatzeko hilabete bi baino gutxiago geratzen da. […]