Hizkuntz eskubideak gehien urratzen diren Euskal Herriko udalerrien artean Bilbo, beste behin ere, agertu izana salatu du EHBilduk

Erabiltzailearen aurpegia
Behatokiak Hizkuntza eskubideen egoeraren 2013ko txostena argitaratu du gaur eta, beste behin ere, Bilbo hizkuntza eskubideak gehien urratzen diren Euskal Herriko udalerrien artean agertzen da. Txostena aztertuta, EHBilduk Bilboko udal gobernuak euskararekiko duen begirune eza salatu du.             David Lopategi zinegotziak gogoratu du Bilbo dela Euskal Herrian euskaldun gehien biltzen dituen udalerria eta, “aldi berean, [...]

Oparitxoa! Blogariaren egutegia eskuragarri

Erabiltzailearen aurpegia

blogaria

Duela bi hilabete Blogetan! Euskal blogarien topaketa ospatu genuen. jardunaldi honekin Blogetan! blog izarren bila lehiaketari amaiera eman genion eta... Continue reading »

Maiatza kulturaz blai

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatza benetan indartsu hasi dugu gurean eta Kafe Antzokian antolatu ditugun ekitaldi mordoxkarekin, ez duzue aspertzeko unerik izango. 41 ekitaldi izango ditugu guztira: kontzertuak, jaiak, kluba, bertsoak, dantza, kantagintza, solasaldiak, mahai-inguruak, hitzaldiak… denetarik! Hasteko, maiatzeko lehenengo asteburuan Doctor Deseoren bi kontzertu izan ditugu. Bi emanaldi horietarako sarrerak aspaldi agortu ziren eta bertaratu zirenek giro apartaz […]

Bilbao Basket-FIATC Joventut: Atarikoa

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbao Basket-FIATC Joventut: Atarikoa

Asteko lehen partidua (Bilbao Arena, 20:15)

Herriak Tinko! jardunaldien baitan "Mendebaldeko Sahara: Okupazioari eta bake faltsuari aurre eginez" hitzaldia landuko dute

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Herriak Tinko! jardunaldien baitan "Mendebaldeko Sahara: Okupazioari eta bake faltsuari aurre eginez" hitzaldia landuko dute

Gaur egun kapitalismoaren erasoaldi, ekonomikoa patriarkala eta abar, nagusi dira planetaren zati handi batean. Maiatzaren bigarren astean, erasoaldi hauei aurre egiten dien hiru herriren testigantzak izango ditugu Bilbon.

Bilbao Basket: Ezohiko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Bilbao Basket: Ezohiko batzarra

Xabier Jon Davalilloren itzulera da atzo eguerdian ospaturiko batzarrak utzi zuen irudirik aipagarriena.

Ezkurdia eta Elezkanok etxean jokatuko dute Buruz Buru nagusiko lehen partida

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Ezkurdia eta Elezkanok etxean jokatuko dute Buruz Buru nagusiko lehen partida

Aurtengo edizioan esku hartuko duten 16 izarren parekatzea Bilbon aurkeztu zuten atzo eguerdian.

Chicagoko Koldo Mitxelena eta Frankfurteko Eduardo Chillida katedren programa akademikoak martxan dagoz

Erabiltzailearen aurpegia

Chicagoko Unibersidadeko Koldo Mitxelena Katedrearen eta Frankfurteko Goethe Unibersidadeko Eduardo Chillida Katedrearen aurtengo programa akademikoak martxan dagoz. Miren Azkarate euskerearen suspertzearen azterketea helburu dauen ikerketarako ikastaroa zuzentzen dago Chicagon, eta Jonathan Wood adituak Chillidaren lana eta eskultura garaikidearen lekuak eta espazioak izango ditu aztergai Frankfurten bi mintegi desbardinetan, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

Koldo Mitxelena Katedrea alkarlanean abiarazo dabe Etxepare Euskal Institutuak eta University of Chicagok. Katedrearen helburua Ipar Amerikako unibersidade esparruan euskal ikasketak zabaltzea da. Chicagoko Unibersidadeko Division ...

Matxalen de Pedrok, Goiatz Labandibarrek eta Maialen Sarasuak egotaldi artistikoak egingo ditue Wroclaw urian

Erabiltzailearen aurpegia

Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak uda honetan Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoa egiteko aukerea eskainiko deutsie hiru euskal sortzaileri, Matxalen de Pedro, Goiatz Labandibar eta Maialen Sarasuari, hain zuzen be. Mobikortasuna, kulturen arteko alkarrizketea eta alkarlana sustatzeko helburuagaz sortu eben deialdia.

Arlo askotako egitasmoak aurkeztu ahal ziran, arte eszenikoak, musikea, literaturea, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, eta diziplina arteko proposamenak bere bai. Lan guztiek Wroclaw/Donostia 2016eko Europar uriburutzekaz loturea izan behar eben.

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal ...

Zapatuan Bidezko Merkataritzazko produktuen azokea Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Bidezko merkataritzaren mundu mailako egunagaz bat eginda hitzordua zapatuan goizez eta arratsaldez izango da Areatzako antxinako autobusen geltokian. Bidezko Merkataritzako produktuak Bizkaian, Kidenda, Intermon-Oxfam edota Emausen bitartez erosi geinkez. Alberto Larriba, EMAUSeko ordezkariak esan deusku produktu honeek gero eta jende gehiagok ezagutzen dauzela. Igaz kafea nabarmendu eben, aurton kakaoaren txandea izango da. Hegoaldeko langileen eskubideak be modu berezian babestu egiten dira bidezko merkataritzako produktuak erosita.
 

'Ida'

Erabiltzailearen aurpegia

- Zuzendaria: Pawel Pawlikowski
- Interpreteak: Agata Kulesza, Agata Trzebuchowska, Joanna Kulig,Dawid Ogrodnik, Jerzy Trela, Adam Szyszkowski
- Generoa: dramea
- Herrialdea: Polonia
- Iraupena: 80 minutu

Ezohiko enkoadraketegaz eta zuri-baltzez filmauta, berba gitxi eta erritmo geldoa darabikl Ida pelikuleak. Protagonistea monja gazte bat da, lehenengo aldiz urten dana umetatik hazi dan komentutik. A priori, ez da zinemara arineketan eroaten zaituen horreetakoa. Eta ez dot nik esango maisulana danik, baina bada interesgarria.

Estetika tristeak bat egiten dau filmak kontetan dauenagaz. Polonian kokatzen da. II ...

Hamazazpi bertsolarigaz jokatuko da zapatuan BAT, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketea

Erabiltzailearen aurpegia

Bosgarren edizinora helduko da Etxarri Aranatzen antolatzen dan BAT, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketea eta modu berezian ospatu nahi izan dau sariketea antolatzen dauen Karrikestu alkarteak. Aurreko lau edizinoetan parte hartu daben 17 bertsolarik hartuko dabe parte aurten, eguerditik gauera luzatuko dan egitarau oparoan.

Honakoak dira zapatuan Etxarri Aranatzen parte hartuko daben hamazazpi bertsolariak: Eneko Lazkoz, Saioa Alkaiza, Oier Lakuntza, Egoitz Gorosterrazu, Aimar Karrika, Beñat Gaztelumendi, Maddi Ane Txoperena, Arrate Illaro, Iñaki Viñaspre, Oier Arbina, Jone Uria, Xumai Murua, Julio ...

Kultura kalez kale

Erabiltzailearen aurpegia

Kultura kalez kale programeak 200 jarduera inguru eskainiko ditu Bilbon maiatzean eta bagilean. Musikea, dantzea, bertsolariak, zinema, berbaldiak, magia, zirkua, tailerrak eta ostantzeko ekitaldiakeskaintzen ditu programeak. Udaletegietan, udal kultur zentroetan, nahiz kale eta plazetan gozatu ahalko da egitarauaz. Informazino guztia dago kulturabarrutik.net atarian.

The Mokers hirukoteak irabazi dau Amorebieta-Etxano, Abadiño, Durango eta Iurretako II. Maketa Lehiaketea

Erabiltzailearen aurpegia

The Mokers da, joan dan ostiralean, Amorebieta-Etxano, Abadiño, Durango eta Iurreta herrietako gazteria sailek antolatutako maketa lehiaketaren lehenengo saria, 1.500 eurokoa, irabazi eban taldea.

Euskerazko abestirik onenarentzako saria, 500 eurokoa, Hozten taldearentzat izan da, Ke artean kantuari esker.

Orion Child taldeak, azkenik, akzesita eskuratu eban, eta kontzertua eskainiko dabe Amorebieta-Etxanoko aurtengo jaietan, txosten esparruan.

Danetara, 26 izan dira lehiaketearen II. edizinoan parte hartu daben taldeak. Horreetatik bederatzi pasau ziran kontzertuen bigarren fasera. Joan dan asteko barikuan kontzertua emon ebenak ...

Bilbon amak, amamak eta alabak ariniketan

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbon, domekan emakumeakaz lan egiten daben 3 alkarterentzat dirua batzeko martxea egingo dabe. Emakumeen lasterketea Bilboko La Casillatik urtengo dau goizeko 10etatik aurrera. Borondatez emongo dan diru guztia Acambi, Clara Campoamor eta Edoskitzea Askatasunean izeneko alkarteetara bideratuko dabe. Iker de la Concha, antolatzaileetariko bat geure sintonian euki dogu. Amamak, amak eta alabak batera ariniketan ikusteko aukerea egongo da, kasu batzutan familia bereko emakumeek izena emon dabelako. Informazino gehiago emakumeenmartxa.com webgunean topau ahalko dozue.