Bilbon amak, amamak eta alabak ariniketan

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbon, domekan emakumeakaz lan egiten daben 3 alkarterentzat dirua batzeko martxea egingo dabe. Emakumeen lasterketea Bilboko La Casillatik urtengo dau goizeko 10etatik aurrera. Borondatez emongo dan diru guztia Acambi, Clara Campoamor eta Edoskitzea Askatasunean izeneko alkarteetara bideratuko dabe. Iker de la Concha, antolatzaileetariko bat geure sintonian euki dogu. Amamak, amak eta alabak batera ariniketan ikusteko aukerea egongo da, kasu batzutan familia bereko emakumeek izena emon dabelako. Informazino gehiago emakumeenmartxa.com webgunean topau ahalko dozue.
 

Expovacaciones azokea barikutik domekara BECen

Erabiltzailearen aurpegia

35.edizinoa izango da aurtengoa eta Mario Goffard BECeko marketing zuzendariak azaldu deutso Bizkaia Irratiari zein dan aurtengo eskeintza. Expovacaciones azokaz gain Habitat Ekohogar be izango da astegoienean BECen.

Hamazortzi estreinaldi eskainiko ditu Leioako XV. Umore Azokeak

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 15etik 18ra bitartean, Leioa eszenatoki erraldoi bihurtuko da, herriko kale, plaza eta bazterrak bertoko eta kanpoko kaleko artisten beharrik barrienakaz beteko dira eta. Danetara, 43 konpainia izango dira Umore Azokan, eta ehun saiotik gora egingo ditue.

Bilboko Rekalde aretoan egin dabe aurkezpena Josune Ariztondo Kultura Diputatuak, Ana Lopez jaialdiko zuzendariak eta Ivan Rodriguez Leioako alkateordeak. Leioako Umore Azokea kaleko artisten erakusleiho eta topagunea izango da, Rodriguezen esanetan. Eta igaz lez, 40.000 lagun batzeko asmoa daukie.

Kaleko arteen ...

Bertsolari Txapelketa Nagusiko liburua eta diskoa plazaratu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Txapelketa Nagusiko liburuak bertsoak, kronikak, argazkiak eta adituen eretxiak eskaintzen ditu. Bertsozale Elkarteak atondu dituan edizino guztietan Bertsolari Txapelketa Nagusiak emondakoa liburu batean batu izan da. Aurten bertsoaldi onenak batzen dituan diskoa be salduko da liburuagaz batera. 20 euroan alkarregaz salduko dira ohiko liburudendetan eta www.lanku.com orrialdean. Bertsozale Elkarteko bazkideek 15 euroan eskuratu ahal izango dabe. Lankuk atondu dau edizinoa.

Bertsozale Elkartea da argitaratzailea eta 500 aleko tiradea egin dau Lanku Bertso Zerbitzuak alkartearen enpreseak. Subijana etxean egindako ...

'Matematikak eguneroko bizitzan' berbaldi zikloak hamaikagarren edizinoa beteko dau

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten hiru berbaldi izango dira Bilboko Bidebarrieta Liburutegian matematikek arlo desbardinetan daben presentzia eta garrantzia erakusteko. Maiatzaren 8an, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo), Matematikak eguneroko bizitzan berbaldi zikloaren hamaikagarren edizinoari hasierea emongo jako. Ekimen honegaz, matematikak eta bere errealidadea gizarteari hurreratu nahi jakoz. Zikloa osotzen daben hiru berbaldiak maiatzaren 8an, 15ean eta 22an izango dira Bidebarrieta Liburutegian, 19:30ean. Sarrera librea izango da.

Berbaldi ziklo hau Espainiako Matematikaren Errege Soziedadeak antolatu dau Bilboko Udala, Euskal Herriko ...

Getxoko toponimia ibilbideetan toponimia eta ondare kultural eta naturala jasoteko aukerea dago aurten be

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren zapatuan, maiatzak 10, hasiko da Getxoko Udalak antolatutako toponimia ibilbideen zikloa, udalerriaren toponimia eta ondare kulturala eta naturala ezagutzera emoteko helburuagaz. Aurten dobako lau bisita gidatu antolatu dira interesa daben herritarrrentzat Getxoko toki desbardinetatik. Euskera Zerbitzuak garatu eta ikastetxeen esku itxitako eskola-materiala oinarri hartuta, ekimenak, herritarrei zuzendutako lau ibilbidez gan, ikastetxeei eta euskaltegiei be bisitak egiteko aukerea eskaintzen deutse. Aurreko edizinoetan, 1.000 bat lagunek hartu eben parte.

Ibilbideak goizeko 9:00etan hasiko dira, hiru orduko iraupena izango ...

Bizkaiko Kultur Txartelaren Udaberriko Kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia
Kafe Antzokiko kontzertuetarako sarrerak merkeago lortu nahi dituzu? Baliatu zaitez Bizkaiko Kultur Txartelaz! Bizkaiko Foru Aldundiak kultur produktuak sustatzeko udaberriko kanpaina jarri du martxan eta ekainaren 27ra arte izango duzu kultur txartela BBKren Bizkaiko orotarako kutxazainetan erosteko aukera. Ekainaren 30ean amaituko da kanpaina, beraz, hurrengo bi hilabeteetan zehar liburuak, diskoak edo era guztietako ikuskizunetaz merkeago […]

Erosi zure sarrerak merkeago Bizkaiko kultura txartelarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Kafe Antzokiko kontzertuetarako sarrerak merkeago lortu nahi dituzu? Erabil dezakezu Bizkaiko Kultur Txartela izeneko kultura bonoa! Bizkaiko Foru Aldundiak kultura ekoizpenak sustatzeko udaberriko kanpaina jarri du martxan eta ekainaren 27ra arte izango duzu kultur txartela BBKren Bizkaiko orotarako kutxazainetan erosteko aukera. Ekainaren 30ean amaituko da kanpaina, beraz, hurrengo bi hilabeteetan zehar liburuak, diskoak edo era […]

Muga taberna, sare soziala

Erabiltzailearen aurpegia
Igandean 30 urte bete zituen Bilboko Muga tabernak. Hainbat lagun bildu ginen Kafe Antzokian Juankarri eta bere tribuari omenaldia egiteko. Hedabide nagusietan ez baina asko idatzi da egunotan han eta hemen tabernaz, eta Juankar berari elkarrizketak egin dizkiote GARAn eta ARGIAn. Igandeko jaiaz kronikak egin dituzte Roberto Mosok eta Oscar Cubillok eta ez daukat askoz gehiago gehitzeko: itzel pasatu […]

Muga taberna, sare soziala

Erabiltzailearen aurpegia
Igandean 30 urte bete zituen Bilboko Muga tabernak. Hainbat lagun bildu ginen Kafe Antzokian Juankarri eta bere tribuari omenaldia egiteko. Hedabide nagusietan ez baina asko idatzi da egunotan han eta hemen tabernaz, eta Juankar berari elkarrizketak egin dizkiote GARAn eta ARGIAn. Igandeko jaiaz kronikak egin dituzte Roberto Mosok eta Oscar Cubillok eta ez daukat askoz gehiago gehitzeko: itzel pasatu… Read More »

Txapelketen txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Txapelketen txapelketa

Aspe eta Asegarce enpresetako 16 pilotarik jokatuko duten 2014ko Buruz Buruko Txapelketa gaur aurkeztuko dute Bilbon.

[HITZALDIA] Kutxabank-en pribatizazioari ez!

2014/05/08 19:30

Kutxabanken izan diren azken gertaerek agerian utzi dute zeintzuk diren EAJ eta PP-ren arteko akordioaren helburuak. Parez pare ireki zuten Kutxabank pribatizatzeko aukera, eta orain argudio faltsuak erabiltzen ari dira, beste aukerarik ez dagoela erakutsi nahian. Bi dira erabiltzen dituzten gezurrak: pribatizazioa saihestezina dela, eta pribatizazioak bakarrik salba dezakeela kutxen gizarte-ekintza. Guzti horretaz hitz egiteko, hurrengo ostegunean, maiatzak 8, Arantza Urkaregi EH Bilduko ordezkaria Zorrotzan izango da arratsaldeko 7:30ean Auzo Etxean.

Rune Reilly Kølsch, Belako DJ eta DJ Lourdes Madow, maiatzeko Art After Dark saioan

Erabiltzailearen aurpegia

Hilero lez, oraingoan be Art After Dark saioa gaueko hamarretan hasi eta goizaldeko ordu batetan amaituko da. Danimarkako Rune Reilly Kølsch Destination Calabria abesti ezagunaren egileak zarratuko dau gaua. Entzuleek Guggenheimeko erakusketez be gozetako aukerea eukiko dabe.

DJ Lourdes Madow Bilboko Fever klubeko DJ egoiliarrak ipiniko dau martxan musika gaua Bilboko Guggenheim museoan. 22:00etan hasiko da musikea ipinten. Adult pop, nu disco eta azkenaldiko rocka nahastetan ditu, edozein adinetarako jaia izango dala dinoe antolatzaileek.

Ostean, 23:00etan, Belako ...

Def con Dos taldearen kontzertuak zarratuko dau XX. FANT

Erabiltzailearen aurpegia

Def con Dos rock taldeak kontzertu bat eskainiko dau FANT Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiari amaierea emoteko. Sarrerak 12 euroan dagoz salgai Evidence Cafe aretoan (10 eurokoa, aldez aurretik erosi ezkero).

Taldeak hilaren 16an egingo dan amaierako ekitaldiaren ondoren joko dau Barrainkua kaleko Evidence Café aretoan, 23:00etatik aurrera. Talde galego-madrildarrak genero fantastikoko zenbait filmen soinu-bandak sortu ditu, Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren Acción Mutante eta El Día de la Bestia, eta Pedro L. Barbero eta Vicente J. Martín-en Tuno ...

Kultura auzoetara eroango dau udabarrian Bilboko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzean eta bagilean, ia 200 ekitaldi programau ditue uriburuko zortzi barrutietan, Kultura Kalez Kale egitasmoan. Era askotako jarduerak izango dira, esate baterako, tailerrak, musikea, antzerkia, zirkua eta jantzea. Dobakoak dira guztiak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak 40.000 parte-hartzaile espero ditu. Udalagaz batera, 30 alkarte eta taldek parte hartu dabe antolakuntzan.

Bilboko Udalaren Kultura Kalez Kaleren aurtengo egitaraua hasi da dagoeneko, astegoienean ekitaldi batzuk egon ziralako. Bagila amaitu arte, ia 200 jarduera egongo dira herritarren eskura, doban, Bilboko auzo ...