Arrain azokea datorren astean Bermeon

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 16, 17 eta 18rako antolatu dau XX. Arrain azokea Bermeoko udalak.  "Arraina sukaldean gozoa, erreza eta merkea" da aurtongo goiburua. Hogei postu egongo dira Lamera inguruan, arrainagaz zerikusia dabenak. Makina bat ekitaldi osagarri be antolatu dabe, ume zein nagusientzako: arraina sukaldatzen ikasteko, umeentzako saio didaktikoak eta abar. Arpakalekuak be egokituko ditue herrian, Lameratik nahiko hurre. Ganera Euskotren-ek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu.

Jarioak

Erabiltzailearen aurpegia

Naia del Castillo artista bilbotarrak Jarioak erakusketea zabaldu dau Bilbao Arten. Urpeko emakumezkoetan oinarritutako argazki eta eskulturak dira erakusketearen oinarria.

Maiatzaren hamaseirarte dago ikusgai Jarioak Bilbao Arte-n. Talaiatik (15:00-16:00) artisteagaz egin dogu berba.

1975ean Bilbon jaioa, Naia del Castillo Arte Ederretan Lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eskultura arloan eta Arte Ederretako Master bat egin dau ohorezko matrikuleagaz Londreseko Chelsea College of Art and Design-en. Hainbat erakusketa egin ditu, bai kolektiboak bai eta indibidualak be. Beste askoren artean: “12 artistas en ...

LOMCEri desobediduteko gidea aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal eskola eta ikastoletako irakasleek LOMCE legearen aurka desobedientzia egiteko gidea aurkeztu dabe. Ikastolen alkarteak, Udako Euskal Unibersidadeak, Hik Hasik, ELAk, LABek, STEE-EILASek, Sortzenek eta Ikasle Abertzaleek gidea osotu dabe. Gida honetan LOMCEk ezarri gura dauzen arauen kontra egunerokotasunean zelan jokatu behar dan azaltzen da adibide praktikoak emonda. Adibide praktikoak ildo pedagogikoan, arlo kurrikularrean edota ebaluazinoetan. Adibidez ikasleei eta irakasleei batxilergoko bigarren mailako errebalideetara ez aurkezteko deia egingo deutsie. Camino Saiz, STEE-EILAS sindikatuko kidea. Gida honetan ekarpen gehiago jasoteko hezkuntza ...

Hiru izarreko jatetxean menuak 35 eurotan be

Erabiltzailearen aurpegia

Larrabetzuko AZURMENDI jatetxea munduko 50 jatetxerik onenen zerrendan sartu dau Guia Restaurant nazinoarteko aldizkariak.
Eneko Atxak zuzentzen dauen jatetxeak aurrerako itzelezko saltoa emon dau eta zerrendan 26º postuan dago orain. Seigarren dago Andoni Luis Aduritzen Mugaritz jatetxea, zortzigarren Donostiako Arzak jatetxea. Azurmendi 26º kokatu da eta honen atzetik Atxondoko Axpe auzoan dagoan Etxebarri Erretegia 35º dago une honetan.
 

Hamahiru konpainia batuko dira Arrigorriagako XIX. Clown eta Pailazo Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 9tik 11ra bitartean clown eta zirkuko diziplinak ezagutzeko aukera parebakoa izango da Arrigorriagan, XIX. Nazinoarteko Clown eta Pailazoen jaialdian. Emonaldiez aparte, zirku tailerra eta Gorakada taldeari buruzko erakusketea antolatu ditue.

Asier Albizua Arrigorriagako alkateak, Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Zuzendariak eta Amagoia Garaizabal jaialdiko arduradunak aurkeztu dabe ekimena Bilboko Rekalde aretoan.

"Kalidade handiko kartela, adin guztietarako modukoa" osotu dabela nabarmendu dau Albizuak. Aurten, ganera, igaz baino aurrekontu handiagoagaz. Hain zuzen be, 50.000 eurok aurrekontua ...

UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleek artelan bat sortu dabe Bilboko Itsasadarra Itsas Museorako

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur martitzena, maiatzak 6, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Arteko Graduko laugarren mailako ikasleak diran Mar de Diosek eta Miguel Puertasek sortutako All Iron eskulturea aurkeztu dabe Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko kaian. Aurtenetxea y Zabala Arquitectos enpresearen ekimenez eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadearen, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren eta Bilboko Udalaren parte-hartzeagaz, bigarren urtez jarraian deialdi edegia izan da Arte Ederren Fakultadeko gradu, master eta doktoregoko ikasleen artean Museoaren kanpoalderako beren-beregi pentsautako interbentzino proiektu artistikoak aurkeztu deiezan. Proiektu ...

III. BertsoDerbia aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Athletic Club Fundazinoak Bertsoderbiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dau Lezamako prentsa aretoan. Oraingo honetan Onintza Enbeitak, Arkatiz Estiballesek eta Jon Maiak kantauko dabe Athletic Cluben izenean eta Amaia Agirrek, Andoni Egañak eta Amets Arzallusek, Realarenean. Gai-jartzailea Josu Goikoetxea izango da.

Athletic Clubek eta BBK Aretoak antolatzen dabe hirugarren edizino hau, Real Sociedad Fundazinoaren laguntzinoagaz. Aurkezpen ekitaldian Jokin Garatea (Athletic Clubeko batzarkidea) Nekane Soria (Realeko kontseilaria) eta Jon Maia bertsolaria presente egon dira.

Hirugarren edizinoa maiatzaren 9an, barikuan, izango ...

Asteburu honetan hasi da Bilboko Udaberriko Bertso Saioak jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Santutxuko Bertso Eskolarekin lankidetzan sustatzen duen jaialdiak aurten 30 urte bete ditu

Antxoa kontsumoa bultzatzen

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udalak eta Jaurlaritzak antxoea kontsumiduteko deia egin dabe Erriberako Merkaduan. Igor Ozamiz sukaldariak hainbat eratara prestau dau antxoea. Bittor Oroz Arrantza sailburuordeak nabarmendu dau oso arrain osasuntsua eta kalidadekoa dala. Beste alde batetik, Orozek antxoaldia ondo doala be aitatu dau. 4.000 tona harrapau ditue dagoeneko. Prezio baju dabil, baina gora egingo dauela uste dau Jaurlaritzak. Euro bitik gora ordainduko deutsiela arrantzaleei.

Gernikako Astra etorkizunari begira

Erabiltzailearen aurpegia

Gernikako Astra okupau zanetik 4. prozesua da eta bere helburua Astra ideia, eduki eta proiektu barriz sendotzea da. Zortzi urteko ibilbidearen erreferentziatik abiatuz, Astra Koordinadorak etorkizunari begiratu nahi deutso. Proiektuaren geroa sendotzeko bidean, ideia, eduki eta proiektu barrien bila abiatuko da. Maiatzaren 10ean hasiko da 3km parte-hartze prozesua.

Astraren ibilbidean hiru parte-hartze prozesu egin dira: 0km-n proiektuaren oinarriak pentsau ziran, 1km-n espazioen antolaketea, eta 2km-n eguneroko kudeaketea. Oraingo honetan, Astra Proiektuaren eta personen jasangarritasuna landuko da beren-beregi.

Astrak jentearen parte-hartzerik ...

Sarean dago irakurgai 'Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan' liburua

Erabiltzailearen aurpegia

Aiora Jakaren Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan liburua Interneten ipini barri dau Euskaltzaindiak, eta webgunean konsultagai dago daboduko. Iker bildumearen 28. zenbakia da.

Liburua Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zan.

Jakaren doktore tesiaren emoitzea da liburua. Tesiaren helburua Joseba Sarrionandiaren itzulpen-lanak aztertzea eta itzulpenak haren obran izandako eragina ezagutarazotea izan zan. Izan be, Sarrionandia batez be idazle moduan ezagutzen dan arren, ugariak eta askotarikoak dira hark euskeratutako testuak. Ganera, sarritan plazaratu izan ...

Gaur zabaldu da EHUren udako ikastaroetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur zabaldu da EHUren udako ikastaroetan izena emateko epea

Bizkaian antolatu diren Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetako asko Bilbon egingo dira. Gehienak, EHUk Abandoibarra pasealean duen Bizkaia Aretoan.

Barreterapia

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbao Basketen ezohiko batzarra atzeratu da

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbao Basketen ezohiko batzarra atzeratu da

Gutxieneko akzioak (25%) ordezkatuta egon ez direnez, batzarra bihar izango da 13:00etan