'The young and prodigious T.S. Spivet' euskaraz zine aretoetan

Erabiltzailearen aurpegia

Uztailaren 4an, ostiralarekin estreinatuko da ‘The young and prodigius T.S. Spivet’ pelikula euskaraz gure zinema aretoetan. Gazte harrigarria T.S. Spivet izenarekin itzuli du Zineuskadi Alkarteak Jean-Pierre Jeunet zuzendari frantziarraren azken filma.

Chiharu Shiotaren 'State of Being, Kimono Dress' lana ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Chiharu Shiotaren 'State of Being, Kimono Dress' lana ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan

Irailaren 14ra arte zabalik egongo dan Japoniar artea eta japonismoa erakusketeagaz bat eginez, Bilboko Arte Eder Museoa Chiharu Shiota artista japoniarrak 2012an egindako 'State of Being, Kimono Dress' instalazinoa aurkeztu dau, Obra konbidadua egitarauaren barruan. Irailaren 15era arte egongo da ikusgai.

Aurtengo txupinera

Erabiltzailearen aurpegia
Aste Nagusiko txupinera Piztiak konpartsakidea izango da. Loreto Errasti 32 urteko bilbotarra da, Hispaniar Filologian lizentziatua eta Gaztelania eta Literatura irakaslea da. Euskera, gaztelania, ingelesa eta alemana hitz egiten ditu. Egungo gizarteari dagokion eginkizun sozialetaz arduratzen da eta berdintasunaren defendatzaile amorratua da, baita animalien eskubideena; horren ondorioz da beganoa. Loreto Piztiak Konpartsa Animalistako kide eta […]

IBAIZABAL: .eus domeinuez solasean Iratxe Esnaolarekin

Erabiltzailearen aurpegia Iragan larunbatean aurkeztu ziren Bilboko Kafe Antzokian .eus amaiera duten lehenengo 92 domeinu-izen aitzindariak. Euskal komunitatearentzako goi mailako domeinu izena errealitate bihurtu da honezkero. Aitzindarien ...

Entzun osorik hemen

Bilboko Udalari eskatu diogu “ostrukaren politika” baztertu, eta Deustuko Kanaleko obretan lan baldintza duinak berma ditzala

Erabiltzailearen aurpegia
EH Bildu Udal Taldeak gaur Bilboko Udalari eskatu dio herri lanen lan baldintzen inguruan darabilen “ostrukaren politika” baztertu dezala eta langileen duintasuna eta segurtasuna bermatzeko duen erantzukizunari aurre egin diezaiola. Ana Etxarte zinegotziak adierazpen hauek egin ditu San Mamesen azpikontratatutako enpresa batek bere sei langileei lan-hitzarmenean adostutakoa baino gutxiago ordaindu izanagatik ordaindu dien kalte-ordaina ezagutu [...]

Ezin duzu internet gabe egon? Menpekotasuna da hori?

Erabiltzailearen aurpegia

internetekiko menpekotasuna

Gero eta jende gehiagok, gazteen artean batez ere, internetera etengabe konektatuta egoteko beharra sentitzen du. Menpekotasuna dute internetekiko. Wikipedian ikertu... Continue reading »

Maite Otaduy 10. urratseko ikasleak irabazi du astebeteko barnetegia dohainik Bakaikuko etxean

Erabiltzailearen aurpegia
Gabriel Aresti euskaltegian deskontu bereziak egin nahi dizkiegu uda honetan ere euskara ikastera gurekin animatzen direnei. Gainera, zozketa berezi batean parte hartzeko aukera eman diegu ekainean; saria, astebeteko barnetegia debalde Bakaikun dugun landetxean, eta badugu irabazlea: Maite Otaduy, 10. urratseko ikaslea. Bejondeizula, Maite! Eta ederto pasa Bakaikun!

Bakaikuko ezusteko bisitaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia
Uda honetan ere Bakaikuko barnetegian hainbat lagunek euskara ikasi eta disfrutatu egingo dute. Dagoeneko, asko bertaratu dira ekainean zehar, azterketak prestatzeko asmoz, mintzamena praktikatu nahian… Baina uda aurrera doa, eta orain uztaileko lehen barnetegiaren txanda da. Barnetegiro bezala, ikasleen bizipenak eta kontakizunak barnetegietako blogean irakurri ahalko ditugu. Uztaileko lehen kronika dugu jada, bisita berezi bat kontatzen diguna. Izan ere, Tribuaren Berbak (@TribuarenBerbak) ETB1eko saioko lagunak bertan izan dira aste honetan Segi irakurtzen

Deustuko Kanaleko obretan lan baldintza duinak bermatzea eskatu dio EH Bilduk Udalari

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Deustuko Kanaleko obretan lan baldintza duinak bermatzea eskatu dio EH Bilduk Udalari

EH Bildu Udal Taldeak gaur Bilboko Udalari eskatu dio, herri lanen lan baldintzen inguruan darabilen “ostrukaren politika” baztertu dezala eta langileen duintasuna eta segurtasuna bermatzeko duen erantzukizunari aurre egin diezaiola.

Munduko skater onenak Getxon lehiatuko dira datorren irailean

Erabiltzailearen aurpegia

Volcom Bowl-A-Rama skate zirkuitu profesionaleko probetako bat jokatuko da Getxon iraileko lehen astean. Arrigunagako La Kantera skatepark gunea kirol horren munduko erdigune bihurtuko da, skater onenakaz eta erakusketa, kontzertu eta skate kultureari lotutako era guztietako ekintzakaz. Hitzordua amaitzeko, irailaren 6an Master eta Profesional mailetako lehiaketak jokatuko dira.

Getxoko Udaleko Kirol zinegotzi Alvaro Gonzalezek oso pozik jaso dau ekitaldi horren baieztapena: Getxoko kirolerako oso berezia dan urte batean heldu da, udalerria Europako Kirolaren Uria 2014 izentau dan urtea baita, eta gazteen ...

Zarata Fest musika arraroen jaialdia barikuan hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia

Garagarrilaren 4an eta 5ean egingo da Zarata Fest musika jaialdia, Bilboko Deustuko itsadarrean dagoan Espacio Open aretoan. Performancea, ahotsa, elektronikea, jantzea, berbaldiak eta bideoak nahastauko dituela dinoe antolatzaileek. Magmadam taldeak, Itziar Markiegi eta Myriam Petralanda bikoteak, abiatuko dau Zarata Fest, 20:00etan.

Talde zaratatsuz beterik sortu zan -dinoe antolatzaileek - eta azkenean, zaratea bera programetako erespide bihurtu da, gure jarrerea. Aurten bederatzigarren edizinoa dabe.

Iruñea eta Dimako Magmadamek folk eta zarata esperimentala aurkeztu ostean, ondoko taldeek jardungo dabe Espazio Openen: Tomas ...

'Sunshine on Leith'

Erabiltzailearen aurpegia

- Iraupena: 100 min.
- Herrialdea: Britainia Handia
- Zuzendaria: Dexter Fletcher
- Gidoia: Stephen Greenhorn
- Musikea: Paul Englishby
- Interpreteak: Peter Mullan, Antonia Thomas, Jason Flemyng, Freya Mavor, Jane Horrocks, Paul Brannigan, George MacKay, Kevin Guthrie, John Spence, Robert Yates
- Produktoreak: Black Camel Pictures / DNA Films
- Generoa: Musikala, drama erromantikoa.

Afganistanetik Edinburgora bueltau barri dira Davy eta Ally militarrak. Liz neska-lagunagaz ezkontzekotan dago Ally. Baina, halako baten, Allyk Yvonne ezagutzen dau, eta maitemindu egiten da. Beste alde batetik, Rab eta Jean dagoz, Liz eta ...

Elorrion kanpoko igerileku barriak inagurau dabez

Erabiltzailearen aurpegia

Proiektu hau udako aisialdirako alternatiba modura aurkeztu da. Parke akuatiko baten modukoa da, bertako alkatearen esanetan. 20  pertsonarentzako lanpostuak sortu dira eta1.200.000 eurotako aurrekontua izan dau.

 

Gatazkatik kanpoko mobilak

Erabiltzailearen aurpegia

Alboanek, gatazkarik gabeko teknologiaren aldeko kanpainea hasi dau. Telefono mobilek izkutetan dituen sekretuak argitu gura ditu Alboan gobernuz kanpoko erakundeak. Lau mineral: urrea, wolframioa, estainua eta tantalioa. Ehuneko 80 inguru, Kongoko ekialdeko meategietan lortzen dira, eta gero mundu guztira zabaldu. Bien bitartean, Kongoko gatazkeak 5 milioi hildako itxi ditu, eta milio bat pertsona inguruk aldegin behar izaten dabe urtean. Alboanek egoera hori salatzeko eta aldatzeko kanpainea hasi dau. Virginia Basurtok azaldu dauenez, kontsumitzaileok kontzientzieteaz gainera, legeak aldatu gura ditue. Ezinbestekotzat ...

25 urtetan Arartekoak jasotako kexen kopuruak izugarri egin dau gora

Erabiltzailearen aurpegia

25 urtetan Arartekoaren zeregin nagusiak ez dira aldatu, baina kexa kopuruak izugarri egin dau gora Iñigo Lamarcak azaldu deuskunez. Arartekoak 25 urte bete dauz herritarren beharrizanei erantzuten eta eskubideak defendatzen. Iñigo Lamarca Arartekoa Lau Haizetara irratsaioan izan dogu goizean.