Belaren kulturari buruzko jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia

 Irailaren 3tik 6ra bitartean, Sail In Festival jaialdia egingo da Bilbon. Nabigatzaile, abenturazale, komunikatzaile eta itsaso zaleen topagune izango da bigarren urtez Bizkaiko uriburua. Urtzi Sagarribai-gaz egin dogu berba, jaialdiaren zuzendariagaz.  

Kontzertu piloa gaur Donostian, Jazzaldiko hirugarren egunean

Erabiltzailearen aurpegia

Indar betean dator gaur, barikua, Donostiako Jazzaldia, eguneko programea kontzertu piloagaz beteta. Jamie Cullumek azkanengo emonaldia eskainiko dau aurtengoz, Iñaki Salvador Quartetegaz oraingoan (sarrerak agortu egin dira). Javier Araña, Benny Golson Quartet, Julia Biel, Sky Beats eta beste asko be izango dira gaur jazz jaialdian.

Lehenengo emonaldiak eguerdi aldean izango dira, Charalampi (Kafe Botanika) eta O Meu Prazol-egaz (Txingudi). Arratsaldeko 17:00etan, Maria Kristinako terrazan, Javier Arañaren doinuakaz disfrutetako aukerea egongo da eta, ordu berean, El Especialista egongo da Nauticoolen ...

'Pierra Lhande' pastorala ikusgai Zalgizen, domeka honetan eta hurrengoan

Erabiltzailearen aurpegia

Zuberoako Iruri eta Zalgize-Doneztebe herrietako auzokideak arduratuko dira pastoral horri bizia emoteaz, garagarrilaren 26an eta abuztuaren 2an egingo diran emonaldietan. Pierre Lhande (1877-1957) abade eta hizkuntzalariaren inguruko lana izango da.

'Pierra Lhande' pastoralak badauka berezitasun bat. Izan be, Annick Renaud-Coulon-ek frantsesez idatzi dau jatorrizko testua. Hori bai, Zalgizeko herritarrek euskeraz interpretauko dabe guztia, ohiko moduan. Historian zehar egon izan dira frantsesez idatzi eta, ondoren, euskeraz antzeztutako pastoralak, baina ez da ohikoa. 

Kontuak kontu, pastorala ('trajeria' antxinako izenaz be ezagutua ...

Helburu solidarioagaz, bizikleta martxea egingo dabe Bakion, domekan

Erabiltzailearen aurpegia

Antolatzaileek azaldu dabe, ez dala lehiaketarik egongo, martxearen helburua Bakio eta inguruko parajeak modu atseginean eta lagunartean ezagutzea izango dala. Kirola eta astialdia buztartzeaz ganera, Bakioko I. BTT Martxeak alkartasuna zabalduko dau, batutako dirua koroideremiak jotako gaixoei laguntzeko izango da eta. Domeka goizeko 10:00etan ekingo deutsie 40 kilometroko ibilbideari.

Martxea apur bat gogorra izango dala onartu dabe antolatzaileek, 40 kilometroko ibilbidean 1.100 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dabe parte-hartzaileek. Pistan eta errepidean egingo da bidea. Halandabe, ia edozeinek ...

Lara Izagirreren lehenengo film luzea Donostiako Zinemaldian aurkeztuko da

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Zinemaren Galan, irailaren 21ean, proiektauko da lehenengo aldiz 'Un otoño sin Berlin' pelikulea. Lara Izagirre Zornotzako zinegile gazteak zuzendutako lehenengo film luzea da hori. Zinemira sailaren barruan programauko dabe eta Irizar saria irabazteko hautagai izango da Izagirreren obrea.

Donostiako Zinemaldiko arduradunek gaur jakineragin dabenez, Lara Izagirreren 'Un otoño sin Berlin' filmak lekua izango dau Zinemiran. Bere lehenengo lan luzea estreinetako leku parebakoa izango dau, beraz, zornotzarrak. Ikus-entzunezko ikasketak egin eta mundu zabaleko hainbat lekutan ibili da Izagirre, New ...

2014an ONCEk eta Fundazinoak egunean 28 lanpostu barri sortu ebezan

Erabiltzailearen aurpegia

 438 lanpostu barri sortu ebezan Euskal Erkidegoan . 2014an ILUNION sortu zan eta pertsona itsu zein desgaituei zuzendutako inbertsino soziala mantendu zan .
Kalidadezko lanpostuak dira bere esanetan.

Aixerrotako paella txapelketara Singapurreko lau sukaldari

Erabiltzailearen aurpegia

Uztailaren 25an, egingo da Aixerrotako nazinoarteko paella txapelketaren 60.edizinoa eta 300 kilo arroz bananduko dira eta 25.000 pertsona inguru egotea aurreikusten da .
Australiako paella txapelketea irabazi eben Singapurreko lau sukaldari izango dira Aixerroteko paella txapelketea irabazteko asmoz.

Bardintasunerako Emakunde Sarira hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren aldeko lanean nabarmendu diran persona edo alkarteak saritzea eta euren lana jentaurrean nabarmentzea da Emakunde Sarien helburu nagusia. Aurtengo sarirako hautagaiak aurkezteko epea irailaren 15era arte zabalik dagoala adierazo dau Emakundek. Igaz, Forum Feminista Ramiro de Maeztu saritu eben.

Sariak 14.400 euroko ordaina dakar. Saria nori emon erabagiteko, epaimahaiak irizpide ugari erabiliko ditu: Hautagai bakotxak bardintasunaren alde egin dauen ibilbidea, bide horretan martxan ipinitako proiektuak, horreek gizartean euki daben eragina eta oihartzuna eta ...

Froga

Erabiltzailearen aurpegia
dfgdfgsdfgasfdga

Urrian Bilboko merkataritza-establezimenduetako langileentzako euskara ikastaro bereziak hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia
Datorren urrian, Bilboko merkataritza-establezimenduetan lan egiten duten langileei zuzenduta dauden Biribilko ikastaroen edizio berri bat hasiko da. Ikastaro hauetan matrikulatzeko epea irailaren 15etik 30era artekoa izango da. Matrikulazioa bi modutara egin daiteke: euskaltegian bertan ala Biribilkoren webguneko izen-emate formularioa on line betez. Biribilko proiektuak bi ikastaro mota eskaintzen dizkizue Bilboko merkataritza establezimenduetan lan egiten duzuen profesionalei: euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroa eta euskara komertziala hobetzeko ikastaroa. Ikastaro hauen inguruko informazio guztia Biribilko webguneko Segi irakurtzen

Kafe Antzokiaren harribitxiak: The Dictators NYC, “Who will save rock and roll?”

Erabiltzailearen aurpegia
Kafe Antzokiaren 20. urteurrena ospatuz, inoizko punk-rock bandarik onenetarikoa dakargu aste honetako harribitxi bihurtuta: The Dictators NYC. 70eko hamarraldian sortu zen eta gaur egun ere indartsu dabil agertokietan. Izan ere, The Dictators NYC azaroaren 15ean berriro arituko dira gurean. Baina hitzordu hori heldu bitartean, 1997ko irailean eskaini zuten kontzertua ekarri nahi izan dugu gogora eta argitara. Hemen duzue […]

Kafe Antzokiaren harribitxiak: The Dictators, “Who will save rock and roll?”

Erabiltzailearen aurpegia
Kafe Antzokiaren 20. urteurrena ospatuz, inoizko punk-rock bandarik onenetarikoa dakargu aste honetako harribitxi bihurtuta: The Dictators. 70eko hamarraldian sortu zen eta gaur egun ere indartsu dabil agertokietan The Dictators NYC izenarekin. Izan ere, azaroaren 15ean berriro arituko dira gurean. Baina hitzordu hori heldu bitartean, 1997ko irailean eskaini zuten kontzertua ekarri nahi izan dugu gogora eta argitara. Hemen […]

Kafe Antzokiaren harribitxiak: The Dictators NYC, “Who will save rock and roll?”

Erabiltzailearen aurpegia
Kafe Antzokiaren 20. urteurrena ospatuz, inoizko punk-rock bandarik onenetarikoa dakargu aste honetako harribitxi bihurtuta: The Dictators NYC. 70eko hamarraldian sortu zen eta gaur egun ere indartsu dabil agertokietan. Izan ere, The Dictators NYC azaroaren 15ean berriro arituko dira gurean. Baina hitzordu hori heldu bitartean, 1997ko irailean eskaini zuten kontzertua ekarri nahi izan dugu gogora eta argitara. Hemen duzue […]

Kafe Antzokiaren harribitxiak: The Dictators, “Who will save rock and roll?”

Erabiltzailearen aurpegia
Kafe Antzokiaren 20. urteurrena ospatuz, inoizko punk-rock bandarik onenetarikoa dakargu aste honetako harribitxi bihurtuta: The Dictators. 70eko hamarraldian sortu zen eta gaur egun ere indartsu dabil agertokietan The Dictators NYC izenarekin. Izan ere, azaroaren 15ean berriro arituko dira gurean. Baina hitzordu hori heldu bitartean, 1997ko irailean eskaini zuten kontzertua ekarri nahi izan dugu gogora eta argitara. Hemen […]

Elkarretaratzea: Suruçeko sarraskia salatzeko eta Kurdistanekin elkartasuna adierazteko

2015/07/24 19:30

Arriaga plaza Bilbo

Joan den asteartean, Turkiak okupaturiko Kurdistanen, Daesh estatu islamikoko indar integristek 32 kide internazionalista hil zituzten. Turkiar estatuak irmo kontrolaturiko lurraldean gertatu da hau.

Komite Internazionalistetatik gogor salatu nahi ditugu bi eragileak. Eraso hau eraso zabala da. Alde batetik, Kobane kantoiaren errekuperazioaren aurkako erasoa, eta hortaz, Rojavan (Hego Kurdistan) garatzen ari den alternatiba iraultzailearen aurkakoa. Bestalde, nazioarteko elkartasunaren aurkako erasoa, bereziki kolpatu nahi izan baitituzte laguntzera gerturatutako militante gazteak. Gutxi balitz, eraso honek turkiak Ipar Kurdistanerako bake prozesua lehertarazteko daraman estrategiarekin ere egiten du bat.

Euskal Herriko txokoetatik, gure gogoa hara zuzentzen dugu. Kolpatu dituzten gure kideei, atzera ez egiteko indarra ematen digutenei. Eta baita hiltzaileei ere. Imperialismoaren aurrean, bizitza berria eraikitzen eta eraso guztiak gure sentitzen jarraituko dugu.

Honegatik guztiagatik, Komite Internazionalistek ere, ostiralean Bilbon egingo den elkarretaratzera deitzen dugu. "Suruçeko sarraskia salatzeko eta Kurdistanekin gure elkartasuna adierazketo, kalera!".

Elkarretaratzea: 'ISIS eta Erdoganek 32 internazionalista erail dituzte. Kurdistanekin elkartasuna!'

Uztailak 24 ostirala, 19:30ean, Arriaga plazan.