Letren Terrazek irakurketea eta aisialdia aterako ditue Getxoko kaleetara udan

Erabiltzailearen aurpegia

Getxoko Kultur Etxeak Letren Terrazak izeneko udako liburutegiak aterako ditu kalera garagarrilaren 1etik abuztuaren 29ra bitartean, liburuak umeei zein helduei hurreratzeko, ekimenaren sustatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

Igaz legez, sei kokapenetan banatuko dira terrazak: garagarrilaren 1etik 30era, Gernika parkean (Neguri) eta Iturgitxi (Algorta) eta Sarri (Andra Mari) plazetan kokatuko dira, eta abuztuaren 4tik 29ra, barriz, Areetako Geltokia, Algortako Geltokia eta Aldapa (Algorta) plazetara pasauko dira.

Kokapen horreetan guztietan, erabiltzaileek irakurketa anitzez gozau ahal izango dabe, eta txikienek jokoez, tailerrez ...

Durangoko I. Euskal Sagardao Eguna egingo dabe zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia

Dendak Bai alkartearen ekimenez, Durangoko hamalau establezimenduk hartuko dabe parte garagarrilaren 5ean, I. Euskal Sagardao Egunean. Hain zuzen be, ondokoak dira parte-hartzaileak: Zero, Gure Kabiya, Anboto, Rugby, Maite, Arkupe, Pol-Pol, Lurbi, Plateruena Kafe Antzokia, Misarbe, Leku Berri, Alpino, Udaberri eta Tabirako Igerilekua.

Taberna honeek sagardaoa eskainiko dabe pintxo bategaz batera eguerdiko poteoan, 1,10 euroko prezioan. Eskaintzea 12:30ean hasi eta 15:00etan amaituko da.

Dendak Bai alkarteak HAZI Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako Eusko Jaurlaritzearen fundazinoaren laguntzea izan dau ...

Carmen Souza jazz kantariak abiatuko dau Elorrioko Musikaire jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia

Garagarrilaren 27a bitartean musika, jantza eta antzerki emonaldiak izango dira aukeran Elorrion, Musikaire jaialdiaren barruan. Cabo Verdeko Carmen Souza abeslariak emongo dau lehenengo kontzertua garagarrilaren 4an, Lariz jauregian, 22:30ean. Emonaldi guztiak debalde dira.

Elorrion, udan, kulturea kalera urteten da dinoe Musikaireren antolatzaileek. Izan be, jaialdiak Elorriok dituan paraje zoragarriak eszenatoki bihurtzen ditu. Ezohiko festibala dala nabarmentzen dabe, bere programea, mazedonia moduko bat da, eta mazedonia honetan nahasten dira osogai oso desbardinak, beti erakargarriak eta kalidadezkoak; nahasten dira be arte ...

Uztailean ere euskara ikasteko eta gozatzeko hainbat kultura-proposamen

Erabiltzailearen aurpegia
Gaur eman diogu hasiera uztailari eta horrekin batera, Gabriel Aresti euskaltegian, hainbat ikastarori ere bai. Aspaldiko lagunak zein lagun berriak bertaratu dira euskara ikasteko eta gozatzeko asmoz, eta urte osoan zehar bezala, udan ere hainbat proposamen eskani nahi dizkiegu ikasleei euren ikaste prozesua osatze aldera, eta baita gure kultura hobeto ezagut dezaten ere. Ostiral honetan bertan, hilak 4, izango dute lehen hitzordua, hitzekin ordua hain zuzen, hitzen esanahiekin zita alegia, Segi irakurtzen

Oinezkoentzako Planak ezinegona eragin du Zazpikaleetan

Erabiltzailearen aurpegia
Zazpikaleetako Oinezkoentzako Plana baloratzeko eta auzoen kezkak eta proposamenak jasotzeko batzar irekira deitu zuen atzo EH Bilduk. Bertan, ezinegona eta haserrea agertu zituzten auzoek. Salatu zuten Udalak ez dituela kontuan hartu bertan bizi direnen beharrizanak. La Bolsa auzo etxean eginiko batzarrean, 50etik gora auzo bildu ziren EH Bilduko zinegotzi Ana Etxarte eta Aitziber Ibaibarriagarekin. Etxartek [...]

Ibarrekolanda baino lehen, Etxebarri

Erabiltzailearen aurpegia

Ibarrekolanda baino lehen, Etxebarri

Ibarrekolanda da, azken berrehun urteotan, Deustuko leku ezaguna. Auzo populatua dugu gaur egun, izena eman zion landaren arrastorik gorde ez duena. Baina hura ez zen izan bere lehenengo izena. Gure ustez, hori baino lehen, alderdi horri Etxebarri esaten zioten.

Yoko Onoren 'Jarraibideak' dagoz ikusgai Bilboko Abandoibarra etorbidean

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Abandoibarra etorbidetik oinez zein ibilgailuan igarotzen diranek Yoko Onoren Jarraibideak lanen hautaketa bat ikusteko aukerea izango dabe bagilaren 30etik garagarrilaren 15era bitartean, Yoko Ono. Half-A-Wind-Show. Atzera begirakoa erakusketearen harira, Guggenheim Bilbao Museoak jakinarazo dauenez.

Jarraibide horreek udaletxearen, museoaren beraren eta Deustuko zubiaren artean ipini dira, Bilboko itsasadarraren bi ibaiertzetan. Gidalerro horreek idatziz zein ahoz emon zituan artisteak, eta proposamen mundu zabala edegiten dabe.

Kontuak kontu, ohi baino eginkizun aktiboagoa esleitzen jako artelana behatzen dauenari, horreetako asko amaitu bakotzat ...

Barnetegietara doazenen %58 bizkaitarrak dira

Erabiltzailearen aurpegia

EAEan udan euskeraz ikasteko ehundaka euskaltegik eta dozenaka barnetegik euren ateak zabalduko dabez. Igazko udan 5.416 ikaslek urtaroa euskerea ikasteko aprobetxau eben. Udako ikasleen artean gehiena emakumeak izan ziran, %65 hain zuzen be. Ikasleen batazbesteko adina 34 urtekoa izan zan. Mailari jagokonez ikasleen %44k C1 edo hirugarren maila ikasten egon zan. Patxi Baztarrikak, Jaurlaritzako Hizkuntza Saiburuordeak euskeraz ikasteko gaur egun dagozan arrazoiak azaldu deuskuz. Euskaltegi edo barnetegietan igaz izena emon ebenen %58 bizkaitarrak ziran, gipuzkoarrak, arabarrak. Nafarroatik 123 lagun ...

Leire Salaberriak irabazi dau Etxepare Saria

Erabiltzailearen aurpegia

Leire Salaberriaren Hiltzaileak album ilustratuak irabazi dau 2014ko Etxepare Saria. Aurtengo sariketara aurkeztu diran 25 lanen artean andoaindarraren albuma aukeratu dau Yolanda Arrietak, Patxi Zubizarretak eta Mikel Valverdek osotutako epaimahaiak. Horreen eretxiz, autoreak bildurra eta egonezina sentiduarazoteko kapaz dan narrazioa eregi dau. Berbak eta irudia primeran buztartzen ditu eta intrigeari eusten deutso istorioa amaitu arte. Amaiera borobil eta lasaigarri batez zarratzen dau tramea, irakurlea jokoaren partaide bihurtuz. Irabazleak 5.000 euro jasoko ditu egile eskubideen aurrerapen moduan eta eta bere ...

Gipuzkoako Goierriko II. Jazzaldiak egun bi izango ditu aurten

Erabiltzailearen aurpegia

Garagarrilaren 4an eta 5ean egingo dabe Goierriko II. Jazzaldia, egun bitan oraingoan batean barik. Igaz lez, kontzertuak Araman eta Ordizian izango dira, eta bost eszenatoki eukiko ditue. Combo Jazz taldeak edegiko dau jazz jaialdia Ordiziako Plaza Nagusian, 19:30ean.

Andoni Arratibelek zuzentzen dauen Combo Jazz bandea Ordiziako Musika Eskolako ikasleek osotzen dabe batez be. Jazz estandarra eskainiko dabe, gitarrea, bajua, saxofoia eta bateria erabiliz. Gauean, 23:00etan, Ordiziako D'elikatuz interpretazino zentroan, Javier Lopez Jaso musikari nafarrak kontzertua emongo dau ...

Euskerazko zinema ikustea sustatzeko ekimen bat abiarazo dabe Donostiako Udalak, Zinemaldiak eta Euskalbideo alkarteak

Erabiltzailearen aurpegia

Donostiako Udalak, Euskalbideo bideo klubak eta Donostia Zinemaldiak uriburuko etxeetan euskerazko zineema ikus daitela sustatzea helburu dauen ekimen barri bat abiarazo dabe abenduaren 31ra bitartean.

Holan, nahi dauenak euro baten truke eskuratu ahal izango dau Euskalbideo klubaren bazkide karneta, eta hemendik urte amaierara arte bakotxa 0,50 euroan nahi beste film alokatu ahal izango dira, euskeraz bikoiztutako nahiz azpitituluak dituen filmak. Bideo klubaren webgunean (www.euskalbideo.com) nahiz saltokian bertan konsultau ahal izango da eskura dagozan 133 filmen ...

EDESAko beharginek Txileko ECOMAC enpresearen eskaintzea gurago dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Basauriko EDESAko beharginek Txileko ECOMAC enpresearen eskaintzea gurago dabela azaldu dabe. Holantxik jakinarazo deutse administratzaile konkurtsalari eskutitz baten bitartez. Txiletik heldutako eskaintzak EDESAko produkzinoan lanpostu gehien bermatzen dauzen eskaintzea ei da. BFA, EDESAko langileak eta Txileko ECOMAC etenbako hartuemonetan dagozala jakin dogu. Kataluniako CATA enpresearen eskaintzan EDESA aitatzen da, baina Basauriko langileek dinoe ez dakiela CATAk, EDESA, marka lez baino ez dauen gure edo beharginak benetan kontuan hartuko dauzen. Bere sasoian EDESAk Basaurin 230 behargin eukazan, horreetatik %40 berkokatuta dagoz ...

Kirol elektronikoen munduko jokalari talde onenek parte hartuko dabe XIV. Gamegune lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia

Orain arte Euskal Encounter jaialdiaren barruan egin da Gamegune nazinoarteko bideojoko txapelketea, baina, aurten, lehiaketeari merezidu dauen protagonismoa emotea erabagi dabe antolatzaileek eta, beraz, ekitaldi propioa izango dau. Publiko gazteak bideojoko lehiaketakazko dauen interesak eta talde garrantzitsuek txapelketa honetan parte hartzeak indarra emoten deutsie ekitaldiari. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, garagarrilaren 4 eta 6 artean, Euskaltel Fundazinoak antolatu dauen eta Euskaltel eta SPRIren babesa dauen txapelketea.

Sarietan 22.750 euro banatuko dituan lehiaketa honen barruan, publikoari edegitako berbaldiak be egingo ...

Zeberion martxan da Basortu ekimen agroekologikoa

Erabiltzailearen aurpegia

Udalak eskeinitako lurra lantzen dabilz proiektu horreri esker. Bikote bik ekin deutse proiektuari, eta urtarriletik lanean dabilz. Iñigo Gallastegi da lur horreetan beharrean dabilenetako bat eta berak azaldu deusku zertan dabilzan.

Beherapenak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur udako beherapenak hasi dira Euskal Autonomi Erkidegoan.
Igaz baino hobeto joan da udabarri sasoia .EKA-OCUko kontsumitzaileen alkartetik Jose Luis Segurak batez beste bakoitzat 80 euro gasteuko dauazala esan deusku .