Virginia Woolfen 'Dalloway andrea' nobelea eta 'Etxeko Aingerua hiltea' testua kaleratu ditu Edo argitaletxeak

Erabiltzailearen aurpegia

1925ean argitaratutako Mrs. Dalloway nobelea Itziar Diez de Ultzurrunek euskeratu dau, eta Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltea saiakerea, Ana Isabel Moralesek. Edo etxeak argitalpen berean batu ditu.

Testu biak lotzen dituan testua be Ana Isabel Moralesek idatzi dau, izan be, bere eretxiz, guztiz lotuta dagoz. Clarissa Dalloway da nobelako protagonistea, Etxeko Aingeruaren antz handia dauka, XIX. mendeko emakumearen eredu: gozoa, senarraren esanetara dagoena, etxeko kontuez besterik ez dana arduratzen. Aingeru hori hil beharra egoala uste eban Woolfek.

Clarissa Dallowayren ...

Hemen da Getxoko XXXIV. Aste Korala

Erabiltzailearen aurpegia

Astelehenean, urriak 27, Getxoko 34. Aste Korala hasiko da. Eguaztenera arte, Singapurreko, Errumaniako eta Letoniako taldeak izango doguz Algortako El Redentor eleizan. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira eta, ohikoa dan legez, sarrerak dobakoak izango dira.

Aste Koralaren ardatza taldeen errepertorio zabala da; entzuleek konposizino klasikoez, garaikideez, herritarrez eta erlijino musikaz gozetako aukerea izango dabe. Aniztasunaz gan, konbidautako taldeen kalidadea be nabarmentzekoa da, izan be, nazinoartean izandako arrakastek bermatzen dabe hori.

Lehenengo egunean SYC Ensemble Singers ganbera abesbatzaren txandea izango da ...

Kontsumo taldeak Gernikan

Erabiltzailearen aurpegia

Gernikan izan dira otzarak presteu eta banatzen dabezan Kontsumo taldeak

'Lou Reed, mila esker'

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur, urriak 27, bete da Lou Reed hil zaneko lehenengo urteurrena eta data gogoangarrian kaleratu dabe Lou Reed, mila esker diskoa. Jonan Ordorikak koordinau dauen eta Txuma Murugarrenek euskerara ekarritako Reeden hamar kantu batzen ditan lanean, Reeden baxu jotzaile Fernando Saunders entzungo dogu kantu gehienetan, hainbat euskal artistagaz batera (besteak beste, Anari, Gorka Urbizu, Paco Loco, Iñigo Muguruza, Javi Pez, Maddi Oihenart, Txuma Murugarren, Gari, Evaristo eta El Inquilino Comunistako Santi eta Alvaro anaiak).

New Yorkeko musikari eta gitarra jotzaile ...

ENBA eta EHNE sindikatoen eritxiz baserriko produktoen prezioak berantza doaz

Erabiltzailearen aurpegia

Baserritarren sindikato bietako ordezkariek bat etorri dira baserritarren produktoen prezioak berantza doazela esaterakoan .

'Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran' liburuaren edizino ezezagun bat jaso dau dohaintzan Euskaltzaindiak

Erabiltzailearen aurpegia

Jacinto Iturbe euskaltzain urgazleak Jose Maria Ampueroren nekazaritzearen ganeko liburuaren edizino ezezagunaren dohaintzea egin deutso Euskaltzaindiari. Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran izenburuko da eta 1909. urtekoa da.

Jose Maria Ampuero Jauregi (1837-1917) Durangon jaio zan eta oso ezaguna izan zan bere garaian enpresari eta politikari legez. Interesatuak Mendebalde Alkarteko Euskalingua aldizkariaren 24. zenbakian topauko dau bai personaiaren, bai liburuaren (Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran, Durango, 1909) barri zehatza.

Cartillachuaren bigarren edizino ezezagunean desbardintasun gitxi batzuk dagoz lehen edizino ezagunagaz ...

Alex Txikon, Juanjo San Sebastian edota Ferran Latorre, Arrigorriagako Mendi Astean

Erabiltzailearen aurpegia

Urriarean 28an hasiko da Padura Mendi taldeak eta Arrigorriagako Udalak antolatutako Mendi Astea 2014. Ferran Latorre mendizale katalana izango da lehenengo hizlaria. Hatxean eta izotzean egindako eskaladak izango ditu berbagai 20:00etatik aurrera, Lonbo aretoan. Hamar zortzimilakotik gora igon ditu, Juanito Oiarzabal, Silvio Mondinelli, Juan Vallejo eta Edurne Pasabanegaz batera ibili da.

Beste bosto berbaldi antolatu ditue Arrigorriagako Mendi Astean. Halanda ze, urriaren 30ean, Pedro Cifuentesek Txileko Patagonian  egindako zeharkaldiaz egingo dau berba, Paineko Hiru Torretan bakarkako lehenengo zeharkaldia egin ...

Aitzol Atutxa txapelduna kirol tertulian

Erabiltzailearen aurpegia

Astelehenero legez, gaurkoan be, urriko azken astelehenean, kirol tertulia izan dogu Hesperia Hoteletik, Ramon Basalduak gidatuta. Gonbidatu berezia be izan dogu: Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarra, Euskadiko txapela jantzi barri etorri da. Aizkorea, lau t´erdiko txapelketea eta Athletic aitatu ditue, besteak beste.

Zapatu solidarioa Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Batetik Tximeleta Azalaren nazinoarteko eguna da. Eta hori dala eta Bilboko Areatzan hainbat ekitaldi prestau dabez gaur goizerako. Ipuin kontalaria, jolasak, prhotocalla, altxorraren bila zein dantza erakustalia. Tximeletak be banatuko dabez euro biren truke ikerketarako dirua batzeko helburuagaz. Zemendiaren 8rako be ekitaldi solidarioa prestau dabe, 'Balkoi bat, tximeleta bat' lelopean. 

Bestalde, Bizkaiko pastelgileek 4.000 karolina banatuko dabez eguerdiko 12etatik aurrera Plaza Barrian. Sanfilippo sindromea ikertzen laguntzeko izango da batzen daben dirua. Euro baten truke erosi ahal izango dira ...

Getxon familientzako kirol jaia euskeraz

Erabiltzailearen aurpegia

 Familientzako kirol jaia izango da euskaraz datorren domekan Getxon

Zazpigarrenaren bila

Erabiltzailearen aurpegia

Zazpigarrenaren bila

Igandean (urriak 26) 12:15etan hasita Athleticek beste erronka bati aurre egin beharko dio, kasu honetan Bartzelonan. Lehen Mailako talde historiko bat izango du arerio: Espanyol. Azken denboraldietan bi “mundu” ezberdinetan aritu badira ere, bata Liga irabazteko zorian eta bestea taldea berrantolatzen, oraindik 2012. urtean Espanyolen aurka galdutako Erreginaren Kopa bizkaitarren memorian ondo gorderik dago.

EGUNKARIAri eskertza eta “auzi ekonomiko” berria #babestuberria

Erabiltzailearen aurpegia
Iragan astean heldu zen albiste ona: artxibatu dute EGUNKARIAren auzi ekonomikoa eta, horrenbestez, amaitu da 11 urteko gaubeila, hamaika amesgaizto eragindakoa. Hortaz, ostiralean pozik hurbildu nintzen Andoainera, auzipetuek antolatutako eskertza ekitaldira. Bertan, EGUNKARIAn ezagututako aspaldiko lagunekin topo egin eta, gero, kuku egin nuen erredakzioan, beste batzuk ere agurtzeko. Biharamunean, agian bisitak oroimena berpiztu zidalako-edo, aspaldi zabaldu… Read More »

EGUNKARIAri eskertza eta “auzi ekonomiko” berria #babestuberria

Erabiltzailearen aurpegia
Iragan astean heldu zen albiste ona: artxibatu dute EGUNKARIAren auzi ekonomikoa eta, horrenbestez, amaitu da 11 urteko gaubeila, hamaika amesgaizto eragindakoa. Hortaz, ostiralean pozik hurbildu nintzen Andoainera, auzipetuek antolatutako eskertza ekitaldira. Bertan, EGUNKARIAn ezagututako aspaldiko lagunekin topo egin eta, gero, kuku egin nuen erredakzioan, beste batzuk ere agurtzeko. Biharamunean, agian bisitak oroimena berpiztu zidalako-edo, aspaldi zabaldu… Read More »

EGUNKARIAri eskertza ta “auzi ekonomiko” berria #babestuberria

Erabiltzailearen aurpegia
Iragan astean heldu zen albiste ona: artxibatu dute EGUNKARIAren auzi ekonomikoa ta, horrenbestez, amaitu da 11 urteko gaubeila, hamaika amesgaizto eragindakoa. Hortaz, ostiralean pozik hurbildu nintzen Andoainera, auzipetuek antolatutako eskertza ekitaldira. Bertan, EGUNKARIAn ezagututako aspaldiko lagunekin topo egin ta, gero, kuku egin nuen erredakzioan, beste batzuk ere agurtzeko. Biharamunean, agian bisitak oroimena berpiztu zidalako-edo, aspaldi zabaldu… Read More »

Euskarazko komunikabideen alde!

Erabiltzailearen aurpegia

Duela egun batzuk jakin genuen Eusko Jaurlaritzak iaz komunikabideei emandako diru-laguntzaren zenbateko totala murriztu ez badu ere, aurten, eragileekin adostu gabe, banatzeko irizpideak aldatu dituela. Honek ekarri du BERRIAri emandako diru laguntza 210000€ tan murriztea. Egunkariaren kudeatzaileen arabera oztopo handia … Continue reading

The post Euskarazko komunikabideen alde! appeared first on Berbaizu euskara elkartea.