Euskara eta amodioa, zeenbat lan!

Erabiltzailearen aurpegia
Ederrok!!! Badakit euskarak lanak ematen dizkizuela, eta amodioak ere bai!! Baina, ai ene, euskara eta amodioa, biak nahastuz gero, arazoak biderkatu egiten zaizkigu!!! Hona arao sinple bat amorante euskaldun peto-petoa azkar lortzeko!!! Probatu eta kontatuko didazue, ederrok!

Euskara eta maitasuna

Erabiltzailearen aurpegia
Amodio kontuak ere kontatu dizkiote Marimaistrari. Euskara eta amodioa, gai konplexuak biak ere!!!
Views: 82
2 ratings
Time: 06:20 More in People & Blogs

Iñaki Markotegi da Galtzagorri alkarteko presidente barria

Erabiltzailearen aurpegia

Galtzagorri ume eta gazte literatura alkarteak Biltzar Orokorrean aho batez erabagi ebanez, Iñaki Markotegi liburuzaina izango da aurrerantzean erakundeko presidentea. Azkenengo hiru urteotan Aitziber Alonso ilustratzailea izan da alkarteko arduradun nagusia.

Hiru urte emonkor, lan handikoak izan dirala adierazo dabe Galtzagorriko ordezkariek. Alonsok zuzendaritzan segiduko dauela baieztau dabe, ganera.

Iñaki Markotegi eskola liburuzaina da, Donostiako Intxaurrondo ikastetxean, eta oso ondo ezagutzen dau Galtzagorri. Aspaldi da bertoko bazkidea. Horrezaz aparte, urteotan Galtzagorriren Irakurketa Mintegian parte hartu dau, eta orain urte bitik ...

Hamar ikastetxetako 200 ikasle izango dira Lauro ikastolan egingo dan Ikasle Laguntzaile V. Jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia

Eskola bizikidetzea hobetzea helburu dauen Ikasle Laguntzaile proiektuaren bosgarren jardunaldia egingo da Lauro ikastolan eguen honetan, apirilaren 10ean, programan ibili diran hamar ikastetxeetako 200dik gora ikasleren parte-hartzeagaz. Ekitaldiaren asmoa gazte horreek autortu eta ikusarazotea da.

Proiektua, egun, hamar ikastetxetan gauzatzen da: Dolores Ibarruri BHI (Gallarta), Ikastola Zubizaharra (Balmaseda), Balmasedako BHI, Minas Ikastetxea (Barakaldo), La Salle Ikastetxea (Zarautz), Antoniano Ikastetxea (Zarautz), Beurko BHI (Barakaldo), Lizardi Ikastetxea (Zarautz), Koldo Mitxelena Ikastola (Barakaldo) eta Lauro Ikastolan.

Ikasle Laguntzaile EDE Taldeko Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza ...

Lurrunezko trena egunero ibiliko da martxan Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen zerbitzu berezia eskainiko du egunero Aste Santuan. Aurrera lurrunezko tren-makinea trenbidera bueltauko da jaiegunetako eskariari erantzuteko. Apirilaren 17tik 21era, biak be tartean, lurrunezko tren bi ipiniko ditue martxan egunero. Urteerea Azpeitian bertan izango da, 12:00etan eta 17:30ean.

Ganera, Aste Santuko oporretako egun guztietan ordutegi berezia eukiko dau museoan, Pazko Astelehenean bere bai. Ondo ordutegia eukiko dau egunotan museoak: apirilaren 17tik 21era,10:30etik 14:00etara; eta, 16:00etatik 19:30era.

Aste ...

Martxan dagoz Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak

Erabiltzailearen aurpegia

Abendurainoko ibilbidea eukiko dau, baina daborduko hasi da martxan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014.

Lehenengo fasean, Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak jokatuko dira, eskualdez eskualde, bakotxean txapeldun bana izentau arte. Denetara, zortzi eskualdek osotzen dabe Bizkaiko mapea.

Maiatzean jokatuko dira final danak. Baina finaletara heldu orduko, eskualdeetako kanporaketak jokatuko dira, tokian tokikoak.

Hego Uribeko bertsolariak izan dira kantetan lehenengoak. Barikuan jokatu eben lehenengo kanporaketea Arrigorriagan, eta Peio Ormazabal Villanuevak irabazi eban. Bigarren kanporaketea, gaur, eguena, jokatuko dabe Bilbon.

Bestetik, Uribe Butroekoak be goiztiarrak ...

Feminismoa eta unibersidadearen arteko harremana, aztergai gaur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur, apirilak 10, Begirada Feministak 2014: unibesidadea eta feminismoaren arteko harremanak jardunaldia egingo dabe EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadean , Leioan.

Begirada Feministak guneak urtero antolatzen ditu jardunaldiak, eta aurten ondoko adituek parte hartuko dabe: Mari Luz Esteban eta Mila Amurrio, Ikerketa Feministak eta generokoak unibersidade masterreko irakasleak; Marisa Perez Colina, Fundación de los Comunes autoprestakuntza eta ekoizpen esparruko kidea; Edurne Jimenez eta Eva Alfama, SIMReF Bartzelonako ikerketa feminista mintegiko partaideak; eta Edurne Epelde eta Miren Aranguren Bilgune Feminista erakundeko ...

Liburu digitalak doban garagarriletik aurrera, EAEko udal liburutegietan

Erabiltzailearen aurpegia

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiol Sailak sinatu barri dau akordioa Euskadiko Editoreen Elkarteagaz eta Euskal Editoreen Elkarteagaz. Holan, udal liburutegietako erabiltzaileek liburu digitalak debalde hartu ahal izango ditue, 21 egunez, bai liburutegietan bertan bai Internet bidez bere. Euskadiko Irakurketa Publikoko sarean 230 udal liburutegi dagoz, eta 540.000 bazkide baino gehiago ditu.

Akordioa martxan ipinteko, Eusko Jaurlaritzeak 2014an 25.000 lizentzia inguru eskaini nahi ditu, 500.000 mailegu bideratzeko beste. Horreetatik 8.750 euskerazko lizentziak izango ...

Sestaon Mercadona ezartearen aurka Sestao Aktibo alkarteko kideak

Erabiltzailearen aurpegia

Sestaoko Udalak hilerri alboko lur saila birkalifiketako erabagia hartu dau, erabilera komertzialerako. Sestao Aktibo alkarteak sinadurak batu dauz, herritar asko horren kontra agertu eta gero. Iñaki Dominguez alkarte horretako kideak adierazi deusku gaur egun eremu hori oso txarto dagoala. Udaletik azalpen orokorrak emon dirala dinoe Sestao Aktibo alkartekoek, zehaztasun gitxigaz. Sestao Aktibok helegitea aurkeztu dau eta orain erantzunaren zain dagoz. Prozesua aurrera doa.
 

EHUko Nautika Eskolan ingenieritza titulu barik lotu dira

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko Unibertsidadeko Nautika Eskoleak ezin dau Ingeniaritza titulurik emon. Auzitegi Gorenak emondako epaia da. Ontzi Ingenierien kolegioak salaketea ipini eban auzitegian eta salaketa horri erantzun deutso Gorenak. Iñaki Alcedo, Iñaki Loroño eta Aingeru Basterretxea EHUko Nautika Eskolako irakasleak Lau Haizetara irratsaioan izan dira eta epaiak dinoana gogoratu deuskue. Aurten ikasketek amaituko dabezanek ez dabe titulurik izango. Ontzi Ingenierien Kolegioak konpetentzia kontua aitatu dabe salaketea egiteko.
 

Parkinsonaren Nazinoarteko Eguna apirilaren hamaikan

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun 5.000 lagun inguruk dauke parkinsona eta espainar estaduan 150.000k. Gaixotasun neurologikoa da eta sintomarik ezagunena beharbada dardararena dala esan deusku Marta Agundez neurologoak.

Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' nobelea, 111 Akademiaren Saria

Erabiltzailearen aurpegia

Aingeru Epaltzaren Gure Jerusalem galdua (Elkar) eta Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (Susa) nobelak izan dira 2013ko 111 Akademiako finalistak. Azkenengo bozketan idazle lekeitiarraren lana aukeratu dabe irakurleek.

Maiatzaren 8an jasoko dau Miren Agur Meabek 111 Akademiaren saria, Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean, 19:30ean.

Urtarrilean hasi eban 111 Akademiak irabazlea aukeratzeko prozesua. Hiru bozketa txanda egin ditue, lehenengoan igazko liburu gogokoenak-aukeratu zituen 111 Akademiako 193 kideek, baina batek be ez eban lortu beharrezkoa dan botoen % 30, eta ...

Zapatuan jokatuko da Bardoen finala Lesakan

Erabiltzailearen aurpegia

Zezeilaren 7an hasitako Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketeak amaierako ekitaldia izango dau zapatuan, Lesakan jokatuko dan finalagaz. Azken bi hileotan Nafarroan zehar 22 saio jokatu ostean, hiru taldek lortu dabe finalerako sailkatzea: Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze maldikoak eta Leitzako Harrapazank. Finala 17:00etan hasiko da, Lesakako frontoian.

Ohiko saioa ez danez, finalaren egitura eta lanak bereziak izango dira. Bigarren fasetik pasau diran hiru taldeak izango dira oholtza gainean, danetara 9 bertsolari. Lepatanatuek 2 taldean Xabier Maia, Oier Amiano eta ...

BERBAZ: Joserra Becerra, gizarte ekologikoago, justuago eta demokratikoa amets

Erabiltzailearen aurpegia Amets egingarri bat hurrengo 10 urte barrurako? “Gizarte ekologikoago, justuago eta demokratikoago bat, horrekin konforme” erantzun digu ordubeteko betearen ostean Joserrak. 20 urte egin barri ...

Entzun osorik hemen

POTTO: “Ez garela Palestinaz ari…"

Erabiltzailearen aurpegia … izenburu bitxia lirudike bertsogintzari buruzko programa batentzat, baina erreala da; K. Antzokian egon berri dira ikuskizuna burutu duten bertsolari eta musikariak, beraz gaurko Potton ...

Entzun osorik hemen