IBAIZABAL: “Euskaraz bizi eguna” Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia “Ez gara espaloitik jaitsiko, euskaraz bizi” lelopean, larunbatean Euskaraz Bizi eguna ospatuko dute Gasteizen. Goizean hasiko dira hainbat ekitaldi, arratsaldean manifestazioa eta gehiago egiteko, Nestor ...

Entzun osorik hemen

Europan ibiltzeko azken txangoa

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak Athleticek zazpi pausu behar ditu datorren urtean munduko futbol taldeen lehiaketarik onenean parte hartzeko. Zazpi urrats besterik ez, presaka ibili barik, lasai-lasai eman daitezkeen oinkadak. Lau kanpoan eta hiru etxean. Hori bai, ez da domeka goizeko txangoa izango, umeekin egin daitekeena. Zazpi aurkari zein baino zein gogorragoak, puntu bat oparitzeko intentziorik ez daukatenak.

Apirilaren 5ean denok Iruñera

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea PPren gobernuak martxan jarri nahi duen abortuaren lege berriarekin 30 urte atzera egiten dugu emakumeon eskubideei begira.

Bilboko Bertsolari Txapelketa

2014/04/04 19.30

Arrigorriagako Ez Dot Sinesten Bilbo

Gaur ospatuko da Bilboko Bertsolari Txapelketako (#BBT) lehen kanporaketa, Arrigorriako Ez Dot Sinesten elkartean. 19.30ean hasita, sei bertsolariok kantatuko dute, maiatzak 3ko finalerako txartel bila: Peio Ormazabal, Arkaitz Zipitria, Jabi Martinez "Guti", Iker Uribarren, Andere Molinuevo eta Iker Garitagoitiak.

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazinoak idazle bilbotarraren omenezko VII. Poesia Lehiaketea deitu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazinoak Blas de Otero-Bilbo Uria Nazinoarteko Poesia Lehiaketearen zazpigarren edizinoa deitu dabe, euskeraz eta gaztelaniaz, eta 5.500 euroko sariagaz modalidade bakotxean. Jatorrizko lanak aurkezteko epea bagilaren 16an amaituko da.

Lehiaketea 2008an sortu zan, literatur sorkuntzea sustatu eta Bilboko sortzailerik handienetako baten oroimena Bizkaiko uriburuko biztanleei hurreratzeko asmoz. Edozein nazionalidadetako poetek parte hartu leikie eta aurkeztutako lanek jatorrizkoak, 700 eta 1.000 bertso tartekoak eta argitaratu bakoak izan behar dabe ...

Alimara CAT saria jaso dabe EAEko Turismo sailak egindako liburuxkek

Erabiltzailearen aurpegia

Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Mertxe Garmendiak Bartzelonako UnibesidadekoTurismo eta Ostalaritzako Prestakuntza eta Ikerketako Nazinoarteko Zentroak (CETT) emoten dauen Alimara CAT saria jaso dau Bartzelonan. Alimara CAT Sarien 30. edizinoko epaimahaiak EAEko sustapen materialaren kalidadea nabarmendu dau.

Euskadi Basque Country, Costa Basca eta Escapades Urbanes liburuxka turistikoek profesionalen, erakundeen eta enpresen lana goraipatzen dauen eroan dabe. Alimara Sariak Kataluniako Turismoaren Nazinoarteko Azokegaz batera antolatzen dira 2000ti. 2008an banatu zan lehen aldiz Alimara CAT, Kataluniako Generalitat erakundeagaz batera, katalanez egindako sustapen turistikoa ...

Bilboko Arte Eder Museoak 'Greco. Materia eta arima' jardunaldiak antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Arte Eder Museoak bat egin dau Grecoren heriotzearen laugarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiakaz, eta Greco. Materia eta arima jardunaldiak antolatu ditu. Lau berbaldi izango dira jardunaldiotan, apirilaren 7an eta 14an, maiatzaren 28an eta bagilaren 4an, eta Leticia Ruiz (Errenazimentuko Espainiar Pinturaren burua, Pradoko Museo Nazionala), Ana Sanchez-Lassa (Bilboko Arte Eder Museoko bildumaren kontserbatzailea 2012ra arte) eta Bilboko Arte Eder Museoko Jose Luis Merino (Konserbazino eta Zaharbarritze Saileko burua) eta Miriam Alzurik (Erakusketa Saila) emongo ditue hurranez hurran.

Horrezaz gan ...

'Les Garçons et Guillaume, à table!'

Erabiltzailearen aurpegia

- Iraupena: 85 min.
- Herrialdea: Frantzia
- Zuzendaria eta gidoilaria: Guillaume Gallienne
- Interpreteak: Guillaume Gallienne, Françoise Fabian, Yves Jacques, André Marcon, Diane Kruger,
- Produktoreak: Gaumont / LGM Films / Rectangle Productions / Banque Postale Image 4 / Canal+ / Ciné
- Generoa: Komedia


Guillaume Gallienne antzerkitik datorren komiko ezaguna da Frantzian. Txikitan ez jakon gustetan kirola egitea, bere anaiei ez bezela, baina amak lez, berba egitea eta mobidutea gogoko zituan. Sisi personaiaz mozorratzea be asko gustetan jakon. Hori dala eta, etxean danak uste eban gay zala. Guillaume eta ...

London School of Economics Science-n egon da Edurne Iñigo

Erabiltzailearen aurpegia

BFAk urtero London Economics School zentroan ikasketak egiteko bekak eskaintzen dauz. Beka honeek ekonomia kontuetan espezializazinoa lantzeko balio dabe. Edurne Iñigo zuzenbidean lizentziatua da eta hiru hilabatez aritu da Londreseko goi mailako hezkuntza zentro horretan BFAk emondako bekeari esker. Europar Batasuneko ekonomia eta finantzarako ikasketak egin ahal izan dauz Edurne Iñigok Londresen. London Economics School zentroan hamengo zentroakaz alderatuta oso bestelako metodologia lantzen dabela esan deusku.

 

Barrikan zaborra batuko dau Amarratz surf taldeak

Erabiltzailearen aurpegia

Lurrera doana, itsasora doa izeneko ekimena burutuko dau domekan Barrikan Amarratz Surf Taldeak. Haritza Bizkarralegorra taldeko kideak azaldu deusku zein dan prestatu daben ekimena. Martiaren 22an egin nahi izan eben, baina eguraldi txarragaitik atzeratu egin eben. Normalean topetan dabezan hondakinak plastikoak-eta izaten dira. Barrikako aparkalekuan batuko dira nahi daben guztiak domekan goizeko hamaiketan. Ordu bietan itsasbehera izango da eta orduan ekingo deutse garbiketa lanari.
 

Bizkaian erropa ekologikoa saltzen daben gero eta denda gehiago

Erabiltzailearen aurpegia

Durangon ZIRIMOLA dendea edegi dabe eta bertan kotoi ekologikoagaz sortutako erropak erosi leitekez. Bertako arduraduna da Ziortza Zuluga. Erropa ekologikoa ohiko erropea baino garestiagoa da, baina prezioaren arrazoia erropa mota honek daukazan onuretan topauko dogu. Erropa ekologikoaren prezioari buruz beste hausnarketa bat egin deusku Ziortza Zuluagak.
 

Egoin enpreseak Peter Pan-en sortzaileari eskeinitako museoa eregiko dau Eskozian

Erabiltzailearen aurpegia

Eskozian Peter Panen sortzaileari, James Matthew Barrie-ri eskeinitako museoa eregiko dau Egoinek. Eraikin bitxia izango dala esan dau Lau Haizetara irratsaioan Jon Gorroñok, Egoin-eko arduradun teknikoak.

Bestalde, Egoin-ek ia bederatzi milioi euro inbertidu dauz eta Holtza Taldea erosi dau.

Tania de Sousaren bakarkako lehenengo diskoa produziduko dau Fermin Muguruzak

Erabiltzailearen aurpegia

Tania De Sousa, Zuloak eta The Dispositives taldeetan ibilitako abeslariak, bakarkako lehenengo diskoa grabauko dau eta produkzinoaz arduratuko da Irungo musikaria eta dokumentalistea.

Hil honen amaieran crowfunding kanpaina bat jarriko dabe martxan diskoa finantzietako Verkami plataformearen bidez eta maiatzean Tolosako Bonbereneako estudiotan sartuko dira grabazino lanak egiten, Karlos Osinaga 'Txap' (Lisäbo) soinu teknikaria izango dalarik.

Tania De Sousaren taldean parte hartuko daben musikariak ondokoak dira: Fermín Bouza (Correos), gitarrak eta sintetizadoreak, Ander Del Sol (Kasernarat, Iam Raros), bateriagaz, eta Maitane ...

Mendien katalogoa barriztauta

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal mendi federazioak barriztau egin dau mendien katalogoa. Euskal Herriko eta Penintsulako 900 tontor inguru agertzen dira. 1950ean argitaratu eben katalogoa lehenengoz eta harrezkero hamabi bider barriztau dabe. Azken oraintsu. Bertan batzen danez Gorbeiak metro bat gehiago dauka eta Hiru Erregeen Mahaiak hamazortzi gehiago.

Otxarkoaga eta Txurdinagako X. Magia Topaketen barruan, ilusionista amateurrentzako lehiaketea be antolatu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak barne hartzen dituan Bizkaiko uriburuko 3. Barrutia magiaren munduan lehenengo pausuak egin nahi dituenen topagune bihurtuko da barriro be. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Magia Topaketen hamargarren edizioa antolatuko dau maiatz osoan, bi auzoetako merkatari alkarteen lankidetzeagaz.

Programearen barruan, ikastaro bat, mintegi bat eta Atera barruan dozun magia izenburuko amateur mailako lehiaketa baten lehenengo edizinoa antolatuko dira. Lehiaketako kideek gala batean parte hartuko dabe maiatzaren 20an, Otxarkoagako Udaltegian. Horrezaz gan, kalean nahiz Udaltegian, zenbait ...