Ager Monasteriok eta Lore Barrenak irabazi dabe Bermeoko X. Bertsopapel Lehiaketea

Erabiltzailearen aurpegia

Bermeoko Udalak, herriko ikastetxeekaz batera antolatu dauen X. Bertsopaper Lehiaketearen irabazleek martitzenean jaso zituen sariak Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian. Ager Monasterioeta Lore Barrena irabazleek euren bertsoak kantau zituen, eta Mikel Retolaza eta Jon Arano bertsolariek be bertsotan jardun eben.

Lehiaketearen helburua, Bermeoko Udaleko arduradunek adierazo ebenez, gazteen artean bertsozaletasuna sustatzea da, eta gazteei euskal kulturea sortzeko bidea egiteko leku bat eskaini. 11 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal dabe. Aurten lehenengo mailan, 11 eta 14 urte ...

Literatur solasaldia

2014/04/10 19:30

Hika Ateneo | Alde Zaharra

Bernardo Atxagaren "Nevadako egunak" (Pamiela, 2013) liburuaren gainean arituko gara

Short Film Caravan

2014/05/13 19:30

Hika Ateneo | Alde Zaharra

Laburmetraien emanaldia Zart produkzioen eskutik. Film laburrak ikusi zein zabaltzea ez da gauza batere erraza, eta are gutxiago zuzendari gazteen lehen lanetaz hitzegiten ari garenean. Egindako lanak hautsa hartzen egoteaz aspertuta, Short Film Caravan ekimena sortu dugu, lan hauek ikusteko erakuslehio ibiltaria. Zart osatzen dugunon zein beste gazte batzuen lanak proiektatzeaz gain, Short Film Caravan-ek esperientziak eta iritziak elkarbanatzeko topagunea izan nahi du. Horretarako, film labur hautaketa bat herriz herri mugituko dugu, proiekzioaren ostean debaterako tartea sustatuz.

VAGINE: deseraikitzen Yoko Ono

Erabiltzailearen aurpegia

VAGINE: deseraikitzen Yoko Ono

New Yorketik iritsi zaizkigu azkenaldion erakusketa nagusiak. Orain dela hilabete batzuk, Gerrilla Girls taldea hurbilagotik ezagutzeko parada izan genuen Alondegian. Orain, berriz, Half-A-Wind Show esposizioan, atzera begirakoa eskaini dio Bilboko Guggenheim museoak Yoko Ono artistari. Deseraikitzen Yoko Ono.

Bertso saioa

2014/04/10 19:00

Garoa txokoa Alde Zaharra

Bai, ez ahaztu! Ohiko behi sakratuen aldamenean bigantxa xumeak ere badira. Honatx datorren apirilaren 10ean Santutxuko "Garoa" txokoan (Herrikotik hurbil) entzun eta dastatu ahal izango ditugunak: P. Molinuevo // T. Ormazabal // I. Erkizia // M. Galartza // A. Goñi eta I. Barandiaran. Gomita luzatu, besterik ez, Uriolatar guztioi bertaratu gaitezen: bertsoa bere esentzia puroan, gugandik inoiz baino hurbilago! Biba zuek eta gutarrak! Apolo

Erabiltzailearen aurpegia

Bai, ez ahaztu! Ohiko behi sakratuen aldamenean bigantxa xumeak ere badira. Honatx datorren apirilaren 10ean Santutxuko "Garoa" txokoan (Herrikotik hurbil...

Erantzuna | Bizkaiko Bertsolari Txapelketa; Hego-Uribeko kanporaketa, 2.saioa

Basarrate Plazaren erreformarako proposamena

Erabiltzailearen aurpegia
    Aurkezpena eta Eztabaida Helena Gartzia zinegotzia eta 4. Barrutiko kontseilariekin. Apilaren 10, osteguna, 18:45etan Basarrateko plazan. Etorri eta parte hartu!  

Alkate frankistak demokratikoekin batera lekualdatzea Memoria Historikoaren Legea urratuko duen “sasi” aterabide bat da

Erabiltzailearen aurpegia
Eusko Jaurlaritzaren irizpena betetzeko Memoria Historikoa lantzen duten taldeei zabalik egongo den batzorde bat eratzea proposatu du EH Bilduk Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduren bozeramalea pozik azaldu da “30 urteren ostean inoiz ez zegokien ohorezko leku batetik kendu dituztelako alkate frankistak”. Hori esanda, bozeramale soberanistak, alkate demokratikoak kendu izana salatzeaz gain, margolan guztiak udal beste gela [...]

Agur Etxebarria, ongi-etorri pabiloi berria

Erabiltzailearen aurpegia

Agur Etxebarria, ongi-etorri pabiloi berria

Etxebarriako pistaren agurraren prestaketa goiz-goiz hasi zen Santutxu Hockey taldekoentzat. Batzuek goizeko 6:30ean esnatu behar izan zuten pintxoak zein tortillak prestatzeko geroko luntxerako, 8:30rako kiroldegiko kafetegian egon behar ziren. Pistan bertan ere, atontze lanak ordu txikietan hasi ziren, trofeoak, kamiseta zaharrak, egunkarietako errekorteak, argazkiak... 52 urteko historia kontzentratua.

Zer egin behar da Irudimena lehiaketan parte hartzeko?

Erabiltzailearen aurpegia

Irudimena2014-irudia-apaisatua

Dakizuenez, Irudimena lehiaketa dagoeneko martxan dago eta maiatzaren 16ra arte zuen ekarpenak jasoko ditugu. EKErekin batera antolatzen dugun lehiaketa honetan... Continue reading »

Helburua, geroz eta gertuago

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak Badira bai ala bai irabazi beharreko partidak eta Ciutat de Valencian jokatutakoa horietako bat zen. Sevillaren arnasa lepotik gertu somatu nahi ez bazuen, Athleticek jada salbatuta dagoen talde baten aurka hiru puntuak derrigor eskuratu behar zituen. Baita lortu ere, eskutan zeukan norgehiagokan ordua eskatzen amaitu badu ere, Adurizen bi golek laugarren postuan sendo mantentzea ahalbidetzen dute.

Mama Espazioa, Santutxun bertan

Erabiltzailearen aurpegia

Mama Espazioa, Santutxun bertan

Kaixo berriro ere! Facebook begiratu, WhatsApp eta Telegram guztiak erantzun ondoren topatu duzu tarte txiki bat BERTON aldizkaria irakurtzeko. Orain komunean jesarrita egongo zara seguruenik edota lasai-lasai igandeko kafesnea eta tostada gosaltzen. Zorionak! Lortu duzu bost minututan behintzat gailu elektrikorik gabe bizitzea.

Apartheid musikala

Erabiltzailearen aurpegia

Apartheid musikala

Urte oparoak bizi ditugu musika estiloei dagokienez Euskal Herrian. Gaur egun gurean daukagun sorkuntza barietate, kantitate eta kalitatea gero eta zabalagoa da eta euskaraz sortua.

Wheelsland, llanta edo hagunen munduko webgune nagusia, Bizkaian dago

Erabiltzailearen aurpegia

Kotxeetako llanta edo hagunen munduko webgunerik handienaren egoitzea Bizkaian dago. Wheelsland izenekoa da eta Zigor Zarraga bizkaitar ekintzailearen proiektua da. Bilboko udalak eta BFAk SUA saria be emon deutse nazinoartean gero eta bezero gehiago daukazan enpresa honi. Wheelsland atariaren bitartez norberak bere kotxera egokitzen diran llantei edo hagunei buruzko informazinoa aurkitu leike. Gailu horreen ezaugarriak zeintzuk diran, non erosi leitekezan etabar luzea. Zigor Zarraga Wheelslandeko ekintzaileak dino EAEa automobilgintzan mogimendu handiko lurraldea dala eta Wheelslanden egoitza nagusia Zornotzako AICen kokatu ...

'Naturearen argazkilariak 2014' erakusketea edegi dabe Bilboko Ondare Aretoan

Erabiltzailearen aurpegia

European Wildlife Photographer of the year lehiaketako erretraturik onenak batu ditue Naturearen argazkilariak 2014 erakusketan. Horrezaz gan, aurten bertoko bost argazkilariren eta Izadiaren argazkiak eskola-umeentzako lehiaketako irabazleen beharrak be ikusgai ipini ditue Bilboko Ondare Aretoan.

Hain zuzen be, Xabier Armendariz, Mikel Bilbao, Santi Yaniz, Joseba del Villar eta Carlos Villoch argazkilari bizkaitarrek bina irudi ekarri ditue, naturea ondoen errepresentetan dabenak.

Izadiaren argazkilariak izeneko argitalpenean European Wildlife Photographer of the year lehiaketako argazkiak jaso dira. Katalogoak 160 orrialde ditu, eta ...