Agur Etxebarria, ongi-etorri pabiloi berria

Erabiltzailearen aurpegia

Agur Etxebarria, ongi-etorri pabiloi berria

Etxebarriako pistaren agurraren prestaketa goiz-goiz hasi zen Santutxu Hockey taldekoentzat. Batzuek goizeko 6:30ean esnatu behar izan zuten pintxoak zein tortillak prestatzeko geroko luntxerako, 8:30rako kiroldegiko kafetegian egon behar ziren. Pistan bertan ere, atontze lanak ordu txikietan hasi ziren, trofeoak, kamiseta zaharrak, egunkarietako errekorteak, argazkiak... 52 urteko historia kontzentratua.

Zer egin behar da Irudimena lehiaketan parte hartzeko?

Erabiltzailearen aurpegia

Irudimena2014-irudia-apaisatua

Dakizuenez, Irudimena lehiaketa dagoeneko martxan dago eta maiatzaren 16ra arte zuen ekarpenak jasoko ditugu. EKErekin batera antolatzen dugun lehiaketa honetan... Continue reading »

Helburua, geroz eta gertuago

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak Badira bai ala bai irabazi beharreko partidak eta Ciutat de Valencian jokatutakoa horietako bat zen. Sevillaren arnasa lepotik gertu somatu nahi ez bazuen, Athleticek jada salbatuta dagoen talde baten aurka hiru puntuak derrigor eskuratu behar zituen. Baita lortu ere, eskutan zeukan norgehiagokan ordua eskatzen amaitu badu ere, Adurizen bi golek laugarren postuan sendo mantentzea ahalbidetzen dute.

Mama Espazioa, Santutxun bertan

Erabiltzailearen aurpegia

Mama Espazioa, Santutxun bertan

Kaixo berriro ere! Facebook begiratu, WhatsApp eta Telegram guztiak erantzun ondoren topatu duzu tarte txiki bat BERTON aldizkaria irakurtzeko. Orain komunean jesarrita egongo zara seguruenik edota lasai-lasai igandeko kafesnea eta tostada gosaltzen. Zorionak! Lortu duzu bost minututan behintzat gailu elektrikorik gabe bizitzea.

Apartheid musikala

Erabiltzailearen aurpegia

Apartheid musikala

Urte oparoak bizi ditugu musika estiloei dagokienez Euskal Herrian. Gaur egun gurean daukagun sorkuntza barietate, kantitate eta kalitatea gero eta zabalagoa da eta euskaraz sortua.

Wheelsland, llanta edo hagunen munduko webgune nagusia, Bizkaian dago

Erabiltzailearen aurpegia

Kotxeetako llanta edo hagunen munduko webgunerik handienaren egoitzea Bizkaian dago. Wheelsland izenekoa da eta Zigor Zarraga bizkaitar ekintzailearen proiektua da. Bilboko udalak eta BFAk SUA saria be emon deutse nazinoartean gero eta bezero gehiago daukazan enpresa honi. Wheelsland atariaren bitartez norberak bere kotxera egokitzen diran llantei edo hagunei buruzko informazinoa aurkitu leike. Gailu horreen ezaugarriak zeintzuk diran, non erosi leitekezan etabar luzea. Zigor Zarraga Wheelslandeko ekintzaileak dino EAEa automobilgintzan mogimendu handiko lurraldea dala eta Wheelslanden egoitza nagusia Zornotzako AICen kokatu ...

'Naturearen argazkilariak 2014' erakusketea edegi dabe Bilboko Ondare Aretoan

Erabiltzailearen aurpegia

European Wildlife Photographer of the year lehiaketako erretraturik onenak batu ditue Naturearen argazkilariak 2014 erakusketan. Horrezaz gan, aurten bertoko bost argazkilariren eta Izadiaren argazkiak eskola-umeentzako lehiaketako irabazleen beharrak be ikusgai ipini ditue Bilboko Ondare Aretoan.

Hain zuzen be, Xabier Armendariz, Mikel Bilbao, Santi Yaniz, Joseba del Villar eta Carlos Villoch argazkilari bizkaitarrek bina irudi ekarri ditue, naturea ondoen errepresentetan dabenak.

Izadiaren argazkilariak izeneko argitalpenean European Wildlife Photographer of the year lehiaketako argazkiak jaso dira. Katalogoak 160 orrialde ditu, eta ...

Bertoko Produktuen Udabarriko Azokea egingo da Bermeon apirilaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia

Bertoko Produktuen Udabarriko Azokea egingo da Bermeon datorren zapatuan, apirilaren 12an, goizean zehar, 09:00etatik 15:00etara. Bertaratzen diranek bertoko artxoa eta txakolina eta sagardaoa probetako, baserriko lehen mailako produktuak eskuratzeko eta bigarren eskuko merkatua bisitetako aukerea izango dabe. Horrezaz gan, umeek be tailerretan ondo pasauko dabe eta merkatuko aparkalekua be erabili ahal izango da, holan erosketak erraztuz.

Antolakuntzeak azaldu dauenez, Bermeoko Udala plangintza bat egiten dago Bermeoko Azokea bizibarritzeko eta, horren barruan, urtean zehar, hainbat azoka egitea aurreikusi da ...

Euskara Jendea

Erabiltzailearen aurpegia

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura alkarteek ekoiztutako dokumental-sorta da.

40-50 minutuko sei atalek osatzen dabe dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi jako euskararen eta bere herriaren historia. Dokumentalak hainbat hizkuntzatan azpititulaturikdagoz  eta material didaktikoa be sortuko da.
 

Talaiatik saioan Lutxo Egiagaz egin dogu berba.

Misia portugaldarrak III. Noites de Fado zikloa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan

Erabiltzailearen aurpegia

Misia abeslari portugaldarrak Noites de Fado zikloaren hirugarren edizinoa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan. Emonaldia, zikloko beste laurak bezela, 20:00etan hasiko da, eta sarrerak BBK Aretoan, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.bbk.es webgunean erosi daitekez. Salneurria 25 euro da, baina zikloko bost saioetarako bonua erosteko aukerea be badago, 72 euro ordainduta (Kutxabank txartelak erabilita eta leihatilan bakarrik).

BBKko iturriek jakinarazo dabenez, Misia Portoko artistea fado tradizionalera itzuli da, eta hartu-emonetan jarri da poesiagaz eta literatura testu ...

Iban Zalduak 'Inon ez, inoiz ez' ipuin liburua argitaratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Estilo, gai eta luzera desbardineko 38 ipuin batu ditu Iban Zalduak Inon ez, inoiz ez (Elkar) liburuan, azkenengo hamahiru urteotan idatzitakoak. Donostian egin eban aurkezpenea, Xabier Mendiguren editorea, Ramon Saizarbitoria idazlea eta Ibon Egaña kritikaria mahaian lagun zituala.

Inon ez, inoiz ez fikzinoaren aldarrikapena izatea gura dauela esan eban prentsaurrekoan, izan be fikzinoaren inguruan nekea igarten dau idazle donostiarrak, idazleen aldetik batez be. Kontu horrek arduratu egiten dau, baina bera ez dala fikzinoaz kantsau nabarmendu eban. Jazoeren kontaketa hutsa ...

Garmitxakoak gustura, ikerketea hasiko dalako

Erabiltzailearen aurpegia

Elikagai guztiei intolerantzia deutsien umeen familiei laguntzeko eratu eben Garmitxa alkartea orain hiru urte. Hasieran familia bi ziran eta gaur egun hiru. Urteotan ikerketarako dirua batzen ibili dira, besteak beste plastikozko tapoiak batuta. Orain ikerketea bera hasi dabe, Valentziako ikerlari batek hain zuzen be, Franciso Javier Chaves doktoreak. Jatorria genetikoa balitz, edota arrisku handia suposatuko leuken generen bat balego eta hori identifikau, tratamendua diseinetako oinarria izango litzateke.  Badakie kontu luzea izango dala, baina egon pozik dagoz.

Besarkatuz alkartea saritu dau Emakundek

Erabiltzailearen aurpegia

Besarkatuz alkartekoak pozik dagoz Emakunde saria jasota. Besarkatuz edo La Posada de los abrazos. 2003an ipini eben martxan proeiktua, gizarte bazterketa arriskuan egozanei aterpea eskaintzeko San Frantzisko inguruetan. Ostatua zabaldu eben.
Gaur egun indarkeria matxistea jasandako emakumeei eskaintzen deutse estatua, eurei eta euren umeei. Ganera sarean egiten dabe lan Bilboko beste gizarte alkarte batzuekin. Besarkatuz-eko Borja Agirrek esan deusku eurena alkarte txikia dala eta sari hau babes handia dala eurentzat. Gaur egun etxebizitza bi daukiez, baina Borja Agirrek berak esan ...

Laura Mintegigaz berbetan

Erabiltzailearen aurpegia

Erabagiak hartu ahal izateko ahalmena aldarrikatu dau Laura Mintegi EHBilduko legebiltzarkideak Lau Haizetara irratsaioan. Politika arloko gai ezbardinei buruzko eretxia emon deusku Mintegik goizean eskeinitako alkarrizketan.

'Euskara, ospeletik eguterara' erakusketa ibiltaria martxan da Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Memoria Fundazinoak eta lurraldeko udalek lankidetzan antolatutako Euskara, ospeletik eguterara erakusketa ibiltaria herririk herri ibiliko da Gipuzkoan zehar, Oiartzunen hasita, euskereak bizi izandako zapalkuntzearen barri emateko.

Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak, Arantxa Erasun Euskal Memoria Fundazinoko kideak eta Irati Etxebeste Oiartzungo Udaleko zinegotziak aurkeztu eben ekimena. Euskal Herrian asko hitz egin da hizkuntza normalizazinoaz, baina gitxiegi euskal hiztunen kontakizunaz: euskerearen kontura izan dituen pozak, eta zelan sentidu diran askotan indar barik ...