1,6 miloe euro Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta François Maïtiak, Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoaren Presidenteak, 2011-2016 epealdiari jagokon hitzarmen-markoaren urteko eranskina aurkeztu eben bart, Baionan egindako ekitaldian. Eranskin horretan zehazten da, bi erakundeek 2013an alkarlanerako zein lan bide garatuko dituen Hizkuntza Politikeari jagokonean, bai eta Ipar Euskal Herrian euskerearen aldeko eragileen proiektuak diruz zelan lagunduko diran be.

Pasa dan urteetan egindakoa lanaren jarraipenean, 2014. urteko Eranskinak, bi instituzinoen artean urtean zehar eroango dan lankidetza eta Eusko Jaurlaritzeak eta ...

'Irakurleak Eraikitzen' jardunaldiak antolatu ditu Bilboko Foru Liburutegian, apirilaren 2an eta 3an

Erabiltzailearen aurpegia

Ume eta Gazteen Liburuaren Eguna dala eta, Irakurleak Eraikitzen jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, apirilaren 2an eta 3an. Idazle, ilustratzaile, hezitzaile eta pedagogoek hartuko dabe parte, tartean, Iñaki Zubeldiak, Belen Lucasek, Jone Arroitajauregik eta Seve Callejak.

Bilboko Foru Liburutegiko bosgarren pisuan egingo ditue jardunaldiak, 18:00etatik 20:30era. Ekimena guraso, liburuzain eta irakasleei zuzenduta dago. Foru Liburutegiko iturriek jakinarazo dabenez, parte-hartzaileek umeak eta gazteak irakurle funtzional eta kritiko bihurtzeko modua erakutsiko dabe, bai liburu tradizionalaren bitartez, bai teknologia barriak ...

Udabarriko alergia kasurik txarrenak maiatzean helduko dira

Erabiltzailearen aurpegia

Udabarrian asko dira polenak eragindako alergia kasuak. Hemen momenturik txarrenak, polena dala-eta, maiatzean eta bagilean bizi izango doguzala esan deusku Osakidetzako alergologoa dan Jose Antonio Navarrok. Geurean urte osoan zehar daukagun alergia, akaroena dala adierazo deusku Navarrok. Udabarriko alergiek zer eragiten daben be zehaztu deusku alergologoak. Gaixotasuna ondo zehazteak, diagnostikatzeak daukan garrantzia azpimarratu deusku Navarrok, tratamentua egokia izan daiten.
 

Zeanurin arbolatan zintzilik dagozan etxeak estreinau dabez

Erabiltzailearen aurpegia

Zeanurin baso bateko arbolatan zintzilik dagozan Zuhaitz Etxeak izeneko proiektu turistikoa martxan dago. On dala egun gitxi Zeanurin zabaldu daben guneak zuhaitzakaz eta euren ekosistemagaz modu nasaian egoteko aukerea emoten dau. Zubizabala auzoan dagoan Sabizar baserria harrera gune bihurtu dabe, hortik aurrera, arbolatan kokatuta dagozan etxeen mundua hasten da. Zuhaitz Etxeak proiektuko arduraduna dogu Julen Agirrezabala. Gaba txabola honeetariko baten igarotearen truke 100 eta 200 euro arteko prezioa ordaindu beharko da, beti be aukeratutako Zuhaitz Etxearen arabera. Dagoeneko Zeanuriko leku ...

Bizkaian 700 familiak autismoari aurre egiten deutse egunero

Erabiltzailearen aurpegia

Autismo kasuren bat daben sendi honeek APNABI alkartean dagoz. Gaixotasuna baino desorekea edo nahastea dala esan deuskue familiek. APNABIko Begoña Benito Del Valleren arabera ez dago autismo mota bakar bat. APNABI, gurasoek eurek osotzen dabe eta alkarteko egoitzetan edo eguneko zentroetan mota askotako profesionalak daukiez: psikologo klinikoak, hezitzaileak, laguntzaileak edota gizarte langileak. Autistak gizarteratzeko Bizkaian azkenaldion hobekuntzak egon dira baina APNABItik gehiago aldarrikatu dabez.
 

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 24.Biltzarra egingo dau bariku eta zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia

Osasun arloko langile eta ikasleei zuzendutako biltzarra izango da. Helburuaz Joserra Furundarenak egin deusku berba Lau Haizetara irratsaioan. Aurten Osasun Hezkuntzari buruzko gaiak jorratuko dabez. Hamabi berbaldi, hamabi ahozko komunikazino, tailer bi eta dokumental bat eskeiniko dabez besteak beste. Osasun arloko euskalduntzeari buruz itaunduta aurrerapausuak emon dirala esan deusku Furundarenak, baina oraindik asko dagoala egiteko.

Jon Bilbao Katedrea martxan dago Nevada-Renoko Unibersidadean

Erabiltzailearen aurpegia

Etxepare Euskal Institutuak Jon Bilbao Katedra barria sortu dau AEBetako Nevada-Renoko Unibersidadean, eta eta Pedro J. Oiarzabal doktore eta Deustuko Unibersidadeko ikertzailea izango da arduraduna. New York, Chicago, Frankfurt eta Liverpool urietako unibersidadeetako katedretan aurten egingo diran egitasmoak be azaldu zituen Etxepareko arduradunek.

Prentsaurrekoan emon eben honen guztiaren barri Aizpea Goenaga Etxepareko buruak, Mari Jose Olaziregi Euskerearen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendariak, Jose Antonio Rodriguez Ranz Deustuko Unibersidadeko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultadeko dekanoak, Asier Vallejo Eusko Jaurlaritzako Kanpoan dan ...

Eusko Jaurlaritzearen itzultzaile automatikoaren aukerak zabaldu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Gaztelaniatik euskerara testuak itzultzeko erremintea hobetu egin dabe eta, bestetik, orain arte egon ez diran aukera bi gehitu, hau da, euskeratik gaztelaniara itzultzekoa eta ingelesetik euskerarakoa. Ganera, aurrerantzean, telefono adimendunetan erabili ahal izango da itzultzaile automatikoa.

Cristina Uriarte Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza sailburuak Bilbon egindako aurkezpenean garbi adierazo dau, teknologia barriak lagungarri dira elebitasunerako bidean, euskereak hizkuntzearen teknologiak garatzen segidu behar dau. Uriarteren ustez, beti esaten da euskerea bizibarritzeko erabilerea dala inportanteena, ba itzultzaile automatikoek erabilerea errazten dabe. Era berean ...

Film laburren lehiaketea, Muskizen

Erabiltzailearen aurpegia

Film laburren lehiaketan parte hartzeko deialdia zabalik dago Muskizen. Maiatzaren 16.a da azken eguna. Ordura arte, 12 eta 25 urte bitarteko gazteek film laburren lehiaketan parte hartzeko aukerea eukiko dabe. Gaia aisialdia dala azaldu deusku Ainara Letxuga Gazte Bulegoko teknikariak. 5 minututik beherako filmak izan behar dabe. Beste alde batetik, Break Dance master classa egin barri dabe. Hau be Gazteguneak eratuta. Muskizko 20 gaztek hartu dabe parte. Ekainean, barriz, Gazte Dance lehiaketea eukiko dabe. Azalpen gehiago Andoni Garcia Gazteguneko ...

Jorge Doradok jasoko dau Fantrobia Saria Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia

FANT, Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren antolatzaileek, urtez urte genero fantastikoan nabarmentzen dan zinemagile bati zuzendutako Fantrobia Sariaren aurtengo irabazlearen izena jakinarazo dabe; aurten, Jorge Dorado madrildarrak bereganatuko dau. Film laburretan egindako karrera arrakastatsuaren ondoren, Doradok lehen film luzea estreinau barri dau, Mindscape izenburukoa.

Jorge Dorado (Madril, 1976) Ikusentzunezko Komunikazinoan lizentziatu zan Madrilgo Unibersidade Konplutensean. Zenbait konpainia handiren publizidade-kanpainetan lan egin dau, eta zuzendaritzako laguntzailea izan da ondoko filmeetan: Moulin Rouge (2001), Baz Luhrmann-ena; Pedro Almodóvaren La mala educación (2004) eta ...

Hiri iraunkor baten gakoak aztertzen

Erabiltzailearen aurpegia
Iraunkortasuna abiaburu eta helburu izango duen hiri eredu baten gakoak zein diren aztertu ditugu gaurko saioan. Hots, hirigintzaz, mugikortasunaz, ingurumenaz, etxebizitzaz eta turismoaz jardun gara. Hona arlo batzuetan eta besteetan gailendutako zenbait ideia. HIRIGINTZA Azken hamarkadotan bultzatu den hiri ereduak bitan zatitu du jendartea eta desberdintasun handiak sortu ditu. Alde batetik, erdialdearen eta auzoen artean [...]

Alex Arregiren kontzertua Mullerenean

Erabiltzailearen aurpegia

Martxoak 20 zituen Deustuko Jaietako bigarren ostiralean, eta azken urteotan egin izan dugun legez kontzertua antolatu genuen Mullerenean. Oraingo honetan etxekoa artista, Alex Arregi kantari eta kitarrajolea. Hasiera hasieratik nabaria zen etxean jotzen ari zela Alex, eta horrela aitortu zigun … Continue reading

The post Alex Arregiren kontzertua Mullerenean appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Palestinako herriari elkartasuna adierazteari ezetz esan diote EAJk eta PPk

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzaren 15ean 66 urte beteko dira Palestinan izandako garbiketa etniko ikaragarria gertatu zenetik. Nakba (hondamendia euskaraz) bezala ezagutzen da aipatutako eguna. Horren ondorioz, Israelek bere estatua ezarri zuen lurraldean bizi ziren palestinarren %78 kanporatua izan zen. Gaur eskaera hau eraman dugu udalbatzarrera. EAJk eta PPk ezetz esan diote Palestinako herriari elkartasuna adierazteari Aipatutako hondamendi honek [...]

Bilbao Kirolak-ek egiten duen zerbitzua kudeaketa publikotik mantendu behar dela onartu du Udalbatzarrak

Erabiltzailearen aurpegia
EAJk, EH Bilduk eta PSOEk bat egin dugu gaur goizeko osoko bilkuran Bilbao Kirolak-en egiten duen zerbitzu kudeaketa publikoa izaten jarraitzeko. Mozioa EH Bilduk aurkeztu du. Hezkuntzaz eta osasunaz arduratzen diren organismo guztien iritziz kirola bizitza osasuntsuago bat sustatzeko era paregabe eta garrantzitsu bat da; batez ere  kirola beharrezkoa,  zuzena eta fidela den tresna bat [...]

Athleticen himnoa... bizitzak salbatzeko! o.O

Erabiltzailearen aurpegia Athleticen himnoa... bizitzak salbatzeko! o.O