9.294 ikaslek egingo dabe Unibersidadera sartzeko probea UPV/EHUn

Erabiltzailearen aurpegia

Eguaztenean, bagilak 4, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa amaitu daben 9.294 ikaslek Unibersidadera sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino %5,4 gehiagok. Igoerak hiru campusetan izan dira: Araban, %8,3 gehitu da, Bizkaian %3,1 eta Gipuzkoan %7,9. Ikasleen %54,4 emakumeak dira, eta %46,6 gizonak. %45,7 sare publikotik dator, eta %54,3 pribatu edo kontzertatutik.

Aitatutakoei, Goi Mailako Heziketa Ziklo bat (Lanbide Heziketea) egin daben eta fase espezifikora bakarrik aurkeztuko diran beste 500 ...

Munduko 45 uri Wallpeople proiektura batuko dira kaleetan naturea omentzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Datorren zapatuan, bagilak 7, herritar ezezagunak, aire zabaleko artista-protagonista bihurtuko dira mundu osoan zehar, baita Bilbon be. Wallpeople, uriko arte mobimentua sustatzeko abiarazotako erakundea, jenteak ezelako muga barik adierazoteko edo erakusteko dauen guztia azaltzeko eta bere sormena kalean besteakaz alkarbanatzeko asmoz sortu zan. Urtero, erakundeak, gai bat proponiduten dau, eta edizino honetan natureari omenaldia egin nahi deutso. Esangura horretan, hutsik dagozan hormak galeria bihurtuko ditue artistek euren sorkuntza propioak erakutsiz. Bilbon, Zawp espazioan (Deustuko Erribera, 47) izango da hitzordua goizeko ...

Aurten Deiadar Mendien Eguna Ganekogortan izango da, bagilaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Batzar Nagusiek hilaren 15ean ospatuko dabe Deiadar Mendien Egunaren hamaikagarren edizinoa. Aurten, Ganekogorta mendian egingo dabe. Hitzordua 8:00etan izango da, El Fango kiroldegiko aparkalekuan. Eguerdian, 12:00etan, joko ditue adarrak Ganekogortako tontorrean.

2004an, Batzar Nagusiak berreskuratu ziraneko 25. urteurrenean, berreskuratu zan ohiturea. Oiz, Gorbeia, Ganekogorta, Kolitza eta Sollube dira Bizkaiko deiadar mendiak, tontorretatik antxina adar hotsagaz egiten zan Gernikako Batzar Nagusirako deia. Mendi igoerea Bizkaiko Batzar Nagusiek atontzen dabe Balmaseda Mendi Taldea, Gailurra (Bilbo), Ganzabal (Lemoa), Sollube ...

V. Ahoa Bete Hots jardunaldiak aurkeztu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur aurkeztu dau Mintzola Fundazinoak Ahoa Bete Hots jardunaldien bosgarren edizinoa. Nora Urbizu Arozena, Amasa-Villabonako Kultura eta Euskera zinegotzia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Mintzola Fundazinoko Patronatu kidea eta ikerkuntza arduraduna eta Joxe Mari Carrere Zabala ipuin kontalaria arduratu dira egitasmoa aurkezteaz. Garagarrilaren 2tik 4ra izango da Amasa-Villabonan, Esan berriz, esan lemapean eta transmisinoa izango da ardatz nagusia. Izena emoteko epea bagilaren 25era arte luzatuko da.

2010ean abiatu eban Mintzola Fundazinoak Ahoa Bete Hots proiektua. Mintzola egitasmoaren barruan ahozko kultur sorkuntzan dabilzan ...

Euskal literaturea eta ahozkotasunari buruzko jarduerak bagilean, Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia

Etxepare Euskal Institutuak euskal literatureagaz lotutako hainbat ekintza antolatu ditu Madrilen hilebete honetan, martitzenetik aurrera. Gai ugari jorratuko ditue, besteak beste, autoitzulpengintzea, itzulpengintza arloko diru-laguntzak, eta itzultzaileen eta idazleen arteko hartu-emonak.

Bagilaren 4an, 18:30ean, mahai-ingurua egingo da Madrilgo Liburu Azokan, Etxepare Institutuak Euskadiko Editoreen Alkarteagaz egindako alkarlanari esker. Bertan, estadu espainiarreko literatura merkatuak eta argitaletxe espainiarrek euskal literatura jorratzeko eta itzultzeko moduak izango ditue berbagai. Horrezaz aparte, irakurleek eskuragarri dituen azken itzulpenen barri emongo da.

Topaketa honetan, euren ...

Kubako eta Euskal Herriko eskolen artean eginiko film pedagogiko bat aurkeztuko dabe Bilboko Kafe Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia

Kurkuluxetan eta Zenbat Gara kultur alkarteek Kubako eta Euskal Herriko hainbat eskolen artean egin dan Keinuka mugaz gaindi... Un guiño, un sueño izenburuko filma aurkeztuko dabe bagilaren 4an, goizeko 11:00etan, Bilboko Kafe Antzokian. Estreinaldia, barriz, hilaren 16an izango da, leku berean. Umeak dira film pedagogiko honetako protagonistak, eta aurkezpenean be izango dira, euren esperientziaren barri emoteko, Kurkuluxetan eta Zenbat Gara elkarteeko ordezkariakaz batera.

Filmaren sustatzaileek azaldu dabenez, orain dala urtebete, Euskal Herriko eta Kubako 20 ikastetxek hainbat eszenaz osotutako ...

Kimuak 2014 deialdiak 63 film labur jaso ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Kimuak Euskadin egindako film laburren aukeraketea egiten dauen proiektuak 63 lan jaso ditu 2014. urteko deialdian. Kimuak 2014 deialdira film laburrak bialtzeko epea joan dan barikua, hilak 30, amaitu zan.

Eusko Jaurlaritzearen eta Euskadiko Filmategiaren laguntzinoa dauen proiektuko arduradunek gogorarazo dabenez, hurrengo pausua epaimahaiari jagoko orain, eta datorren bagilaren 9an batuko da film laburren behin betiko aukeraketea egiteko.

Zehatz esateko, Maialen Beloki Donostia Zinemaldiko Zuzendaritza eta Hautespen Batzordetako kide eta Zinemira sailaren eta Zinema Ikasleen Nazinoarteko Topaketearen arduradunak, Josemi Beltran ...

Gernika BHIko 3 ikasle saritu ditue 'Urruzuno Gehituz 2013-2014' lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia

Ikasleen literatura zaletasunak eta Gernika BHI ikastetxean urteetan bultzatutako literatura inguruko ekimenek barriro emoitza onak emon ditue. 2014ko txandan, 20 ikasleren lanak saritu ditue: A kategorian (Gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak), prosan, hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: hirurak gernikarrak, Nerea Arejita Abaitua, Ane Lezama Escribano eta Pablo Calleja Felipe (Pablo Callejak bigarren aldiz hartzen dau sari hau).

Urruzunotarrak gehituz ekimena euskeraz idazteko zaletasuna gure gazteen artean sustatzeko sortu zan lehiaketea dogu. Irakaskuntza ertainetako Literatura-lehiaketa honetan, Euskal Autonomia ...

Ekaineko ostegunetan “Euskarazko musika” Deustualdean

Erabiltzailearen aurpegia

Fredy Paiaren folk-rock Gibelurdinek taldeak emango dio hasiera euskarazko kontzertuen jaialdiari Deustualdean. Hitzordua, ostegun arratsaldean, Ramon y Cajal kalean. Gibelurdinek taldearekin emango dio hasiera ekainaren 5ean 19:30ean euskara oinarri duen jaialdiak. Ekainaren 12an 19:30ean, Josu Bergara kantautoreak bere musika ekarriko … Continue reading

The post Ekaineko ostegunetan “Euskarazko musika” Deustualdean appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Hasi da Txantxiudalekuen prestaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Erosketen zerrenda egin, Mendigorriako alkatea deitu, inguruko mendietan egin daitezkeen ibilaldien informazioa lortu, sukaldeko txandak banatu, 12 egunetarako egitaraua prestatu, dirulaguntzak eskatzeko aurrekontuak egin… Asko da egiteko dagoena eta uda gainean izanik txantxikuko begirale eta laguntzaileak lanean hasiak dira. Uda … Continue reading

The post Hasi da Txantxiudalekuen prestaketa appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Interneteko jarioa denbora errealean ikusi nahi?

Erabiltzailearen aurpegia

internet-denbora-errealean

Internet, sarea, egunero erabiltzen eta elikatzen dugun mamu erraldoi hori. Segunduro milaka irudi, testu eta orri berri sortzen dira. Asmatuko... Continue reading »

Omenaldi beroa Urretxindorrak dantza taldekoei Ibarrekolandan

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak Ibarrekolandako dantza taldea izan zen Urretxindorrak taldeko dantzariek eta Bihotz Alaikoek elkarrekin egin dute dantzan joan den igandean.

Maiatzeko boletina (Deustuko kanala, lan gatazkak, etxe-kaleratzeak, billete bakarra…)

Erabiltzailearen aurpegia
Kontsultatu hemen maiatzeko boletina: Maiatzeko boletina

V. Errekaurti Saria Salan farmaziari

Erabiltzailearen aurpegia

V. Errekaurti Saria Salan farmaziari

Urtero Deustualdeko merkatarien artean banatzen dugun Errekaurti Saria, aurten, Salan farmaziari ematea erabaki dugu Berbaizu Euskara Elkartean.

Mikel Inuntziaga: "Zintzotasuna topauko dozue disko honetan, makillaje gitxi dauka"

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Mikel Inuntziaga: "Zintzotasuna topauko dozue disko honetan, makillaje gitxi dauka"

Hamaika kantagaz osotu dau bere lehenengo diskoa, ‘Berreginez’, Mikel Inuntziaga musikariak. Ahotsa, gitarrea eta looper pedalak, ez dau besterik behar Inunek. Horregaz kapaz da eszenatokia bere kantakaz beteteko. Urdulizko Tio Peten grabau ditu abestiak, taula ganean lez, makillaje asko barik. Orain, diskoa zuzenean aurkezten dabil, hurrengo hitzordua Bilboko Baobab tabernan dauka, bagilaren 22an.