Bilbao Bizkaia Card txartelak garraiobide eta museoetan sartzea erraztuko deutse turistei

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Bilbao Bizkaia Card txartelak garraiobide eta museoetan sartzea erraztuko deutse turistei

Bilbao Bizkaia Card izeneko txartel barriak uriburuko eta lurralde historikoko garraiobideetan eta museoetan sartzea erraztuko deutse bertaratzen diran turistei. Turismoko txartel barriak, ikutze bako teknologiagaz, 30 eta 40 euro arteko prezioa izango dau, erabiltzen dan egunen arabera.

Aitor Arrutia Azkuetak irabazi dau Enkarterri-Ezkerraldeako Bertsolari Txapelketako finala

Erabiltzailearen aurpegia

100 lagun inguru batu dira Zallako Zine Antzokian Enkarterri-Ezkerraldeako finalean. Finalistak, hurrengoak: Aitor Arrutia Azkueta; Aitziber Bengoetxea Uribe; Ander Ucelay Aristi; Idoia Anzorandia Kareaga; Ion Barrocal Besga; eta Nuria Cortada Ibañez

Ariketa puntuagarri guztiak jokatu eta buruz burukoa Aitziber Bengoetxea Uriberen kontra egin ostean, Aitor Arrutia Azkuetak jantzi dau txapela. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau Artzentalesekoak. Holan geratu dira puntuazinoak:

Aitor Arrutia Azkueta 346,5
Aitziber Bengoetxea Uribe 289 (buruz buruko barik 198,5)
Ion Barrocal Besga 198 ...

Mikel Inuntziaga: 'Zintzotasuna topauko dozue disko honetan, makillaje gitxi dauka'

Erabiltzailearen aurpegia

Hamaika kantagaz osotu dau bere lehenengo diskoa, Berreginez, Mikel Inuntziaga musikari zornotzarrak. Ahotsa, gitarrea eta looper pedalak, ez dau besterik behar Inunek. Horregaz kapaz da eszenatokia bere kantakaz beteteko. Urdulizko Tio Peten grabau ditu abestiak, taula ganean lez, makillaje asko barik. Orain, diskoa zuzenean aurkezten dabil, hurrengo hitzordua Bilboko Baobab tabernan dauka, bagilaren 22an.


1.- Lehenengo diskoa atera barri dozu, baina aspalditik zabilz musika munduan, ezta?

Bai, aspaldi hasi nintzan musika kontuetan. Taula ganera 15-16 urtegaz igongo nintzan, beti be ...

Pozarren Balmasedan eta Gernikan

Erabiltzailearen aurpegia

Balmasedan egindako Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaiaren balorazino positiboa egin dabe antolatzaileek. Alde batetik, gure lanean aurrera jarraitzeko indarra emoten deuskue Balmasedara hurreratu diran milaka familia eta lagunek, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren alde ez eze, Euskal Eskola Publikoaren hezkuntza-ereduaren aldeko apustua egin dabelako.

Bestalde, lortu dogu Hezkuntza administrazinoak dauen ardurea autortzea kalidadezko Euskal Eskola Publiko baten alde, eta berau jagon eta sustatzea jagokola. Esangura horretan, oso positiboki baloratzen dugu gaur Balmasedan izatea Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua ...

Arabako Eskolartekoaren amaierea, finala eta jaia Legution

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 9an emon jakon hasierea Arabako eskolartekoari eta bitarte honetan lau kanporaketa izan dira bi adin tartetan, 14tik beherakoak eta 14 eta 18 urte bitartekoak eta bi modalidadetan, bertso jarriak eta bat-batean. Topaketak Gasteizen, Zalduondon, Aramaion eta Kanpezun izan dira eta Gorbeialdeko, Gasteizko, Lautadako eta Mendialdeko ume eta gazteak ibili dira. Danetara, 60 bat ume eta gazte bertsolarik hartu dabe parte aurtengo edizinoan.

Aldez aurreko beroketa lan horreek merezidu bezelako amaierako jaia izan eben pasa dan zapatuan, bertaratutako ume eta ...

Bengola, energia eta ingurumena

Erabiltzailearen aurpegia

Bengola izeneko Energia Barriztagarrien Interpretazino Zentroa eta Astialdi Gunea zabaldu barri dabe Munitibarren. Lea Artibaiko Amankomunazgoaren ekimena da. 2006an hasi eben proiektua, Oiz mendian haizerrotak dagozala eta Lea errekearen ondoko ibilibidea bertaraino  heltzen dala aprobetxauta. Lehengo energia iturriak eta gaur egungo barriztagarriak erakusten dira Zentroko eraikinean eta inguruko astialdi parke ederrean.

Bilbao Bizkaia Card txartelak uriburuko eta lurraldeko garraiobide eta museoetan sartzea erraztuko deutse turistei

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbao Bizkaia Card izeneko txartel barriak uriburuko eta lurralde historikoko garraiobideetan eta museoetan sartzea erraztuko deutse bertaratzen diran turistei. Turismoko txartel barriak, ikutze bako teknologiagaz, 30 eta 40 euro arteko prezioa izango dau, erabiltzen dan egunen arabera.

Imanol Pradales Bizkaiko Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputaduak eta Esther Martinez PPren Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeroaileak aurkeztu dabe Bilbao Bizkaia Card.

Txartel barriaren bidez, garraiobideetan, museoetan eta turismoko beste baliabide batzuetan errazago sartu ahalko dira bisitariak. 30, 35 edo 40 euroko prezioa izango dau ...

R.M. Azkue ikastolea, mende erdi eta aurrera

Erabiltzailearen aurpegia

50 urte bete ditu Lekeitioko Resurrección Maria Azkue ikastoleak. Sei ikaslegaz hasi eban ibilbidea euskerearentzako garai latzetan. Lokal batean lehenengo urtean, lekuz aldatzen joan ziran hurrengo urteetan eta 1980tik dagoz gaur egungo tokian. Orain arte ospakizun ekitaldiak egin ditue, eta bagilaren 13tik 15era bitarteko astegoienerako be makina bat gauza eratu dabe.

Konponbideak be alkarregaz adostu gura ditu 'Guk gEUre kulturaz' ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia

Zezeilean Durangon antolatutako topaketan aurkeztutako gogoeta eta ekarpenak batzen dituan txostena atondu, eta bagilaren 12an ekintza-proposamenak zehazteko deialdi zabala egin dau Geuk ekimenaren talde eragileak. Euskal Herriko kultur sistemea osotzen daben 150 lagunek hartu eben parte orain dala hiru hilebeteko batzarrean.

Talde eragileko lau kidek emon dabe prentsaurrekoa Bilboko Kafe Antzokian, Mikel Toralek (Kultura Abierta), Gotzon Barandiaranek (Ahotsenea), Ixiar Garciak (Karraskan) eta Matxalen de Pedrok (Muelle 3/ADDE). Kultureak gure herrian bizi dauen egoera larriari buruz berba egiteko Durangon alkartu ...

Hortzmuga antzerki taldeak Unamunoren Bilbo erakutsiko dau bagilean

Erabiltzailearen aurpegia

Miguel de Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena gogoratzeko antolatu dan jarduera-eskaintza zabalaren barruan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Unamunoren ibilbideak egingo ditu bagilean Zazpi Kaleetan zehar, Hortzmuga antzerki taldearen eskutik. Bisita gidatu honeek lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoz gehienbat, baina helduek be ekimen honetan parte hartzeko aukerea izango dabe asteburu batez, bagilaren 7an eta 8an, Arriaga plazea abiapuntutzat hartuta.

Helburua, Miguel de Unamunoren figurea ezagutarazo eta XIX. mendearen amaierako Bilbon kokatzea da. Ibilbidea Arriaga plazatik abiatu eta Unamuno plazan ...

Urrezko Luma Saria jaso dau Galtzagorrik

Erabiltzailearen aurpegia

Euskerazko ume eta gazte literaturearen sustapenean egindako lana autortuz, Bilboko 44. Liburu Azokan jaso dau Urrezko Luma saria Galtzagorri alkarteko presidente barriak, Iñaki Markotegik, Ana de Castro Bizkaiko Aldundiko Euskera Zuzendari Nagusiaren eskutik. Markotegik Bilboko Liburu Azokeari Urrezko Lumea emotea eskertu deutso Galtzagorri osotzen dogun persona guztien izenean, gure lanean jarraitzeko indarra eta kemena emoten deuskulako.

Galtzagorri alkartea 1990. urtean sortu zan eta bi dira honen helburu nagusiak: irakurketeagazko zaletasuna sustatzea ume eta gazteen artean, eta ume eta gazte literaturea ...

Lurraldea eta Hizkuntzearen arteko loturan sakontzeko Online Ikastaro Edegi Masiboa (MOOC) antolatu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEUk eta ASMOZ Fundazinoak Hizkuntza eta Lurraldea: oinarriak, erronkak eta praktikak On line Ikastaro Edegi Masiboa (MOOC) antolatu dabe pasa dan urtarrilean egindako jardunaldiei jarraipena emoteko asmoz. Bertan, hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketearen arteko loturea aztertuko dabe. Dagoeneko 100 parte-hartzailek emon dabe izena. Matrikulea doban da. Izena emoteko: mooc.asmoz.org.

Prentsaurrekoan Zigor Etxeburuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak; Iiñaki Alegriak, UEUko Zuzendariak; Unai Fernandez de Betoñok, ikastaroaren antolatzaileak eta Oihana Sanzberrok, ASMOZ Fundazinoko Zuzendariak parte hartu dabe ...

Jule Goikoetxea donostiarrak 'Tractatus' bere lehenengo poesia liburua kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Edozein jarrera politikoren ostean sensibilidadea, esperientzia estetikoa, dagoala erakusten dabe Jule Goikoetxeak Tractatus (Susa) lanean batu dituen olerkiek. Izenburua nahiko ironikoa dala azaldu dau egileak, ez da tratadu bat, gaiak jorratzeko modu poetikoa erabili dau-eta.

Hiru ataletan banatu dau poema bildumea: Tractatus civicus, Tractatus Magnanimus eta Tractatus Innavigabilis. Gai ugari agiri dira liburuan, esaterako, egia, sexua, politikea, zoriontasuna eta miseria, gerrak eta abar. Eskoleak, beharrak eta familiak eragiten daben menderakuntza muetei buruzko errelato poetikoa da, egilearen beraren ustez.

Tomas Goikoetxea ...

Salan Farmaziari V. Errekaurti Saria

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten, urtero Deustualdeko komertzioen artean banatzen dugun Errekaurti Saria Salan Farmaziari ematea erabaki dugu Berbaizu Euskara Elkartean. Salan Farmaziako Mari Cruz, Mari Carmen eta Estibaliz Errekaurti Saria eskuetan. Sari honen funtsa komertzio arloan euskararen erabilera bultzatzea da, eta horrela, bezero … Continue reading

The post Salan Farmaziari V. Errekaurti Saria appeared first on Berbaizu euskara elkartea.