Arriaga Antzokiak Euskal Antzerki Produkzino Onenaren Ercilla Saria 2013 jasoko dau gaur

Erabiltzailearen aurpegia

Arriaga Antzokiak, ikuskizun produktore legez egiten dauen lanari emon jakon saria jasoko dau gaur arratsaldean. Saritutako lana Carlo Goldoniren Los enamorados izango da, 2013ko Euskadiko Antzerki Produkzino Onena izentau daben Arriaga Antzokiaren produkzinoa. Alor horretako saria jasoko dau, hain zuzen be, aurten hogeita hamargarren edizinora helduko diran Ercilla Sarien barruan.

Daniel Biancok jasoko dau saria, Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoaren albokoak, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Ercilla Hoteleko aretoetan egingo dan banaketa ekitaldian.

Arriaga Antzokiak aurrera eroandako produkzinoak hainbat puntu azpimarragarri ditu ...

Markinan abiatuko da martiaren 11n Bertsolari Gazteen XXII. BBK Sariketea

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko zazpi eskualdetako 50 bertsolari inguru batuko ditu aurten Bertsolari Gazteen BBK Sariketeak bihartik aurrera. Lea Artibai eta Bilboaldea taldeak hasiko dabe lehiaketea martitzenean, hilak 11, Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxean, 11:30ean. Finala Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dabe, hilaren 28an.

Bilboko BBK Salan aurkeztu dabe sariketea Jone Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza-arduradunak, Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapeldunak eta BBKko ordezkari batek.

Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Lea Artibai, Ipar Uribe, Enkarterri eta Durangaldea eskualdeetako gitxienez seina ...

Faxismoaren aurkako manifestazinoa martiaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia

Inoiz Gehiago Ez plataformeak egin dau deia. Ander Bizan bozeroaleak azaldu dauenez, hainbat alderdi politikok eta gizarte eragilek osotzen dabe. Beste batzuen artean Sortu, Aralar eta Alternatiba dagoz. Plataforma hau faxismoaren, xenofobiaren, arrazakeriaren, sexismoaren eta LGTBfobiaren kontra sortu da. Martiaren 22an izango da manifestazinoa Bilbon. Faxismoaren aurkako nazinoarteko eguna da.
Plaza Eliptikotik urtengo dau arratsaldeko seiretan. Asteon, berbaldiak emongo ditue Gasteizen eta Bilbon. Bilbokoa, martiaren 14an, barikuz, iluntzeko zazpi terdietan izango da, Zirika herrigunean. Ronda kalean.

Bilboko Udalak euskara ikasteko diru-laguntza eskaintzen die bilbotar guraso eta tutoreei

Erabiltzailearen aurpegia

Diru-laguntza honen helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea batez ere familia-eremuan

Deustuko elizak "itxita"

Erabiltzailearen aurpegia

Deustuko elizak "itxita"

Deustuko San Pedro eta San Felicisimo elizak itxi dituzte abortatzeko eskubidearen alde.
5407 /

Ume eta gazteentzako koloniak, tailerrak eta akademia Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia
Aste Santuan eta Pazko Astean, udan eta gabonetan bezala, Gabriel Aresti euskaltegiak ume eta gazteei ere eskaini nahi dizkie eskolarik ez duten egun horiek pasatzeko aukera aproposak Bilbo erdian eta euskaraz. 6 eta 12 urte bitarteko umeek zein 12 eta 16 urte bitarteko gazteek gustuko jarduerak eginez disfrutatuko dute oporretako goizetan. Umeentzako koloniak eta gazteentzako tailerrak Aste Santuko oporraldian Antzerki koloniak eta Jolas eta kanta koloniak 6-12 bitarteko umeentzat, eta gazteentzat Segi irakurtzen

'Fausto Ciudadno ejemplar' antzelana Martxo osoan

Erabiltzailearen aurpegia 'Fausto Ciudadno ejemplar' antzelana Martxo osoan zehar izango da ikusgai Pabellon 6 aretoan, gaueko 22:00etatik aurrera. Gaur egungo gizartearen kritiko zorrotza. Benetan gomendagarria.

Aitziber Ibaibaibarriaga Elorrietan

2014/03/11 18:30 - 19:30

Elorrietako plaza Bilbo

Aitziber Ibaibarriaga bozeramalea kutsaduraz, airearen kalitateaz eta planteatu nahi dituzuen bestelako gaiez mintzatuko da 18:30etan Elorrietako plazan. Zure auzoa hobetzeko proposamenak badauzkazu, zatoz eta konta iezaizkiguzu.

Euskal Herri feminista eraikitzeko konpromisoa

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu urtero bezala, Emakumeon Eguna. Urteetako borrokak gogoratzeko eta ospatzeko aukera ematen digu baina, batez ere, emakumeon egoeraren inguruko hausnarketak partekatu eta balantzea egiteko aukera ona izaten da. Krisiaren itzalpean harro dabilzkigu kapitala eta patriarkatua, lotsarik gabe, mozorroa kenduta. Eta emakumeok orain arte lortutako askatasun eta eskubideak galtzen ari gara, atzeraka [...]

Blogetan! Euskal Blogarien Topaketa ospatu da Euskararen Etxean eta Blogetan! Blog Izarren Bila lehiaketako sariak banatu ere

Erabiltzailearen aurpegia

Blogetan! lehiaketaren irabazleak

Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin, Blogetan! Euskal blogarien topaketa ospatu du Euskararen Etxean. Euskal blogosferaren azterketa egin da eta Blogetan!... Continue reading »

Nire gorputza gerra zelaia

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Nire gorputza gerra zelaia

Gorputzak gara. Gorputzaren bitartez gaude harremanetan ingurunearekin. Gorputzaren bitartez sentitu, pentsatu eta borrokatzen dugu eta, era honetan, gure gorputza gerra zelai bihurtzen da. Etengabeko gerra honetan, gure zelaiak menperatzeko etsaiek egiten dituzten saiakerak ez dira gutxi…
5379 /

Cristobal Balenciaga Museoa eta Madrilgo Jantziaren Museoa, alkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia

Cristobal Balenciagaren jantziak alkarbanatuko dituela jakinarazo dabe jostunaren Getariako museoak eta Madrilen dagoan Jantziaren Museoak. Hain zuzen be, jantziek historian izandako bilakaereari buruzko museoak Cristobal Balenciaga Museoaren inaugurazino erakusketan izan ziran 20 pieza hartuko ditu, eta Getariako museoak, barriz, Jantziaren Museoak dituen Balenciagaren funtsen berrazterketea egingo dau, Lorena Delgado Madrilgo zentroko kontserbatzailea komisario izango dauen erakusketan.

Erakunde bien alkarlanaren azken helburua da Cristobal Balenciagaren obrea eta irudiak, moda eta goi mailako joskintzearen munduan eta sorkuntza artistikoan, izandako garrantzia ...

Iñaki Irasizabal idazle durangarrak 'Odolaren deia' nobela baltza aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Aitaren heriotzea dala eta, gaztetatik alkarren barri izan ez daben anaia bik hartu-emona berreskuratu dabe. Gazteena zuztabarkoa da gaur egun be, eta zaharrena guraso zintzo eta negozio-gizon serioa. Haor Iñaki Irasizabal idazle durangarraren Odolaren deia (Elkar) nobela baltz barriaren abiapuntua.

Anaia gaztea zerbitzaria da taberna batean astegoienetan, eta zaharrak eraikuntza arloko enpresea dauka. Enpresariak, baina, zerbitzariaren beharra dau. Eta batak bestea legez kanpoko jardueretara eroango dau. Personen hartu-emonak aztertzen ditu Irasizabalek nobelan. Gizaki batzuen arteko harremanei buruzko nobelea da, kasu ...