"Financiación del Proceso Emprendedor" liburuaren aurkezpena

2014/06/18 09.30

Ekonomisten Euskal Elkargoa

Jon Hoyos Iruarrizaga eta Ana Blanco Mendialdua egileek Carmen Larrakoetxea ekonomia kazetariarekin aztertuko dituzte egun ekintzailetasunak finantzazio aldetik dituen erronkak, euren liburua aurkezteaz batera. Ekonomisten Euskal Elkargoaren egoitzan (Rodriguez Arias, 4-2. ezk) izango dira. Sarrera irekia da baina bertaratu aurretik tokia baieztatzea komeni da.

Elkartasuna Can Viasekin!

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea Sants auzoan dagoen CSO Can Viesen desalojoa eta osteko errepresio poliziala salatu nahi dugu. Ez hori bakarrik, gure babes osoa adierazi nahi diegu gure Bartzelonako lagunei. Azken finean, ofentsiba honekin argi utzi dute beste antolatzeko eredu batzuk moztu nahi dituztela indar poliziala erabiliz, hau da, ahotsa altxatzen hari den herria isilaraztea nahi dute.

II.ARTISTEN MEETING POINTA ekainaren 6an

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

II.ARTISTEN MEETING POINTA ekainaren 6an

Badira bi hile I ARTISTEN MEETING POINTA ,"Lurraldetasuna", burutu zenetik. Oraingoan berriz "Gorputzak" izango ditugu OKELAn.

Iron Maiden, aspaldiko lagunen bisita

Erabiltzailearen aurpegia

Iron Maiden, aspaldiko lagunen bisita

Iron Maiden taldeak bisita egingo dio gaur Euskal Herrian duen zalego zabalari, "Madein England Tour" biraren barruan; hiru bat kanta gora behera, iazko emanaldi bera errepikatuko dute.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idazteaz amaituko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idazteko prozesuari amaiera emango diote larunbatean Bilboko Lan Ekintzaren egoitzan. Eredu ekonomiko eta sozial berri bat lortzera bidean, herritarren partaidetza oinarri izan duen prozesu zabal baten emaitza izango da.

'Gorantz goaz, GO, GO!' lemapean, Euskal Eskola Publikoaren jaia Balmasedan, bagilaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia

Enkarterrira doa aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia, Balmasedara. Mendia ikastetxe publikoko ikasle, irakasle eta gurasoek egun oso egitarau ederra atondu dabe, kontzertuak, tailerrak, pailazoak, putxera dastaketea eta abar.

Goizeko hamaiketan hasiko da jaia Balmasedan, eta arrastira arte adin guztietarako eskaintzea egongo dau aukeran. Lau gune prestau ditue: Mendi Eskolea, San Juan Plazea, Seberino Deuna Enparantza eta Gazte eta Kirol Gunea. Seberino Deuna Enparantza gunean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizipoza ikuskizuna eskainiko dabe, 12:00etan.

Kirol Gunean, egun osoan danetarikoak ...

Zinebik 'GMO: Genetikoki Eraldatutako Organismoa' eskainiko dau eguenean Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Zinebi Bilboko Zine Dokumentalaren eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak GMO: Genetikoki Eraldatutako Organismoa dokumental estadubatuarra eskainiko dau eguen honetan, maiatzaren 29an, urte osoan programazinoari jarraipena emoteko antolatzen dauen Hileko Dokumentala estreinaldi zikloaren barruan. Saioa Multicines zinema-aretoetan izango da, 20:00etan, eta sarrerearen prezioa 3,70 euro izango da.

Antolatzaileek azaldu dabenez, GMO: Genetikoki Eraldatutako Organismoa filmak elikadura segurtasunaren eta gure dietan txertatuz doazen transgenikoen auzia dau aztergai. Jeremy Seifery zuzendari eta gidoilariak jaten dogunaren eta holako produktuak konsumiduteak dakarzan ondorioen ...

Arrigorriagako ikasleak munduan zehar

Erabiltzailearen aurpegia

Comenius izeneko programan hartu dabe parte Arrigorriagako Herri Ikastetxeko ikasleek. Turkia, Polonia eta Italiako eskolekin egin ditue trukeak. Holan ba, hemengo ikasleak hara joan dira eta trukean bertakoak hemen egon dira. 2012an hasi eben ezagutzen eta esperientzien truke hau, eta aurton amaitzen da. Ikastetxea eta familiak gustura dagoz esperientzia honegaz.

Martxan da 12. Caostica Film Laburren jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia

Zapatura bitartean, Caostica film labur eta bideoklipen jaialdiak 39 lan erakutsiko ditu Bilbon. Lan sarituak astelehenan, bagilak 2, ikusi ahal izango dira EHUren Bizkaia Aretoko Paraninfoan, 20:00etan. Emonaldi guztiak debalde dira.

Lehiaketa barruko ikus-entzunezkoen proiekzinoak eguena eta barikuan egingo ditue, 22:00etan, Pedro Arrupe pasealekuan eta Arenalean, hurranez hurran. Zapatuan egingo dabe amaiera ekitaldia, Bilborocken. Film labur bizarroak proietauko dira, eta Wau y los Arrrghs!!!, Dj Chavecito, VJ Nauseas eta Ramon Churruca taldeek joko dabe ostean. Sariak zapatuan bertan ...

Urtebeteko etenaren ondoren, IX. Mundumira bueltan da

Erabiltzailearen aurpegia

2013 gogoetarako hartu eta gero, 2005ean bidea hasi zan lekuan bertan, Arrasaten ekingo deutso barriro be martxeari munduko kulturen jaialdiak, maiatzaren 30etik bagilaren 1era. Programazino zabalagaz dator munduko kulturen jaia. Urtero legez, musikea izango da jaialdiko ikurretako bat. Arrasateko Biteri plazan egingo ditue kontzertu nagusiak; besteak beste, Kiko Veneno, Betagarri, Yemamah, Joseba Irazoki, Urko Menaia eta Mery May izango dira jaialdian. Ikuskizunak, txangoak eta kirol erakustaldiak be ez dira faltako. Gastronomia azokan eta ekoferia jaio barrian be askok disfrutauko dabe ...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idazten amaituko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idazteko prozesuari amaiera emango diote larunbatean Bilboko Lan Ekintzaren egoitzan. Eredu ekonomiko eta sozial berri bat lortzera bidean, herritarren partaidetza oinarri izan duen prozesu baten emaitza izango da.

'Dragoi Bola Z' filma euskeraz helduko da astegoienean

Erabiltzailearen aurpegia

Dragoi Bola Z euskeraz ikusteko aukerea izango da Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker. Estreinaldia gainera, Platform estilo amerikarreko aste amaiera bateko ekitaldia izango da maiatzaren 30, 31 eta bagilaren 1ean.

Marrazki bizidunetako telesailaren bikoizle bardinak izango ditu filmak be, eta Maria Teresa Eguskiza Gorostizaren zuizendaritzapean ibiliko dira, besteak beste, Xebe Atencia Rubio Gokuren ahotsean eta Felix Arkarazo Izarkelaia Vegetarenean.

Masahiro Hosodak (Los caballeros del Zodíaco) zuzendua, eta Yusuke Watanabek idatzia, honakoa kontetan deusku filmak: Maji Booren kontra ...

'Narrazioak eta olerkiak 2013' liburua argitaratu dabe BBK-k eta Euskaltzaindiak

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2013ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batu ditue Narrazioak eta olerkiak 2013 liburuan. Maddi Aiestaran, Olatz Bereziartua, Anne Agirre, Lorea Azpiazu, Naia Ordorika, Aiora Amenabar, Lourdes Ondaro, Markel Txasko, Ane Saiz, Maialen Akizu eta Inhar Esnaola izan ziran 2013ko saridunak.

Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz ganera, euren artean irakurketea indartzea da sarion helburua. BBK-k eta Euskaltzaindiak urtero kaleratzen dabe lan irabazleen liburua.

2013ko epaimahaia Yolanda Arrietak, Igone ...

Aniztasunaren aldeko 11 Danbor Martxan 40 perkusino eta animazino taldek parte hartuko dabe Donostian

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenak zapaturako, maiatzaren 31rako, Donostian deitu dauen 11Danbor Martxarako dana prest dauka. Eskubide berak, betebehar berak, aukera berak lelopean egingo dan martxea 11Kolore Jaiaren ekitaldi nagusia da. Igaz egin zan lehenengo aldiz jai hori, kultur eta jatorri aniztasunaren balioa aldarrikatzeko.

Euren kabuz bertaratuko diranez gan, berrogei bat perkusino eta animazino talde helduko dira autobusez Euskal Herriko hainbat lekuetatik. Horreen artean dagoz: Oreka Tx musika taldea, Lekittoko Deabruak kale-antzerkiko taldea, EIDABE, Gure Musikari Handiak; ghanar, aljeriar ...