Izaki Gardenak + Napoka Iria

2014/03/06 21:30

Kafe Antzokia | Abando - Indautxu

Izaki Gardenak eta Napoka Iria taldeen kontzertua Bilboko Kafe Antzokian.

Aurten be Bartzelonan jokatuko da Euskadi-Basque Country Banderea

Erabiltzailearen aurpegia

Bartzelonan jokatuko da aurten be San Miguel Traineruen Ligea abiatuko dauen Euskadi-Basque Country Banderea, bagilaren 29an. Igaz estropadea Mediterraneoko uretan jokatzeak izan eban arrakastea ikusita, traineruak barriro bueltauko dira bertara, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek jakinarazo dabenez. 2013an Urdaibaik irabazi eban banderea.

Traineru Kluben Elkartearen (TKE) eta Eusko Jaurlaritzearen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arteko akordioak ahalbidetu dau arraun taldeak Mediterraneo aldera eroatea, Euskadi turismo gune lez sustatzen segiduteko asmoz" Aurten, ganera, estropadeari lotutako jarduera gehiago egingo ditue, Bartzelonan eta Gironan.

Estropada ...

Miguel Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena ospatuko da Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Bilboko Udalak bat egingo dau Miguel Unamuno jaio (Bilbo, 1864ko irailak 2 — Salamanca, 1936ko abenduak 31) zaneko 150. urtemugeagaz, eta ekitaldi programa zabala antolatu dau urte osoan, pentsalari bilbotar ospetsuaren bizitzaren eta produkzino literario zein intelektualaren hainbat alderdi jorratzeko.

Egitarauan, berbaldiak, solasaldiak, liburuen aurkezpenak eta ikus-entzunezko emonaldiak izango dira Bidebarrietako liburutegian, besteak beste. Ekitaldiotan parte hartuko dabenen artean egongo dira, besteak beste, Jon Juaristi, Cesar Coca, Iñaki Esteban, Benedicte Vauthier, Ara Malikian, Fernando Egozkue, Carmen Bulzan, Jean Louis Davant ...

Forum d´Avignon, kulturearen ganeko eztabaida foroa martxan da Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Forum D´Avignon Bilbao eztabaida foro ospetsua AlhóndigaBilbaon hasi zan bart kultura arloko hainbat aditu bertan zirala eta domekan, hilaren 8an amaituko da. Raw, esperientziak konpartiduteko lan-jardunaldian, Forumaren aurreko ekitaldian, adituek Uria, kultur ekosistema legez aztertu eben. Danetara, bilboko kulturearen inguruko 65 lagunek tokiko ekosistema kulturalari buruz eztabaidatu eta hobekuntza-proposamenak aurkeztu zituen bart.

Bardintasunaren aldeko pausuak aldarrikatu dauz Emakundek

Erabiltzailearen aurpegia

Bardintasunaren ikurra ikusi daiteke Emakundek Emakumearen Nazinoarteko Egunerako prestatu dauen kanpainan. Zapatuan ospatuko da Emakumearen Nazinoarteko Eguna eta egun horri begira egindako kanpainaren barri emon deusku Lau Haizetara irratsaioan Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak.

Emakume zinema-zuzendariak zikloa Artium Museoan

Erabiltzailearen aurpegia

Gasteizko Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Emakume zinema-zuzendariak zikloa aurkeztu dau, martiaren 8an ospatzen dan Emakumeen Nazinoarteko Egunagaz loturik. Gracia Querejeta, Susanne Bier, Samira Makhmalbaf eta Miranda July dira ziklo honetarako hautatutako zuzendariak, eta honeek azken hamarkadan egin dituen eta nazinoarteko zenbait sari jaso dituen pelikulak. Islamiar herrialdeetako emakumeen burrukea, belaunaldien arteko gatazkak eta egungo gizartean personen arteko komunikazino-zailtasunak dira zikloko lau pelikuletan jorratzen diran gai batzuk. Pelikula guztiak jatorrizko bersinoan proiektauko dira eta, Gracia Querejetarena kenduta, gaztelaniazko azpitituluakaz. Proiekzinoak ...

Martiaren 11n zabalduko da bertso-udalekuetan izena emoteko epea

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren martitzenean, hilaren 11n, goizeko 9:00etan zabalduko da izena emoteko epea. Martiaren 27ra arte lehentasuna izango dabe bertso-eskoletako kideek zein gurasoetako bat Bertsozale Alkarteko bazkide dabenek.

Garagarrilean eta abuztuan zehar 5 txanda eskainiko dira 9 urtetik hasi eta 18 urtera artekoentzat, Euskal Herriko 5 lurraldetan: Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan.

Urtero legez, bertso-udalekuen helburuak bertsozaletasuna sustatzea, aisialdian euskeraz gozetea eta Euskal Herriko ume zein gazte bertsozaleen artean lagun sareak sortzea da.

Kontuak kontu, martiaren 11n, goizeko 9:00etan ...

Hemen da Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien 2013ko uztea

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatutako Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon, Akademiaren egoitzan bertan. 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxuei zuzendutako sariketea da, eta atal bi ditu, narrazinoa eta olerkia.

Sarion helburu nagusia, antolatzaileek azpimarratu dabenez, idazle gazteak literaturearen mundura erakartea da. Urtero lez, aurten be literatura arloko persona adituek osotu ditue epaimahaiak. Aurtengo epaimahaikoak ondokoak izan dira: A mailan (11-14 urtean), Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta; B mailan (15-18 urte artean ...

Donostia Kulturak euskal musikariak sarituko ditu Adarra Sariagaz

Erabiltzailearen aurpegia

Donostia Kulturak Adarra Saria sortu dau, euskal musikearen alorrean jardun dauen artista baten ibilbidea eta lana autortzeko. Sari hori urtero emongo da Victoria Eugenia Antzokian, bagilaren 21ean, Musikearen Europako Egunean.

Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura arduradunak eta Miguel Martin Donostia Kulturako Musika arloko arduradunak emondako prentsaurrekoan azaldu dabe saria eskultura bat izango dala eta Donostia Kulturak Marijose Recalde artista iruindarrari egin deutso sariaren garaikurra egiteko enkargua. Lana irudi neutro bat da, adar bat dauena, musikearen jatorria iradoki guran, adarrak ...

Pankreas Arriagan, martxoaren 12an eta 13an

Erabiltzailearen aurpegia
Bertsoz idatzitako lehenengo tragikomedia  Arriaga Antzokian aurkeztuko dute Tartean Teatrokoek. Goizez ikasleentzat eta arratsaldez publiko ororentzat.

Pankreas Arriagan martxoaren 12an eta 13an

Erabiltzailearen aurpegia
Bertsoz idatzitako lehenengo tragikomedia Arriaga Antzokian estreinatuko dute Tartean Teatrokoek , goizez ikasleentzat eta arratsaldez publiko ororentzat. Zuzendaria Jokin Oregi da eta aktoreak Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria. Harrobia Eskenako aurre estreinaldira Ibarrekolanda Institutuko Batxilergo Eszenikoko ikasleak gonbidatu zituzten otsailaren 28an. Ikuskizunaren amaieran galdetzeko aukera izan zuten. Poz-pozik amaitu zuten astea.
5312 /

Pankreas: aurre estreinaldiko OPI-ak

Erabiltzailearen aurpegia
Patxo Telleriaren hitzak, gutxi gorabehera: " ... bertsotan idatzitako lehenengo antzezlanaren munduko lehenengo ikusleak  ZUEK izan zarete ...". 


Otsailaren 28an Batxilergo Eszenikoko ikasleak Iñaki, Patxi eta Patxo irakasleekin Harrobia Eskenara joan ziren  bertsotan idatzitako lehenengo tragikomediaren aurre estreinaldia ikustera. Ikasleen zain egon ziren Jokin Oregi zuzendaria, Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleak Oso Pertsona Inportanteekin egiten den moduan. Ikuskizunaren amaieran galderak egiteko aukera izan zuten. Ahoa bete hortz gelditu ziren.


Antzezlanaren estreinaldia Arriaga Antzokian izango da martxoaren 12an eta 13an ...

Udaberriko matrikulazioa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
  IKASTARO TRINKOAK Lizardi AEK euskaltegian Cursos intensivos de 4 horas y media Martxoaren 24tik ekainaren 26ra (del 24 de marzo al 26 de junio)   Prezioa: 423 € Ordutegiak (horarios): 8:00-12:30 / 9:30-14:00 Matrikula egiteko martxoan zehar  bulegoa zabalik: Goizez:              10:00-14:00 Arratsaldez:      16:00-18:00 Egunero 2 orduko ikastaroetan ere matrikula zabalik Bilboko euskaltegi guztietan

2014. inauterien balantzea

Erabiltzailearen aurpegia

“Orduan Athkunah Kale Nagusian zehar bere eskua luzatu zuen eta Al Dhe Koah, eguzki-haize irmo baten bidez, bidea mozten zuten zaindarien gurdiak alde batera bultzatu zituen eta Konphartsel-eko tribuak amestutako Kale Nagusian barneratu ziren, malkoak begietan, ikusten ari zirena sinisten ez zutelarik eta zitarak, txirula eta tronpetak jotzen Al Dhe Koah gupidatsuari eta Athkunah bere […]

The post 2014. inauterien balantzea appeared first on Bilboko Konpartsak.