Bilbo hiria irratiaren 17. urteurrena ospatzen. Hi

Bilbo hiria irratiaren 17. urteurrena ospatzen. Hi

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo hiria irratiaren 17. urteurrena ospatzen. Hiztunpolisa mahai ingurua; Xamar, Jose Angel Irigaray eta Jon Sarasua.

Trikot tailerra, gaurtik hasita, Solokoetxen

Erabiltzailearen aurpegia

Trikot tailerra, gaurtik hasita, Solokoetxen

Gaurtik hasita, asteartero, ekainaren bukaerara arte trikot tailerra egongo da Darabilboren eskutik.

Ikusleen parte-hartzea ardatz izango dau Act antzerki jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Ikusleen parte-hartzea ardatz izango dau Act antzerki jaialdiak

Hamazazpi lan labur eskainiko ditu aurten Act Lan Laburren Antzerkialdiak, bagilaren 2tik 7ra, Bilbon eta Barakaldon. Dantza, antzerki, performance eta zirku ikuskizun barritzaileenak ikusteko aukerea izango da, eta prezio merkean ganera, izan be aurten 12 euroko bonuagaz saio guztiak ikusi ahal izango dira.

Irujo vs. Urrutikoetxea finalaurrekoa Miribillan jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Irujo vs. Urrutikoetxea finalaurrekoa Miribillan jokatuko da

Xala eta Idoatek, ostiralean Gasteizen eta Olaizolla II.ak eta Retegi bik, igandean Donostian, jokatutakoetan osatuko da bigarren finalerdia.

Garaia

Erabiltzailearen aurpegia
Garaia edo Garaia berrikuntza-gunea. Horrela deitzen zaio Arrasateko Uribarri auzoan duela urte batzuk Mondragon kooperatiba taldeak sortutako enpresa-guneari. Hainbat enpresa kokatzen dira bertan, hala nola, Mondragon Unibertsitatea, LKS, Ikerlan, Edertek, galbaian… banaka batzuk baino ez aipatzearren. Garaia oso gune aproposa da argazkiak egiteko, inguruko parajeei —Udalatx, Anboto eta Murugain mendiak, esaterako— eta bertan kokatu diren […]

Auzoz auzoko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia
Kontsultatu hemen igandeko hauteskundeetako auzoz auzoko emaitzak. Lehen indarra izan gara Deustuibarran, Zazpi Kaleetan, San Frantziskon eta Bilbo Zaharrean. Bigarrenak: Elorrietan, Deustun, Matikon, Lorurin, Arabellan, Begoñan, Iturrialden, Solokoetxen, Atxurin, Zabalan, Miribillan, San Adrianen eta Olabeagan. Mahaiak auzoz auzo 2009-14

Lander Garrok 'Gerra txikia' nobelea kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

80ko hamarkadan errefujiaduz bete zan Ipar Euskal Herria, egoera berezi horretan girotu dau Gerra txikia (Susa) bere bigarren eleberria Lander Garro errenteriarrak. Testuinguru horretako elementurik ahulenak ditu protagonista.

Autobiografikotik asko ei dauka kontakizunak, Garrok berak aurkezpenean autortu ebanez. Sasoi ilunak bizi ditue personaiek, tartean Xabi Ugarte umeak. Aita errefujiadua dau, eta familia osoa Hendaiara doa bizitera. Umeak ez dau jazoten jakien guztia ulertzen, baina zeozer bai, eta horixe da kontetan dauena.

Lander Garrok (Errenteria, 1975) 2004an argitaratu eban bere lehenengo ...

'Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak' Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaltzaindiak sarean ipini barri dau Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak liburua. Agurtzane Azpeitiak idatzi dau, eta Iker bildumearen 29. zenbakia da. Mondragon Unibersidadearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zan.

Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak Agurtzane Azpeitiak 2010ean aurkeztutako tesiaren bersino moldatu eta laburtua da.

Tesiaren helburua zan Koldo Mitxelenak bere diskursoa modu komunikagarri batean atontzeko darabilzan diskurtso-baliabide edo estrategiak aztertzea, egitura parentetikoak, edo egile batzuek intziso edo tarteki izentau izan ditutenak. Agurtzane ...

Bilbon omenaldia egingo deutsie Gabriel Garcia Marquezi, honek entzun eta bere obretan aitatzen zituan doinuen bitartez

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean omenaldia egingo jako maiatzaren 27an, Gabriel García Márquez Nobel saridunari, ikuspegi bitxi bat tarteko dala, hau da, ibilbide antzeko bat eginez idazleak testuetan aitatzen eban bere musikarik gustukoenean zehar. César Coca kultur kazetariak Rafael Escalonaren vallenatoak eta Mendelssohnen erromantizismoa tarteko dituan musika-aukeraketa anitza eta zabala egin dau, Jon Bilbao idazleak kontauko dituan pasadizoen eta irakurriko dituan pasarteen lagungarri. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, baina lehenengo doinuak hogei minutu lehenago entzun ahal izango dira, ekitaldi-aretoko ateak zabaldu bezain ...

Zortzi euskal artista eta taldeen lana batzen dauen 'Gaur (sic)' erakusketeak Londresen hasiko dau ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia

Etxepare Euskal Institutuak bultzatuta, eta Nekane Aranburuk egindako ikerketa lanaren ondorioz, egun Euskal Herrian bideo artearen alorrean lanean dabilzan zortzi euskal artista eta taldeen lanak batzen dituan Gaur (sic) erakusketea sortu da. Egitasmoa nazinoarte mailan erakusteko asmoz egina da eta ibilitaria izango da, eta holan, zortzi herrialdetan izango da ikusgai. Lehen hitzordua Londresen izango da, bagilaren 12an, Pinta London ekimenaren barruan.

Egitasmoa bart aurkeztu dabe Donostian Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, Nekane Aranburu erakusketearen komisarioak, eta bertan parte ...

INUN

Erabiltzailearen aurpegia

Mikel Inuntziagak, INUN musikari zornotzarrak bere lehenengo diskoa plazaratu dau, "Berreginez". Hamaika doinuz osatutako lana da. Gitarra, ahotsa eta pedala darabilz lan honetan.Talaiatik saiora gitarra eta guzti etorri da!

Bariku honetan Zornotzako Zelaieta parkean emongo dau kontzertua, hamar eta erdietan. Sarean dauka bere informazino guztia. Hauxe da bere facebook orria: https://es-es.facebook.com/pages/Inun/527911667323225

Tanttaka Teatroak irabazi dau enpresa edo produkzino pribatu onenari Max Saria

Erabiltzailearen aurpegia

Katalunyako beste bi produkzinogaz lehian zan baina, azkenean, enpresa edo produkzino pribatu onenari Max Saria Tanttaka Teatroak irabazi dau bart madrileko Circo Price antzokian egindako galan. Euskal taldea Soinujolearen semea eta Komunikazioa - Inkomunikazioa lanakaitik saritua izan da SGAE Fundazinoak antolatzen dituan 2014 Max Sarien batzordeak aditzera emon dauenez. Gipuzkoarrak 1983tik dabilz lanean eta antzerkigintzearen aitzindarietakoak dira.

Soinujolearen Semea Bernardo Atxagak idatzitako liburua oinarri dauen moldaketea da, Patxo Telleriak egina. Fernardo Bernuesen zuzendaritzapean eta Iñaki Salvadorren akordeoiagaz, makinatxu bat aktore ...

Ibilaldia, jasangarria

Erabiltzailearen aurpegia

Garbia eta jasangarria izatea gura dabe aurtongoa eta "Erronka Garbia" ekimena martxan ipini dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ,  Ikastolen Elkarteagaz lankidetzan. Jaialdi horretan egingo dabe lehenengoz, eta aurrerantzean ekitaldi jentetsu danetan egitea da asmoa. Ibilaldia lako ekimenetan jente asko batzen da eta zikineria asko sortzen da: garraio publikoa erabili ezik ingurumenari egiten jakon kaltea, zabor asko eta abar. Jenteak horren kontzientzia hartzea gura da, eta zaborra sailkatzeko zein berzikletako erreztasunak emotea. Edukononi ugari ipinio dabe domekan Gernika-Lumon ...

Barikuan ospatuko dau Elizbarrutiak Alkartasunaren Zeinua

Erabiltzailearen aurpegia

"Lehenbizi bizi!" lelopean, krisiaren ondorioz kaltetutakoak gogoan hartuta egingo dabe ospakizuna Anjel Mari Unzueta Bikario Nagusiak azaldu deuskunez. Barikuko egitarauari begiratuta, goiza, eskola umeei eskeinitakoa izango da. Tailerrak egongo dira eta baita urteroko ibilaldia be.

Ikusleen parte-hartzea ardatz izango dau aurten Bilboko Act antzerki jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia

Hamazazpi lan labur eskainiko ditu aurten Act Lan Laburren Antzerkialdiak, bagilaren 2tik 7ra, Bilbon eta Barakaldon. Jantza, antzerki, performance eta zirku ikuskizun barritzaileenak ikusteko aukerea izango da, eta prezio merkean ganera, izan be aurten 12 euroko bonuagaz saio guztiak ikusi ahal izango dira.

Bilboko Kafe Antzokian hasi eta amaituko da Act jaialdia, bertan aurkeztu dabe Joseba Lazkano eta Fer Montoya zuzendariek, eta eurekaz batera izan dira Bilboko Udaleko Kultura Zuzendari Iñaki Lopez de Agileta, Bizkaiko Diputazinoko Kultura zuzendari Gonzalo ...