Bermeoko XX. Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da

Erabiltzailearen aurpegia

Bermeoko Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da, eta aurten, XX. edizinoa beteko dau. Arrain Azokea euskal produktu eta kulturearen erakusleiho aparta dala adierazo dau Bermeoko Udalak, eta haren alde egiten dauen apustua berretsi dau. Izan be, Bermeoko Udalak jakinarazo dauenez, 1994. urtetik egiten dan Arrain azokea, lehenengoa da Euskal Herrian eta gaur egun mueta honetako azoken artean garrantzitsuena da Euskal Herri mailan.

Bermeoko Arrain Azokea erreferentea izateko alkarlanean dabilz Udala, kontserbagileak eta erakundeak. Oso garrantzitsua da ...

Timoteo Atutxa bekeak badauka onuraduna

Erabiltzailearen aurpegia

Euren orain arteko ikerketen kalidadeagaitik, eta egin daben proposamen erakargarriagaitik, Oiane Valero eta Jose Mari Uriarte historialari bizkaitarrak izango dira Timoteo bekearen onuradunak. Bi proposamen baino ez ziran aurkeztu lehiaketara, baina epaimahaiak nahiko argi euki eban euren proposamena sakona eta landutakoa zala. Valero historian lizentziautakoa da; Uriarte historian doktore eta filosofia eta letretan lizentziaua da. Euskal Memoria Fundazinoko kide dira biak.

Helburu bikotxa dauka bekeak. Batetik, Timoteoren figurea aztertzea, bere historia, militantzia eta heriotzea zelakoak izan ziran argitzeko. Igaz egindako ...

Begoñan egongo gara bihar

Erabiltzailearen aurpegia
Bihar Begoñako auzoan egongo gara Begoñako Igogailuaz eta planteatu nahi dituzuen bestelako gaiez mintzatzeko. 18:30etan Helena Gartzia zinegotzia Mallonako Futbol zelaiko atarian egongo da zuekin egoteko eta esateko duzuena entzuteko.

Feminismoa hizpide, aste bukaera honetan Gabriel Aresti euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna delarik, Gabriel Aresti euskaltegian emakumearen egoeraren inguruko gogoeta egitera gonbidatu nahi ditugu ikasleak zein irakasleak. Horretarako, World Kafea antolatu dugu ostiralean eta larunbatean: martxoaren 7an, goizeko 10:30ean zein 11:30ean Kafe Antzokian, arratsaldeko 5:00etan eta 7:ooetan euskaltegian, eta larunbat eguerdian, 13:00etan, euskaltegian. Lehenik eta behin, “Zergatik Wally?” animazioa ikusiko dugu, non emakumeek bertsolaritzan duten presentziaz hausnartzen duten. Bideo hori abiapuntu izanik, beste arlo batzuk aztertzeari ekingo Segi irakurtzen
5267 /

Gabriel Aresti euskaltegiak ume eta gazteentzako koloniak, tailerrak eta akademia eskaintzen ditu Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia
Aste Santuan eta Pazko Astean, udan eta gabonetan bezala, Gabriel Aresti euskaltegiak ume eta gazteei ere eskaini nahi dizkie eskolarik ez duten egun horiek pasatzeko aukera aproposak Bilbo erdian eta euskaraz. 2 eta 6 urte bitarteko umeek eta 6 eta 12 urte bitartekoek zein 12 eta 16 urte bitarteko gazteek gustuko jarduerak eginez disfrutatuko dute oporretako goizetan. Koloniak eta tailerrak Aste Santuko oporraldian Haur kanta eta jolas koloniak (2 -6 urte*/ Segi irakurtzen

K-proiektua aurrera doa, eta horrekin batera zenbait ekimen interesgarri ezberdin: KIT.lab eta (K)abian topaketak

Erabiltzailearen aurpegia
Bizkaiko Foru Aldundiak, 2013ko abenduan K proiektua aurkeztu zuen, K euskarazko espazio irekia da, eta, bertan, 18 eta 30 urte... Continue reading »

Bilbotarren % 100 euskaldunak izateko, diru-laguntzak lagungarri

Erabiltzailearen aurpegia
Bilboko biztanleen erdiak baino gehiagok euskaraz hitz egiten ei du. Horrela jakin dugu duela gutxi Bizkaian argitaratzen den egunkari baten bitartez. Hitz egiten ei dute diot ezen titularra ederra bada ere, errealitatea bestelakoa da. Berriak ezagutzari egiten dio erreferentzia, ez erabilerari. Bilbotarren artean erdiak bere egunerokoan euskaraz egingo balu! Egia da. Eskura dauzkagun azken datuen […]

Fausto, hiritar eredugarria

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Fausto, hiritar eredugarria

Deskribatzea zaila den sentsazio arraro batekin atera nintzen ‘Fausto, ciudadano ejemplar’ ikustetik. Pabellón 6tik etxerako bidaian ere ez nuen gorputzeko artegatasuna baretzerik lortu.

Lagardek protestarako arrazoi gehiago eman ditu

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Protesta artean etorri zen eta protesta artean agurtu. Eta tartean, protesta gehiago eragingo dituzten neurriak proposatu zituen: Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari Christine Lagardek ontzat eman zituen Espainiako gobernuak azken urteetan langileen eskubideak murrizteko hartutako erabakiak —Espainiako lan erreforma, kasu—, baina ildo horretan sakontzeko eskatu zuen.

Santurtzin turismoak %6 egin dau gora

Erabiltzailearen aurpegia

Joan dan urteko turismoa datuak ikusita, pozik dago Santurtziko Udala. 21.800 pertsonak bisitau dabe udalerria. Danel Bringas kultura zinegotziak azaldu dauenez, udan joaten da jenterik gehien. Gainera, Itzuli Portura kanpaineak eragin handia izan ei dau. Turismoaren gorakadea %6koa izan da, Santurtzin, eta merkataritzeak be igarri dauela esan deusku Bringasek.
 

Basatosteak egiteko errezeta erraza

Erabiltzailearen aurpegia

Josu Barrenetxea Igorren jaiotako sukaldaria dogu, Durangon, Bilbon eta Bizkaitik kanpo makina bat lekutan behar egiten ibilitakoa. Basatosteak egiteko osagaiak zeintzuk diran azaldu deusku: esnea, orioa, azukerea, ogia... Gero baten batek be kanelea botetan deutsola azaldu dau Josuk. Errezetea oso oso erraza ei da.

Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak 'Erotisme' diskoa plazaratu barri dau

Erabiltzailearen aurpegia

Hogeita hamar urte bete ditu Joseba Gotzonek musikearen munduan, eta kaleratu barri dau bere hamaseigarren diskoa, Erotisme. Erotismoa da kantari portugaletetarrak idatzi eta konposautako zortzi kanten ardatz nagusia. Zuzenekoetan striper bi izango ditu lagun, ganera. Me derrito singlearen bideoklipa be kaleratu dau.

Bere diskorik rockeroena eta komerzialena dala dino Joseba Gotzonek. Abesti bakotxak istorio erotiko bat kontetan dau, mundu birtualak edo errealak sortzen dituena. Entzuleak bere mundu erotikoa irudikatzea bultzatu gura dau. Datorren urtean estreinauko dan Afrodita ikuskizunaren bigarren ...

'Egarri dagoenari... ur lohirik ez!' lemapean dator aurten Esaera Zaharren Txapelketea

Erabiltzailearen aurpegia

Badator, badator... eta martiaren 29an helduko da Sopelako eta eskualdeko euskaltzaleon jai handia, Esaera Zaharren Txapelketea. Sopelako AEK-k antolatuta, aurtengoa XXI. edizinoa izango da, eta hau da hautatu daben leloa: Egarri dagoenari... ur lohirik ez!. Urtero legez, giro jatorra eta euskalduna izango da herrian.

Betiko legez, txapelketan parte hartzeko taldeak osotu behar dira (2-4 kide, danak 16 urtetik gorakoak), eta martiaren 24a izango da izena emoteko azken eguna. Izena emokeran taldearen izena, kideren baten telefono zenbakia edota posta-helbide elektronikoa emon ...