Nuri Bilge Ceylanen 'Winter Sleep', Cannesko Urrezko Palma

Erabiltzailearen aurpegia

Cannesko sari nagusia irabazten dauen lehenengo zinemagile turkiarra da Nuri Bilge Ceylan. Anatoliako hotel txiki bateko ugazabaren istorioa kontetan dau hiru ordu pasautxu daukan Winter Sleep lanak. Emakumezko aktore onenaren saria Julianne Moorek irabazi dau, eta gizonezkoetan, Timothy Spall izan da onena.

Aktorea izandako Aydin da Ceylanen pelikulako protagonistea. Nihal emaztea eta Necla arrebeagaz batera, hotel txikitxu bat dauka. Negua da, edurrak inguru guztiak zuritu ditu. Aydini bezeroekaz berba egitea gustetan jako, bizitzaz, literatureaz. Lehenago be saritu izan dabe ...

Maite Berriozabal: 'Indarrak batzearen preminea ikusi dogu orain'

Erabiltzailearen aurpegia

Sano pozgarria da euskerearen sustapenaren alde beharrean dabilen alkarte batek 25 urte betetea. Durangaldean makinatxu bat lan egindakoa da Berbaro eta egun martxan eta erantzun bikainagaz dabilzan Plateruena, Anboto eta di-da askoren esfortzu eta lan eskerbakoari esker abiarazo zituen. Gaur egun 500 bazkide inguru ditu alkarteak eta upealako ilusinoagaz eta gogoagaz dabilz bihar-etzirako idea eta estrategiak zehazten. Kontu horreek guztiak jorratu doguz Berbaro euskera alkarteko zuzendari dabilen Maite Berriozabal berriztarragaz.


1.- Ezer baino lehen, zorionak. 25 urte Berbaz berba, aroz ...

Euskal Herriko mintzalagunen jaia, maiatzaren 31n, Izarran

Erabiltzailearen aurpegia

Mintza Eguna, Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia, Izarran (Araba) izango da aurten maiatzaren 31n. Gorbeialdeko mintzalagunak dira aurtengo jaiaren antolatzaileak, eta buru belarri dabilz beharrean ganerako lagunei harrera ona egiteko.

Izarra Urkabustaiz herrian dago, Arabako Gorbeialdean. Biztanle gitxi diran arren, astero 30 lagun batzen dira mintzalagun taldeetan, eta herriko bestelako egitasmoetan be saretzen dira. Horregaitik, Mintza Egunaren antolaketan bertako Lan eta Jolas alkartea, Gazte Asanbladea eta bestelako eragileak (mendi taldea, jantza taldea, bertso eskolea eta abar) dabilz, mintzalagunakaz batera.

Herriko ...

'El Mayorazgo de Basterretxe' filmaren soinudun bersinoa Bilboko Euskal Museoan aukeztuko dabe maiatzaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia

Mario Azkonak 1928. urtean zuzendu eban El Mayorazgo de Basterretxe film luze mutuaren proiekzinoa izango da maiatzaren 29an Bilboko Euskal Museoan, eta, lehen aldiz, soinudun bersinoan aurkeztuko da.

Euskal Museoko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, garaiko Euskal Herriko ohitura tradizionalak primeran islatzen dituan pelikula sano interesgarria da El Mayorazgo de Basterretxe, eta Bilbon Euskadiko Filmategiak itxitako kopia ikusi ahal izango da.

Era berean, filman agertzen diran jantziak egiteko, Euskal Museoan ikusgai egozan garaiko jantziak hartu ziran eta ...

"Danontzat," alkartasuna zabaltzen Loiun

Erabiltzailearen aurpegia

Danontzat alkartea preminea daben Loiuko herritarren artean elikagaiak banatzeko eratu dabe. Momentuz Bizkaiko Elikagaien Bankuak emondako janaria banatzen dabe, baina euren helburua oinarrizko janariak ez ezik elikadura osoa eskaintzea da. Baita garbitzeko produktuak be: gel, umeentzako fardelak eta abar. Horretarako ekitaldiak eratzeko asmoa dabe, besteak beste datorren hilean ospatuko diran herriko jaietan.

Handiagoa izango da Makina-Erramintearen aurtengo azokea

Erabiltzailearen aurpegia

Ehuneko hamabi hazi da aurton, aurreko urteetan hazkunde barik egon eta ostean. BEC-en egingo dabe datorren astean, bagilaren bitik zazpira bitartean, eta Barne Produktu Gordinean 30 milioi euro inguruko eragina eukitea itxaroten dabe. 28 herritako erakusleak batuko dira, eta munduko osoko bisitariak.

Berangoko kostaldearen bila ikerketea egin dau Iñaki Arestik

Erabiltzailearen aurpegia

Arestik Berangok kostaldea daukala aitatzen daben hainbat agiri batu dauz. Bere ustez, Berangoribera dalakoa Getxoko Barinatxe inguruetan dago. Ez da erreza izan historialaria ez dan batentzat dokumentu guztiak batzea, baina batu dauz eta orain Udaletxera eroango dauz. Mugak alde batera itzita, Arestik hainbat agiri eta kontakizun batu dauz Berangoren kostaldea aitatzen dabezanak.

Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketea martxan Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Alondigan gaur abiatutako 3,2,1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketea sortzaile eszeniko garaikideentzako programea da, Alondigearen Zuzeneko Arteen programazino-ildoaren barruan. Zenbaki-joko horrek formatu berezi bati erantzuten deutso: hiru edizino, hiru urte, amaiera bat. Betikotzeko asmorik ez dauen denpora zehatzeko zikloa da formatu hori. 3 (2013), 2 (2014) eta 1 (2015) edizinoetan, zikloa jaio, esperimentau eta hil egiten da. Bertan, zenbait proposamen artistiko batzen dira, gaur egungo performancearen, jantzearen eta antzerkiaren ganeko kontzepzino barrikusiagaz. Alkarren artean eta bestelako ...

'Poziktibity' kanpainea, euskeraz berba egiteko konbita positiboa

Erabiltzailearen aurpegia

Kanpaina bat baino gehiago da Poziktibity, jarrera bat, tonu bat da, ekimenaren arduradunen eretxiz. Euskerearen erabilerea bultzatzea dau oinarri, eta horretan ikusiko doguz bai kalean bai sarean bai komunikabideetan hainbat persona ezagun, esaterako, Imanol Agirretxe eta Aritz Aduriz futbol-jokalariak.

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza eta Kulturako sailburuak, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako salburuordeak eta Maite Iturbe EITBko zuzendariak emon dabe Poziktibity ekimenaren barri, eta ostean, Imanol Agirretxe eta Aritz Aduriz futbol-jokalariek kanpainan izandako parte-hartzea azaldu dabe. Bilbon izan da ekitaldia, EHUren Bizkaia ...

Patxi Zubizarreta Mikel Zarate sariaren irabazle

Erabiltzailearen aurpegia

Patxi Zubizarretak idatzitako Mundua baloi batean kontakizunak irabazi dau 2014ko Mikel Zarate ume literatura saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkarrek.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu eben sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzatzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez, eta bosgarren ekitaldia izan da aurtengoa.

Danetara, 23 lan lehiatu dira eta epaimahaiak azpimarratu nahi izan ...

Carla Andradek 'Oihartzunen geometria' erakusketea edegi dau BilbaoArte aretoan

Erabiltzailearen aurpegia

Produkzino propio barria aurkeztu dau BilbaoArtek, Carla Andraderen Oihartzunen geometria. Hutsak espazioan eta denporan izandako irudikapenari buruzko gogoetea ardatz dauen sorkuntza-proiektuaren emoitzea da erakusketea. Bagilaren 13ra arte egongo da ikusgai.

Epaimahai batek aukeratu dau Andraderen proiektua, BilbaoArteren aurtengo produkzino propioko erakusketekaz egingo dan lez. Oihartzunen geometria paisajeari buruzko argazki-proiektu bat da. Erretratu txikien osotzen da, ez da serie narratiboa. Paisajearen bidez espazioan dagoan hutsuneari buruzko hausnarketea dira irudiak.

Erakusketea atal bitan banatu dau egileak; lehenengoan, hutsak espazioan dauen ...

Mikoleta Ipuin Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen duen Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXVI. edizioaren sari banaketa ospatuko da eguaztenean, maiatzaren 28an, arratsaldeko 18:30ean Arabiar aretoan.

'La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960)' lana plazan

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur eguerdian, Euskadiko Artxibo Historikoan, Iñigo Urkullu lehendakariak Jose Antonio Agirre Lekube Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariari buruz gaur artean egindako azken ikerlana aurkeztu dau. Ludger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta José Antonio Rodríguez Ranz historialariek egin eta Tecnos etxeak argitaraturik, liburua AL 50 Agirre Lehendakaria batzordeak 2010ean haren heriotzearen 50. urteurrena gogoratzeko antolatu zituan jardueren amaierea da.

José Antonio Agirre, seguruenez, XX. mendeko euskal politikaririk karismatikoena eta ospe eta eragin handikoena izan zan. Orain ...

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXVI. edizioko sariak banatu dira

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen duen Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXVI. edizioaren sari banaketa ospatuko da eguaztenean, maiatzaren 28an, arratsaldeko 18:30ean Arabiar aretoan.

Imanol Uria Albizurik irabazi dau Uribe Kostako Txapelketako finala

Erabiltzailearen aurpegia

Bertsozale mordoa batu da Algortako Fadura kiroldegiko aretoan Uribe Kostako finalean, 85 lagun inguru batu dira Algortako Fadura kiroldegiko aretoan Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalean. Finalistak, hurrengoak: Arrate Illaro Etxebarria, Imanol Uria Albizuri, Itxaso Paia Ruiz, Joanes Igeregi Santa Maria, Josu Landeta Egurrola eta
Peio Arondo Barandiaran.

Kontuak kontu, ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik jantzi dau txapela, 365 puntugaz. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau algortarrak. Buruz burukoa Arrate Illaro Etxebarriaren kontra jokatu dau. Honek 344 puntu ...