Enbeita eta Ibarguengoitia `Julenpo´

Erabiltzailearen aurpegia
Bordatxo jatetxean primeran bazkaldu ostean Xabier Enbeitaren eta Julen Ibarguengoitiaren bertsoak entzun genituen atzoko bertso bazkarian. Thank you very much Xabier and Julen.

Amets Arzallus eta Igor Elortza bertsotan Bilbo Hi

Amets Arzallus eta Igor Elortza bertsotan Bilbo Hi

Erabiltzailearen aurpegia Amets Arzallus eta Igor Elortza bertsotan Bilbo Hiria Irratiaren 17. urteurreneko bazkariaren ondoren

25 urte bete dauz Berbaro alkarteak

Erabiltzailearen aurpegia

Egun osoko jaia egin dabe ospatzeko. Maite Berriozabalek, Berbaroko kudeatzaileak, Bizkaia Irratian gogoratu dauanez, euskerearen erabilera eskasak arduratuta sortu eben alkartea. Gaur egun egoerea hobeto dagoala esan deusku Berriozabalek baina hondino asko dago egiteko eta aurrera begira gazteengana hurbiltzea da euren asmoa. Horretarako herriko gainontzeko alkarteekaz be alkarlanean dabilz. Parte hartze prozesu bat be zabalik daukie. 

25. urteurrena dala eta irudia eta logoa be barriztau dauz Berbaro alkarteak.

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Abesti berri bat

Erabiltzailearen aurpegia Zatoz gureki ondo pasatzera ze gaur ez dago eskolarik! Ane Monna, Oskola eta Karramarroik Mari jainkosarekin batera, abesti polit bat ikasi egin dugu guztiok batera ...

Entzun osorik hemen

Erabiltzailearen aurpegia

Artista totala, hezur-mamitarainokoa delako du berak harrikada elegantea:

Zorionak Inazio, merezi dituzu-eta lore eta sari guztiak!

Erantzuna | Inazio Escudero deustuarrak 2014ko Gure Artea saria eskuratu du

Bilbao Basket-Rio Natura Monbus: atarikoa

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbao Basket-Rio Natura Monbus: atarikoa

Denboraldiari amaiera ona emateko aukera (Bilbao Arena, bihar 18:30)

MundiBilbao Mensajeros-ekin hiru dira langileei no

Erabiltzailearen aurpegia MundiBilbao Mensajeros-ekin hiru dira langileei nominak jarraikortasunez ordaintzen ez zaizkien Udalak azpikontratatutako enpresak. David Lopategi zinegotzi subiranistak udal gobernu batzordeari eskatu dio gero eta orokortuagoak diren egoera hauek ekiditeko kontrol mekanismoak martxan jartzeko.

Kanpaina amaiera

2014/05/23 19etan

Plaza Berrian Bilbo

Bilbon egingo dugu EHBilduren kanpaina amaiera ekitaldia. Plaza Barrian elkartuko gara 19:00etan. Zatoz gurekin!

Txantxi Santua pasata, Txantxi udalekuak prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia

Aurtengo Aste Santuko oporrak Ozaetako Aldaipe aterpetxean eman ditugu, herrixka isil eta baketsuan, paraje ederrez inguratua. 40 bat txantxikutar batu ginen, eta igarotako 4 egunek ez ziguten aspertzeko astirik ere eman. Eguraldia kaxkarra izan zen arren, giroak prestatutako ekintza guztiak … Continue reading

The post Txantxi Santua pasata, Txantxi udalekuak prestatzen appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Kokakola eta Barea, emanaldia Kalderapekon, maiatzaren 29an, 19:00etan

Erabiltzailearen aurpegia
  Lizardi Mintza Taldeak (LMT) eta Lizardi AEK euskaltegiak anatolatuta Animatu zaitez! Sarrera musu-truk!

POTTO: “Ez gara Palestinaz ari” baina bai…

Erabiltzailearen aurpegia …bertso musikatuez, jakina! Apirilaren 2an egon ziren K. Antzokian ekimena burutzen duten lau sortzaileak eta egin saiotik berreskuratu dituzte zenbait pasarte Iosuk, Erlantzek eta Apolok. ...

Entzun osorik hemen

"La Obra del Siglo" eta Urak bere toki bila

Erabiltzailearen aurpegia Hasi dira Deustuko Kanala irekitzeko lanak. Hasi dira mendeko lanak, ezinbestekoak Bilbo uholdeetatik salbatzeko.

Juan Luis Moraza, Inazio Escudero eta Basauriko Juan y Pablo de Otaola bekeak jaso ditue 2014ko Gure Artea sariak

Erabiltzailearen aurpegia

Ibilbide artistikoaren autormenari jagokon modalidadean Juan Luis Morazak jasoko dau aurtengo Gure Artea saria; Inazio Escuderok, sorkuntza lanean; eta ikusizko arteen arloan egindako lana saritzen dan arloan, Basauriko Kultur Etxeak emoten dauen Juan y Pablo de Otaola bekeak. Sari banaketa ekitaldia garagarrilean egingo da, Donostiako San Telmo Museoan.

Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak eta Miren Jaio Gure Artea sarien 2014ko edizinoaren epaimahaiburuak ezagitarazo ditue irabazleen izenak, Donostian. Lehenengo modalidade bietako sarodunek, Morazak eta Escuderok, 25.000na ...

'Ene uste makalean'

Erabiltzailearen aurpegia

Soraluzeko Gaztelupe tabernako goiko pisuan lagunarteko barriketaldi modukoak egitea da asmoa, kulturea, euskerea, musikea, literaturea… edo beste gai orokor eta ez hain orokorren inguruan jarduteko.

Martitzen arratsalde/iluntzean izango dira saioak eta konbidadu bat izango da horreetan bere ikuspuntua edo esperientzia azaldu eta horren inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Berbaldiak izango dira batzuetan, liburu edo diskoen aurkezpenak besteetan; eta izango dira literatura testuen irakurraldiak edo/eta horreen inguruko alkarrizketak…

Lagunarteko saioak izango dira, guztientzat edegiak. Bertaratzeko nahikoa da euskalzalea edo kultura ...

Hiru euskal konpainia izango dira Valladolideko TAC Kaleko Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia

Gaupasa, Kukai Dantza & Cesc Gelabert eta Kukai-Tanttaka euskal konpainiek parte hartuko dabe eguazten honetan Valladoliden hasi dan eta azoka moduan be aurkezten daben Kaleko Antzerkiaren Nazinoarteko TAC jaialdiko sail ofizialean. Typical, Gelajauziak eta Komunikazioa Inkomunikazioa ikuskizunak aurkeztuko ditue hiru taldeek, hurranez hurran. Jaialdia domekan amaituko da.

Gainera, Eusko Jaurlaritzearen laguntzaz antolatutako Eskena standa be izango da Valladoliden, euskal konpainien erakusleiho izateko, jaialdiak antzerkiaren munduko eragileakaz hartu-emonak sortu eta sendotzeko aukera parebakoa eskaintzen dauelako.

Hola, Gaupasa taldeak Typical eroango dau ...