Atzerriko ikasleak euskerea ikasten dabilz Zornotzako Barnetegian

Erabiltzailearen aurpegia

Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai Fundazinoak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, joan dan urtarriletik ikasle atzerritarrak Zornotzako Barnetegian dabilz euskerea ikasten.

Txile eta Argentinatik heldutako Pablo Andres Valdebenito, Estefania Garizoain eta Juan Manuel Yacominik osotu eben urtarrileko taldea, eta zezeileko egonaldian Isidora Josefa Ramirez eta Patricia Stella dagoz Zornotzan.

Neguko ikastaro honeek 20 egunekoak dira, eta ikasleek sei eskola ordu izaten ditue egunero. Udako egonaldietan izango diranek 15 eguneko txandak egingo ditue, egunean zazpi eskola ordu betez ...

Europak hizkuntza gitxituak babesteko daukan erantzunkizuna azpimarratu dabe Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Bertoko eta Europako erakundeetako eta euskalgintzako ordezkariak batu dira gaur, Bilbon, Ama Hizkuntzen Egunean. Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan izan da topaketea eta Euskaltzaindiak be parte hartu dau antolakuntzan. Irailaren 11n Europako Legebiltzarrak onartu eban adierazpena aztertu dabe eta erakunde publikoek, baita Europakoek be, kontinenteko hizkuntza aniztasuna babestu behar dabela nabarmendu dabe. Era berean, euskerea lako hizkuntzak bizibarritzeko, eragile eta hiztunen arteko alkarlana aldarrikatu dabe.

Desagertzeko arriskua daben europar hizkuntzez eta hizkuntza-aniztasuna Europar Batasunean, horixe izan da gaurko jardunaldiaren izenburua. François ...

'Nebraska'

Erabiltzailearen aurpegia

-Zuzendaria: Alexander Payne
-Gidoia: Bob Nelson
-Musikea: Mark Orton
-Interpreteak: Bruce Dern, Will Forte, Stacy Keach, Bob Odenkirk, June Squibb,
-Produktorea: Bona Fide Productions
-Iraupena: 115 minutu
-Generoa: Drama-komedia
-Herrialdea: Ameriketako Estadu Batuak


The Descendants egin ondoren, Alexander Payne artifiziorik bako hizkuntz naturala dauen film personal bategaz bueltau da. Nebraska road movie hunkigarria da, Bruce Dern eta Will Forte aktoreek interpretazino ederra eskaintzen deuskue. Lehenengoa adineko aita da; spam bidez, miloe bat dolar irabazi dituala jaso dau. Zentzunbakokeria galanta, iruzur ...

Capsula taldeak zuzeneko diskoa grabauko dau zapatuan Bilboko Kafe Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia

Capsula taldeak kontzertua eskainiko dau zapatuan, zezeilaren 22an, Bilboko Kafe Antzokian, eta zuzeneko diskoa grabetako aprobetxauko dau aukerea. Aurretik, Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea eta Belushi taldearen txandea izango da.

Modu honetan, hirukote argentinar-bilbotarrak, igaz Tony Visconti produktore handiagaz grabau eban Solar Secrets azken diskoa aurkeztu eta zuzenean grabauko dau. AEBetan egindako bi hilebeteko biratik itzuli barri da Capsula, Os Mutantes edo X lako talde mitikoakaz batera jo ondoren.

Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da, Belushi eta Niña Coyote ...

Intsumisioaren 25.urteurrena ospatzeko, larunbatean Bilbora

Erabiltzailearen aurpegia

1989ko otsailaren 20an Espainiako Estatuan zenbait gazte soldaduskari uko egiten hasi ziren lehenengoz. Intsumisio mugimenduak atzo 25 urte bete zituela gogorarazteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte egunotan Bilbon. Bihar emango diote amaiera, Zabalburu plazatik Alde zaharrera joango den kalejira zaratatsuarekin. Gero bazkari herrikoia egongo da.

Akordiorik ezean, Begoñako igogailuak gaur etengo du bere jarduna

Akordiorik ezean, Begoñako igogailuak gaur etengo du bere jarduna

  Ekonomia-Lana Ascensores de Begoña S.A. eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak gaur arratsaldean ezer adosten ez badute 23:00etan etengo da igogailuaren 64 urteko ibilbidea.

Onartezina da urteetan zehar lokalak hutsik mantentzea eta gazteek erabilgarritasuna ematen dietenean polizia bidaltzea

Erabiltzailearen aurpegia
EHBildu Udal Taldeak Bilboko Erribera kaleko 13. zenbakiko eraikinaren hustuketa salatu du gaur goizean. Eraikina 12 urtez hutsik egon ostean aurreko udan okupatu zuten gazte batzuk etxebizitza sozialak eta auzorako ekipamenduak egiteko. EHBilduko bozeramalea den Aitziber Ibaibarriagak adierazi duenez “auzoetako ekimen hauek ez dira kasualitatearen fruitua, baizik eta udalak asetzen ez dituen auzoen beharrizanen ondorio”. [...]

EHBilduk onartezin deritzo urteetan zehar lokalak hutsik mantentzea eta gazteek erabilgarritasuna ematen dietenean polizia bidaltzea

Erabiltzailearen aurpegia
EHBildu Udal Taldeak Bilboko Erribera kaleko 13. zenbakiko eraikinaren hustuketa salatu du gaur goizean. Eraikina 12 urtez hutsik egon ostean aurreko udan okupatu zuten gazte batzuk etxebizitza sozialak eta auzorako ekipamenduak egiteko. EHBilduko bozeramalea den Aitziber Ibaibarriagak adierazi duenez “auzoetako ekimen hauek ez dira kasualitatearen fruitua, baizik eta udalak asetzen ez dituen auzoen beharrizanen ondorio”. [...]

EHBilduk Udalbatzaren erregelamendua aldatzea eskatu du parte-hartzea bermatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
EHBildu udal taldeak proposamen bat aurkeztu du otsaileko 27ko udalbatzan eztabaidatzeko udalbatzaren erregelamendua aldatzeko. Aldaketa honen xedea hiritarrei udalbatzetan hitza emateko aukera eta proposamenak aurkezteko eta defendatzeko aukera izatea da. Ana Etxarte zinegotziak legealdi honetan EAJk udalbatzan herritarrek aurkeztutako proposamenak eztabaidatzeari uko egin duela salatu du. “Iradokizun eta Erreklamazio batzorde bat dago baina EAJk bere [...]

Uleapaintzaileak oso asarre dauz BEZren gorakadeagaz

Erabiltzailearen aurpegia

Joan dan astelenean Bilbon protestaldia egin eben uleapaintzaleak, BEZren gorakadeagaz lan postu asko galdu diralako , %30 bat. BEZa edo IVA %8tik %21ra igo deutsie . Marijek Gernikan dauko pelukerixe eta Mila Lekeition , hauxe eurek esandakoa Bizkaia Irratian.


 

Afrikan edo Asian ablazinoa jasan daben 1.500 emakume EAEn bizi dira

Erabiltzailearen aurpegia

Emakumeen ablazinoa sahiesteko hitzarmena sinatu dabe Bilboko udalak eta Bartzelonako Unibersidadeko Wassu Fundazinoak. Afrika eta Asiako 28 herrialdetan emakumeen mutilazino genitala indarrean dago eta zonalde horreetatik heldutako 1.500 emakume inguru EAEan bizi da. Horreetatik 772 Bilbon bizi dira. Wassu Fundazinoak Keniako, Gambiako eta Tanzaniako ginekologoakaz eta medikuntza fakultadetako irakasleakaz behar egiten dau prebentzinoa lantzeko. Bilbon bizi diran herrialde horreetako emakumeakaz be hamengo gizarte zerbitzuetako arduradunek sentsibilizazino lana bideratuko dabe. Oihane Agirregoitia, Bilboko udaleko kooperazinorako zinegotziak dana argitu deusku. Wassu ...

Erribera 13 izeneko gaztetxea deslojau dabe Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbon Erribera 13 gaztetxea hutsitu dau Ertzaintzak barruan egozan 8 gazteak handik atarata. Goizeko 07:30etan ertzainak Erribera kaleko eraikinera sartu dira. Desalojoan ez da indarkeriarik egon baina Ertzaintzak gazte bat atxilotuta eroan dau Deustuko komisariara. Bilduk desalojoa txarretsi dau, Aitziber Ibaibarriaga, Bilboko Bilduko zinegotziak udal taldearen ardurea salatu dau. Urteak hutsik egon dan Erribera kaleko eraikin hori Bilboko gazte batzuk okupauta euki dabe. Bertan astialdirako tailerrak egin izan dabez eta hutsik egozan etxeei erabilerea emon jake. Jaubeak eraikinaren jaubetza ...

Euskararen Bihozfera

Erabiltzailearen aurpegia

Ibilaldiko kanteak leloaren oinarri nagusi biak batzen ditu: parte hatzea eta dibertsidadea. ‘Euskararen bihozfera’ da izena. Jon Urriolabeitiak egin dau musikea eta Galder Urzaak idatzi ditu berbak. Gernikan izango da ikastolen jaia, Seber Altube ikastoleak eratuta. Nagore Iturbe lehendakariak esan deusku oso pozik dagozala abestiagaz. Jon Urriolabeitia musikearen egilearen esanetan, oso entzungarria da. Gernika, Urdaibain egonda, ezinbestekoa zan Ibilaldiaren leloan hortixek jotea. Ibilaldiko kantuaren making off-a ikusteko edo entzuteko, Ibialdiaren webgunera jo leiteke. www.ibilaldia.net

UPV/EHUko lehen Ikasletxea inaugurau dabe, ikasleek diseinau eta kudeatutako topagunea

Erabiltzailearen aurpegia

UPV/EHUko lehen Ikasletxea inaugurau dabe Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio Eremuan. Ikasleek diseinau daben eta eurek kudeatuko daben topagunea da Ikasletxea, aisialdiagaz eta ikasketakaz zerikusia daben mueta guztietako ekimenetarako erabiliko da (Erakusketak, berbaldiak, tailerrak, jolasak...). Era berean, jantoki lez be erabili ahal izango da.

UPV/EHUko Biblioteka Nagusiko lehen pisuan kokatuta dago eta astelehenetik barikura egongo da zabalik, 8:00etatik 20:00etara bitartean. Leioa-Erandio eremuan ez eze, Bilbon kokatuta dagozan UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko beste ikastegietan be egokituko dira Ikasletxeak ...

Ibilaldia 2014k badauka kantea, 'Euskararen bihozfera'

Erabiltzailearen aurpegia

Bagilaren 1ean egingo da aurtengo Ibilaldia jaia, Gernika-Lumon. Seber Altube ikastoleak hileak daroaz lemea, egitarua, ibilbidea... eta kantea atontzean. Gaur aurkeztu dabe Ibilaldiko abestia, Euskararen bihozfera, Bilboko Kafe Antzokian. Aurkezpen jaia herrian bertan egingo dabe, barikuan, hilak 21, Astran, 19:00etatik aurrera.

Ibilaldia alkarteko buru Juan Carlos Gomezek, Seber Altube ikastolako presidente Nagore Iturbek eta kantearen egile Jon Urriolabeitiak emon ditue abestiaren ganerako argibideak.

Ibilaldiko kantea aukeratzeko lehiaketea antolatu eban Seber Altube ikastoleak. 16 lan jaso zituen, abesti asko ...