UPV/EHUko lehen Ikasletxea inaugurau dabe, ikasleek diseinau eta kudeatutako topagunea

Erabiltzailearen aurpegia

UPV/EHUko lehen Ikasletxea inaugurau dabe Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio Eremuan. Ikasleek diseinau daben eta eurek kudeatuko daben topagunea da Ikasletxea, aisialdiagaz eta ikasketakaz zerikusia daben mueta guztietako ekimenetarako erabiliko da (Erakusketak, berbaldiak, tailerrak, jolasak...). Era berean, jantoki lez be erabili ahal izango da.

UPV/EHUko Biblioteka Nagusiko lehen pisuan kokatuta dago eta astelehenetik barikura egongo da zabalik, 8:00etatik 20:00etara bitartean. Leioa-Erandio eremuan ez eze, Bilbon kokatuta dagozan UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko beste ikastegietan be egokituko dira Ikasletxeak ...

Ibilaldia 2014k badauka kantea, 'Euskararen bihozfera'

Erabiltzailearen aurpegia

Bagilaren 1ean egingo da aurtengo Ibilaldia jaia, Gernika-Lumon. Seber Altube ikastoleak hileak daroaz lemea, egitarua, ibilbidea... eta kantea atontzean. Gaur aurkeztu dabe Ibilaldiko abestia, Euskararen bihozfera, Bilboko Kafe Antzokian. Aurkezpen jaia herrian bertan egingo dabe, barikuan, hilak 21, Astran, 19:00etatik aurrera.

Ibilaldia alkarteko buru Juan Carlos Gomezek, Seber Altube ikastolako presidente Nagore Iturbek eta kantearen egile Jon Urriolabeitiak emon ditue abestiaren ganerako argibideak.

Ibilaldiko kantea aukeratzeko lehiaketea antolatu eban Seber Altube ikastoleak. 16 lan jaso zituen, abesti asko ...

Travellin´ Brothers taldeak AEBetako musikearen errora jo dau bere seigarren diskoan

Erabiltzailearen aurpegia

Magnolia Route izeneko lana argitaratu dau Leioako seikoteak, blues musikan oinarrituta, AEBetako musikearen doinuak batzen dituan diskoa. Hamar abestiko bilduman, era askotako estiloak jorratzen ditue. Kolaboratzaile ugari izan ditu disko honetan Travellin´ Brothersek eta, aitagarrienak, Leioako Kantoria abesbatzako 14 neskak, gospel koruak egiten lagundu dabe eta. Magnolia Route martiaren 7an aurkeztuko dabe zuzenean, Bilboko Kafe Antzokian.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeko arduradunek azpimarratu dabenez, 'Travellin´ Brothers Euskal Herriko Blues Taldea da, letra larriz, estilo horretako adierazgarriena dalako'. Hamar urteko ibilbidea egin ...

'Kanala' disko barria, Enkore taldearen bigarren amesa

Erabiltzailearen aurpegia

Hamar kanta dituan diskoa aurkeztu barri dau Bilboko Errekalde auzoko laukoteak, Kanala (Oihuka). Rock zuzena eta hardcorea dira Enkoreren ardatzak, baina esperimentau eta beste gauza batzuk probau ditue. Hilaren 28an aurkeztuko dabe jentaurrean Kanala, Bilboko RockStar aretoan, 20:30ean.

Enkore taldeko lau kideak ume-umetatik ezagutzen dabe alkar, eta aspalditik dabilz gitarra eta bateria artean. Enkore dira Xabi Hoo (ahotsa), Aitor Gallastegi (bajua), Urtzi Iza (gitarrea) eta Alvaro Olaetxea (bateria). Taldea 2009an sortu zan, eta handik urte bira Gaztea Maketa ...

Manuel Rivas izango da 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenaren hurrengo protagonistea

Erabiltzailearen aurpegia

Eztabaidak Literatureagaz ekimenaren VII. edizinoaren bigarren topaketeak Manuel Rivas idazle galiziarra ekarriko dau Bidebarrieta Kulturgunera. Ekitaldia datorren martitzenean, zezeilaren 25ean, izango da, arratsaldeko 19:30ean. Moderatzaile lanak, barriz, Iñaki Valencia irakasleak egingo ditu.

Rivasek eta Valenciak alkartasunezko idazketearen ganean berba egingo dabe: alkartasunaren balioakaz lotutako kasuak, jazoerak eta egoerak kontetako orduan idazle galiziarrari gehien eragin deutsien egileak, Vicente Ferreren inguruan egin dauen lana eta haregaz izan zituan loturak, baita literatureak eta idazleak/kazetariak konpromiso eta alkartasun gehiago izango dauen gizartearen ...

Basauriko Maz jaialdian lehenengoz izango da aurten nazinoarteko talde bat: The Pains Of Being Pure At Heart

Erabiltzailearen aurpegia

Maz Basauri jaialdiak aurtengo edizioan parte hartuko daben musika taldeen izenak iragarri ditu dagoeneko eta badakigu maiatzeko hiru zapatu aukeratu dituela kontzertuetarako, Basauri estilo guztietako doinuz jazteko. Zea Mays, Willis Drummond, Russian Red, Smile, Señores eta AEBetako The Pains Of Being Pure At Heart taldeak dira aurtengo kartelburuak. Aurten, lehenengoz izango da nazinoarteko talde bat Maz jaialdian.

Euskal musikeari jagokonez, besteak beste, Willis Drummond, Señores, El Columpio Asesino eta We Are Standard be izango dira aurtengo kontzertuetan. Kontzertuak ez eze ...

Erribera 13 eraikinaren desalojoa minutuz minutu

Erabiltzailearen aurpegia

Etxebizitzaren arazoa salatzeko okupatu zuten Bilboko Erribera 13 eraikina hustu du gaur goizean Ertzaintzak. Goizeko 9etan joatekoak zirela iragarri arren, 7:30etan agertu dira agenteak. Zuzenean kontatu dugu bertatik desalojoa.

Mugatik

Erabiltzailearen aurpegia

Otsailaren 17an, Amets Arzallus bertsolariak eta Joxan Goikoetxea musikariak Bilboko Arriaga antzokian Mugatik ikuskizuna estreinatu zuten. Ehun pertsona inguru gerturatu ziren “Literatura eta musika euskaraz” zikloaz gozatzeko asmoz.

Bilboko alkate frankisten erretratuak lekualdatzea proposatu du EAJk

Erabiltzailearen aurpegia

EAJk erdibideko posizioa hartu du eta "Bilboko alkateen interpretazio-galeria" izeneko ganbera sortzeko proposamena egin du hiriburuko alkate guztien erretratuak ikusgai jartzeko, Francoren diktadurak ezarritakoak barne.

Erribera 13 eraikin okupatua hustu du Ertzaintzak Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Goizeko zazpiak aurretik iritsi da Ertzaintza Bilboko Alde Zaharreko Erribera 13 eraikin okupatura, atzo iragarri zutena baino bi ordu lehenago. Horrenbestez, Erribera 13 proiektuko kideek gaur goizeko zortziretarako deitua zuten Gosari Harresia ez da egiterik izan, eta Ertzaintzak eraikinean bizi direnak baino ez ditu aurkitu bertan. 

‘Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean' AlhóndigaBilbaon

Erabiltzailearen aurpegia

Erakusketa, hitzaldiak eta tailerrak otsailaren 24tik maiatzaren 4ra arte

Zorrotzako auzokideekin landutako proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia
  Zorrotzarako EH Bilduren proposamenak  FEVEren lurperatzea Zorrotzako punta: Auzoak birsorkuntza urteak darama itxaroten birsorkuntza. Proiektu berriak ondorengo baldintzak bete beharko ditu: Erabilpen mistoak ziurtatu (teknologikoa, enpresariala eta bizitegi-gunea) Enpresa kutsatzaileen leku-aldatzea RENFEren lurperatzea Eraikiko diren etxebizitzen kopurua jasangarria izatea. Zazpi Landako auzoa birsortzen den bitartean, eraikiko diren etxebizitzen kopuru bat aipatutako bizilagunak behin behinean [...]

Tik tak, tik tak...gitxi falta da Uriolak salto ha

Erabiltzailearen aurpegia Tik tak, tik tak...gitxi falta da Uriolak salto handia emateko... Momentuz elkar ezagutzen ari gara Uriola eta biok! Zorionak Uriolako lantalde osoari. URIOLA BILBOKO KOMUNIKAZIO PLATAFORMA BERRIA!!

Uxue Alberdirekin begirada feminista bertsolaritzari

Erabiltzailearen aurpegia
Atzokoan Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea izan genuen atzo gurean, Zenbat Garak antolatutako hitzaldian. Emakumeak eta bertsolaritza, emakumeak bertsolaritzan eta bertsolaritza emakumearekiko. Hitzaldi interesgarria bezain argigarria izan zen, bertso, bideo, argazki eta pasadizo ugari tartekatu zituena. Adibideon bidez Alberdik ikusarazi zigun gizon ikuspuntua noraino dugun sartua hainbeste gizon eta emakumek, beste hainbat gaitan bezala, bertsolaritzan ere. Ikuslegoaren arreta piztu eta mantendu zuen Alberdik berbaldi osoan. Horrela formulatu zuen gaia Uxue …Gehiago irakurri

Mani-Festazioa : Kantxak Parke Bizi Batentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Comunicado Mani Parkean Kantxak Bai