PIPERPOLIS: Egun berri bat antzezlana

Erabiltzailearen aurpegia `Egun berri bat’ antzezlanaz aritu gara gure lagun Galder Perezekin. Gai sakona aukeratu du, oraingoa heriotza ulertzeko antzezlana da. Oholtzan Olatz Ganboa eta ...

Entzun osorik hemen

Uriolak martxa ona hartu du

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaitarrok telebistagaz daukagun hartuemona tesi baten

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Xabier Landabideak bizkaitarrok telebisteagaz daukagun hartuemonari buruzko tesia egin dau. Deustuko Unibersidadeko irakasle honek dino gazteek aisialdiko hutsuneei aurre egiteko telesbita erabilten dabela. Cum laude emoitzea lortu barri dau Xabierrek bere doktorego tesi honegaz. 73 biztaitarrek telebistagaz daben hartuemona aztertu dau Landabideak.

Inun zuzenenean larunbat honetan

2014/03/29 20:00

Baobab Teteria (Ripan) Uribarri

Larunbat honetan, martxoak 29, Alberto Arzuaren "Neurastenia" liburuaren ilustrazioak jasotzen dituen erakusketaren amaiera dela eta, Inunek kontzertua eskainiko du Baobab teterian (Ripan). Apirilean kaleratuko duen "Berreginez" diskoaren kantak aurkeztuko ditu.

Bartzelona, Madril, Mosku, Kalifornia eta Brnoko unibersidadeetan Euskara eta Euskal Kultura irakurle izateko deialdia martxan da

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Euskara eta Euskal Kulturako sei irakurletza aukeratzeko deialdia zabaldu barri dau Etxepare Euskal Institutuak. Danetara, 96.900 euro bideratuko dira. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da. Zehaztasun guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ditue.

Informazio gehiago

Fernando Savater eta Iñaki Esteban aurrez aurre izango dira 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean

Erabiltzailearen aurpegia

Bidebarrieta Liburutegian gaur, hilak 25, Eztabaidak literatureagaz ekimeneko beste hitzordu bat izango da. Bi idazleen arteko topaketea ardatz dauen egitarauan, gaur arratsaldeko topaketearen protagonistak, Fernando Savater eta Iñaki Esteban izango dira eta literaturearen eta filosofiaren arteko loturea aztertuko dabe. Pedro Ugarte idazleak zuzenduko dauen eztabaidea, 19:30ean hasiko da liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrerea librea da leku guztiak bete arte.

Fernando Savater espainiar filosofo garaikiderik ezagunena da. Saiakera ezagunen egilea da, adibidez, Ética para Amador; prentsarako hainbat artikulu idatzi ditu, baita ...

'The Grand Budapest Hotel'

Erabiltzailearen aurpegia

- Zuzendaria: Wes Anderson
- Gidoilariak: Wes Anderson, Hugo Guinness
- Interpreteak: Ralph Fiennes, Tony Revolori, Saoirse Ronan, Bill Murray, Jude Law, Willem Dafoe,Tilda Swinton, Harvey Keitel, Edward Norton, Jeff Goldblum, Adrien Brody, F. Murray Abraham,Tom Wilkinson, Léa Seydoux
- Produktoreak: FoxSearchlight / Scott Rudin Productions / - American Paintbrush
- Musikea: Alexandre Desplat
- Generoa: komedia
Iraupena: 99 minutu
Herrialdea: AEB


Stefan Zweig idazlearen idatzietan modu librean oinarrituta, The Grand Budapest Hotel Wesen Andersonen -hainbeste gustatu jakun Moonrise Kingdom-en egilea) azken lan bitxia da.

XIX ...

Kepa Etchandy argazkilari baionarrak 'Amerikanuak' liburua Buenos Airesko Liburu Azokan aurkeztuko dau

Erabiltzailearen aurpegia

Kepa Etchandy argazkilari baionarrak Amerikanuak liburua aurkeztuko dau Buenos Airesko Nazinoarteko Liburu Azokearen 40. edizinoan. Ameriketan diru dezente egin eta gero euren herrietara bueltau ziran euskaldunek eregitako baserrien argazki eta kontakizunen bildumea da liburua.

Argentinako egonaldian, gainera, Buenos Airesek Euskal Herria ospatzen dau izeneko jaian hartuko dau parte Kepa Etchandyk, eta euskal etxe batzuk bisitauko ditu, bere lanak erakusteko asmoz. Buenos Aireseko Liburu Azokea apirilaren 24tik maiatzaren 12ra arte egingo da aurten.

Liburuaren euskarri nagusia irudiak badira be, irudiak ulertzen ...

Bartzelona, Madril, Mosku, Kalifornia eta Brnon Euskera eta Euskal Kultura irakurle izateko deialdia martxan da

Erabiltzailearen aurpegia

Euskara eta Euskal Kulturako sei irakurletza aukeratzeko deialdia zabaldu barri dau Etxepare Euskal Institutuak. Danetara, 96.900 euro bideratuko dira. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da. Zehaztasun guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ditue.

Irakurleetako bat Bartzelonako Unibersidaderako eta Bartzelonako Unibersidaderako Autonomorako izango da, eta beste bana Madrilgo UHUN-UNED unibersidaderako, Berlingo Freie Unibersidaderako, Brnoko Masaryk Unibersidaderako, Moskuko Lomonosov Unibersidaderako eta Kaliforniako Santa Barbara Unibersidaderako. Irakurletza guztiak 2014-15 ikasturterako dira, baina 2015-16 eta 2016-17ra luzatzeko aukerarea be badago, Etxepare ...

Miguel Unamuno Saiakera Sariko azken lan irabazlea argitaratu dabe Bilboko Udalak eta Devenir argitaletxeak

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Devenir argitaletxeak La tumba del filósofo Miguel Unamuno Saiakera Sariaren azken obra irabazlea argitaratu dabe. Joaquin Jareñok jaso eban igaz epaimahaiaren autortza hau Ludwig Wittgenstein pentsalariaren alderdi espiritualaren inguruan egindako lanagaitik, ohikoa baino parte-hartze handiena izan ebaneko edizinoan.

Filosofo vienarra Joaquin Jareñoren aurreko lanetan be izan da protagonista, berbarako, 2001ean argitaratu eban Religión y relativismo en Wittgenstein lanean. Oraingoan, bere lanaren edukia bizitzako zentzuaren hausnarketa baten ingurukoa da, heziketa katolikoa jaso eta ...

Meatzaldean euskeraz

Erabiltzailearen aurpegia

Berbalagun taldeak eratu ditue eskualde osoan. Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaranen 21 talde dagoz, 135 lagun danetara. Orain zazpi urte hasi eben ekimena Ortuellan eta harrezkero zabalduz joan da eskualdeko ganerako herrietara. Danetariko jentea batzen da berbalagun taldeetan, gazteak zein nagusiak. Astean ordubetez alkartzen dira eta urtean zehar ekintza osagarriak eukiten ditue.

Bost urtetik beherako 1.400 ume hilten dira egunean munduan ur edangarririk ez daukelako

Erabiltzailearen aurpegia

Zapatuan Uraren Nazinoarteko Eguna gogoratu genduan, eta egun horregaz lotuta UNICEFek datu batzuk kaleratu dauz. Datu horreek komentau deuskuz Lau Haizetara irratsaioan Sonia Lopezek.

Bizkaiko Kultur Txartela programearen bigarren zatia martiaren 31n hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Kultur Txartela programearen bigarren fasea aurkeztu dau Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputaduak. Martiaren 31n hasiko da martxan, eta danetara 30.450 bonu ipiniko ditue salgai. 345.000 euro bideratuko dira udabarriko kanpaina honetarako.

2013ko abenduan abiatu zan Bizkaiko Kultur Txartela programea, eta orduan iragarri eben lez, udabarri partean, bigarren ekinaldia helduko zan. Halanda ze, datorren astelehenetik aurrera hiru muetako bonuak erosi ahalko dira: A muetako txartela, 32 euro balio dauena, edozein kultur produktutarako; B muetako txartela, 28 eurokoa ...

Askartzako Claret ikastetxeko bizkaierazko lerroari eusteko ume bi falta dira

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiera lerroa Askartza Claret Leioako ikastetxean egon dan 30 urteotan ikasleen zein gurasoen esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan da baina proiektuaren iraupena kolokan egon daiteke gitxieneko taldetxua sortzen ez bada. Hogei ume behar dira taldea osotzeko eta bi falta ei dira. Hona hemen bizkaierazko lerroaren onurak zabaltzeko ikastetxeko ama batek idatzi dauen mezua:

Laster gure umea 2 urteko gelatik 3 urteko gelara pasauko da eta datozen 10 urteetarako erabagi behar dogu ia bizkaierazko lerroan ala batuerakoan emon izena. Ez ...

Bizkaian, gero eta komentu gitxiago dagoz

Erabiltzailearen aurpegia

Hainbat itxi ditue azken urteotan, Bizkaian. Areatzan, Bermeon, Durangon, Gordexolan, Meñakan, Durangon eta Lekeition zarratu ditue komentuak. Euretariko batzuk, etxe historikoak izanik, hotel bihurtu dira. Hondino irauten daben komentu bitara jo dogu. Bata, Gernikako Klarisen etxea da. Begoña Gerrikabeitia abadeseak esan deuskunez, ez daukie etxea galtzeko arriskurik. Gaur egun, jostun lanetatik bizi dira. Bestea, Markinako karmeldarrena da. Luis Baraiazarrak azaldu deuskunez, lan handia egiten dabe euskal kulturearen alde. Gernikako klarisak baino zoritxarrekoagoak dira Urduñakoak.
Salgai jarri dabe etxea, 2,4 ...