Txakur krossa egingo dabe bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia

 Bigarrenez antolatu dabe txakur krossa Gorlizen. Kirol honeri bultzadea emoteko sortu zan igaz eta harrera ona izan eban. Aurten 3,4 kilometroko ibilbidea prestau dabe. Bizkaiko txapelduna nor dan be erabagiko da Gorlizen horixe da ta Bizkaian egiten dan txakur kross bakarrak. 

Krossa bera goizeko 11etan hasiko da baina parte hartzaileak lehenagotik egongo dira bertan txakurrek albaitarien kontrolak pasau behar dabez eta. 

Bizkaia Irratian antolatzaileekaz eta parte hartzaile bategaz egin dogu berba. 

Jaiak non,Maribeltz berton!
Deustuko Jaiak hasi d

Jaiak non,Maribeltz berton! Deustuko Jaiak hasi d

Erabiltzailearen aurpegia Jaiak non,Maribeltz berton! Deustuko Jaiak hasi dira eta jaietarako gogoa agerikoa da!! Berbaizu Euskara Elkarteak bere txosna ireki du ta Maribeltz zaindari lanetan dabil!

Zinema eta musika, aste honetan Gabriel Aresti euskaltegiaren eta Kafe Antzokiaren kultura agendan

Erabiltzailearen aurpegia
Euskara eta euskaraz disfrutatzeko, euskara ikasten jarraitzeko, gure kultura ezagutu eta maitzatzeko, eta baita munduko beste kulturak ere, hauek dira aste honetan eskaintzen ditugun proposamenak: hasteko, astelehenean, martxoak 17, Niamh Ní Charra bibolin eta kontzertina jotzaile irlandarra datorkigu La Féile Padraig taldearekin St Patrick eguna ospatzeko, Kafe Antzokian, 20:30etik aurrera. Niamh 2014ko Irlandako emakumezko musikaririk onena izendatu berri dute. Asteartean, Iñaki Peñaren “Aulki hutsak” doluaren inguruko dokumentala izango dugu ikusgai Segi irakurtzen

Zinema eta musika protagonista aste honetan Gabriel Aresti euskaltegiaren eta Kafe Antzokiaren kultura agendan

Erabiltzailearen aurpegia
Euskara eta euskaraz disfrutatzeko, euskara ikasten jarraitzeko, gure kultura ezagutu eta maitzatzeko, eta baita munduko beste kulturak ere, hauek dira aste honetan eskaintzen ditugun proposamenak: hasteko, astelehenean, martxoak 17, Niamh Ní Charra bibolin eta kontzertina jotzaile irlandarra datorkigu La Féile Padraig taldearekin St Patrick eguna ospatzeko, Kafe Antzokian, 20:30etik aurrera. Niamh 2014ko Irlandako emakumezko musikaririk onena izendatu berri dute. Asteartean, Iñaki Peñaren “Aulki hutsak” doluaren inguruko dokumentala izango dugu ikusgai Segi irakurtzen
Erabiltzailearen aurpegia

Kili-Kili eta Ipurbeltz moduko aldizkariekin hazi zen belaunaldia da gurea

Erantzuna | Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzaina hil da

Uribarriko Gizarte Ekonomiari buruzko Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Uribarriko Gizarte Ekonomiari buruzko Jardunaldiak

Martxoaren 15ean, Jardunaldietako 3. saioa burutuko da Uribarrin. Saio honetan, ESNETIK Kooperatibaren aurkezpena izango da.

Zinebik ‘Hileko Dokumentala’ sareagaz bat egin eta beste jaialdi baztuetan saritutako filmak ekarriko ditu Bilbora

Erabiltzailearen aurpegia

ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak jarraipena emongo deutso martitik aurrera urte osoko programazinoari Hileko Dokumentala izeneko zikloaren bidez. Parallel 40 banaketa-etxeak eta DocsBarcelona Nazinoarteko Dokumental Jaialdiak Atera Filmsegaz lankidetzan Bilbora ekarriko daben ekimen honi esker, hilean behin, dokumental baten aldi bereko estreinaldia egingo da Espainia, Txile, Kolonbia eta Argentinako 53 aretok osotutako sareaan, generoaren zaleei nazinoarteko beste jaialdi batzuetan aukeratu edo saritu baina gerora ia-ia banaketa komertzialik ez daben lanez gozetako aukerea emonez.

Jarraitu irakurtzen...

Blas de Oteroren Eguna hartuko dau gaur 'Bilbao-Santander Bertatik bertara' ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia

Egunotan Bilbo eta Santander uriak batzen dituan hainbat kultur jarduera dagoz Bizkaiko uriburuan Bilbao-Santander Bertatik bertara egitarauaren barruan. Gaur, martiak 14, Blas de Oteroren inguruan jardungo dabe Bidebarrietan, izan be poeta bilbotarrak baeukazan hartu-emonak Santanderreko intelektualekaz.

Gerardo Diegogaz izan eban harremanik sakonena, haren artxibo pribaduan Blas de Oteroren argitaratu bako olerkiak topatu ziran. Pido la paz y la palabra bere libururik ezagunena Cantalapiedra kantabriar argitaletxe batek kaleratu eban 1955ean, ganera.

Bidebarrietako liburutegian Sabina De la Cruz olerki egilearen alargunaz ...

Zinebik ‘Hileko Dokumentala’ sareagaz bat egin eta beste jaialdi batzuetan saritutako filmak ekarriko ditu Bilbora

Erabiltzailearen aurpegia

ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak jarraipena emongo deutso martitik aurrera urte osoko programazinoari Hileko Dokumentala izeneko zikloaren bidez. Parallel 40 banaketa-etxeak eta DocsBarcelona Nazinoarteko Dokumental Jaialdiak Atera Filmsegaz lankidetzan Bilbora ekarriko daben ekimen honi esker, hilean behin, dokumental baten aldi bereko estreinaldia egingo da Espainia, Txile, Kolonbia eta Argentinako 53 aretok osotutako sareaan, generoaren zaleei nazinoarteko beste jaialdi batzuetan aukeratu edo saritu baina gerora ia-ia banaketa komertzialik ez daben lanez gozetako aukerea emonez.

Holan, Parallel40 banaketa-etxearen ...

Marlango, Gari, Audience eta Esne Beltza, Gernikako Lekuek jaialdiko azkenengo asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Astegoiena musikaz ganezka dakar Gernikako Lekuek jaialdiak. Aurreko astean hasi zan egitaraua, eta domekan amaituko da. Egunotan, besteak beste, Gari, Marlango, Audience, Mursego eta Napoka Iria taldeek joko dabe.

Musikea entzuteaz aparte, musikea eta kulturearen ganean berba egiteko aukerea izateko barriketaldiak eta mahai-inguruak antolatu ditue. Barikuko egitaraua Mobydickek abiatuko dau, 16:00etan Arima tabernan. Sarrerea debalde da.

Ostean, goizaldeko ordu txikiak arte makinatxu bat zuzeneko izango dira aukeran Gernikan: 20:30ean, Marlango Lizeo antzokian; 21:30ean, Sarkor, Estricalla eta ...

Yoko Onoren Bilboko bisita eta kosmopaleto baskoak

Erabiltzailearen aurpegia

Yoko Ono Bilbotik pasa da aste honetan eta egin dituen adierazpenen artean hedabideetan gehien nabarmendu dena, zera da: nahiago duela Bilboko Guggenheim museoa New Yorkekoa baino.

Carl Craig musikari estadubatuarra, gaur 'Art After Dark' saioan

Erabiltzailearen aurpegia

Hemen da martiko Art After Dark saioa. Carl Craig, Jahtari eta Ojospintados musikariak izango dira gaurko saioko protagonistak Bilboko Guggenheim museoan, 22:00etatik aurrera. Ganera, museoa gauez be zabalik egongo da, emonaldietara joaten diranentzat.

Bilboko Fever aretoko Ojospintadosek abiatuko dau musika gaua. Eguenetan Bilboko Badulaken ibilten da DJ, eta Pink Fever-en be ipinten dau musikea, jakina. Saio dotore eta ganberroa izango dala dinoe museoko iturriek, pop alternatibo eta jantzagarria beste hainbat doinugaz nahastauko dau.

Hurrengo emonaldia 23:00etan hasiko da ...

Gernikako arbolearen zaintzea

Erabiltzailearen aurpegia

Basalan arduratzen dan Gernikako Arbolea zaintzeaz, azken hiru urteetan. Zezeilean bete dira hiru urte. Zeregina ardura handiz hartu eben, historia eta esangura handiko zuhaitza dalako Gernikako Batzarretxean dagoena. Gaur egungoa aurrekoaren kimutik urtendakoa da, lehengoa gaisotu egin zalako. Oraingoaren osasuna zein itxurea zaintzen ditue Basalanekoek.

Zikoinak Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia

Lehen baino luzaroago egoten dira, neguan aldeten dabenak Afrikara joan beharrean Iberiar penintsulan geratzen diralako. Beraz lehenago itzultzen dira Urduñara handik aldekotak, neguaren amaieran. Sei bikote inguru dagoz. Zikoinen populazinoa ugaritu egin da leku guztietan.