Artzain Eskolako makila artzaintzako 13 profesional barrirentzat, 9 gizon eta 4 emakume

Erabiltzailearen aurpegia

Artzain Eskoleak bere hamazazpigarren ikasturtearen amaierea ospatu dau gaur, ardi latxaren defentsan eta artzainen prestakuntzan ibilbide sakona egin eta gero, artzaintzea profesionalizetako eta artzaintzeak Euskadin jarraipena izatea bermatzeko helburuagaz. 1997an zentroa martxan jarri zanetik, Arantzazuko Gomiztegi baserrian (Oñati) dagoan eskola honetan 110 artzain baino gehiago trebatu dira, eta ardi sektorearen sare sozioekonomikoan sartzea be lortu dabe. Zentroko arduradunen eretxiz, zifra oso ona da.

Aurten 13 persona ibili dira eskolan, 9 gizon eta 4 emakume, eta, horreekaz, 223 ikasle dira guztira ...

Etorkinei buruzko eretxia hobetu egin da

Erabiltzailearen aurpegia

Etorkinei buruzko eretxia hobetu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2013ko Ikuspegi Barometroaren arabera. Urtean behin egiten da azterketa hau, eta euskal herritarrek etorkinei buruz daukiezan eretxiak jasoten dauz. Gorka Moreno Ikuspegi-ko zuzendariak azaldu deuskuz datuak Lau Haizetara irratsaioan.

Artzain Eskolako makilea artzaintzako 13 profesional barrirentzat, 9 gizon eta 4 emakume

Erabiltzailearen aurpegia

Artzain Eskoleak bere hamazazpigarren ikasturtearen amaierea ospatu dau gaur, ardi latxaren defentsan eta artzainen prestakuntzan ibilbide sakona egin eta gero, artzaintzea profesionalizetako eta artzaintzeak Euskadin jarraipena izatea bermatzeko helburuagaz. 1997an zentroa martxan jarri zanetik, Arantzazuko Gomiztegi baserrian (Oñati) dagoan eskola honetan 110 artzain baino gehiago trebatu dira, eta ardi sektorearen sare sozioekonomikoan sartzea be lortu dabe. Zentroko arduradunen eretxiz, zifra oso ona da.

Aurten 13 persona ibili dira eskolan, 9 gizon eta 4 emakume, eta, horreekaz, 223 ikasle dira guztira ...

Erabiltzailearen aurpegia

Jendetza bildu da Done Bikendi eliza parean Retolazari azken agurra emateko

Erantzuna | Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzaina hil da

Deustuko txosnagunea prest!

Erabiltzailearen aurpegia

Deustuko txosnagunea prest!

Dena prest Deustun, bihar jaiei hasiera emateko.

Krisitik urteteko lan ordutegien malgutasuna aldarrikatu dabe

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Lan ordutegietan malgutasuna eukiteak krisitik urteten lagunduko dauela dinoe BFAk eta Bilboko Udalak. Lan hartuemonetan aldaketak ezarteko DenBBora izeneko programea aurkeztu dabe gaur Bilbon. Hamarkada askotan, ordutegi itxi eta finko batzuek, langileak bulegoetan arratsaldeko 8rak arte eukiarazo dabez. Gaur egun enpresetako egoitzatan goiz eta arratsaldeko ordutegi luze horreek produktiboak ez dirala uste dabe Foru Aldundiak eta Bilboko udalak. AEBetan Google enpresak dauen lan ordutegien politikea adibide lez hartuta Bizkaiko 7 enpresa DenBBora izeneko proiektu honetan murgildu dira. Pilar Ardantzak BFAko ...

Uriola ongi etorri!

Erabiltzailearen aurpegia
Berri ona jaso dugu azken asteotan Bilboko euskaldunok: uriola.info webgunearen sorrera. Uriola Bilboko albisteak batzen dituen komunikabide digitala da, euskara hutsezkoa. Hutsune garrantzitsua bete du medio berri honek, euskaraz bizitzeko ezinbesteko tresna baitira euskal komunikabideak. Batetik, euskaraz bizitzeko behar dugun beste baliabide baten jaiotza beti da pozgarria. Albisteak euskaraz jasotzeko, baditugu berria .info, argia.com,… baina […]

Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzaina hil da

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Atzo, 2014ko martiaren 12an, Jose Antonio Retolaza Kili-kili personaiaren eta izen bereko aldizkariaren sortzaile, euskerearen aldeko ekintzaile eta ohorezko euskaltzaina hil zan Bilbon, 84 urte zituala. Haren aldeko hileta eleizkizuna gaur, martiak 13, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bilbon, Abandoko Done Bikendi parrokian. Informazio gehiago

Asier Gonzalez fidantzapean aske geratuko da hurre

Erabiltzailearen aurpegia Asier Gonzalez fidantzapean aske geratuko da hurrengo orduetan

ZATOZ BERBAIZUREKIN JAIETARA!

Erabiltzailearen aurpegia

KAIXO LAGUN! jakingo duzun bezala bihar (martxoak 14 ) hasiko dira Deustuko jaiak eta bi asteburutan zehar egitarau oparoa izango  dugu eskuartean, hona hemen zita garrantzitsuenak!! OSTIRALA 14 20:00 Txupina eta txonsnetara jaitsiera Maribeltzekin! LARUNBATA 15 12:00 Paella txapelketa eta … Continue reading

The post ZATOZ BERBAIZUREKIN JAIETARA! appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Sabino Arana bidezubia eraisten `Timelapsean´

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea Sabino Arana bidezubia eraisten. Timelapsean.

Agintari daltonikoak

Agintari daltonikoak

Erabiltzailearen aurpegia Beti margotu izan dut. Txikitan paisaiak egiten nituen, mendi erraldoi berdeak tontorra elurtuta eta dena argitzen zuen eguzki izugarri handiaz. Urteak aurrera egin ahala denetariko marrazki eta koadroak egin ditut. Koloreek beti liluratu egin naute. Arin ikasi genuen gorria, urdina eta berdea nahasten kolore guztiak lortzen zirela. Nahasketa infinituak egin ahal ziren ortzadarra lortzeko. Mihise zurian pintzelekin buruan genuen ideia zurrunbiloa irudikatzen genuen.

Garikoitz Mendizabal txistulariak bost kontzertu emongo ditu egunotan Hego Korean

Erabiltzailearen aurpegia

Martiaren 14an eskainiko dau lehenengo kontzertua Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak Seulen, Chun Cheon Philarmonic Orchestreagaz batera. Beste hiru emonaldi eskainiko ditu, hilaren 16, 18, 19 eta 21ean, Etxepare Euskal Institutuko iturriek adierazo dabenez. Txistu Symphonic egitasmorako egindako lanak joko ditue.

Bost kontzertuko birea egingo dau Hego Korean. Tolosako Udal Txistularien Bandako kideak lagun dituala, kontzertu sinfoniko bi egingo ditu Chun Cheon Philarmonic Orchestra eta Gyongbook Philharmonic Orchestrakaz, eta beste hirurak formatu txikikoak izango dira. Korean bertan bizi dan Unai ...

Santurtziko berbalagun programan 150 pertsona dagoz

Erabiltzailearen aurpegia

Seigarren urtea bete dau Santurtziko berbalagun programak. 20 berbataldetan bananduta adin desbardinetako 150 santurtziar alkartzen dira makina bat lekutan astean behin euskaraz berba egiteko asmoagaz. Arrate Beristain, Santurtziko berbalagun taldeetako koordinatzaileak egitasmoaren helburuak zehaztu deuskuz. Aurten gurasolagun programea be hasi dabe guraso eta umeen artean euskerearen transmisinoa indartzeko balio dauena. Santurtzin une honetan 4 gurasolagun talde dagoz. Talde honeetan zenbait guraso euren seme-alabakaz herriko parke desbardinetan alkartzen dira euskeraz berba egiteko asmoagaz.

 

Baikortasun izpiak ekonomia arloan Lopez de Gereñuren berbetan

Erabiltzailearen aurpegia

Ekonomian baikortasun izpiak ikusten hasi dirala esan deusku Lau Haizetara irratsaioan Nuria Lopez de Gereñuk, CONFEBASKeko idazkari nagusiak. Joera aldaketa baten aurrean gagozala dino Lopez de Gereñuk.