Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' ingelesez argitaratuko da

Erabiltzailearen aurpegia

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria ingelesez argitaratuko da datorren urriaren 20an. Seren Books argitaletxeak kaleratuko dau liburua, eta Elizabeth Macklin New Yorkeko idazleak itzuli dau euskeratik ingelesera.

Eleberria ingelesez argitaratuko dala aprobetxauta, idazle ondarrutarrak zenbait ekitalditan parte hartuko dau Ingalaterran. Holan, urriaren 15ean berbaldi bat emongo dau Oxfordeko Unibersidadean, eta hurrengo egunean beste bat Londresko King's College ikastetxean.

Era berean, Uriberen eleberriaren ingelesezko bersinoaren aurkezpen publikoa urriaren 17an egingo da, Londresko Free Word kultur gunean, eta idazle ondarrutarragaz batera ...

Lo egin negar egin barik

Erabiltzailearen aurpegia

Begoña Sanz Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologia saileko irakasleak "Dormir sin llorar" liburuan parte hartu du eta Lau Haizetara kontatu deusku aukerea zelan sortu jakon eta liburuan emoten dabezan aholkuetako batzuk.

Europatik etorrita minbizia aztertzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Cicbiogune-k antolatuta eguenera bitartean 120 aditu Bilbon izango dira minbizia aztergai daukan kongresuan parte hartzen. Batez be, minbizi zelulen elikatzeaz jardungo dabela aurreratu deusku Arkaitz Carracedok kongresuaren ganean galdetu deutsagunean.

Euskara ikasi nahi? Doako kurtso baten zozketa eta deskontua harpidedunentzat

Gure berripaper elektronikoaren harpideduna bazara, zorioneko zaude, agian doako hiru hilabeteko ikastaroa egokitu ahal izango zaizulako.

EHBilduk Vista Alegreko zezen-plazaren kontuen galera ekonomikoak salatu ditu

Bilboko Udalaren sarrera erosketarik gabe zezen-plaza zenbaki gorritan egongo litzateke. 2011tik ez dira etekinak banatzen, hau zeharkako udal finantziazio bide bat delarik. EHBilduk Vista Alegreko zezen-plazaren kontuen galera ekonomikoak salatu ditu Obra eta Zerbitzuen Saileko Ordezkaria den Jose Luis Sabasek Zezen-plazaren kontuak eta egoera ekonomikoari buruzko informazioa emateko egin duen agerraldian. Bilboko Udalak sarrera eta […]
10386 / 10384 /

Hiri Asko bere baitan

Erabiltzailearen aurpegia

Hiri asko bere baitan proiektua sortu dabe Asier Olabarrietak, Aitor Gomezek eta Unai Villenak. Bilboko udaleko Ideiak Martxan lehiaketan saritu zituen eta harrezkero proiektuan murgilduta dagoz. Hiriaren ikuspegi barria emoteko helburua dauaka ekimenak. Informazino guztia dago sarean: hiriaskoberebaitan.com

Jardueraz beteriko udazkena Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

kartela_behinbetikoa

Dakizunez, urte hasieran obra egin genuen Euskararen Etxean eta horri esker bi areto berri gehitu dizkiogu eraikinari. Bi areto hauetan... Continue reading »

10393 / 10369 /

Maritxu Kajoi 2014

Urriaren lehenengo ostiralarekin batera Maritxu Kajoi iristen da urtero, eta Maritxurekin batera argazki-ehiztari uholde handia ibiltzen da Arrasaten kalez kale. Urtetik urtera, gainera, uholde hori handiagoa da. Ehiztori horietakoa naiz ni neu ere. Hona hemen, bada, aspaldiko urteotan moduan nire argazki zaparrada, Maritxu Kajoi eguneko txikitero dotoreei ateratako argazkiena.

Buruko osasuna emakumeen begietatik

Erabiltzailearen aurpegia

Emakunde erakundeagaz batera bistaratuko dau gaur AVIFES alkarteak buruko osasun arazoak daukiezan emakumeen egoerea. Euren egoerea eta preminak zeintzuk diran zabaldu gura dabe. Izatez urriaren 10ean izango da buruko osasunaren nazinoarteko eguna. Aurten erabiliko daben leloa "Aldatu zure begirada gaixotasun mentala daben pertsonenganako".

Bertsolaritzeari buruzko ikerketa-lanak sustatzeko sariak sortu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Mintzola Fundazinoak, Mikel Laboa Katedreagaz alkarlanean, bertsolaritzeari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko hiru sari emongo ditue, 2.000 eurokoa bakotxa. Zemendiaren 17an amaituko da eskariak aurkezteko epea.

Xabier Etxaniz EHUko Euskerearen Arloko errektoreorde eta Mintzolako patronatuko kideak, Beñat Gaztelumendi Mintzolako patronatu kidea eta Ikerkuntza arduradunak eta Juan Kruz Igerabide Mikel Laboa Katedrearen zuzendariak aurkeztu dabe deialdia.

Deialdi honen helburua ondoko hau da: deialdi publikoa argitaratzea ikergai nagusia bertsolaritzea (edozein jakintza arlotatik aztertua) daben master amaierako ...

Rafael Santandreu eta Javier Iriondo aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Erabiltzailearen aurpegia

Jentaurreko barriketaldien bitartez literaturara hurreratzeko helburua dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Eztabaidak Literatureagaz ekimenak, Javier Iriondo idazle, coach eta kirolariaren eta Rafael Santandreu psikologoaren arteko topaketea aurkeztuko dau gaur, urriak7. Bertan, konbidatu biek literaturearen eta emozinoen ganean berba egingo dabe.

Eztabaidak martitzenetan izaten dira, hilero, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta espezializautako kazetari bat ibilten da ekitaldiaren aurkezle eta gidari moduan. Topaketa hau, Kulturan espezializauta dagoan Radio Euskadiko Alicia San Juan kazetariak gidatuko dau.

Oraingo ...