EAJk eta PPk bat egin dute merkataritzaren ordutegien liberalizazioarekin

EAJk eta PPk ezarri nahi duten merkataritzaren ordutegien liberalizazioa eztabaidagai izan da gaurko Udalbatzarrean. EHBilduk, merkatu txikia jazartzeari uzteko eskatzeaz gain, Abando, Indautxu, Garellano, Alde Zaharra eta Deustu eremu turistiko handiko zonalde aldarrikatzen dituen 2014ko irailaren 1eko ebazpena bertan behera utz dezatela exijitu du. Eskaera ez da aurrera atera EAJk eta PPk bat egin dutelako. Eusko […]

Alkateen aukeraketan PPk egin nahi dituen aldaketa erabat errefusatu du Udalbatzarrak

Hauteskunde Lege Orokorra aldatzeko PPk egin duen maniobra erabat errefusatu du gaur goizeko Udalbatzarrak. Herritarrengandik gertuena dauden instituzioak izanik, Udalen jarduera ireki, zabal eta demokratikoan sakontzea, eguneroko ariketa izan beharko litzateke. Hauteskundeen aurretik, egunean bertan eta ondoren ere, Udalek herritarren borondatearen ispilu izan behar dute. Aldi berean, gainerako interes partidista, ekonomiko eta finantzieroren gainetik, herritarrenganako […]

Zorrotzako Punta nola eta noiz garatuko den airean gelditu da

Gaur goizean egindako Udalbatzan Punta Zorrotzari dagozkion HAPOaren irizpide eta helburua aldaketak onartu dira. EHBilduk abstenitu da hirigintza proiektu hau nola eta noiz garatuko den airean gelditzen delako.  

Fiskalitate progresiboa lortzeari begira bost zuzenketa aurkeztu ditugu

Ordenantza Fiskalen gaineko gaurko debatean EHBilduk 5 emendakin aurkeztu ditu fiskalitate progresibo bat, alegia, justuago bat, lortu ahal izateko. Errentaren araberako tasak eta zergak eta mozio bat Proposamen berritzaile gisa eta zerga eta tasen sistema progresiboa ezarri asmoz, Ibaibarriagak hobariak errentaren arabera ematea proposatu du. Garraio publikoari dagokionez, EHBilduk proposatu du hobaridun Txartel Soziala edukitzeko […]

EHBilduk zezenketen sarreretan xahututako dirua Pobreziaren aurkako planera bideratzea proposatu du

Gaurko Osoko Bilkuran Pobreziaren Aurkako Planerako 45.000 euroko kreditu transferentzia onartu da. EHBilduk baiezko bozka kritikoa eman du eta EAJ, PP eta PSEko zinegotzientzako erosten diren zezenketetarako sarreren dirua plan honetara bideratzea proposatu du.
10072 / 10069 / 10076 /

I. Landaida: "Gallardonen dimisinoa koherentea izan da"

Erabiltzailearen aurpegia

PPko gobernuak abortuaren legearen aurreproiektua erretirau izanari buruz eretxi eske Izaskun Landaida (Emakunde), Laura Garrido (PP) eta Ana Perezegaz (Bizkaiko Emakumeen Asanbladea) egin dogu berba. 18 urte arteko neskek abortau ahal izateko gurasoen edo helduren baten baimena euki beharko dabe PPk sartutako aldaketa batek eraginda. Izaskunek eta Anak esan deuskue hori be ez dala beharrezkoa eta euren eretxia arrazoitu deuskue. 

Dantzan egiteko prest?

Erabiltzailearen aurpegia

Aiko Taldeak, dantza tradizionalaren dibulgazinoan diharduen musikari eta dantza-maisuez osotutako kultur alkarteak Dantzaldi Ibiltariaren edizino barria dakar, zazpigarrena, ekimena 2008an abiarazi ebenetik. Aurtengo barrikuntza nagusia, unibertsidadeko komunidadeaganako hurbilketea izango da Euskal Herriko Unibersidadeagaz sinatutako akorduaren haritik.

Interesauta dagozan guztiei zabaldutako ikastarook Bizkaia Aretoko Chillida Aretoan egingo dira, eta unibersidadeagaz lotutako pertsonek eta 30 urtetik beherakoek prezio bereziak eukiko ditue.

Ikasturte honetarako eskaintza oso da zabala eta informazino guztia dago sarean.

'El niño'

Erabiltzailearen aurpegia


- Zuzendaria: Daniel Monzon
- Gidoia: Daniel Monzón, Jorge Guerricaechevarría
- Musikea: Roque Baños
- Aktoreak: Luis Tosar, Jesus Castro, Eduard Fernandez, Sergi Lopez, Barbara Lennie, Ian McShane, Luis Motilla, Jesus Carroza, Moussa Maaskri, Saed Chatiby, Jose Manuel Poga
- Iraupena: 130 minutu
- Produktoreak: Ikiru Films / La Ferme! Productions / Maestranza Films / Telecinco Cinema / Studio Canal
- Herrialdea: Espainia
- Generoa: Thrillerra


Celda 211 pelikuleagaz lortu eban arrakastea ikusita, begi guztiak Daniel Monzonen pelikula barriari zuzenduta egozan. Eta El niño-k ez dau hutsik egiten. Algecirasko portuaren inguruan ...

Kukai Dantza Taldeak irekiko du ostegunean BLV-ART programa

Erabiltzailearen aurpegia

Irailaren 25ean hasi eta urriaren 4ra arte luzatuko da aurten hiri-adierazpenen BLV-ART programa. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan antzerkia, kanpoko zinea, musika, dantza eta beste izango dira ikusgai hamar egunez. Hasiera Kukai Dantza Taldearen “Gela jauziak” ikuskizunak emango dio ostegunean 21:00etan Martzanako kaian.

Foru Liburutegiak Unamunoren 'Nada menos que todo un hombre' lana berrargitaratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Astelehenean, irailaren 29an, 150 urte beteko dira Miguel de Unamuno idazlea bilbotarra jaio zala. Urteurrena gogoratzeko, Nada menos que todo un hombre nobela laburraren edizino barria argitaratu dau Bizkaiko Foru Liburutegiak. Argitalpeneko berbaurrea, Seve Calleja idazleak egin dau, eusketaraz eta gaztelaniaz.

1916ko garagarrilean kaleratu zan liburua, La Novela Corta izeneko bilduman. Handik urte batzutara, 1920an, Tres novelas ejemplares y un prólogo liburuan jaso zan, El marqués de Lumbría eta Dos madres eleberriekaz batera.

Liburuak Alejandro Gomezen istorioa kontetan dau ...

Parrapean I. Komiki Lehiaketea Bilbon, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta

Erabiltzailearen aurpegia

Euskerazko Parrapean I. Komiki Lehiaketea antolatu dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Begoñako liburutegian jatorrizko eta argitaratu bako lanak aurkezteko epea urriaren 15etik zemendiaren 15era izango da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Ekimena, Kultura eta Hezkuntza Sailak urte amaierarako diseinau dauen kultur proposamen barriaren barruan sartzen da, hau da, zemendiaren 27an, 28an eta 29an Santutxu-Begoña barrutian ospatuko dan Parrapean Komiki Egunak jaialdiaren barruan. Jaialdian, komiki istorioak euskeraz kontetako moduari buruzko tailerrak, berbaldiak eta erakusketak ...

Gotzaitegia Sopuertako herritarren alde

Erabiltzailearen aurpegia

La Baluga eskola publikoaren inguruan azaldu diran informazinoen aurrean oharra kaleratu dau Gotzaitegiko Bikaritza Nagusiak. Nabarmentzen dabenez, Sopuertako herritar gehienak La Balugaren inguruan 2005ean adostutako akordioaren alde dagoz gaur egun be, eta eurak ez dabe inoz onartu gehiengo horren kontra joan leiteken proposamenik. Orduan adostu eben herriko alderdi politiko guztiek eta hezkuntza alkarteek gaur egun indarrean dagoen hezkuntza egiturea, Jaurlaritzaren oneritxiagaz. Gotzaitegiak lur saila erosi eta emon eban Haur Hezkuntzako eskolea eregiteko, baldintza bakar moduan Haur Hezkuntzarako baino ez zala ...