AZKEN ORDUKOA: KASTIN EGUN BATEN EGUN ETA LEKU ALDAKETA

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoaren 28an, ostiralean, Errekalden aurreikusita zegoen kastina larunbatera atzeratu da eta Bilborock-en izango da. Beraz, kastina martxoaren 29an izango da.  Hauek dira behin-betiko kastinen datak: Martxoaren 24,25, 26 eta 27an (17:30-20:30). Bilborock Aretoan (Mesedeetako kaia, 1) Martxoaren 29an (11:00-14:00). Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia, 1)  

Igotz Ziarretaren argazkiak, Fitur azokako Jaurlaritzaren turismo sustapenean

Iturria: twitter.com

via @eideralkorta: Aisuek, arditxo bat falta da kit-a osatzeko, ez? http://t.co/URY3rs1eLg

Gu euskaraz gara, ni euskaraz naiz, eta zu?

UEMAk, hainbat udalekin elkarlanean, izen abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri du abian. Udalerri euskaldunetako herritarren sentsibilizazioan eragin, eta herritarrek euren burua euskaraz sentitu, bizi eta munduaren aurrean euskaraz aurkeztu dezaten lortu nahi da.

Otxandio, Mallabia, Munitibar, Mañaria, Artea, Izurtza, Berriatua, Gizaburuaga eta Gatikatik abiatutako kanpaina, pixkanaka UEMAko udalerri guztietara zabaltzen doa. Mankomunitateak hainbat bitarteko ipini ditu udalen eskura: berripapera, kartelak… Udal bakoitza arduratu da bitarteko horiek kudeatzeaz.

UEMAk 70 udalerri euskaldun biltzen ditu bere baitan, eta nagusiki euskaraz bizi diren herriak ...

Olatzagutiak Euskararen Legearekin talka egin du

Olatzagutiako Udalak Euskararen Legearekin talka egin du. Olatzagutiako Euskararen Ordenantzan, euskara bakarrik erabiltzeko irizpideak hauexek ziren: Testuaren grafia antzekoa denean euskaraz eta gaztelaniaz; mezuaren edukia argi eta garbi adierazten duen piktogramak osatzen duenean; eta ezagutzera eman beharreko jarduerak eta hartzailearen berezitasunek horretara behar dutenean. Baliorik gabe utzi ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiak. ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. https://www.facebook.com/friends/requests/?fcref=rup#!/adm.euskeraz.taldea/posts/506678749449013

Abenduan jakin nuen eskaera zebilela Donostian Udal Liburutegiari Txillardegi izena emateko. Poztu n...

Abenduan jakin nuen eskaera zebilela Donostian Udal Liburutegiari Txillardegi izena emateko. Poztu nintzen: Aldundiarena 'Koldo Mitxelena' dugu, eta beste izen ilustre bat hirian dugun liburutegi sare bikainean primeran zetorrela iruditu zitzaidan. Ez nuen susmatu (a ze inuzentea!) asmoak ez zuela aurrera egingo. Berandu, Dani Goñi irakaslearen gutun baten bidez jakin dut hori, eta hark bezala, kontra egin duten zinegotzien jarrerari penagarria deritzot. Tristea eta mingarria, oso. http://irutxulo.hitza.info/2014/01/16/dani-goni-miren-aitziber-eneko-zergatik/

Anjel Lertxundiren diagnosi latza: nerabeak eta euskara

"Nerabe euskaldun peto askok gero eta lehenago egiten omen du gaztelerara jauzi. Orain gutxi arte, hamasei-hamazazpi urterekin gertatzen zena behera eta behera egiten ari omen da adin-eskalan. Hamahiru urte ingururaino. Edo are beherago. Alkoholaren paralelismoa datorkit burura, prozesu bertsuaren bi ertzen tankera hartzen diet biei."

Iturria: paperekoa.berria.info

via @desplazatua: Gordinegia agian Anjel Lertxundiren gaztetxoak-euskara egindako "Diagnosia. Soluzioa bilatu beharko http://t.co/Ja4cO6JWRm @berria

Guraso eta hezitzaileen beharrei erantzunez...

Beasainen larunbat honetan GURASO eta HEZITZAILEEN beharrei erantzunez, TTiKLiK! ELKARGUNEAren eskutik I. HITZALDI SORTA “GURE OSASUNA ERAIKITZEN” antolatu da. Etorri nahi duen orori, DOHAINIK, profesional hauek eskaintzeko dutena jasotzeko aukera eman nahi diegu. Galdu ezinezko aukera duzue honakoa.

Data: 2014ko urtarrilak 25 larunbata 

Ordutegia: 10:00 - 20:00

Sarrera: DOHAINIK

PLAZA MUGATUAK ERRESERBA EZINBESTEKOA: http://www.ttiklik.com/elkargunea/ai1ec_event/hitzaldiak-conferencias/?instance_id

Non: Beasaingo Igartza Jauregian

Nori zuzendua: Guraso eta hezkuntza eta gizarte esparruko profesionalentzako. Psikologo, pedagogo ...

GERO ETA PARTE HARTZAILE GEHIAGO!

Erabiltzailearen aurpegia
Izen emate epea oraindik zabalik dago eta bero-bero dabil. Gero eta parte hartzaile gehiago zarete! Oraindik ez zara apuntatu? Harrapazank Eszena ala Sortuzank Tailerrak, zein da zure ekintzarik gustukoena? Ala biak? Gogoratu bietan apuntatu zaitezkela!  

el liburu

Erabiltzailearen aurpegia

Aratusteak 2014. Prentsa oharra

Erabiltzailearen aurpegia

Atzoko Batzorde Mistoan Bilboko Aratustetarako adostu dugunaren inguruan Bilboko Konpartsakek zera adierazi nahi du: Zorionez Bilbok Gran Via kalea berreskuratu izan du gaurkoan. Bilboko Konpartsetatik zalantzarik gabe poztu egiten gara. Uste dugulako aratusteak ospatzeko Bilbok merezi duen kalea delako, azken urteetan aipatu izan dugun bezala. Baina gogoratu behar dugu Konpartsetatik azken urteetan luzatu izan dugun mezua: […]

The post Aratusteak 2014. Prentsa oharra appeared first on Bilboko Konpartsak.

Haurren parte-hartzea sustatzeko teknikak aztertuko dituzte datorren ikastaroan

Erabiltzailearen aurpegia

Iraupen laburreko monografikoak neguko eskaintzara egin dute salto. Otsailaren 8an haurren parte-hartzearen beharraz eta aukerez mintzatuko dira.

Haurren parte-hartzea sustatzeko teknikak aztertuko dituzte datorren ikastaroan

Erabiltzailearen aurpegia

Iraupen laburreko monografikoak neguko eskaintzara egin dute salto. Otsailaren 8an haurren parte-hartzearen beharraz eta aukerez mintzatuko dira.

Blog baten idazterakoan denbora kudeatzeko gomendio batzuk

Erabiltzailearen aurpegia

denbora

Blog bat osatzea erabakitzen dugunean askotan gai batek larritu egiten gaitu: nola kudeatu daukagun denbora blogean patxadaz idatzi ahal izateko... Continue reading »

1986-2013 arteko Bertsolari Txapelketa Nagusien analisi estatistikoa

IXA Taldearen azterketa bat, iaz Elhuyar aldizkarian argitaratua azken txapelketako datuekin osatzera datorrena. Adibidez, IXA taldearen analizatzaile automatikoak ezagutzen dituen hitzen proportzioak azken urteetan gorantz egin duela nabarmen geratu da; euskara batuaren erabilera gero eta handiagoa dela ondoriozta daiteke horretatik.

Iturria: bertsozale.com

via @Bertsozale: 1986-2013 arteko Bertsolari Txapelketa Nagusien analisi estatistikoa egin du @IxaTaldea-k http://t.co/2kAqRwIgs7 #btn13 #bertsolaritza

Sexua ikusi nuen betaurrekoekin…

Aplikazio eta sare sozial berria sortu dute Google Glass betaurrekoetarako, larrutan ari garela elkarren ikuspegia ikusi eta munduarekin konpartitzeko. Ideia bizarro samarra, bai...