Eguneko beharra, gauak ez daiala ezkutau

Erabiltzailearen aurpegia

Euskerea Hobetzen tartean, Adolfo Arejitak, "Gabeko biharra, egunez agiri" esakerearen gainean egin deusku berba besteak beste. Tenperatura berbea, gozoa dago esapidea, hutsitua eta abar be aztertu ditu. Eguneko behar hau, gauak ez daiala ezkutau.

Gatiburen 'Bixotzetik' kontzertua, barriro atzeratuta

Erabiltzailearen aurpegia

2021eko zemendiaren 13a da data barria.

Bideo barria dakar Belakok, diskoa plazaratu bezperan

Erabiltzailearen aurpegia

Frantsesezko kantua da Sirène.

Bizikletearen hilea izango da iraila Barakaldon

Erabiltzailearen aurpegia

Garraiobide jasangarriak bultzatzea da helburua.

Beste hamar emonaldigaz biribilduko dau udea Gure Zirkuak

Erabiltzailearen aurpegia

Irailaren 13ra arte luzatu dabe Orioko egonaldia.

Laguntzino gehiago Bizkaiko kulturgintzarako

Erabiltzailearen aurpegia

Pandemiak eragindako kalteak arintzeko, egiturazko gastuak pagetan lagunduko dau Foru Aldundiak.

Ana Perez (STEILAS): "Hezkuntzarako eraikin publikoak batez be uri eta herri handietan beharko dira"

Erabiltzailearen aurpegia

STEILAS sindikatuaren ustez hezkuntzarako eraikin publikoak batez be herri handi eta uriburuetan beharko dira. EUDELek eskatuta udal ugari hasi dira ikasturte barrian ikasleak hartu ahal izateko eraikin publikoen zerrendea osatzen. STEILAS sindikatutik dinoe eskaera hori Jaurlaritzari ekainean egin eutsela eta orain arte inork ez dauela neurri hori proposatu. Kiroldegi, frontoi edo kultur etxeetan derrigor segurtasuna eta garbiketea bermatu beharko dala gaineratu dabe. Ana Perez STEE-EILASeko ordezkariagaz honetaz berba egin dogu. Gelako gehienez 15 ikasle egon daitezan Jaurlaritzak 6 mila irakasle ...

Familia enpresek ERTEak irailaren 30etik haratago luzatuko dirala uste dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Euskadiko familia enpresek euskal ekonomiaren %84 ordezkatzen dabe. Enpresa honeetan guztira 148 mila langilek behar egiten dabe.
Familia enpresen euskal alkarteak AEFAMEk dino ERTEen luzatzeagaz itxaropentsu dagozala. Gaizka Zulaika AEFAMEko presidenteagaz berba egin dogu. Familia enpresen aparteko balioa ikustarazoteko Aurpegia emoten dogu – Damos la Cara izeneko kanpainea jarri dabe martxan. www.damoslacara.com webgunean familia enpresetako jaube eta beharginen lekukotzak batu dabez.

Barakaldon, 30 egun bizikletaz

Erabiltzailearen aurpegia

Iraila, bizikletearen hilabetea izango da Barakaldon. Bizikletak doan hartzeko aukerea emongo dau Udalak, eta tailerrak be eratu ditue zapatuetarako. Gorka Zubiaurre Alkatetza zinegotziak emo deuskuz azalpenak.

Bertsolariak, Abaroa Parkean

Erabiltzailearen aurpegia

Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeitak bertsotan egiteko aukerea eukiko dabe Lekeition. Abaroa parkean kantauko dabe, eguen honetan, Iratxe Ibarra gai jartzaile dala. Enbeitak esan deuskunez, eurek disfrutetea eta disfrutau eragitea izango da helburu nagusia.

'Arzak Since 1897', Culinary Cinema zabaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Asier Altunaren filmaren munduko estreinaldia izango da.

Getxoko Kultur Etxeko tailerrak prest

Erabiltzailearen aurpegia

Aurrematrikulazinoa datorren astean hasiko da.

Pentsiodunekin bat egin dugu Bilboko konpartsok

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbo, 2020/08/24   Bilboko Konpartsen ordezkaritza batek parte hartu dugu Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak Bilbon egindako mobilizazioan. Konpartsek pentsio duinen eta osasungintza eta zerbitzu publikoen aldeko ekimen horretan parte hartu nahi izan dugu, Aste Nagusiko astelehena izango litzatekeen egun triste honetan, pentsiodunei eta geuren aldarrikapenei erabateko babesa adierazteko. Konpartsakideek Teknikariok sindikatuari eman genioten babesa joan den […] Leer más

The post Pentsiodunekin bat egin dugu Bilboko konpartsok appeared first on Bilboko Konpartsak.

Txakolinaren azidotasuna jorratu dau Aritz Mokoroak bere tesian

Erabiltzailearen aurpegia

Hartzidura malo‑laktikoa dalako prozesua aztertu dau, azidotasunean eragiten dauelako.

Bilbo Zaharreko sormen guneetako bisitaldietan izena emoteko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia

BLV-ART programearen barruko jarduera hori irailaren 18an eta 19an egingo da.