'Tom Sawyerren abenturak', IBBY-ren 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatua

Erabiltzailearen aurpegia

IBBY (International board on books for young people) erakundeak jakinarazo barri dauenez, Tom Sawyerren abenturak liburuak, 2013ko Euskerazko Literatura Itzulpenaren saria jaso ebanak, IBBY-ren 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatu dabe Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle itzultzaileen itzulpenaren kalidadeagaitik.

Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtle andra-gizonek orain urte bi jaso eben Mark Twainen klasikoa euskeratzeko eskaerea, Ingalaterran oporretan egozala. Galtzagorri alkartearen deia jaso genduan. Liburua erosi, eta eskerrak emazteak ez eustan esan orduan ze ingelesez gatxa zan, gogoratu dau Mendigurenek. Umeentzako abentura ...

Abian da uriola.info, Bilboko agerkari digitala

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbon informazioa euskaraz, digitalean eta auzolanean zabalduko duen hedabide berria

Intergune2014 topaketak Spriren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia

SPRIren nazinoarteko sarea osotzen daben ordezkariak Euskadin dagoz. Intergune 2014 topaketan parte hartzeko etorri dira. Astelehenean hasi ebezan topaketa horreek eta martiaren hemeretzirarte luzatuko dira. Miren Madinabeitia SPRIn nazinoarteko saileko zuzendariak azaldu deuskuz topaketa honeek zertarako prestatu dabezan.

'Buscando en tus labios' amestutako birea hastear dago Doctor Deseo taldea

Erabiltzailearen aurpegia

Busco en tus labios kanteagaz hasi zan aspaldi Doctor Deseo, eta oraingoan be abesti horrek abiatu dau talde bilbotarraren egitasmo barria. Disko-liburuaz gan, DVDa be argitaratu dabe, aurreko biran grabautako kontzertu zatiekaz eta hainbat kazetari, musikari eta idazleren parte-hartzeagaz. Martiaren 7an ekingo deutsie zuzeneko aurkezpenei, Durangoko Plateruenan.

Taldearen hamaulagarren diskoa da Busco en tus labios (Baga-biga), behar-beharrezkoa eben geldialdi baten emoitzea. Apurtxu bat geratu gura genduan, autortu dau Francis abeslariak. Urte birik behin diskoa atera izan dabe, eta abiadurea txikitzeko ...

Martian zabalduko dabe Bakion txakolinguneko museoa

Erabiltzailearen aurpegia

San Jose egunean edegiko dabe. Bakiorentzat Txakolingunearena proiektu on bat dala dino Aitor Apraiz alkateak. 2006tik datorren proiektua da museoarena. Museo horretan batu dabezanak azaldu deuskuz Aitor Apraiz alkateak. Oposizinoak, Bilduk, fiskaltzara jo dau proiektu honetan ustez burutu diran irregulartasunak argitu daitezan. Apraizen esanetan Bildukoei ez jake proiektu hau gustatu, baina eurak legea jarraituz egin dabe guztia. Bilduk abenduan egin eban salaketea, eta udal gobernuak salaketa horren aurrean ezer argitzekorik ez eukala erantzun eutsenez, orduan erabagi eban koalizinoak epaitegietara jotea ...

Gordexolako San Jorgeren erliebea zaharbarritu dau Bizkaiko Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Foru Aldundiko Zaharbarrikuntza Arloak San Jorgeren erliebea konserbau eta lehengoratzeko lanak egin ditu Sandamendiko baseleizan, Gordexolan. Obra hau zaharbarritzeko tratamenduak 2013. urtean zehar egin dira.

Francisco Martinez de Arcek egin eban obrea, 1672an. Bizkaian eta Kantabrian XVII. mendearen azken laurenean jardun eben eskultore barrokoetatik garrantzitsuena da Martinez de Arce, foru erakundeko iturriek adierazo dabenez.

San Jorgeren irudia erdi-erliebean landuta dago intxaur zurean, polikromautakoa da eta hainbat aldiz birmargotu dabe. Zurezko bi piezak osotzen dabe erliebea, miru-buztan batez mihiztauta, burdin ...

Euskadiko Errugbi Federazinoak errugbiaren araudia euskeratuko dau

Erabiltzailearen aurpegia

Euskadiko Errugbi Federazinoak kirol horren araudia euskeratuko dau lehenengo aldiz. Ekimena Gipuzkoako Federazinoak abiarazo eben eta Euskal Kirol Federazinoen Batasunaren dirulaguntzinoari esker gauzatu ahal izango da.

Nazinoarteko federazinoaren edo International Rugby Board erakundearen arauak euskeratzeko ardurea Itzulnet enpresa tolosarrarena izango da, Euskadiko Errugbi Federazinoko iturriek jakinarazo dabenez.

Itzulpena hilebete barru prest egongo da, eta amaituta egon orduko, Euskadiko Federazinoak Nafarroako Federazinoari eta Ipar Euskal Herriko klub gehienak batzen dituan Landak eta Euskal Kostaldeko Batzordeari eskainiko deutse. Araudia, ganera, edozeinen ...

Deustuko Inauteriak 2014: Irudiak

Erabiltzailearen aurpegia

Hemen sakatuta argazki gehiago:

The post Deustuko Inauteriak 2014: Irudiak appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Uriola airean!! Antzokian egiten ari dira Bilboko

Uriola airean!! Antzokian egiten ari dira Bilboko

Erabiltzailearen aurpegia Uriola airean!! Antzokian egiten ari dira Bilboko Komunikazio Proiektu berriaren aurkezpena!

Euskarazko blog esperientziak #Blogetan jardunaldian: Itsumustuan

Erabiltzailearen aurpegia

oier_peñagarikano

Blogetan! Euskal blogarien topaketaren hizlari eta parte hartzaileen informazioa zabaltzen jarraitzen dugu. Oraingoan Oier Peñagarikanori buruz arituko gara. Peñagarikanok Itsumustuan... Continue reading »

Zorionak Uriola! Gaurtik aurrera uholde geldiezina

Erabiltzailearen aurpegia Zorionak Uriola! Gaurtik aurrera uholde geldiezina.

#Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldiari bukaera emateko luxuzko mahai-ingurua izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia
Blogak gaitzat hartuta, mahai inguru bat antolatzea aproposa iruditzen zitzaigun, izan ere, asko dira bere lana maisutasunez egiten duten euskal blogariak eta... Continue reading »

Uriola dator

Erabiltzailearen aurpegia

Uriola dator

Gaur da eguna. Uriola dator Bilbo aldera. Euskararen uriola.

Uriola.info atariaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
Uriola.info Bilboko agerkari digital berriaren aurkezpena, gaur hilak 26 Bilboko Kafe Antzokian.