Uriola.info-ren aurkezpena

2014/02/26 19:00

Kafe Antzokia | Abando - Indautxu |Deialdia

Uriola.info sareko ataria aurkeztuko da jende aurrean Bilboko Kafe Antzokian

Otsaileko Udalbatzarrerako proposamenak: alkate frankistak, kontratazioa, parte-hartzea udalbatzarretan, Zumalakarregiko errauste labea, aireportua, Atxuri eta Abusu

Erabiltzailearen aurpegia
Hona hemen datorren osteguneko Udalbatzarrerako EHBilduk eramango dituen mozio-proposamenak: Memoria historikoa: alkate frankisten margolanak eta dominak Bilboko Udal Osoko Bilkura honek Udal Gobernuari agintzen dio Eusko Jaurlaritzaren Ikur Frankistak kentzeko Batzorde Teknikoaren gomendio irizpena bete dezala, eta honen ondorioz, alkate frankisten margolanak ken ditzala. Era berean, Udal Osoko Bilkura honek Udalbatzarra frankistek 1937ko ekainaren 19tik [...]

Euskarazko blog esperientziak #Blogetan jardunaldian: Etxepare RAP

Erabiltzailearen aurpegia

Imanol Epelde - EtxepareRAP

#Blogetan, euskal blogarien topaketa jardunaldian atal ezberdinak izango ditugu: hitzaldiak, euskal blogosferari buruzko mahai-ingurua eta euskarazko zenbait blogarik zuzenean kontatuko... Continue reading »

#Blogetan lehiaketa: Kultura kategoriako finalistak

Erabiltzailearen aurpegia

Blogetan-kultura-finalistak

Otsailaren 18an iragarri genituen zeintzuk diren #Blogetan! Blog izarren bila lehiaketan kategoria bakoitzeko finalistak suertatu diren blogak. Oraingoan, kategoriaz kategoria... Continue reading »

Euskara plazara, dantzara!

Erabiltzailearen aurpegia Euskararen plaza berrian elkartuko gara, Uriolan!

Txinatar ekologiaren gerrilariak (II)

Erabiltzailearen aurpegia

Txinan substantzia kaltegarriak airetik ezeze, itsasotik eta lurretik be eraso egiten dabe. Gobernuaren estimazinoaren arabera, akuiferoen % 64 sano kutsatuta dagoz, eta antzeko zeozer jazoten da kostaldeko urekaz be. Orain urte bi gobernuak lurzoruaren azterketa zehatza egin eban. Igaz, apirilean, jaso zituen emoitzak, eta edukia Estadu sekretu izentau eben. Susmo onik ez dau emoten, ez.

Momentuz, abenduan zabaldu zanez, 3,3 miloe lur hektarea lar kutsatuta dagoz nekazaritzan erabilteko. Horrek esan gura dau herrialdeko lur landagarriaren %2 ezin daitekela erabili, baina ...

Labayruk, Ikastolen Elkarteak eta Foru Aldundiak Urtesasoiak.com webgunea aurkeztu dabe Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Herri tradizinoen ganeko musika, kanta, bideo eta irudien bildumea da Urtesasoiak.com webgunea. 1990eko hamarkadan Labayru Ikastegiak eta Ikastolen Elkarteak sortutako materialaren dau oinarri atariak. Ohitura eta ospakizunak urtaroen arabera sailkatu ditue, Gabonak, Arastusteak, Udabarri-udea eta Udagoiena. Eduki guztiak lau hizkuntzatan dagoz, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Webgunearen aurkezpenean, besteak beste, Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputadua, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidentea eta Adolfo Arejita Labayru Ikastegiko zuzendaria izan dira. Horrezaz gan, Etxepare Institutuko Mari Jose Olaziregi, Azkue Fundazinoko buru ...

UPV/EHUk 2012-13ko tituludunentzako 345 'Lehen Aukera' beken izen-emote epea zabaldu dau

Erabiltzailearen aurpegia

UPV/EHUk laguntzen programa pilotua abian jarri dau, Lehen Aukera izenekoa. Langabezian dagozan 2012/2013ko tituludun unibersitarioei eskaintzen jake, beren lanbide-prestakuntzea hobetzeko, holan enplegu kualifikatuan jarduteko behar diran ezagutzak areagotuko dituelakoan. Danetara, 345 beka emongo ditue, horreetako % 5 ezgaitasunak dituen tituludunei.

Eusko Jaurlaritzeagaz alkarlanean bultzatutako programa hori hiru hilebeteko iraupena dauen prestakuntza-modulu teoriko eta praktiko bat da. Honako honeek egingo dira: Laneratzeko ahalmena emoten daben gaitasunei buruzko ikasketa osogarrien ikastaroa, UPV/EHUk eskainia, eta hautatutako persona bakotxaren ezaugarri akademikoakaz lotutako ...

Musika taldeentzako 'Artistas en Ruta' programearen hautaketan sartzeko deialdia zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia

AIE alkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, aurten be hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea helburu dauen Artistas en Ruta programan parte hartzeko aukerea izango dabe. Estadu mailako kontzertu zirkuitu hau bi aldiz barritzen da urtean, eta dagoeneko zabalik dago programearen hautaketa prozesuan sartzeko deialdia.

Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazo dabenez, irailetik abendura bitarteko programan parte hartuko daben taldeak martian hautatuko ditu aditu talde batek. Urtarriletik bagilera bitarteko kontzertuak emongo dituen musikarien zerrendea, barriz, urrian osotuko dabe ...

Bilbon 27 salda bero lehian

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Saldeari ardao zuririk bota behar jako ala ez? Betiko galderea, erantzuna igazko txapeldunak emon deusku Txakur kalean tabernea daukan Pedro Egiluzek hain zuzen be. Bilboko salda berorik onena zein dan jokoan dago. Alde Zaharreko merkatarien alkartekoek antolatutako txapelketan hilabete honetan tabernetako bezeroen botoak jaso dabez.

Inpunitate frankista salatzeko elkarretaratzea ostegunean Bilboko udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia

Iñaki Azkunak Bilboko udaletxean dauden alkate frankisten erretratuak kentzeari uko egin zion pasa den astean, eta erreakzioak askotarikoak izan dira. Sare Antifaxistak elkarretaratzea egingo du ostegunean, Bilboko udaletxearen atarian.

Bilboko informazioa euskara hutsean eskainiko du Uriola.info atariak

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko euskal komunikabideak bilduko dituen Uriola.info plataforma asteazkenean aurkeztuko dute, 19.00etan, Bilboko Kafe Antzokian.

UNICEF-ek iñoizko larrialdi deirik handiena egin dau

Erabiltzailearen aurpegia

UNICEF-ek iragarri dau 2.200 miloi dolar behar dabezala 85 miloi pertsonari laguntzea emoteko , tartean 59 miloi umeri . 50 herrialdetan bananduko dabez laguntzak baina ia erdia Siriara doa.


 

ETAren keinuak garrantzi itzela dauka Ugartebururen eretxian

Erabiltzailearen aurpegia

Nazinoarteko Egiaztatzaileen Batzordeak barikuan azaldu eban keinuak garrantzi itzela dauka EHBilduko ordezkariarentzat. Asteburuan batzorde horretako kideek Auzitegi Nazionalean deklarau behar izana harrigarritzat jo dau Ugarteburuk. Eta Lehendakaria batzorde horretakoei babesa emoten joan izana txalotzekoa dala esan deusku.

Bilboko Mendi-Trail proban 750 partaide batu gura dabez

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbon martiaren 30ean egingo daben Mendi-Trail izeneko mendi proban 750 parte hartzaile itxaroten dabez. Martiko azkenengo domekan 24 kilometroko luzerea eukiko dauen probak Bilboko Itsas Museotik urtengo dau. Ibilbidea Artxanda, Iturritxualde, Pagasarri eta Arnotegi mendietan zehar izango da eta parte hartzaileak oinezko martxan edota lasterketan aritu ahalko dira. Igaz baino partaide gehiago batu gura dabez. Sabin Anuzita Bilboko udaleko kiroletarako zinegotzia. Proba horretarako martiaren 1ean, zapatu honetan bertan, entrenamendua egitera deitu dabe, zirkuitu barria ezagutu ahal izateko. Informazino gehiagorako edota ...