Santo Tomasetan ere, EUSKARAZ BIZI!

                 

Bizkaiko kultur txartela erabili gabonetan euskarazko produktuak erosteko

Gabonetan Euskarazko diskoak, liburuak edo DVDak merkeago erosteko laguntza emango digu Bizkaiko kultur txartelak. Foru Aldundiko Kultura Sailaren ekimena da eta kultur produktuen kontsumoa bultzatzea du helburu bonu honek. Aurreko bono cultura edo kultura bonuaren antzekoa da, baina hiru motatako bonuak daude. Guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute eta euskarazko produktuak erosteko D motakoa onuragarriena da, 24 € ordainduta beste 16 € emango baitizkigu. Zer eros daiteke …Gehiago irakurri

Abando aldeko Unamuno Institutuko ikasleak lanean

Oraingoan abildua ez, ebildua osatu dute Unamuno Institutuko ikasleek.  

Zenbat Gara Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean

Bertsozale elkarteak gonbidatuta, Zenbat Gara elkarteak seigarren saridunari oroigarria eman zion igandean, BECen ospatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.  Alain Urrutia artistak berariaz sortutako koadroa eman zion Unai Iturriagari gure elkarteko ordezkari Isabel Isazelaiak, guretzako ere oso berezia zen egunean. Eskerrak eman nahi dizkiogu guk Bertsozale Elkarteari gonbitagatik, eta zorionak finalaren antolaketagatik, igandean den-dena ondo atera zelako. Benetan itzela izan zen elkarteko kideen lana. Biba zuek!

AMETS ARZALLUS ANTIA TXAPELDUN BERRIA

Zoriooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooonak!

Abenduaren 15ean, Kafe Antzokiak 18 urte, 2013ko balantzea

Igandean 18 urte beteko ditu Kafe Antzokiak. Adinez nagusia bilakatuko zaigu 1995eko abenduaren 15ean Bilbon ateak ireki zituen euskal topagune honek, eta urteotan bere ekarpena arrakastaz egin du, euskaldunontzat eta euskarara hurbiltzen direnentzat topaleku ireki eta dinamikoa izanik. Ohi dugun moduan, urteurrena baliatuko dugu 2013ak eman duenaren balantzea egiteko. 2013an 353 ekitaldi programatu dira Bilboko Kafe Antzokian, ohi bezala denetarikoak: kontzertuak, hitzaldiak, liburu eta diskoen aurkezpenak, prentsaurrekoak, irakurraldiak, erakusketak, antzerki …Gehiago irakurri

IX. truke azoka ospatu du Zenbat Garak aste honetan

Ostegun eta ostiralean truke azoka antolatu du Zenbat Gara elkarteak. Bi urterik behin Gabonen bueltan ospatzen den azoka berezia dugu hau, etengabe kontsumitzera eramaten gaituen gizarte honi alternatiba bat eskaintzeko asmoz. Horrela, nork bere etxetik ekarritako liburu, disko, jantzi, harribitxi, jostailu, elektrotresna… trukatu dira dibisa esklusibo bat eskuratzeko, txakur txikiak alegia. Besteak beste, ostalaritza edo estetika zerbitzuak eskaini dituzte ikasleek moneta preziatu hori irabazi nahian, eta gure merkatuan egon diren produktuen …Gehiago irakurri

Aixerrotako ikasleen bisita, informazioaren bidean

Atzo eta gaur Getxoko Aixerrota institutuko hiru ikasle talde etorri zaizkigu bisitan. Zenbat Garan egiten ditugunak azaldu eta komunikazio arloan esperientzia batzuk bizi izan dituzte gurekin: Telebista saio bat nola grabatzen den ikasi dute Ibaizabal Telebistako lagunekin, irrati baten funtzionamendua ezagutu dute Bilbo Hiria irratian eta komunikazio bulego baten lana bertatik bertara ezagutu dute Atoan komunikazio bulegoan. Azken honetan, Atoanen, ekitaldi bat iragartzeko kartel bat nola egiten den eta, ondoren, …Gehiago irakurri

Irrien lagunekin elkarlanean HAURRENTZAKO AGENDA sortu dugu

Haurrentzako agenda sortu dugu 2014rako. Irrien lagunak eta Bizkaiko urtxintxa eskolak elkarlanean balioetan hezteko argitalpena osatu dugu, hilero Nazioarteko Egunak lantzeko jolas eta dinamika ezberdinen proposamenak luzatuz.

Irrien lagunekin elkarlanean HAURRENTZAKO AGENDA sortu dugu

Haurrentzako agenda sortu dugu 2014rako. Irrien lagunak eta Bizkaiko urtxintxa eskolak elkarlanean balioetan hezteko argitalpena osatu dugu, hilero Nazioarteko Egunak lantzeko jolas eta dinamika ezberdinen proposamenak luzatuz.