HARRAPAZANK ESZENAKO FINALISTEN ZERRENDA

Epaimahaikideen lana ez da batere erraza izan, kostata Harrapazank Eszenaren finaletan parte hartuko duten taldeak aukeratu dituzte. Zorionak eta milesker parte hartu duzuen guztioi! Lan bikaina egin duzue!! JUNIOR 4 DIRECTIONER SUPER NESKAK DJ MIX CUP SONG GIRLS THE REGGAETON’S NO ME SIGAS IBAI ALONSO LIFE IN COLOR DENA TRIKITILARIAK SENIOR REWIND WILD CHILD MIXED FLAVOURS NATXA [...]

Etxebizitza, irisgarritasuna, auzoak, Bilbao Kirolak, Palestina, kontsultatu hemen biharko Udalbatzarrera eramango ditugun mozioak

Hona hemen biharko Udalbatzarrerako EHBilduk eramango dituen mozio-proposamenak: Bankuek hutsik dauzkaten etxebizitzak Bilboko Udal Osoko Bilkura honek finantza-erakunde guztiei, batez ere Kutxabanki, Bilbon hutsik dauzkaten etxebizitza guztiak Udal Etxebizitzak zein Alokabide proiektuen esku uzteko, alokairuan atera ahal izateko. Bilboko Udal Osoko Bilkura honek eskatzen die dagokien erakundeei, egin eta aldarrika ditzatela behar diren lege-neurri guztiak, [...]

Bilbon finantza erakundeek hutsik dauzkaten etxebizitza guztiak Udal Etxebizitzaken esku uztea eskatu dugu

Higiezin atari desberdinen arabera, finantza erakundeek Bilbon duten etxebizitza huts kopurua 650 eta 700 artekoa da EH Bilduk udal taldeak biharko Udalbatzarrean eskatuko du finantza-erakunde guztiei, batez ere Kutxabanki, Bilbon hutsik dauzkaten etxebizitza guztiak Udal Etxebizitzak zein Alokabide proiektuen esku uzteko, alokairuan atera ahal izateko. Aitziber Ibaibarriaga bozeramaleak adierazi du Bilbon duten 650 – 700 [...]
6281 /

IBAIZABAL: Barakaldoko Etxerik gabeko Aterpetxea itxita

Erabiltzailearen aurpegia Pasa den astean itxi zuen Udalak, negua bukatu dela eta Barakaldon inork ez duela kalean lo egiten iritzita. Gotzon Hermosillak kontatu digunez, asteburuan jendea ...

Entzun osorik hemen

AISZIRIMOLA: transexualitatea eta haurrak

Aiaraldea Irratiak ekoitzitako azken saioan transexualitateak haurrengan duen esperientziak ditu hizpide, besteak beste.

Identitate sexuala eraikitzen hasten gara haurtzarotik. Haur batzuk identifikatzen ez diren gorputz baten barruan itota sentitzen dira. “Ama, ez naiz mutila, neska naiz” esan zion behin 9 urteko haurrak bere amari. Istorio erreal hau ekarri dugu uhinetara.  Horretan oinarriturik transexualitateaz hausnartzeko aukera aprobetxatu nahi izan dute saio honetan.

‘Ez gara Palestinaz ari’ apirilaren 2an, Kafe Antzokian

‘Ez gara Palestinaz ari’: Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek sortutako ekimena da, eta bertsoa, musika, antzerkia eta poesia uztartzen dituzte, pianoa, gitarra eta akordeoiaren laguntzaz. Partehartzaileak: Imanol Kamio, Aitor Atxega, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa.

‘Euskal Herria Bilbon Kantari: Zazpiak oihal batetik’ , larunbat honetan Bilboko kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia
Larunbat honetan, apirilak 5, “Euskal Herria Bilbon kantari” ospatuko da Bilboko Konpartsaken eskutik, eta jakina, Algara konpartsa han izango da. “Zazpiak oihal batetik” lelopeko ekimena arratsaldeko 18:00etan hasiko bada  ere, eguerdiko 12:30ean kantujira egingo da, girotzen hasteko. Bilboko zabalgunetik, erdialdetik abiatuko gara, Albia lorategitik, eta 14:00etan Kafe Antzokian bazkalduko dugu (jada ez dago lekurik). Alde […]

Supersurrek mehatxatutako arnasgune naturala

Erabiltzailearen aurpegia
Gezurra dirudi porlana nagusi den hain inguru handian Bolintxu moduko berdegune natural batek bizirauteak. Zoritxarrez, laburrerako izan daiteke Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur errepidea luzatzeari ekiten badio. Momentuz ez da eperik zehaztu, baina proiektua onartuta dago. Noiz arte eutsiko dio Bolintxuko haranak paradisu natural izateari.

Durangoko bonbardaketearen urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia

77 urte beteko dira gaur  Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek Durango bonbardakatu ebenetik. Martiaren 31tik apirilaren 4ra bitartean iraun eban bonbardaketeak, eta 336 hidako eragin zituan. Egunotan ekitaldiak egiten dabilz gertaerea gogoratzeko, aurton batez be makiak gogoan hartuta.

Lea-Artibaik irabazi dau Bertsolari Gazteen BBK Saria

Erabiltzailearen aurpegia

Bariku arratsaldean jokatu zan Bilboko Kafe Antzokian XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketearen finala Arratiako eta Lea-Artibaiko taldeen artean. Irabazlea Lea-Artibai eskualdeko taldea izan da.

Arratiako taldean kantau dabenak: Aitor Asua Basterra, Lur Ziarrusta Intxaurtza, Jon Larrabide Fuldain, Malen Amenabar Larrañaga, Irati Astondoa Zuluaga eta Illart Gumuzio Larrazabal.

Lea-Artibai taldean, barriz, ondokoak izan dira kantuan: Aitor Ruiz Urizar, Graxi Arregi Leonardo, Naroa Loiola Lejardi, Aissa Intxausti Aburruza, Eneko Arrate Sololuze eta Nerea Ibarzabal Salegi.

Puntuazinoari jagokonez, Arratiak 396 puntu eskuratu ditu ...

'Euskararen bihozfera' Ibilaldia 2014ko kantearen bideoklipa aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Barikuan aurkeztu eben Euskararen bihozfera aurtengo Ibilaldia jaiaren abestiaren bideoklipa. Gernikako Ibilguneko tabernan, Arrien zaharrean, izan zan ekitaldia. Eta ostean Obieta eta Esteibarregaz erromeria izan zan. Urdaibai bera da bideoko protagonistea, benetan be irudi ederrak agiri dira.

Lan-talde handia ibili da bideoklipa grabetan. Errealizazinoa eta gidoia Oier Plazak egin dau, eta Aitor Ferrer izan dau laguntzaile. Produkzinoa Gotzon Bareño eta Eider Plazaren ardurea izan dira. Kamarakaz ibili dira Oier Plaza, Fermin Aio, Ager Galarza, Dani Ojanguren eta Kerman Goikuria. Ganera ...

Jasone Osoro: 'Taldearen babesa, konfiantzea sentidu behar dot'

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Idazleen Elkartearen buruzagitzan, Ander Iturriotzen lekua hartu dau oraintsu Jasone Osoro elgoibartarrak. Informazino Zientzietan lizentziaduna, kazetari lanak egin ditu eta telebistan be ibili izan da, aurkezle zein gidoilari eta urteak daroaz egunkari eta aldizkarietan zutabeak idazten. Bere lehen literatura lana 1998an kaleratu eban, Tentazioak eta gero etorri ziran Isadora, Korapiloak, Greta eta 2009ko Bi marra arrosa. Gazte literaturan, barriz, Jara personaiaren ganeko lau liburu eta Ezekiel be hor dagoz. Informazino Zientzietan lizentziaduna da eta Bartzelonan Zine Gidoigintzeari buruzko ...

Euskal zinemagintzeak partaidetza handia izango dau Nanteseko Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten apirilaren 3tik 15era izango dan Nanteseko Festival du Cinema Espagnol jaialdiak inoizko euskal partaidetzarik handiena izango dau, eta euskal zinemeari eskainitako Fenêtre Basque sailak aurkeztuko dauen programa potoloagaz batera -zortzi film luze, horreetako bi sarituak izateko aukerakaz, eta Kimuak 2013 bildumako zazpi film labur, hiru lan sarituen zerrenda ofizialean sartzeko aukerakaz-, Alex de la Iglesia. La passion de tourner liburua aurkeztuko da.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, Rouge Profond argitaletxeak editau dau zinemagile bilbotarrari buruzko liburua, Euskadiko Filmategiagaz ...

Bizkaiko Kultur Txartelak salgai daude astelehenetik

Erabiltzailearen aurpegia

Astelehenetik aurrera eskura daitezke Bizkaiko Foru Aldundiak kultur kontsumoa sustatzeko salgai jarri dituen Bizkaiko Kultur Txartelak.