Iberdrolak eta Chillida Lekuk lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Tàpies Zabalagan erakusketea Iberdrola España Fundazinoak babestuko dau.

Bilboko Udaltzaingoaren eraso arrazista pairatu zuen herritar batek akusatu bezala deklaratu beharko duela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia

Senegalen jaiotako M.G. legez kanpo atxilotu eta kolpatu egin zuten iragan ekainean, ondoren agintaritzaren aurkako erresistentzia larria leporatzeko, Bizkaiko SOS Arrazakeriak jakinarazi duenez. Ostegunean deklaratuko du epaitegian akusatu bezala. Babesa adierazteko elkarretaratzea deitu dute.

Futbola baino gehiago, aldeko zein kontrakoentzat

Erabiltzailearen aurpegia

Futbola, 22 lagunez osatutako kirola, pasio, inspirazio iturri edo “harmailak testosteronaz betetzeko aitzakia”, ikuspegiak bezain ugariak dira jarduerari esleitzen zaizkion definizioak. Baina bada onarpen maila zabala duen ideiarik ere: futbola gutxi batzuentzat negozio borobil bilakatu da. Inor gutxik uka dezake hori gaur egun.

Usansoloko biztanleak erroldatzera deitu dabez

Erabiltzailearen aurpegia

Usansolo Herria plataformak desanexinoan aurrera pausoak emoteko eskaera hau egin dau. Bizkaiak 2.500 biztanletik gorako entidadeen desanexinoak baimentzen dauz eta Espainiak 5.000 eskatzen dauz. Arazoei aurre hartu nahi deutse, eta badaezpada erroldatzeko deia egin dabe. Monica Mena Usansolo Herri plataformako kidea "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu asteon. Orain 40 urte hasi eben prozesua, eta datorren urterako desanexinoa errealidadea izatea itxaroten dabe. Erroldatzeko egin daben deiak oraingoz erantzun ona izan dau.

"Gernika Bizirik" abestia domeka honetan aurekztuko dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Asteon hasi eta hilabete osorako egitaraua prestatu dabe Gernikan bonbardaketaren 84. urteurrena gogoratzeko Gernika Memoriaren Lekuko plataformakoek. Alkarrizketa, hitzaldi eta emonaldiak izango dira. Eta nobedadeen artean Jon Rementeria Larruzea musikari gernikarrak sortu dauen abestia “Gernika Bizirik”. Ibon Meñika Gernika Memoriaren Lekuko plataformako kidea. Urteurrenaren egunean, apirilaren 26an, kandelen manifestazinoa berreskuratuko dabe (igaz ez zan egin). Etxeratze aginduak behartuta iluntzeko bederatzi t'erdietan barik, zortziretan egingo dabe.

`Hau ez da niretzat´ websaila gaurtik aurrera Ttap eta Zut-en

Erabiltzailearen aurpegia

 Aldizkari digital hauetarako propio sortutako websaila da. Umorezko sei atalez osotua, Esti banatzaileak etxez etxe eskari xelebreak eroango dauz eta banaketa bakotxaren atzean, eskaria bezain xelebrea dan egoeragaz egingo dau topo. Hori da abiapuntua. Gaurtik hasita, Ttap eta Zut aldizkari digitalek hamabostero eskainiko dabe `Hau ez da niretzat´ websaila.  

Xabier Basañez (BEC): "BECen bizkaitar gehiago txertatzeko espazioa daukagu"

Erabiltzailearen aurpegia

Barakaldoko BECen momentu honetan egunean 5.000 txerto inguru ipinten dabez. Pabiloi bateko zati bat erabilten dabe momentu honetan txertaketarako. BECeko zuzendariak Xabier Basañezek esan deuskunez Osasun sailaren esanetara dagoz, eta leku gehiago behar izanez gero, aukerea egongo litzateke. 

Uda baino lehen Food For Future elikadureagaz lotutako azokea egingo dabe Barakaldoko BECen. Azoka barria dala esan deusku BECeko zuzendariak Xabier Basañezek. Eta azoka honetaz gain, maiatzean eta bagilean kontzertu eta ikuskizunak be eskainiko dira BECen.

ehen Hezkuntzako ikasleen artean ...

Lexikoaren Behatokia eguneratu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Ia ehun miloe testu-berba daukaz dagoeneko.

Jon Iraola (Eibarko alkatea): "Herrian gehienak ezkertiarrak gara"

Erabiltzailearen aurpegia

Arinegun 90 urte bete ziran bigarren errepublikea aldarrikatu zanetik eta Eibar izan zan bigarren errepublikea aldarrikatzen estaduko lehen udalerria. Goizeko 06:00etan egindako osoko bilkura baten aldarrikatu ebela kontau deusku Jon Iraolak gaur egungo Eibarko alkateak. 
2001ean Eibarko Udalak erabagi eban 5 urtean behin egitarau berezia egita errepublikearen aldarrikapena ospatzeko. Aurten 90.urteurrena beteten danez, erakusketa bat, bisita gidatuak, kontzertuak eta antzerki lanak antolatu dabez, baita hitzaldiak be.

Pikutara

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Pikutara

Negu hartan Amamak ilea etxean tindatzen zuen oraindik eta Aititek urteak zeramatzan hilik. 30 urte izan zituzteneko argazkia zeukan Amama Pilik telebista ondoan, eta noizbehinka Aitite Ricardoren inguruko istorioren bat kontatzen zuen. 

Lluis Quílez kataluniarrari emongo deutse Fantrobia Saria

Erabiltzailearen aurpegia

Ibilbide luzeko zuzendari, gidoilari eta produktorea da.

Errenta Aitorpenean Eleizearen alde

Erabiltzailearen aurpegia

2020ko Errenta Aitorpenean Eleizearen Alde egiteko arrazoiak zeintzuk dira eta zer lortzen dogun horregaz azaldu deusku Bilboko Eleiz Barrurtiko gerenteak Jose Mari Ziarrustak.

`Argi berriak´, Alain Ajuriagojeaskoa-ren lehenengo diskoa

Erabiltzailearen aurpegia

 Bizkaitarra Beste Bat irratsaioan izan dogu konbidatu. Alainek aitortu deuskunez, kantuetako letrak karpeta baten gordeta euki dauz hainbeste denboran eta letra barri batzuk gehituta sortu dau orain `Argi berriak´ diskoa. Danetara hamahiru abesti bildu dauz eta eguneroko gai desbardinak hartu dauz ardatz moduan. `Argi berriak´ formatu digitalean kaleratu dau eta Spotify, YouTube, Soundcloud eta horrelako plataformetan entzungai dago. 

 

 

Gizabanako neandertal batzuen DNA nuklearra berreskuratu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Atapuercako aztarnategian topau dabe.