5966 / 5947 /

EAJk argi hitz egin behar dio Atxuriko auzoari eta

EAJk argi hitz egin behar dio Atxuriko auzoari eta kantxarekin izandako jardute ankerragatik autokritika egin behar du

Aulki hutsak dokumentala: begirada zintzoa doluari

Hunkigarria, gogorra, errealista… denetik izan du Iñaki Peña santutxuar mediku eta blogariak sortutako Aulki hutsak film dokumentalak. Ikusten hasten zarenean gogorra da, mingotsa erabat. Hurbileko jendeak heriotzaren inguruan bizi izandako testigantza zuzenak kontatzen dira bertan. Dokumentalak aurrera egin ahala, errealitatera ekartzen zaitu eta pizkanaka-pizkanaka, heriotza eta heriotzaren drama, dolua, ikusleok geure egitea lortzen du, horixe delarik hain zuzen, azken helburua: heriotza eta dolua gure bizitzan integratzea. Aretoa bete-bete eginda egon …Gehiago irakurri

Lea-Artibai BBK Sariketako finalista

Erabiltzailearen aurpegia

Durangaldearen kontra finalaurrekoa jokatu ostean sailkatu da Lea-Artibai Bilbon martiaren 28an jokatuko dan finalerako; beste finalistea martiaren 25ean, datorren martitzenean erabagiko da Igorren; bigarren finalistea, beraz, Arratia eta Busturialdearen arteko lehian erabagiko da.

Durangoko Frai Juan de Zumarraga Institutuan jokatu zan atzo goizean BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa. Lea-Artibaiko eta Durangaldeko taldeek jokatu eben saioa, eta Lea-Artibaiko taldea izan zan irabazlea.

Gaztetxuen mailan, Lea-Artibaiko taldean, Aitor Ruiz, Graxi Arregi eta Naroa Loiola izan dira bertsotan. Durangaldeko taldean, ostera, Iruri Altzerreka, Peio ...

Bakioko Txakolingunea interpretazino-zentroa zabaldu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Edegi dabe Bakioko Txakolingunea. Bizkaiko txakolinaren historia, produkzinoa eta txakolinaren kulturea ezagutzeko interpretazino guneak makina bat argazki, bideo eta objektu batzen ditu. Atzerapenagaz eta kritika artean inaugurau zan. Bakioko alkate Aitor Apraizek, Bizkaiko Kultura diputadu Miren Josune Ariztondok eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak zabaldu eben Txakolingunea.

Bakioko 1.000 urteko historia jaso dabe Txakolingunea, eta historia hori txakolinari estu-estu lotuta dago. Txakolina egiteko prozesua era grafikoan ezagutu ahalko dabe bisitariek. Txakolinaren interpretazio-zentroak, ganera, bisita gidatuak, txakolinaren ...

Intxortako burruken berregitean parte hartzeko aukerea dago oraindino

Erabiltzailearen aurpegia

Pausuz pausu aurrera doa aurtengo Intxortako burruken berregitearen antolaketea. Apirilaren 27an, domekan, Intxortako Atearen aurrean izango da aurten eta egitarau mardula antolatzen dabilz Elgetako Udala eta Intxorta 1937 Kultura Alkartea. Aurten 120 lagunek hartuko dabe parte antzezpenean eta oraindino badago lekua parte hartu gura dauenarentzako. Interesa dabenek danonartian@elgeta.net helbidean emon behar dabe izena martiaren 31 baino lehen. Oraindino 20 lagunentzako lekua dago eta elgetarrei eta inguruko herrietako biztanleei dei egin gura deutsegu parte hartzera animetako.


Egitaraua:

10:15 ...

Durangaldeko II. Maketa Lehiaketea aurrera doa

Erabiltzailearen aurpegia

Amorebieta-Etxano, Abadiño, Durango eta Iurreta udalerrietako gazteria sailek antolatu dabe lehiaketea. Parte hartzen dagozan bederatzi taldeen artean (Baraia, Ekilibristak, Etorkizun Beltza, Hozten, Ilunbeltzean, Rusted, Orion Child, The Mockers eta Tigh Leash) onenak 1.500 euroko saria irabaziko dau, eta euskerazko abestirik onenarentzako saria be izango da, 500 eurokoa.

Joandako martiaren 14an lehenengo emonaldia izan zan eta Baraia, Rusted eta Etorkizun Beltza taldeek jo eben. Martiaren 21ean, barriz, Bagauda, The Mockers eta Tigh Leash taldeen txandea izango da. Azken kontzertua, apirilaren ...

Omako basoa lehengoratzen dabilz Bizkaiko Foru Aldundia eta EHU

Erabiltzailearen aurpegia

Zugatzak eta euren kokalekua erroldatu eta katalogau ostean, Agustin Ibarrola artisteak 1982 eta 1985. urteen artean Omako basoan egindako pinturak lehengoratzeko jardunean dabilz Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibersidadea. Egilea bera eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua izan dira Kortezubin.

70eko hamarkadearen amaieran garatu zan joera baten erakusgarria da Ibarrolaren lana, Land art dalakoarena. Sormen korronte honen helburua artea naturara ekartea da. Artista bizkaitarrak pinuak pintau zituan, azalerak pintau zituan koadro bateko mihisea izango balitz lez. Sortutako irudiek perzepzino ...

Urte batzutatik hona asko aldatu da hezkuntza premina bereziagaz lotutako guztia EAEn

Erabiltzailearen aurpegia

Sasoi baten ikastetxe bereziak egoten ziran, baina gaur egun ikasle guztiak alkarregaz dagoz. Premina bereziko ikasleen heziketeari buruz berbetan izan dogu Lau Haizetara irratsaioan Berritzegune Nagusiko Lorea Aretxaga. Bere esanetan asko aldatu da egoerea azken urteetan. Helburua pertsona guztien eskubideak bermatzea dala azpimarratu desuku Aretxagak.

Hemen da Bilboko Errekaldeko II. Umorezko Antzerki Erakustaldia

Erabiltzailearen aurpegia

Umorezko antzerkia dator barriro Bilboko kultur programazinora Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren bigarren edizinoagaz batera. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, ekimen honek 19:30etatik aurrera ikuskizun antzeztuak eskainiko ditu martiaren 21etik 28ra bitartean eta apirilaren 4tik 7ra; horrezaz gan, umorezko film laburrak be ikusteko aukerea egongo da Zinebikluben eskutik, apirilaren 7an. Programa honek bertoko artistei euren obrak aurkezteko aukerea emoten deutse eta publikoari, Errekaldeko Udaltegian umorezko arteagaz barre algarak egiteko antzezle eta zinemagileen eskutik.

Errekaldeko II. Umorezko Antzerki Erakustaldia ...

Sabino Arana Fundazinoak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Akordioaren helburua euskerea sustatu, normalizau eta egoki erabiltea da, eta bost urteko iraunaldia izango dau. Bilbon sinatu dabe hitzarmena, Euskaltzaindiaren egoitzan, Juan Mari Atutxak Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Ekitaldian Xabier Kintanak eta Erramunk Osa, Euskaltzaindiko idazkariak eta idazkariordeak, hurranez hurran, eta Irune Zuluaga Sabino Arana Fundazioko zuzendariak be parte hartu dabe.

Lankidetzeak, besteak beste, lexikografia, ortografia, onomastikea eta euskalkien erabilerea arloak hartzen ditu. Sabino Arana Fundazinoak antolatzen dituan jarduera guztietan -berbaldiak, mintegiak, aurkezpenak, erakusketak ...

Enplegu Azokea, enpresetara hurreratzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Igorreko Udalak Beharbide egitasmoa abiau eban joan dan urtean. Langabezian dagozan pertsonei laguntzea da helburua, batetik. Bestetik, herriko enpresak sustatzea. Izan be, langabeziarik ez eukitetik, koa eukitera igaro da Igorre. Beinat Anzola alkateak azaldu deuskunez, orain, egoera barrira egokitu behar da. Horrexetarako sortu eben Beharbide. Egitasmoaren barruan, enplegu azokea eratu dabe. Gaur, goizeko hamaiketatik iluntzeko zazpiretara, Kultur Etxean. Besteak beste, curriculumak jasoko ditue, lana bilatzeko tailerrak eskaini eta baita berbaldi batzuk be besteak beste. Gainera, hortik aparte, aholkularitza bulego birtuala ...

Iñaki Azkuna hil da

Erabiltzailearen aurpegia

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea ostegunean hil da bere etxean. Familia eta ingurukoak ondoan izan ditu azken momentura arte.

POTTO: Lezoko bertso-tramaren barnean

Erabiltzailearen aurpegia Hori da aste honetako emankizunaren ardatza. Amets, Maia, Alaia… txinatar, etxe- jabe etab bilakataturik ibili ziren; tartean maitasun kontuak eta urrezko altxorrak. Formato ezberdineko bertso ...

Entzun osorik hemen